Amilamia
Amilamia | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Amilamia euskal mitologiako irelu edo jeinua da, Agurain aldekoa. Entziako mendilerroko Lezao haitzuloan bizi omen zen. Ile horia zeukan ("urrea bezalakoa") eta izaeraz zintzo eta eskuzabala zen.
Batzuetan ikusi omen dute haitzuloaren alboko putzua ispilutzat hartuta urrezko orrazi batekin bere ilea orrazten. Adatsa lurreraino heltzen zitzaion. Ilea orrazten zuen bitartean hizkuntz ezezagun batean abesten omen zuen eta sarritan egun guztia ematen zuen lantegi hartan.
Sekretu eta tresna miresgarri askoren jabe zen, esate baterako galbahe huts batetik irina ateratzeko gai zen.
Jende txiroaren laguntzailea zen.
Laminarekin berdintasun asko ditu. Kasu batzuetan Amilamia euskal mitologiaren aparteko pertsonaitzat azaltzen da eta beste zenbaitzuetan Amilamiak pertsonai multzoa bezala.
Amilamiaren kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egun batean Aguraingo plazan zenbait mutil bildu ziren. Honetaz eta hartaz hitz egiten Lezaoko Damaren kontua atera zen. Zenbaitzuen arabera horiek zaharren kontuak besterik ez ziren, batzuek berriz dama hori amilamia bat zela esaten zuten.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jose Migel Barandiaran: Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea. Bilbo, 1976.
- Federico Baraibar: Palabras alavesas. Gasteiz, 1907.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Amilamiaren kondaira
- Amilamiari buruzko antzerki eta jaia
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]