Lankide:Joane Aldasoro

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dominoaren teoria,nazioarteko politikari aplikatzean elur-bolaren efektua bezala ere ezagutzen dena, sistema politiko jakin batean sartzerakoan bere eremuko eta inguruko eremuetako beste herrialde batzuk ideologia berdina izatera eramango lituzkeen teoria da.

Ez dago ziur jakiterik zein den teoria hori sustatu zuena, baina Dwight D. Eisenhowerri, AEBko presidenteari, egokitu egin ohi zaio. Honen arabera, espirala gelditzea lortzen ez bazuten komunismoa mundu osora zabaldu zitekeela adierazi zuen.

AEBko kanpo-politikaz arduratzen zirenek eustearen doktrina zalantzan jarri gabe, honek gailentzea lortzeaz gain, Asiako hego-ekialdean aplikatutako dominoaren teoria ekarri zuen ere.

Teoriaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Hotzaren garaian sortu zen, hau berresten zutela zirudien hainbat gertaera behatu ondoren. Bigarren Mundu Gerra baino lehen eta honen bitartean, ideologien kutsaketa bat gertatu zen Europan zehar. Batzuk berezko ekimenarengatik, Hungria Pronazia edo Antonescuren Errumania bezala, gobernu pro faxista eta pronaziak[1] hartu zituztenak. Edo indarrez, Vichyren Frantzia, hartutako Norvegia, Espainia Frankista edo hartutako Herbehereak bezala. Beste adibide bat ideologia komunista izan zen, Errusiak zabaldu zuena (gutxira Sobietar Batasuna izendatu zena) errusiar inperioaren parte hartu zuten herrialdeak anexionatu zituenean, Moldavia, Polonia edo Errepublika Baltikoak Bigarren Mundu Gerra bitartean.

Fenomeno hauek aurrekari bezala aipatu ziren. Jonathan Schnellek azaltzen du Vietnamgo Gerra bitartean adibide moduan maiz jartzen zen Hego Vietnam komunismoaren aurka eroriko balitz zer gertatuko zen iragartzeko.[2] Hala ere, gertaera horiek aurrekariak dira eta ez teoriaren oinarria; batez ere AEBk, teoriaren eratzailea, ez zen potentzia mundiala Bigarren Mundu Gerra aurretik; gehien bat herriaren erabakiarengatik, ez buruzagiengatik, baina kasu hauek Bigarren Mundu Gerran egin zuten interbentzioa justifikatzeko erabili ziren.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardatzeko aliantzak oraindik etsi baino lehen ere, garaileen arteko tentsioak nabariak ziren, bereziki Potsdamgo Batzarraren ostean eta Washingtoneko Batzarra deuseztatu eta gero. Churchill eta Trumanek ez zuten Stalinen Sobietar Batasuna (edo urte batzuk geroago Curtis LeMay generalak deituko zion bezala: Txakur Gorri Handia) aliatu fidagarri gisa ikusten, etengabeko haserrealdiak, Berlinen arazoak eta Teheran eta Jaltako gailurretako eskaeren inguruko politika zurrun bat zituelako.

Aipatutako gailurretan SESBak hitzeman zuen gerra ostean okupatuak izan ziren nazioetan hauteskundeak egingo zirela haien gobernuak zeintzuk izango ziren erabakitzeko, baina hauteskundeak noizbehinka ez ziren gauzatu. Hala, SESBak hartutako herrialdeen zerrendara Albania eta Jugoslavia gehitu ziren, Asian Ipar Korea komunistak haren Hegoaldeko auzokoa berarekin eramatearekin mehatxatzen zuen bitartean. Trumanek Greziako Gerra Zibilean esan zuenaren egiaztapena zirudien: herrialde bat edo gehiago komunismoaren atzaparretan jausten baziren, haien auzokoak eramango zituzten haiekin.

Dominoaren Teoria

Hurrengo urteetan, bi potentziek Lerrokatu Gabeko Estatuak haien bandora erakartzen saiatu ziren. Bazirudien Estatu Batuak irabazteko aukerak zituela haren armamentu-boterearengatik, bereziki nuklear, ekonomiko eta kulturalarengatik, SESBaren aurka. Baina ez zen horrela izan. Txina nazionalista Mao Zedongen aurka galtzen ari zen, 1950ean nazio horrek Tibeta inbaditzen zegoen, gerrilla komunista malayoak aurrerabide handiak egiten ari ziren ingelesen aurka, Indotxinan Ho Chi Minh komunismoari atxikitzen ari zitzaion eta Indonesia alderdi komunistara pasatzeko zorian zegoen. Hori izan zen gameluaren bizkarra hautsi zuen lastoa Mercury, Gemini eta Apollo programak jaurtitzeko.[3]

Bazirudien, itxuraz Estatu Batuek nagusitasuna izan arren, bazegoela nolabaiteko zenbait herrialdeen arteko kutsatze bat, zeinak Estatu Batuak herrialde komunistez inguratuta geratuko zelaz mehatxatzen zuena.

Oposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako nazioarteko politikaren barruan, Dominoaren Teoria neutralizatzea lehentasun bilakatu zen, horretarako 5 kontinentetan era guztietako ekintzak aurrera eraman zituzten.

Europa eta NATOren sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunismoa eskualde garatu eta oparoenetako batean zabaltzeko arrisku handia ikusten zuten, bai estatubatuarrek eta bai amerikarrek.

Horretarako 2 erantzun izan zuten:

  • Marshall Plana nazio aliatuetan gosetea eta langabezia sahiesteko aurrera eraman zen. Gerra honen efektuak zuzentzen ez baziren, partido komunisten indarrak orekarekin amaitu ahalko zuen Holanda, Alemania, Belgika… komunismora bideratuz.
  • NATO, esaldi famatu batek dioen bezala “Errusia kanpoan, Estatu Batuak barruan eta Alemania buruz-behere uzteko” sortua izan zen. Aliantza honetan ez ziren nazio demokratikoak bakarrik sartu, zalantzazko portaera zituzten beste nazio batzuk ere sartu ziren, Turkia eta Grezia adibidez, txoke batzuk izatera eraman zutenak. Baina txoke hauek objetibo nagusiarekin konparatuta bigarren maila batean geratzen ziren, garrantzitsuena Errusia kanpoan uztea zelako.

Amerika eta TIAR-ra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu iraultzaile komunistak agertzeko arrazoi handienak pobreen eta aberatsen arteko aldeak eta lurrak eta aberaztasunak familia gutxi batzuen esku egoteak izan dira.

XX. mendeko hasieran, Estatu Batuak potentzia kontinental bat izango zela erakusten zuen jada, eta potentzia mundial bat geroago. Beraz, ez zuen nahi eskualde bat bere kontroletik kanpo egotea. Bere ejertzitoa Mexikon, El Salvadorren edo Panaman espedizioak egin zituen, Los Años Yankis deiturikoan.[4]

Baina egoera aldatu egin zen Vo Nguyen Giap Indotxinan lortutako lorpenetan oinarritutako gerrilla mugimenduak sortzen hasi zirenean. Vietnameko porrotaren ondoren, mugimendua argiagoa eta ugariagoa bihurtu zen. Honek, asko kezkatu zituen Estatu Batuak.

  • 1947an TIARra (Elkarren Arteko Laguntzarako Tratatua) sinatu zen. Honek esaten zuen herrialde amerikar bati eraso egiten zioten beste guztien aurkako erasotzat hartuko zela.
  • Gerra Zikinaren laguntza: Estatu Batuak diktadura gobernu asko sustatu zituen eta milaka aholkulari bidali zituzten Ameriketako herrialdetara, haietan sortutako mugimendu komunistei aurre egiteko.

Asia eta ASEAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954ko Genevako Akordioak sinatu ondoren, blokeen arteko nazioarteko eztabaidan 4 herrialde berri sartu ziren: Kanbodia, Laos, Ipar Vietnam eta Hego Vietnam. Herrialde guzti hauek lehengai estrategikoen iturri ziren. Gainera, SESBko flotentzat oso erabilgarriak ziren portuak. Bi superpotentziek zona horretako baliabide naturalak nahi zituzten. 4 herrialde horietatik Ipar Vietnam zen komunista bakarra, eta beldurra zuten hedatzen jarraituz gero gainerako guztietara zabalduko zela.

  • Laosen, Ho Chi Minh bidetik gurutzatzen ziren Ipar Vietnameko dibisioek Laoseko independentzia mehatxatzen zuten. Estatu Batuak laguntza eskaini zion, baina ez zen nahiko izan eta Ipar Vietnameko tropek herrialdea kontrolatzen amaitu zuten.
  • Kanbodian, Khmer Gorrien mugimendu gerrilleroak Estatu Batuen alde zegoen gobernuaren aurka zebilen. Gainera, Estatu Batuen inbasioak eta haren hegazkinen bonbardeaketak biztanleria komunisten alde egitea eragin zuen. Azkenean, 1975eko apirilaren 15ean, Phnom Penh, kapitala, komunisten menpe geratu zen eta Kanbodiako genozidioa hasi zen.
  • Hego Vietnam: 1975eko apirilaren 30ean, Saigon Ipar Vietnamgoengandik hartua izan zen.

Hego Vietnam komunismoan erori ondoren Indotxina guztia komunista zen, Thailandia izan ezik.

1967an Hego-Ekialdeko Asiako Tratatuaren Erakundea (ASEAN) eratu zen. Erakunde honen partaideak Thailandia, Malaysia, Singapur eta Filipinak izan ziren eta Brunei 1984an sartu zen. Haien helburua eremu horretan garapena batera sustatzea zen. Baina, Vietnam gero eta agresiboagoa zen, beraz, elkar babesteko erakunde bat bihurtu zen.[5]

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50. urtean lehenengo emntzipazioak eman ondoren, Saharatik hegoaldera zeuden herrialde asko haien independentzia eskuratzen hasi ziren. Herrialde hauek, oso aberatzak ziren lehengaietan, eta beraz, superpotentzia handien politika barruan garrantzia handia hartu zuten.

Herrialde hauek lerrokatu gabeko mugimenduaren aldekoak baziren ere, dirudi zuen komunismorantz gehioago gerturatzen zirela kapitalismorantz baino. 1983an AEBk Marokoko Harresiaren eraikuntzaren alde agertu ondoren Egypto eta Maroko berreskuratu zituen.Harresi hau Saharako gerra okzidentalean Fronte Polinesioa geldiarazteko eraiki nahi zen.

AEBren aurrerakuntzak ikusita, SESB hainbat aliatu lortu zituen: Argelia, Mali, Mauritania, Etiopia, Kongo Brazaville, Angola, Libia eta Mozambike. Beste alde batetik, Tanzania edo Seychelleetako islak bezalako beste herrialde batzuk sozialistak ziren arren, ez zuten SESB aire-baseak, ontziak edo aholkulari militarrak haien lurretara eramaten.

Herrialdeak kontuan hartuz, AEBko agintariek bazekiten haien posizioa ez zela sobietarrena baino hobea. Baina beste kontinenteetan ez bezala, Afrikan ez zen komunismoa geldiarazteko erakunderik sortu; aitzitik, SESBek lagundutako bandoaren aldeko dekantazioa geldiarazteko hainbat ekintza-multzo probatu ziren.

Horrela, AEBk, antikomunista izan bitartean, herrialde horien buruzagien apetak eta psikopatiak jasateaz gain; GKEn, kazetarien eta herritarren kexei aurre egin behar izan zieten hauek egoera ezagutzen zutelako. Hauen kexak AEBko kapitala oihaneko herrixka batera eramaten zutelako edo banku nazionaleko altxorrak agintarien etxeko sotoan gordetzen zituztelakoaren ingurukoak ziren.[6]

Teoria gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominoaren Teoria inoiz frogatu ez zen arren, Gerra Hotzaren bukaerak eta hedapen komunistarekiko zegoen beldurraren amaierak teoriaren amaiera ere eragin zuten.

Gaur egun izen horrekin ezagutzen ez den arren, nazioarteko analisietan bizirik jarraitzen du herrialde batek, bizilagun batek egin duelako, erregimen politiko jakin bat hartu dezakeelaren ideia.

XX. mendearen amaieran, 90. hamarkadan zehazki, Kosovoko Gerrak domino-efektu bat eragin zuen Balkanetako eremuan. Kosovok independentzia lortzeak eskualdean estatu berriak sorrarazteaz gain, hala nola Montenegro, Bosnia-Herzegovinan, Mazedonian eta Serbian beste hainbat gatazka etniko eta politiko sortzea ere eragin zuen.

XXI. mendearen hasieran, 2001eko irailaren 11n gertatutako atentatuen ondoren (AEBko 2003ko Irakeko Inbasioaren aurretik eta ondoren), Bush Administrazioak, nazioarteko kazetari eta politikarekin erlazionatutako aditu askok emandako aldeko argudioetako bat nazio arabiarra "demokrazia" bihurtzeko ustezko abantailak ziren. Hala, ideia horren aldekoek Irakeko inbasioaren ondoren erregimen "demokratikoa" ezarriko zela azaldu zuten, "zuzenbide-estatua eta konstituzio-askatasunak" izango zituen erregimena. Biztanleriak izango zituen “abantailak” agerikoak izango ziren, eta inguruko lurraldeek ere hauek nahi izango zituzten; haien gobernuetan domino-efektu bat sorraraziz. Era berean, Gerra Hotzaren garaian gertatu zen bezala, ideia horri inguruko herrialdeekiko ikuspegi falta leporatu zitzaion.[7]

Dominoaren Teoriaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominoaren teoria argudio garrantzitsu bat izan zen Mendebaldeko euste-politika Hego-ekialdeko Asiatik eta Ekialde Hurbiletik aratago, Afrikako Adarrera, Saharaz hegoaldeko Afrikara, Erdialdeko Amerikara eta Kubara, Hego Amerikara eta Hegoaldeko Asiara hedatzeko. Eskualde hauek bataila-eremu bihurtu ziren bi superpotentzietzat, bakoitzak tokiko ordezkariei laguntzen zien politikoki, militarki eta ekonomikoki. Helburua lehengaien iturriak eta merkatua babestea edo irabaztea zen, etsaiari itsasoan base militarrak ukatzen zitzaizkion bitartean.[8]

AEBtan Kennedyren eta Nixonen administrazioek Dominoaren Teoria erabili zuten Vietnamgo Gerran parte hartzea justifikatzeko, Hego-ekialdeko Asiako gainerako herrialdeak “salbatzeko”.[9]

Hala ere, nahiz eta AEBren ahaleginek komunismoaren botere-hartzea gelditzeko porrot egin zuten eta Ipar Vietnameko indarrak 1975ean Saigonen erorialdia eragin, komunismoa ez zen Hego-ekialdeko Asiako gainerako herrialdeetara zabaldu. Laos eta Kanbodia izan ezik, eskualdeko herrialdeak komunisten kontroletik kanpo geratu ziren.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Solar, David. (2006). «Antonescu, Conducator de Rumania» La Aventura de la Historia (Madril: Arlanza, D.L.) 91: 26-35. ISSN 1579-427X..
  2. (Gaztelaniaz) Shell, Jonathan. (1988). En Primera Línea. Bartzelona: Galaxia Gutenberg ISBN 978-8481096002..
  3. (Gaztelaniaz) Sagan, Carl. (1996). Un punto azul pálido. Bartzelona: Editorial Planeta ISBN ISBN 84-08-01645-8..
  4. (Gaztelaniaz) Elliot, Julián. (2006). «La República de Panamá» Historia y Vida (Bartzelona: Prisma Publicaciones) 461: 14. ISSN 0018-2354 ISSN 0018-2354..
  5. (Gaztelaniaz) Sin, Autor. (1988). NAM. Crónicas De La Guerra De Vietnam 1965-1975. Bartzelona: Planeta De Agostini ISBN 8439507666..
  6. (Ingelesez) Sanchez Piñol, Albert. (2006). Payasos y monstruos: Bokassa, Idi Amin Dada, Mobutu Sese Seko: dictadores africanos que se creian dioses. Madril: Aguilar ISBN 84-03-09709-3..
  7. (Gaztelaniaz) Choucair Vizoso, Julia. (2006). «Estados Unidos y la democratización en el mundo árabe: una reflexión crítica» Real Instituto Elcano (Análisis del Real Instituto Elcano (ARI)) 77 ISSN 1696-3466. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  8. (Ingelesez) Cohen, Saul Bernard. (2003). Geopolitics of the World System. Rowman & Littlefield ISBN 978-0847699070..
  9. (Ingelesez) O'Sullivan, Patrick. (1996). «Dominoes or Dice: Geography and the Diffusion of Political Violence» Journal of Conflict Studies (The University of New Brunswick) 16 (2) ISSN 1715-5673..
  10. (Ingelesez) «Domino Theory: Definition, Cold War & Vietnam War» HISTORY 2022-11-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).