Lankide:Enrique3587

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taula periodikoko ilarak periodoak dira, 7 guztira.

Taula periodikoko periodoak taula periodikoko errenkada horizontalak dira. Bertan elementu kimikoak taldekatzen dira bere azkeneko elektroi geruzaren arabera, periodo bereko elementuek geruza kantitate berdina baitute. Periodo batean, elementu baten bere ondoz ondokoak protoi bat gehiago dauka (eta ondorioz, neutraltasuna mantentzeko, elektroi bat gehiago ere).

Egitura elektronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madelung arauak energia handitu ahala orbital atomikoak nola antolatzen diren deskribatzen du.

Elementu baten atomoan, elektroiek era zehatz batean betetzen dituzte atomoaren geruza desberdinak, energia-mailen arabera: zenbaki atomikoa gora igo ahala, geruzak betetzen doaz Madelung arauaren arabera. Geruza bakoitzaren betetzea periodo bati dagokio.

Elementuen propietateak periodoan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Propietate periodikoak elementuak dituzten propietate batzuk dira, zeintzuk taula periodikoaren arabera joerak dituzten. Jarraian, propietate horiek periodo batean zehar nola aldatzen diren deskribatuko da:

  • Erradio atomikoa: bi atomo berdinen nukleoen arteko distantziaren erdia da. Periodoan eskuinera joan ahala, bere zenbaki atomikoa handitzen da. Ondorioz, protoi kopurua handiagoa denez, azken geruzako elektroia erakartzeko ahalmena (indar elektrostatikoen bidez) handitzen da. Hori dela-eta, erradio atomikoa txikiagoa da.
  • Ionizazio-energia: egoera gaseosoan dagoen atomo bati eman behar zaion energia azken geruzako elektroi bat galtzeko. Periodoan eskuinera joan ahala, bere zenbaki atomikoa handitzen da. Ondorioz, protoi kopurua handiagoa denez, azken geruzako elektroia erakartzeko ahalmena (indar elektrostatikoen bidez) handitzen da. Hori dela-eta, energia gehiago behar da elektroi hori galtzeko; hots, ionizazio-energia altuagoa da.
  • Afinitate elektronikoa: gas egoeran dagoen atomo batek elektroi bat irabazteko joera da. Joera hau kuantifika daiteke entalpia-aldaketareen bitartez. Periodoan eskuinera joan ahala, bere zenbaki atomikoa handitzen da. Ondorioz, protoi-kopurua handiagoa denez, beste elektroi bat erakartzeko ahalmena (indar elektrostatikoen bidez) handitzen da. Hori dela-eta, elektroi bat bereganatzeko joera altuagoa da; hots, afinitate elektronikoa handiagoa da.

Periodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1 18
Zenbaki atomikoa 1 2
Izena Hidrogenoa Helioa
Ikurra H He

Lehenengo periodoa elementu gutxien dituen periodoa da: hidrogenoa eta helioa. Ondorioz, zortzikotearen araua ez dute jarraitzen, 1s orbitala (2 elektroiak onartzen dituena) betetzen delako soilik. Hidrogenoa 1s¹ konfigurazio elektronikoaa duenez, 1. taldean agertzen da taula periodikoan, baina elektroi bat irabazteko joera ere badu. Helioa, ordea, 1s² konfigurazioa du, hala ere, gas-nobleen taldean agertzen da, elektroi-geruza guztiz beteta duelako eta haien portaera bera duelako.

Bigarren periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1 2 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 3 4 5 6 7 8 9 10
Izena Litioa Berilioa Boroa Karbonoa Nitrogenoa Oxigenoa Fluorra Neona
Ikurra Li Be B C N O F Ne

Bigarren periodoan 2s eta 2p orbitalak daude sartuta. Konturatzen bagara, periodo honetan biologian garrantzia handia duten zenbait elementu topa daitezke.

Hirugarren periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1 2 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 11 12 13 14 15 16 17 18
Izena Sodioa Magnesioa Aluminioa Silizioa Fosforoa Sufrea Kloroa Argona
Ikurra Na Mg Al Si P S Cl Ar

Hirugarren periodoan 3s eta 3p orbitalak dituzten elementuak topa daitezke. Guztiak naturan topa daitezke, eta gutxienez, isotopo egonkor bat dute. Argona kenduta, beste guztiak oinarrizko biologia eta geologiarako garrantzitsuak dira. Hauek dira periodo honetako elementu guztiak:

Laugarren periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36
Ikurra K Ca Sc Ti V Cr Mn Fe Co Ni Cu Zn Ga Ge As Se Br Kr

Laugarren periodoan d orbitala duten elementuak agertzen dira lehen aldiz. Periodo honetan kaltzio eta potasio ditugu, biologikoki garrantzitsuak direnak. Trantsizio-metaletan oso garrantzitsuak diren batzuk ditugu: burdina, kobaltoa, nikela eta kobrea. Gehienek garrantzi biologikoa dute.

Bostgarren periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54
Ikurra Rb Sr Y Zr Nb Mo Tc Ru Rh Pd Ag Cd In Sn Sb Te I Xe

Bostgarren periodoak laugarrena bezain beste elementu ditu. Periodo honetatik bi gauza nabarmendu daitezke:

  • Esklusiboki erradioaktiboa den elementu arinena periodo honetan dago: teknezioa.
  • Funtzio biologikoren bat duten elementu pisutsuenetariko batzuk periodo honetan daude: molibdenoa eta iodoa.

Seigarren periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 55 56 57-70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86
Ikurra Cs Ba Lu Hf Ta W Re Os Ir Pt Au Hg Tl Pb Bi Po At Rn
Lantanidoak
Zenbaki atomikoa 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71
Ikurra La Ce Pr Nd Pm Sm Eu Gd Tb Dy Ho Er Tm Yb Lu

Seigarren periodoa f blokeko elementuak dituen lehen periodoa da. Hauek berez taula periodikoan errenkandatik kanpo adierazten dira, beherako, baina bakarrik leku faltagatik.

Zazpigarren periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzigarren periodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]