Mamur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patuak» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Mamurrak euskal mitologiako jeinu edo irelu txikiak dira. Tokiaren arabera, intsektu txikien edo praka gorriko gizontxoen itxura hartzen dute. Iratxo hauek alegia askotako pertsonaiak dira. Beste hainbat izen ere hartzen dute pertsonai bihurri hauek: Galtzagorriak, Famerijaleak Kortezubin, Beharreztanak Orozkon, Aidetikakoak Saran, Patuak edo Patuek Ibarrurin, Zaingorriak Ordizian, Ximelgorriak Abadiñon etab. Euskal Herritik kanpo antzeko ireluak aurki ditzakegu ere Pirinioetan barrena. Esate baterako, Katalunian Minairons eta Diablorins erraten zaie.

Udako solstizioarekin bat, San Joan Gauean harrapa daitezke zenbait mendietako paraje jakin batzuetan sasi artean orratzontzi irekita uzten bada. Marik sortu ei zituen mamurrak, gizakiari bere eginbeharretan laguntzeko. Izaki ñaño eta fraka gorriz jantzitako iratxo hauek ekintza miresgarriak egiteko gaitasuna omen dute. Adibidez, Zarautzen itzain batek apustu egin zuen baietz bere idiek inorenak baino pisu gehiago eta bide luzeagoan harria eraman. Itzainak mamurren orratzontzia idien uztarriko burularruan sartu zituen eta apustua irabazi.