Edukira joan

Landare bizikor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landare iraunkor» orritik birbideratua)
Txikoria (Cichorium intybus) landare bizikor belarkara da.

Landare bizikorra bi urte baino gehiago bizi den landarea da. Batez ere landare belarkarak sailkatzeko erabiltzen da, hauek urterokoak edo biurterokoak ere izan baitaitezke. Landare zurkara guztiak (zuhaitz eta zuhaixka) bizikorrak dira, nahiz eta kasu hauetan terminoa ez den hainbeste erabiltzen.

Landare bizikor belarkarek hostoak gorde ditzakete neguan, baina ohikoena da lur gaineko zatia zimeldu eta lurpeko organo berezituei esker bakarrik bizirautea negua igaro ahal izateko, hotzetik babestuta eta erreserbaz hornituta (sustraiak, erraboilak, errizomak eta abarrei esker).

Landare batzuk klima jakin batzuetan dira bakarrik bizikorrak. Horrela, klima tropikaleko zenbait landare bizikor, klima epelean landatzean, landare urteroko bezala bizi dira (berotegi edo etxe barnean landatu ezean).

Landare bizikorren ikurra, Lineoren Species Plantarum lanean oinarrituta, ♃ da, Jupiter planetaren ikur astronomiko berbera[1].

Fruitu-arbolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan erabiltzen diren belar batzuk:

Baratzeko landare ugari urterokoak dira klima bero eta tropikaletan, baina hil egiten dira eguraldi hotzean (neguan). Hauek dira urteroko batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Stearn, William T. "Botanical Latin" (four editions, 1966-92)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]