Mikelats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikelats
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Domeinuaekaitza eta kazkabarra
Familia
AitaSugaar
AmaMari
Anai-arrebakAtarrabi

Mikelats Mari eta Majuren umea da. Bi semeen artean gaiztoena. Bere anaia Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviako mitologiako Thor jainkoaren antzeko botereak ditu.[1]

Nekazariek izaki gaizto gisa ikusten dute. Elezahar baten arabera, ekaitzak eratzen ditu eta artalde eta uztaren aurka jaurtitzen ditu, ama errespetatzen ez duten gizakiak zigortzeko.[2]

Bere anaiarekin batera deabruaren haitzuloan ikasi zuen, bertan kultura zabala erakutsi zieten. Baina baldintza bat zegoen: ikasketak amaitu ondoren, bietako bat leku ilun hartan geratu beharko zen. Garaia iritsitakoan, han geratu behar zena Mikelats izatea erabaki zuen zoriak, baina bere anaiak, Atarrabik, hain zuen bihotz handia, azken unean morroi bezala geratzea erabaki zuela, honela, Mikelats irten eta aske izan zen.

Zatituriko sinesmenak elkartzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barandiaranen esanetan:

«

Ez gara gelditu, adibidez, zenbait irelu kontuan hartzen, hala nola Eate, Odei eta Mikelats taldeetan sartzen direnak, haiei erreferentzia egiten dieten gaien zati handi bat pertsonaia batzuen eta besteen artean aldatu eta batezbestekoan, dagoeneko deskribatu edo zehaztutako arlo tematikoetan, sartzen direlako. Hauek ere gaur egun sakabanatuak eta zatituak daude, sistema bateko edo gehiagoko elementu inkoherenteak aspaldi berezitu ezinik. Horregatik, oso zaila da sendo eutsi daitezkeen zaharberritzeak egitea.

»

Eta hala da. Mendeak bitarte Euskal Mitologia aitzinagoko erlijio sinesmen sistema baten antza izan zezakeela susmatzen bada ere euskarri bateratu bat egokitzea zaila baino ezinezkoago dirudi.

Idatzi honetan On Joxemilen susmo bat agerian geratzen da, hiru irelu hauen arteko aitzinagoko erlazio eta parekotasuna.[3]

Mikelen hatsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikelats, elezahar batzuetan Hodei (Odei) bezala ere agertzen dena, gaiztotzat jotzen dute ikerle denek, ekaitzen bitartez zelai eta baratzak kazkabarraz jotzeko ahalmena agertzen bait du. Hau da, nekazarien hondamendia. Bere izena ere badu esatekorik, Mikel eta hatsaren gehiketen emaitzatik letorke. Mikel, "El (jainkoaren) bezalakoa dena" esanahia du bere jatorrizko hizkuntzan (hebreeraz).

Hatsaren kutsuak, bitartean, Itun zaharrean Hasieran agertzen den "Jainkoaren arnasa" berbera gogorazten du.

«

1.2 Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.

»

Mariren bi semetariko bat dela badakigu eta bere anaiaren izena ere. Baina ezer gutxi gehiago. Aitzinako dualismo sinesmen antzeko baten bizki aurkarik ote ziran? Edo eta Itun zaharreko Kain eta Abel-en antzeko zerbait?

Sugaar, Sugoi, aita dela badakigu ere.

Sugoi eta Mikelats-en arteko parekotasuna dagoela Barandiaranek ere azpimarratzen du, elezahar batzuetan batek bestearen papera ordezkatzen baitu.[4]

Ez da harritzekoa ere aitaren eta semearen arteko antzekotasuna. Horrek premua dela adierazi lezake, hau da bere oinordea. Hortik letorke ekaitzak sortzeko, gidatzeko edo itsura hartzeko agertzen dun ahalmena.

Itzalak ezkutatzen duena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikelats eta Atarrabi, Jorge Oteizaren lana.
Mikelats eta Atarrabi deabruaren haitzuloan.[5]

Txerreneren koban ikasketak jaso zituela dio elezaharrak. Bere anaia bezain zorrotza izango zenaren berririk ez daukagu, Atarrabi gizakia zenez, bera bezain gizakumea zela suposatu dezakegu.

Behin, iraganean noizbait, euskaldunek itzalean izan zuten arima, literalki. Atarrabioren itzal galtzeak, arimaren galtzearen parekoa da. Horrek ere adierazten duena bere amaren gizaki izaera da. Hortaz Mari, euren ama, sorsain-sortzaina litzake eta ez Amalur gurgarria.

Itzalen inguruko sinesmenak bazuen Euskal herritarrontzat garrantzia. Elezaharrek itzal askeak arima galdutzat, sorgin eta aztien itxura beldurgarritzat edo beste berezko munduan ageritako irelu baten manifestaziotzat zituen, ongizatearen aurkariak eta gaizkatzailearen morroien irudikapena. Atarrabiri gertatutakoan aldiz noizbait itzaletan gizakiei loturik zeuden arimak ikusten zituztela iageri da.

Hodei, Mikelatsen beste izena, itzalarekiko parekotasuna aurkezten du, eraldatzeko duten joeran bakarrik bada ere.

«

Hemen dugu ikazkina

mendiko gaizkin zikina

beltz-beltza dauka arima

eta Mikelats izena

guk bildu-ta hor da preso

ondo dator Olentzero

»

On Julio Caro Barojak Olentzerori buruzko atalean bertso hauek aurkezten ditu. Orokorrean hain zorrotza eta zehatza zen ikerle honek kasu honetan kale egiten du eta ezjakinean uzten gaitu bertso hauen iturriaren jatorria zein den argitu gabe.[6]

Mikelatsen galerak, Eate eta Odeiren parekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaitzen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaitza Urola-kistan
Mikelatsen beste izenetariko bat Hodei da

Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera aitzineuskarazko *egu-gaitz[7] hitzen gehiketaren emaitzaz sortuko litzake "ekaitz" hitza.

Ekaitzek nekazaritzarengan duten garrantzia nabarmena da eta ez da arraroa beraiekiko sineskeriek iraganean izaki miragarrien itxuran hornitu izana.

Hondamendia dakarten izaki boteredun hauek, ekaitzaren itxuran bakarrik bada ere, Sugaar eta Maiaren ekaitzen jatorria zalantzan uzten dute. Ekaitzen arteko berezitasun bat dagoela dirudi, guraso gurgarriak eragindakoak (Sugaar eta Maia), nahigabean eragiten direnak (elkar arteko erlazioaren eraginez, ilea orraztu, larrua jo...) eta nahita eragiten direnak, gaizkiaren eskuz edo gaizkile baten eskakizunen bitartez.

Eate eta Odei bereizitasunak badituzte ere Mikelats bezalakoak dira gizakiek bere aurka erabiltzen dituzten otoitz eta biraoak ikusita. [8]

Eate[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goierrin ekaitzaren ireluari Eate deitzen zioten, suteen, uholdeen eta haize zurrunbiloen (Eateots) sortzailetzat zutena. Mikelatsekin duen ekaitz itxura gainditu eta sortzen dituen hondamendiaren gaiztakerian parekotasuna aurkitzen du.

Beste izen batzuk bazituen ere:

Azpeitian suteetan ikus daitezken zerura igotzen diren su-mihiak "Ereeta´n bizarrak" zirela zioten.[9]

Odei, Hodei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odei (Hodei) Gipuzkoako zenbait herritan ekaitzaren trumoiari deitzen zioten ekaitzekiko beste fenomeno batzuen artean. Aidegaixto (Lapurdi) eta Ortzia (Donoztiri) izenez ezagutua ere Ortzirekiko parekotasuna ageri du (Donoztirikoa berdina ez bada).[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mitologia de Vasconia - Otros genios» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. (Gaztelaniaz) Sunta. Mikelats – La Mitología. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  3. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia vasca. Txertoa, 140 or. ISBN 84-7148-085-3..
  4. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 94 or. ISBN 84-7148-085-3..
  5. Sorgin. (2014-11-15). «Izena duenak izana du -Euskal Mitologia-: Quienes son ATARRABI y MIKETAS» Izena duenak izana du -Euskal Mitologia- (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  6. Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta Jainkosak. Gaiak, 195 or. ISBN 84-87203-77-9..
  7. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  8. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 176 or. ISBN 84-88960-16-6..
  9. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 148-149 or. ISBN 84-7148-085-3..
  10. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 149-150 or. ISBN 84-7148-085-3..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]