Edukira joan

Izko

Koordenatuak: 42°39′29″N 1°25′40″W / 42.658055555556°N 1.4277777777778°W / 42.658055555556; -1.4277777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izko
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia mendebaldetik
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaIbargoiti
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Izco
Burua
(2019-2023)
Miguel Angel Olleta Esparza
(kontzejuburua)
Posta kodea31743
Herritarraizkoar
Geografia
Koordenatuak42°39′29″N 1°25′40″W / 42.658055555556°N 1.4277777777778°W / 42.658055555556; -1.4277777777778
Azalera6,52 km²
Garaiera710 metro
Distantzia29,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria45 (2020)

Izko[1][a] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

2020 urtean 45 biztanle zituen.

Bertako biztanleak izkoarrak dira.


Somportetik   Donejakue bidea
Aragoiko bidea
Donejakuera
Rocaforte
(15,5 km)
   Izko    Abintzao
(1,9 km)


Izko toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Eizco (1025)
  • Eyssco (1056)
  • Yzco (1268)
  • Izco (1280)
  • Itsco (1346)
  • Izco (1366)
  • Eyzco (1532)
  • Yzco (1587)
  • Izco (1767)
  • Izco (1829)
  • Izko (1990)

Izkoko armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo zuri batez eta aurrean bere kolorezko orkatz batez osatuta dago. »

Izko Ibargoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.

Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]


    Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

1835 eta 1845 urteen arteko udal eraberriketa burutu aurretik, Izko Oibarko diputatuak gobernatzen zuen, herritarrek aukeratutako erregidorearekin batera. Hasiera batean Izko Ezporogin sartu zen, baina mendearen bigarren erdian Ibargoitira pasatu zen. 1847an 800 erreal zituen eskola zeukan

XX. mendearen amaieratik herrian hainbat etxebizitza berri eraiki dira, eta Iruñeatik etorritako hainbat pertsonen bizitoki bihurtu da Izko.

2020 urteko erroldaren arabera 45 biztanle zituen Izkok.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
56 55 55 52 51 52 50 58 57 57 54 49 46 45 45 43 42 42 41 44 45
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Izkoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Miguel Angel Olleta Esparza da.

Izkoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Miguel Angel Olleta Esparza da.

Kontzejuburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011tik, Izkok 2 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Miguel Angel Bustince Ibañez 2011 2015
Miguel Angel Olleta Esparza 2015 2019
Miguel Angel Olleta Esparza 2019 jardunean

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /ís̻ko/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Izko - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Izko» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]