Joxe Ulibarrena
Joxe Ulibarrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Luis Ulibarrena Arellano |
Jaiotza | Azkoien, 1924ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Uterga, 2020ko apirilaren 20a (96 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta etnografoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Joxe Ulibarrena Arellano (Azkoien, 1924ko urtarrilaren 25a - Uterga, 2020ko apirilaren 20a) euskal herritar eskultore, etnografo eta sustatzaile kulturala izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra zibilaren hasieran hamaika urte besterik ez zituela, matxinoek 46 urtezko aita eta 15 urtezko lehengusina erail zituzten. Gudak zeharo markatu zuen bere bizitza.[3]
Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan eskulturagintza ikasi ondoren, 1945 eta 1947 artean Burgosen Valeriano Martínez eta Eulogio Valladolidekin batera lan egin zuen. 1950ean beka lortu eta Parisera joan zen Arte Ederretako Eskolan ikastera, Marcel Gimond irakaslea izanik.
Frankismoaren aurkako bere jarrera zela eta, Venezuelan eman zituen zazpi urte, non lan erlijiosoak lantzeaz gain Caracasko Euskal Etxean sustatzaile aritu zuen. Etxera itzuli eta Piarres Nafarroakoa Mariskala Fundazioa sortu zuen 1964an, Nafarroako Etnografia Museoa sortu zuena, hasieran Berriobeitin, eta gero Artetan (Ollaran).[4]
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kristo gurutzearekin lana eraberritzea (1949).
- Coromotoko Ama Birjina, Guanaren (Venezuela).
- Joan Bataitzailea San Juan Xarren.
- Adoaingo Aita Estebanen monumentua, Iruñean (1980).
- Pirinioetako zentauroak, Félix Urabaienen oroitarria, Ollaranen.
- Garinoaingo haritza, Vianako Printzearen omenez, Garinoainen.
- Noaingo guduaren oroigarria, Getzen (1996).
- Iturriberri, Berriogoitin (1998).
- Arrano Beltza, Ziordian (2001).
- Anaitasuna, Azkoienen.
- Gurutzada Santuan tiroz hildakoak, Sartagudako Memoriaren Parkea (2006).
- Erretratuak (Aita Barandiaran, Manuel de Irujo, Cesare Borgia, Labrit, Belasko, Joanes Jatsukoa, Piarres Nafarroakoa edo Piarres Peraltakoa).
- Altsasuko sustraiak Intxaurrondoa, Altsasuko plazan.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Escultura, pintura, tapiz (1976)
- La puerta principal (1978)
- Museo Etnográfico del Reino de Pamplona (1990)
- Plástica étnica euskariana (1992)
- La escultura magistral de Lumbier (1993).
- Hembrismo, Machismo, Etnología. (1994)
- Magistrales Obras Vecinales Etnológicas (2000)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Martinez Artola, Alberto. «Ulibarrena Arellano, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ «Joxe Ulibarrena eskultorea hil da - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ Diario de Noticias: Joxe Ulibarrena, artesano de lo sencillo a lo hermoso (2007-XII-7)[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Astiz, Iñigo. «Memoria zizelkatzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joxe Ulibarrena Argia astekarian (2011)
- (Gaztelaniaz) Esculpiendo la historia. Joxe Ulibarrena. Documental completo. (Youtube, Zizunetea, 2013)