Wikipedia:Txokoa/2015

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskarazko Wikipediaren Twitter kontua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Norbaitek ba al du sarbiderik @euwikipedia kontura Wikipedian? -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:55, 2 urtarrila 2015 (UTC)

Lur Hiztegiaren garaian sortu omen zuen norbaitek, An13sak akaso? --Marklar (eztabaida) 16:24, 2 urtarrila 2015 (UTC)
Baliteke... pentsatzen ari nintzen bat sortzean, baina hori berreskuratzerik balego... -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:01, 2 urtarrila 2015 (UTC)
Ez. Halakorik bazenik ere ez nekien. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:37, 2 urtarrila 2015 (UTC)
Theklan, kontura sartzeko erabiltzailea eta pasahitza mezu pribatuz bidali dizkizut.--An13sa 13:45, 10 urtarrila 2015 (UTC)

IMPORTANTE: Revisión de actividad de administradores[aldatu iturburu kodea]

Hola. En virtud de un gran consenso comunitario global, se aprobó en el año 2013 una política que tiene por objeto la retirada de los permisos avanzados (administrador, burócrata, etc.) de aquellas cuentas que se encuentren inactivas. De acuerdo con la misma, los stewards están revisando la actividad de los administradores en todos los proyectos de la Fundación Wikimedia que no dispongan de una política de inactividad propia. Hasta donde sabemos, este proyecto no cuenta con un proceso formal ni política relativa a la revisión y retirada de permisos avanzados de cuentas inactivas. Ello significa que los stewards se encargarán de ello de acuerdo con la política de revisión de actividad administrativa.

Hemos determinado que los siguientes usuarios cumplen el criterio de inactividad (sin ediciones ni acciones registradas por más de 2 años consecutivos):

  1. Gari (administrador)

Estos usuarios recibirán una notificación pronto, donde se les informará que deben empezar una discusión en la comunidad si quieren mantener algunos o todos sus permisos. Si los usuarios no responden sus permisos serán retirados por los stewards.

Sin embargo, si ustedes como comunidad desean crear su propio proceso de revisión de actividad para sustituir el proceso global, bien quieren tomar otra decisión acerca de los usuarios inactivos, o tienen alguna otra política que se nos pasó por alto, entonces por favor notifiquen en el tablón de anuncios a los stewards en Meta-Wiki para que nosotros sepamos que no debemos proceder con la revisión de permisos en este wiki. Gracias, —Aurreko iruzkin sinatugabea Rschen7754 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-01-12, 07:42).

Etor-Ostoa argitaletxeko arduradunekiko bilera[aldatu iturburu kodea]

Abenduan aipatu genuenez, bilera egin dugu Etor-Ostoa argitaletxekoekin, Euskal Herri Enblematikoa entziklopediaren edukiak Euskal Wikipediara ekartzeko lanak direla eta. Bileratik pozik atera gara Joxemai, Sator eta hirurok. Jarrera ona izan dute, beren interesen alde baina Wikipediaren funtzionamendua eta interesak ere aintzat hartuta.

Wikipediara sartzeko moduan zer material jarriko duten esplikatu digute:

  1. Euskal Herri Enblematikoa entziklopedia (horixe baita izena, eta ez Entziklopedia Enblematikoa).
  2. Euskaldunak bilduma.
  3. Mendiak bilduma.

Horiek paperean argitaratzeak aspaldi utzi zion errentagarri izateari, eta haien interesa da eduki horiek guztiak beren bezeroen eta gainerako guztien eskura jartzea. Izan ere, beren bezeroetako asko liburutegiak eta ikastetxeak dira, eta liburu sorta horietako aleren bat erabileraren poderioz higatzen zaienean penatuta geratzen dira argitaletxeak dagoeneko agortuta dituelako liburuki guztiak.

Txokoan atera genituen ondorioak azaldu dizkiegu: Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako testua Wikipedian zuzenean txertatzeko modukoa ez dela (bai, ordea, Wikiliburuetan); irudiak oso baliotsuak izango zaizkigula; eta abar. Ondo iruditu zaie. Irudi gehienen egile eskubideak argitaletxearenak ziren, eta, Eusko Jaurlaritzak erosi dituenez, ez da arazorik izango. Hala ere, irudien gutxiengo baten egile eskubideak ez ziren argitaletxearenak, eta horrenbestez Eusko Jaurlaritzak entziklopediaren barruan erabiltzeko eskubidea besterik ez du erosi; beraz, azken irudi horiek ezin dira lizentzia librearekin jarri, ezin dira Commonsera igo, Open Data Euskadin argitaratutako PDFaren barruan baizik ezin dira erabili.

Bestalde, Mendiak bildumari berebiziko potentziala ikusi diogu Wikibidaiak proiektua garatzeko: bien artean sinbiosi polita egin lezakete. Bilduma horren edukiari zabalkundea emango litzaioke (eta argitaletxeak hori aipatu ahal izango luke), batetik; bestetik, euskaldunon artean mendizaletasunak hainbesteko garrantzia duenez, Wikibidaietarako oso eduki baliotsua eta erabilgarria izango litzatekeelakoan gaude.

Euskaldunak bildumari dagokionez, edukia aztertu beharko litzateke, ez baitakigu zer balio izan lezakeen Wikimedia proiektuetarako.

Wikilarion iritzia jakin nahi dute, ea zer testu ikusten ditugun interesgarrientzat Wikipediara ekartzeko. Argitaletxetik aurkibideak bidaltzen dizkidaten bezain laster Txokoan jarriko dut esteka bat, aurkibideak ikus ditzazuen eta zuen iritzia eman dezazuen.

(Seguru bilerako xehetasun garrantzitsuren bat ahaztu dudala laburpen honetan: Joxemai eta Sator, osatu hutsuneak, mesedez.) --Xabier Armendaritz 2015-01-15, 22:40 (UTC)

Gabon, Xabier. Hilabete honetan lanpetua ibiliko naiz, lan honi otsailaren erdirarte ezin izango diot heldu. Badakit oraindik baldintza eta gauza asko eztabaidatu edo zehaztu gabe daudela, baina nire kasuan printzipioz lana noizko hasi eta zein epetarako nahi duten jakitea interesatuko litzaidake.
-Euskaldunaa (eztabaida) 23:35, 15 urtarrila 2015 (UTC)
Kaixo. Beraien helburua, behinik behin, Opendatan dauden liburukiak 2015ean wikitzea da. Ez dute presa berezirik erakutsi lanak urtearen buruan betetzen diren artean. Horrek ere lasaitasun handi xamarra eman digu. Beraien web orrian ere liburuki bakoitzaren informazioa ere badator Etor Ostoa
-Sator (eztabaida) 07:05, 16 urtarrila 2015 (UTC)


Kaixo, guztioi. Ni ere izan nintzen bileran eta Xabierrek eta Satorrek esandakoari gehitzeko, etorkideek liburuak bere horretan txertatzeko nahia eta interesa azaldu zituztela esan nahi dut. Wikipediara horrela txertatu ezin daitezkeela jakinda, eta Wikiliburuak proiektuaren berri eman genienean, ez zuten arazorik ikusten. Nolabait leku bat bilatzen ari dira euren materiala sartzeko eta hura aproposa iruditu zitzaien, beraiek arduratuko bailirateke Wikiliburuak ikastetxeen artean ezagutarazten. Gustatuko litzaieke, horretaz gainera, material hori Wikipediako artikuluetarako baliagarria izatea, baina jakin badakite zailtasunak daudela, hala nola eduki mota, estiloa eta formatoa. Wikivoyage haien edukiekin hornitzea oso interesgarri iruditu zitzaien, baina nire ustez horretarako komeni da hori baino lehen euskarazko proiektua inkubatzailetik ateratzea eta horretarako lankide batzuen ekarpen erregularrak beharko genituzke hiru hilabetetean. Ni gaur bertan hasiko naiz zerbait sartzen. Dena den, urte batzuetarako proiektua dela adierazi zutenm, 59 liburuki baitira Enblematikoa, gehi Mendiak, gehi Euskaldunak eta gehi Ibaiak eta Haranak bildumak. Wikiliburuak proiektuko azalean, Enblematikoaren liburuen izenburuak sartzen hasiko naiz, beraiek ere ikus dezaten nola geratuko litzatekeen. - --Joxemai; (erantzunak) 07:17, 16 urtarrila 2015 (UTC)

Beste galdera bat: Zein helbidetan ikus daiteke liburuki horien edukia?
-Euskaldunaa (eztabaida) 16:02, 16 urtarrila 2015 (UTC)
Hemen daude oraingoz eskura dauden liburukiak. - --Joxemai; (erantzunak) 16:14, 16 urtarrila 2015 (UTC)
Eskerrik asko, Joxemai.
-Euskaldunaa (eztabaida) 16:24, 16 urtarrila 2015 (UTC)
Laburpen interesgarria, benetan. Lan ona! Nik uste Wikiliburuakera igotzeak denbora bat daramala eta materiala gero Wikipediaratzea, gaurkotzea eta guzti hori askoz lan gehiago dela. Baina esandakoa, argazkiak dira garrantzitsuena. Ea noiz dioten zerbait eta ikusten dugun zer igo daitekeen eta zer ez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:06, 18 urtarrila 2015 (UTC)

Ekain Gerrari buruzko artikulua[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Ekaini buruz artikulu bat egin nahi nuke baina badirudi aurreko batean bat egon zela eta ezabatua izan zela bere balio ez entziklopedioagatik. Nire kasuan, euskal gatazkari buruzko adibide on bat delako egin nahi nuke.

  1. Bi urte gartzelan ETAkidea zelakoan eta gero ez zen epaitua izan (hainbeste jende bezela)
  2. Bere ama bera bisitatzera joan eta auto istripuan hil zen (hainbeste jende bezela)
  3. Dispertsioa jasan eta inpunitate osoz egin zuten bere aurka (hainbeste jende bezela)
  4. EAEko hauteskundeetako listetan egon zen (hainbeste jende bezela)
  5. Auto istripuz hil zen (hainbeste jende bezela)

Iñigo Cabacasen kasuan bezela, inpunitatea egon zen eta adibide on eta esanguratsu bat iruditzen zait. Nahiz eta Ekain izatez, ez izan aparteko inor. Ados zaudete Ekain Gerraren artikulua egitearekin? Ez baduzue erantzuten, hurrengo egunetan egingo dut.

-Oraina (eztabaida) 15:18, 27 urtarrila 2015 (UTC)

Artikuluak ezabatua izan baino lehen zer testu zuen ikusita, ez zen egokia, ez. Gehiago jantzi beharko litzateke, gizartean oihartzuna izan duela edota zuk aipatutako adibide izaera hori baduela erakusteko.
Entziklopediako artikulua merezi izateko adinako garrantzia baduela frogatzen baduzu (adibidez, liburuetako aipamenak jarriz), ez da arazorik izango. Beraz, zer-nolako artikulua egin nahi duzun ikusi gabe, ni behintzat ez nago aurka. Lagungarri baldin bazaizu, zure eztabaida orrian jarriko dizut artikuluak ezabatua izan aurretik zeukan edukia. --Xabier Armendaritz 2015-01-27, 15:43 (UTC)


Titulu etzana[aldatu iturburu kodea]

"Soziologiarako gonbitea. Ikusmolde humanistiko bat" liburu bat da eta artikuluaren izenburua, beraz, etzana joan beharko litzateke. Ez dakit oso ondo hori nola egin. Mugitu egingo nuke eta etzana jartzeko apostrofe horien artea sartuko nuke titulu berria. Norbaitek baiezta diezadake hori ote den modu egokia? Eskerrik asko! -Sator (eztabaida) 15:13, 29 urtarrila 2015 (UTC)

Izenburu horrek justu-justu 49 karaktereko muga gainditzeak (50 karaktere ditu) oztopatzen zuen letra etzanez agertzea. Hemen ikus dezakezu zer parametro sartu behar izan dudan, letra etzanez agertzera behartzeko. --Xabier Armendaritz 2015-01-29, 16:33 (UTC)
Orain ikusi du nola egiten den. Mila esker!-Sator (eztabaida) 19:43, 29 urtarrila 2015 (UTC)

Kaixo! Urteko irudia aukeratzeko bannerra euskaratu dut eta norbaiten laguntza behar dut itzulpenak ontzat eman diezazkidaten. Uste dut itzulpenak berrikustearekin nahikoa dela. Hona hemen itzulpenak: Bannerra (Wikimedia). Eskerrik asko! --Zuiarra (eztabaida) 16:13, 30 urtarrila 2015 (UTC)

Egina. Haber nahikoa den. --Marklar (eztabaida) 18:39, 30 urtarrila 2015 (UTC)

VisualEditor News #1—2015[aldatu iturburu kodea]

18:30, 5 otsaila 2015 (UTC)

Elkarrizketa Euskadi Irratian[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Gaur goizean Euskadi Irratitik idatzi didate, jakiteko ea prest nagoen elkarrizketatua izateko bihar, ostiral arratsaldean ("Hiri Gorrian" saioan). Wikipediari buruzko galderak izango lirateke, 10 minututako elkarrizketa batean. Aurreko hilean nire herriko aldizkarian elkarrizketa bat egin zidaten, Wikipediari buruzkoa. Euskadi Irratitik horren berri izan dute, eta aipatutako elkarrizketa eskatzen didate. Esan diet ni ez naizela Wikipediaren administratzailea, kolaboratzaile hutsa baizik, baina hala ere hitz egiteko eskatu didate. Arazoren bat? Zein da Wikipediako politika kasu hauetan? -Josu (eztabaida) 20:52, 5 otsaila 2015 (UTC)

Ez dago politikarik. Nigatik aurrera, proiektua ezagutarazteko ekimenak ongi etorriak dira. Suerte (galderak bat-batean erantzuten behintzat nahiko traketsa bainaiz ni). - --Joxemai; (erantzunak) 09:11, 6 otsaila 2015 (UTC)
Ados Joxemairekin. Gainera, hedabideetan zenbat eta wikilari gehiago agertu, hobe da Wikipediarentzat: bestela, azkenaldian gutxi batzuk agertzen ari garenez, ematen du bi-hiru baizik ez gabiltzala lankidetzan hemen. Hori bai, komeni da azaltzea zeure ikuspegia emango duzula, eta ez komunitate osoarena (administratzaile bat joango balitz ere berdin izango litzateke, gure artean adostutako gairen batez ari ez bada behintzat). Eutsi goiari, ederki egingo duzu eta! --Xabier Armendaritz 2015-02-06, 10:24 (UTC)
Tira, elkarrizketa egin dugu eta uste dut nahiko txukun atera dela. Espero dut euskarazko Wikipedia hobeto ezagutzeko balio izatea....Entzun nahi duenak, hemen aurkituko du (aukeratu 2015-02-06, bigarren ordua): http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/hirigorrian/2515342/2949076/hiri-gorrian-2015-02-06/?_ga=1.187194472.1573951433.1423241041&__utma=144586529.1241026890.1423240438.1423251582.1423257957.4&__utmb=144586529.1.10.1423257957&__utmc=144586529&__utmx=-&__utmz=144586529.1423257957.4.3.utmcsr=google%7Cutmccn=(organic)%7Cutmcmd=organic%7Cutmctr=(not%20provided)&__utmv=-&__utmk=69365648 -Josu (eztabaida) 21:34, 6 otsaila 2015 (UTC)

Emakumea emakume dela azpimarratzen du wikipediak[aldatu iturburu kodea]

Emakumea emakume dela azpimarratzen du wikipediak Argian. -Sikret8 (eztabaida) 13:01, 12 otsaila 2015 (UTC)

[Global proposal] m.Wikipedia.org: (guztiak) Orrialdeak aldatu[aldatu iturburu kodea]

MediaWiki mobile

Hi, this message is to let you know that, on domains like eu.m.wikipedia.org, unregistered users cannot edit. At the Wikimedia Forum, where global configuration changes are normally discussed, a few dozens users propose to restore normal editing permissions on all mobile sites. Please read and comment!

Thanks and sorry for writing in English, Nemo 22:32, 1 martxoa 2015 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (March 2015)[aldatu iturburu kodea]

Apologies for writing in English, please help translate this into your local language. Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for, free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page. Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 21:14, 2 martxoa 2015 (UTC)

Help us coordinate Wikipedia Library's distribution of accounts, communication of access opportunities and more! Please join our team at our new coordinator page.
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Inspire Campaign: Improving diversity, improving content[aldatu iturburu kodea]

This March, we’re organizing an Inspire Campaign to encourage and support new ideas for improving gender diversity on Wikimedia projects. Less than 20% of Wikimedia contributors are women, and many important topics are still missing in our content. We invite all Wikimedians to participate. If you have an idea that could help address this problem, please get involved today! The campaign runs until March 31.

All proposals are welcome - research projects, technical solutions, community organizing and outreach initiatives, or something completely new! Funding is available from the Wikimedia Foundation for projects that need financial support. Constructive, positive feedback on ideas is appreciated, and collaboration is encouraged - your skills and experience may help bring someone else’s project to life. Join us at the Inspire Campaign and help this project better represent the world’s knowledge!

(Sorry for the English - please translate this message!) MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:01, 4 martxoa 2015 (UTC)

Rockomikiak erakusketako Wikipedia lantegia, Gasteizen (martxoak 16, 18, 23, 25)[aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen Rockomikiak erakusketaren inguruan hainbat ekitaldi ari dira egiten, eta Wikipedia lantegi bat ere egin asmo dute. Ni arduratuko naiz lantegiaren edukiak prestatzeaz eta zuzentzeaz.

Tokia Oihaneder jauregia
Frai Zacarias Martinez kalea, 2
Gasteiz (Araba)
Egunak martxoak 16, 18, 23 eta 25
Ordutegia 18:00 – 19:30
Lantegiaren arduraduna Xabier Armendaritz

Euskal Herrian 1980ko eta 1990eko hamarkadetan sortu zituzten rockaren eta komikien gaia baliatuz, Wikipedia editatzeko lanetan trebatu nahi baduzu, anima zaitez izena ematera! Eta anima itzazu ingurukoak ere! -Xabier Armendaritz 2015-03-10, 11:00 (UTC)

SUL finalization update[aldatu iturburu kodea]

Hi all,apologies for writing in English, please read this page for important information and an update involving SUL finalization, scheduled to take place in one month. Thanks. Keegan (WMF) (talk) 19:45, 13 martxoa 2015 (UTC)

Euskal Herri Enblematikoaren hurrengo liburukiak[aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik jakinarazi didatenez, aurten ere entziklopedia horretako hamar liburuki lizentzia librearekin jartzeko asmoa dute. Bost dagoeneko erabakita daude, eta beste bostak zehaztu aurretik gure iritzia jaso nahi dute. Hau da zerrenda osoa:

Liburukia Argitaratze urtea
Zenbakia
Izenburua

15

Musika hitzak eta irudiak I

2002

16

Musika, hitzak eta irudiak II

2002

20

Musika, hitzak eta irudiak III. Otxoteak.

2004

21

Arte aplikatuak I. Historia grafikoa

2005

22

Arte aplikatuak I. Historia grafikoa

2005

23

Arte aplikatuak III. Historia grafikoa

2005

24

Arte aplikatuak IV. Historia grafikoa.

2005

25

Artistaren mintzaira.

2005

26

Euskal Herriaren Mitologia I

2006

27

Euskal Herriaren Mitologia II

2006

28

Ipuin Magikoak I. Herri kulturaren narrazioak.

2007

29

Ipuin Magikoak II. Herri kulturaren narrazioak

2007

30

Ipuin Magikoak III. Herri kulturaren narrazioak.

2007

31

Ipuin Erromantikoak IV eta Websterren Ipuinak

2007

32

Euskal Herriko Fauna I. Ornogabeak

2008

33

Euskal Herriko Fauna II. Hegaztiak.

2008

34

Euskal Herriko Fauna III. Ugaztunak.

2008

35

Euskal Herriko Fauna IV. Ibai-ekosistema.

2008

36

Euskal Herriko Fauna V

2009

37

Euskal Herriko Flora. Landarediak ….

2009

44

Trenbidearen Historia Euskal Herrian. XX. Mendea

2011

46

Historiaurrea - Erromanizazioa

2012

47

Antzinako bideak eta herriak

2012

48

Etxe arkitektura - Arquitectura doméstica

2012

49

Hiriguneen eraketa - Núcleos urbanos

2012

50

Arkitektura zibila I

2012

51

Arkitektura zibila II

2012

52

Erlijiozko arkitektura I

2013

53

Erlijiozko arkitektura II

2013

54

Erlijiozko arkitektura III

2013

55

Iparralde gida

2013

56

Gipuzkoa gida

2013

57

Bizkaia gida

2013

58

Araba gida

2014

59

Nafarroa gida

2014

Aurten jarriko dituztela dagoeneko erabakitako bostak: 21, 22, 23, 24 eta 25.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik proposatzen dituzten beste bostak, baina gure iritzia entzun eta gero alda daitezkeenak: 44, 46, 47, 48 eta 49. Proposamen egokia dela uste dut, Euskal Wikipedian hutsune gehien beteko dituztenak horiexek direla iruditzen zait.

Zer deritzozue? --Xabier Armendaritz 2015-03-17, 18:36 (UTC)

Ongi. Bakoitzak zein lan bete beharko genuke eta zein epetarako? Nire ordenagailuak azken aldian arazo teknikoak baiditu eta tamaina honetarako lanerako behar bezala egon dadin konpontzera eramateko bi datu horiek interesatzen baizaizkit.
-Euskaldunaa (eztabaida) 19:03, 17 martxoa 2015 (UTC)
Bi kontu dira: hona ekarri dudan zerrenda honetatik aukeratutako hamar liburukiak Jaurlaritzakoek Ostoa argitaletxekoei ordaindu eta aurten bertan Open Data Euskadi webgunean jarriko dituzte, guk ez dugu lan hori egingo.
Duela pare bat hilabete aipatu ziren 24 liburukietatik (beste 24 dira, eta ez gaur goraxeago jarri dudan zerrenda horretakoak) gutxienez 12 hartu eta haien testua Wikipediara eta Wikiliburuetara eramateko lan ordaindua, berriz, gure artean eztabaidatzen ari gara posta elektronikoz, proiektu horretarako izena eman genuen zazpi wikilariren artean. --Xabier Armendaritz 2015-03-17, 22:12 (UTC)
Hurrengoak 44, 46, 47, 48 eta 49 izatearekin ados! -Sator (eztabaida) 08:56, 22 martxoa 2015 (UTC)
Galdera bat... lan hau azkenean ordainduko da edo nola da asuntoa? Ze hala bada... I'm in! -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:10, 26 martxoa 2015 (UTC)
Ba, ordaindutako lan horretatik kanpora geratu nahi ez baduzu, irakurri lehenbailehen joan den astean lantaldearen eztabaida taldean ireki genuen hari hau osorik, eta aukeratu zer liburu hartu nahi dituzun, argitaletxekoei erantzuna bidali behar baitiegu. --Xabier Armendaritz 2015-03-26, 16:24 (UTC)
Eskatu dut sarbidea, bai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:22, 27 martxoa 2015 (UTC)
Eskaera onartua. Eztabaida talde horretara orain arte sarbidea ematen zizun helbide elektronikoa dagoeneko ez duzula erabiltzen ondorioztatzen dut... Harrituta nengoen zure ekarpenik ez zegoelako, lanpetuegi zenbiltzala pentsatu nuen. --Xabier Armendaritz 2015-03-27, 10:00 (UTC)

Commonskat loturarekin arazoa[aldatu iturburu kodea]

Artikulu asko eta askotan Commonskat txantiloiaren arazoa dagoela ikusi berri dut. Adibidez, ikus Tolosa udalerriaren artikuluaren amaieran, commonskat sakatu eta artikulu horri dagokion commons iruditegiaren kategoriara eraman beharrean, zintzilik uzten gaitu.

Norbaitek arazoa konpontzerik baluke, eskertuko nioke. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 19:50, 24 martxoa 2015 (UTC)

Konpontzen saiatu naiz, baina oraingoz ez dut lortu: Katalan Wikipediako txantiloia oso antzekoa denez eta hark bai, funtzionatzen duenez, hango kodea ekarri dut, baina alferrik. Beste inork lortzen ez badu, geroago jarraituko dut. --Xabier Armendaritz 2015-03-25, 09:09 (UTC)
Egina. Eskerrik asko saialdiengatik. Biok berdin pentsatu dugu eta neuk ere katalanezko txantiloiari goitik beherako errepasoa eman diot, baina ondoren ingelesezko txantiloiari so egin eta azkenean aldaketatxo bat zela ohartu naiz: p373tik P373ra.
-Euskaldunaa (eztabaida) 00:50, 26 martxoa 2015 (UTC)

Burdinazko hesia edo Altzairuzko Ohiala?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Winston Curchilli buruzko artikulua editatzen nenbilela, honek Burdinazko Harresi terminoa sortu zuela ageri da. Kontua da, termino honi barne lotura bat txertatzean, artikulu nagusiak Altzairuzko Oihala izena zuela konturatu naizela. Dudak ditut zein termino den egokiena. Ingelesez Iron curtine deritzo, eta erderazko Telón de Acero badirudi egokitzapen aldrebes bat dela. Gainera, Euskaltermek burdin hesi bezela jasotzen du. Bestalde, Altzairuzko hesi eta antzeko terminoak nahiko hedatuta daude prentsa eta komunikabideetan, baina nire ustez gazteleratik hartutako kalkoak dira. Nik burdin hesi jarriko nuke, baina zalantzan nago. Zein litzateke egokiena? --Andre Pollock (eztabaida) 22:43, 24 martxoa 2015 (UTC)

Gai hau artikuluaren eztabaida orrira eraman dut; hobe izango dugu han jarraitzea. --Xabier Armendaritz 2015-03-25, 10:31 (UTC)

Donostia Kulturan lan egiten duen Sator lankidearen ekimenez, aurtengo Olatu Talka jaialdiaren baitan wikiproiektu bat abiarazteko ideia sortu da. Ideia horiek zehaztu eta proiektua garatzeko, bilera bat egin da gaur, otsailak 20, Amarako Ernest Lluch kultur etxean. Sator lankidea, kultur etxeko hiru arduradun, Donostia 2016 eta Olatu Talkako ordezkari bana eta neroni bertaratu gara. Ideia herritarren kultura parte hartzailea sustatzea da eta horretarako Olatu Talka jaialdiaren baitan, zehazkiago maiatzaren 30ean, larunbatean, Amara auzoari buruzko artikuluak sortu eta osatzeko maratoi gisako zerbait antolatzea pentsatu da, kalean jarritako karpa edo antzeko batean. Artikulu horiei dagokien kokapenean QR kodeak jartzea ere pentsatu da. Arrakastatsu suertatuz gero, Donostia 2016ko ekitaldien barruan ekimen zabalago bati ekiteko prest daude. Horretarako herritarrak Wikipediako edizioan trebatzeko tailerrak, aurretik eta jaialdian bertan, antolatu eta Amarari buruzko artikulu zerrenda bat prestatzea pentsatu dute. Aurretik interesatuta egon daitezkeen pertsonekin jarriko dira harremanetan. Artikulu zerrenda Amarako liburuzainek prestatuko lukete aurretik. Tailerrak emateko neure burua eskaini dut, baina besteren batek lagundu edo egin nahiko balu, esan, ongi etorria lizateke (elitzateke ordainpeko lana izango, boluntariotzakoa baizik). Laster Wikiproiektu bat abiaraziko dut proiektuaren izenarekin, proiektuaren xehetasunak jaso eta wikilarion iritzi eta proposamenak jasotzeko: Wikiproiektu:Amarapedia-Olatu Talka 2015. - --Joxemai; (erantzunak) 12:42, 20 otsaila 2015 (UTC)

Ni ere tailerrak emateko prest, noski! Oso ondo jaso du Joxemaik bileran hitz egindakoa. Soilik aipatu edizio maratoiarekin batera, Amarapedia horretan hitzaldiak eta topaketak egitea ere planteatzen dela ezagutza librearen inguruan, beste herrialdetako esperientzien inguruan (Katalunia aipatu da) eta abar. Erreferentzia bezala Monmouthpedia (pdf-a) eta Gibraltarpedia agertu dira. Esandakoarekin proiektu bat erredaktatuko da eta izan bezain laster jarriko dugu Amarapedian. Kultur etxekoak eta orokorrean Donostiako erakundeetakoak nahi inplikatuak ikusi ditut proiektuan eta espero dut azpiegitura aldetik eta proiektua gizarteratzearen aldetik nahiko babesa izan dugula. -Sator (eztabaida) 15:15, 20 otsaila 2015 (UTC)
QRpedia kodea Amarapedia proiektuarentzat

Euskarazko Wikipedia: mahai-ingurua[aldatu iturburu kodea]

Amarapediaren edizio-maratoi eguna maiatzaren 30ean izango da, larunbata. Horrekin batera hainbat hitzaldi, jarduera eta abar egin nahi dira. Horietako bat Euskarazko Wikipediaren inguruko mahai-ingurua edo topaketa litzakete. Kontua Euskarazko Wikipediaren ibilbidea eta etorkizunaren inguruan hitz egitea izango litzateke, norberaren esperientziatik abiatuta, nolakoak izan ziren hastapenak, zerk erakarri gintuen, nolako ibilbidea izan duen urte hauetan, 200.000tik aurrera zer?... Eta tankera horretako gaiak.

Formatua, behinik behin, hau izango litzateke: moderatzaile bat (edo ez) gaiak ezartzen eta 5 bat wikilari hizketan. Puntu batetik aurrera entzule dauden guztiei ematen zaie ere hitza, nahi dutena esateko edo galderak egiteko. Horretarako Wikipediagintzan esperientzia duzuen wikilariak behar dira! Animatzen al zarete?

Ordua ez dago finkatua, baina arratsaldean izango litzateke ia ziur. Dakizuen bezala, ez da ordaintzen, baina janaria, edaria eta giro ona ez da faltako! Formatua ere erabat irekita dago, beraz, proposamenik edo beste ideiarik baduzue, aurrera! -Sator (eztabaida) 18:06, 27 otsaila 2015 (UTC)

Polita iruditzen zait asmoa eta ni prest nengoke parte hartzeko. Oraindik denbora asko falta da, baina ezustekorik ezean hor izanen naiz. Hala ere, harremanetan jarraituko dugu. -Josu (eztabaida) 07:58, 6 martxoa 2015 (UTC)
Lan ederra egiten ari zarete Amarapediaren inguruan. Hainbat gorabehera pertsonal tarteko direla, zaila zait egun horretan han izango naizen esatea, baina ahaleginak egingo ditut, mahaian bertan ez bada (ordurako osatuta izango baituzue, agian), jendartean behintzat izateko. --Xabier Armendaritz 2015-03-06, 09:36 (UTC)
Primeran, Josu eta Xabier!! Bai, oraindik denbora dezente geratzen da. Ideia festa giroan egitea da, lagun artea eta euskarazko Wikipediagatik interesa duena baina editatzen ausatzen ez dena ere erakartzeko. Ea beste norbait animatzen den! -Sator (eztabaida) 08:12, 10 martxoa 2015 (UTC)


Kaixo! Maiatzaren 30eko jarduerak osatzen ari gara eta badirudi gauzak nahiko ondo doazela. Wikipedian trebatzeko ikastaro bat dagoeneko osatu da 20 pertsonekin eta seguruen kopuru hori bikoiztu ahal izango dugu. Dena den, Euskal Wikipediari buruzko mahai-inguruan osatzea falta zaigu oraindik. Josu prest zegoen parte hartzeko eta espero dut Xabier posible izatea egun horretan etortzea.

Aurrekoan esan bezala, 5 bat wikilari izan beharko lirateke mahai-inguruan eta moderatzaile bat. Puntu batetik aurrera entzule dauden guztiei ematen zaie ere hitza, nahi dutena esateko edo galderak egiteko.Horretarako Wikipediagintzan esperientzia duzuen wikilariak behar dira! Theklan, Joxemai, Euskaldunaa, Marklar2007, Josugoni, ‎Hpholke, ‎Koro, ‎Daeri, Unai, Janfri, ‎Lainobeltz, jalkorta, KikeUriarte... Eta beste guztiok... Animatzen al zarete? -Xabier Cañas (eztabaida) 09:02, 9 maiatza 2015 (UTC)

Eskerrik asko gonbitagatik baina ezin dut. --Marklar (eztabaida) 09:16, 9 maiatza 2015 (UTC)
Horrelako jendaurreko agerpenak saihesteko joera izaten dut, horrelakoa naiz eta, eta nahiago nuke beste lankideak joatea, baina tira, beharrezko hizlari kopurua biltzen ez bada, han izango naiz. - --Joxemai; (erantzunak) 13:58, 9 maiatza 2015 (UTC)
ESKE NI... oso liatuta nabil hilabete honetan. Saiatu naiz bilera bat egiten eurekin baina bi zitatan kale egin dut. Ez dakit nola egongo naizen maiatzaren 30ean, nik uste dut libre, baina batek daki. Hala ere... denak gizonak mahai-inguru batean... hau lotsa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:40, 10 maiatza 2015 (UTC)
Ni libre nago data horretan, eta prest mahai-inguruan parte hartzeko.-Josu (eztabaida) 13:31, 10 maiatza 2015 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Tamalez, huts egingo dut: senide bati lagundu beharra sortu zait, hain zuzen ere asteburu horretarako. Prestakuntza lan ederra egin duzue, hala ere, eta seguru nago emaitza bikaina lortuko duzuela. Bejondeizuela! --Xabier Armendaritz 2015-05-10, 21:59 (UTC)

Nire kasuan, ez dakit ahal izango dudan joan. Eta azkenaldian ezer gutxi egiten dudanez hemendik, nahiago dut aktiboagoak diren wikilariak agertzea hortik.--Janfri; bai esan? 11:16, 11 maiatza 2015 (UTC)

Gaiak[aldatu iturburu kodea]

Mahai-ingururako gai posibleak. Joan osatzen mesedez proposamenik baduzue.


  • Ibilbide pertsonalak eta kolektiboak: nola egiten den pertsona bat wikilari eta euskal wikilari komunitatea nola sortu zen, zain baliabiderekin.
  • Wikigintza, bakarkako lana ala lan kolektiboa?
  • Euskarazko wikipediaren gaur egun indarguneak eta ahultasunak.

... -Xabier Cañas (eztabaida) 09:11, 9 maiatza 2015 (UTC)

Amarapedia albistea[aldatu iturburu kodea]

Olatu Talkako webean argitaratu dute Amarapediari buruzko albiste orokorra. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.-Xabier Cañas (eztabaida) 09:53, 13 apirila 2015 (UTC)

Twitter kontua[aldatu iturburu kodea]

Amarapediarako twitter kontu bat sortu da, @amarapedia. Astelehenetik aurrera hasiko gara txiokatzen, eta egunero galde-erantzun jokoa emango duen argazki bat txiokatuko dugu auzoaren inguruan. Beste ideiarik? -Xabier Cañas (eztabaida) 09:34, 9 maiatza 2015 (UTC)

Amical-ekoen hitzaldia[aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 30ean Esther Solè etorriko da Kataluniako Amical Wikimediatik Amarapedian hitzaldia ematera. Helburua haien antolakuntza eta egiten dituzten ekimenak azaltzea da. Gauza dezente egiten dute liburutegi eta museoekin elkarlanean. 18:00etan izango da, Euskarazko Wikipediaren mahai-inguruaren aurretik. -Xabier Cañas (eztabaida) 11:22, 17 apirila 2015 (UTC)


Merchandaising materiala[aldatu iturburu kodea]

infor@wikimedia.org helbidera idatzi nuen duela astebete Amarapediaren berri emanez eta beraien merchandaising materiala eskatuz (txapak, pinak, boligrafoak, kamisetak....) baina ez dut inongo erantzunik jaso. Asmoa parte hartzen duen guztiari zerbait oparitzea da. Norbaitek ba al daki nora jo daitekeen hori guztia eskatzeko? Mila esker. -Xabier Cañas (eztabaida) 09:39, 9 maiatza 2015 (UTC)

Arkitektura eskolakoen lankidetza[aldatu iturburu kodea]

Arkitektura eskolako 7 ikaslek beren proiektua garatuko dute Amarapediaren barruan. Estalki bat eraikiko dute plazan bertan. Azpiko irudian izango denaren zirriborroa:


Kafea, Hizkuntza eta Wikipedia[aldatu iturburu kodea]

Amarapediaren barruan, Euskara ama-hizkuntza ez dutenen eta euskal wikilarien arteko topagune bat sortu nahi dugu. Hizkuntza Eskolako ikasle atzerritarrak dagoeneko 28 hizkuntzetara (!) itzuli digute 11 artikulu oinarrizkoen inguruko sarreratxoa. Aukera ona izan daiteke elkarrekin kafea hartzeko, elkar ezagutzeko eta gure ezagutzak (hizkuntzak haienak, Wikipedia edizioa gureak) uztartzeko. Adibidez, gogokoen duten artikuluren bat itzuli dezakete eta guk beren hizkuntzako Wikipedian txertatzen lagunduko genieke, haien laguntzaz, noski. Topaketa 16:00etan izango da. Euskal Wikilari! Etor zaitez!-Xabier Cañas (eztabaida) 20:21, 23 maiatza 2015 (UTC)

Burokrata berriak[aldatu iturburu kodea]

Atzo gauzatu zen joan den urriko bozketan erabakitakoa, eta burokrata gara bai Joxemai, bai ni. Eta, hara! Erabiltzaile izena aldatzeko ahalmena dagoeneko burokratek ez dutela jakin dut. Satorri hitzeman nion burokrata izendatzen ninduten bezain laster izena aldatzeko bere eskaera bideratuko nuela; eta, hori egiten saiatzean eta ezin nuela konturatzean, zergatia ikertzen hasita, burokraten ahalmenen aldaketa horren berri aurkitu dut Ingeles Wikipediako orri batean. Sentitzen dut, Sator!

Administratzaile izatetik burokrata izatera ez da inoiz alde handirik izan; orain arte, alde nagusia lankide izena aldatu ahal izatearena zen, hain zuzen ere. Beraz, bi burokrata berri izateagatik ez duzue aldaketa handirik sumatuko. Beti bezala, ahaleginak egingo ditugu geure lana albait hobekien egiteko. --Xabier Armendaritz 2015-03-26, 10:59 (UTC)

Burokratek administratzaileak izenda ditzakete, hori da ere aldea! -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:06, 26 martxoa 2015 (UTC)

Georgiar alfabeto[aldatu iturburu kodea]

Georgiarra omen den Jaqelik orrialdearen izenburua mugitzeko eskatu dit (egungo izenaren ordez berak georgiar idazkerak proposatzen du). Ez dakit zer egin bere eskaerarekin eta zuon iritzia beharko nuke. Alfabeto ala idazkera? bigarrena ingelesezko wikipedian baino ez dute hobesten. Niri alfabeto gustatzen zait baina ez daukat iritzi teknikorik. --Marklar (eztabaida) 17:43, 31 martxoa 2015 (UTC)

Neuk ere ez dut alfabeto edo idazkera esateko irizpiderik, baina arabieraz alfabeto erabiltzen dugu, nahiz eta idazteko modu bat baino gehiago egon. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:45, 31 martxoa 2015 (UTC)
Oro har, alfabetotzat jotzen da (ikus, adibidez, Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 163. araua), eta alfabeto horrek hiru idazkera dituela; bi, historikoak, gaur egun ez oso erabiliak, eta hirugarrena gaur egun gehien-gehien erabiltzen dena. Neuk ez nuke aldatuko: latindar alfabetoak ere bere aldaerak izan dituen bezala (arkaikoa eta klasikoa, esaterako), georgiar alfabetoak ere bere aldaerak ditu, nahiz eta, berezitasun gisa, georgiar alfabetoaren Erdi Aroko bi aldaera horiek gaur egun ere nolabaiteko presentzia baduten, Georgiar Eliza Ortodoxoak bi aldaera zahar horiek bizirik mantentzeko ahalegina egiten duelako. --Xabier Armendaritz 2015-03-31, 20:25 (UTC)

Epentesi kalkulagailua[aldatu iturburu kodea]

Agian lehenago egin da hau, eta alferrik ibili naiz, baina bestela hementxe dago sortua {{Epentesi kalkulagailua}}. Helburua urteen ostean doan e epentetikoa txertatzea da, hala dagokionean. Nahikoa da {{epentesi kalkulagailua|2015}} edo {{epentesi kalkulagailua|2014}} jartzea berak jakiteko ea -e- jarri behar dion edo ez: 2015eko - 2014ko. Beraz hau erabilgarria izan daiteke urteak aldakorrak diren edozein txantiloitan erabiltzeko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:09, 7 apirila 2015 (UTC)

Oso baliagarria! Horko kodea {{Data}} txantiloian txertatu beharko genuke, ez? Horrela, epentesiaren eremua sobera legoke, asko erraztuko luke txantiloiaren erabilera. --Xabier Armendaritz 2015-04-07, 11:31 (UTC)
Nire kontu! -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:52, 7 apirila 2015 (UTC)
Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:53, 7 apirila 2015 (UTC)

Datu soziolinguistikoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi. Interesgarria izan litekeen proposamen bat plazaratu nahi dizuet, baina ez dakit gauzatzeko zailegia izango ote den... Kontua da gure Wikipedian Euskal Herriko udalerrien datuak aipatzerakoan, orokorrean ez dira datu soziolinguistikoak aipatzen, hots, herriko euskaldunen portzentajeak. Lur Hiztegi entziklopedikoan, eta baita Klaudio Harluxet-en euskal hiztegi entziklopedikoan, aldiz, datu horiek beti agertzen dira. Nik uste dut gure Wikipedia motz geratzen dela datu horiei dagokienez, eta garrantzitsua iruditzen zait gure udalerrien errealitate linguistikoa deskribatzea. Badakit lan itzela dela, badakit ere iturriak zaharrak izan daitezkeela (Euskal Autonomi Erkidegoaren datuak eskuragarriak izango dira, baina Nafarroakoak eta, batez ere, Ipar Euskal Herrikoak oso zaharrak dira, ez daude gaurkotuak...). Ez dakit nola ikusten duzuen gaia... zailegia? Ez gauzagarria? Egingarria? -Josu (eztabaida) 11:59, 8 apirila 2015 (UTC)

Proposamen interesgarria eta pixkanaka egingarria dela uste dut, wikilarien artean horretarako adostasuna baldin badago. Informazio hori infotaulan eta hizkuntzari buruzko atalean sar genezake, Euskal Herriko udalerrietarako ereduan. --Xabier Armendaritz 2015-04-08, 20:25 (UTC)
Datu guzti horiek, gaurkotuak, Udalbiltzaren web gunean daude. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:18, 8 apirila 2015 (UTC)
Ideia ona! Horretan laguntzeko kontatu nirekin!-Sator (eztabaida) 22:23, 8 apirila 2015 (UTC)
Theklanek ematen duen Udalbiltzaren informazioa oso interesgarria eta baliotsua da. Ez du jartzen zein urtetakoa den euskararen ezagutza, baina nahiko berria izango da. Xabierrek aipatzen duen moduan, informazio hori udalerrien infotaulan txerta daiteke. Egingarria da, beraz. Hori gauzatzea gure esku dago...-Josu (eztabaida) 07:57, 10 apirila 2015 (UTC)
Kaixo guztioi. Hilabeteak pasatu dira Euskal Herriko udalen datu soziolinguistikoak Wikipedian islatzea proposatu nuenetik. Theklanek Udalbiltzaren web-orrian datu horiek zeudela azaldu zigun, baina ez genuen datu horien iturria eta, batez ere, datu horien urtea. Orain Udalbiltzarekin harremanetan jartzea lortu dut, eta datu horien iturria eta urtea eman didate (ikus hau: http://46.226.108.156/begira/begira_3_1/UD/Adierazleen%20azalpenak/ID_01.htm). Nik uste dut Euskal Herriko udalen datuak osatu ahal ditugula euskararen ezagutza jarriz. Funtsezko parametroa iruditzen zait, eta orain arte datu hori ez da agertzen gure Wikipedian. Ni prest nago gaurkotzeko lan horretan laguntzeko. Kontua da: nola ekin lan horri? udalez udal joan datu hori (euskararen ezagutza 2010. urtean) gehitzen, edo bot baten bidez datuak automatikoki jarriz? (ez dakit bigarren aukera hori egingarria den, ez naiz kontu horietan aditua...). Norbaitek al daki? Inor prest al dago laguntzeko? -Josu (eztabaida) 11:10, 26 abuztua 2015 (UTC)
Begiratu hau. Gero datuak sartzea nahiko erraza da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:14, 26 abuztua 2015 (UTC)
Oraintxe gauza batetaz konturatu naiz. Udal batzuen "Udalerri infotaulan" badago atal bat euskaldunen portzentaia jasotzen duena (adibididez, Tolosan %64,72, edo Azpeitian %95), baina gero datu hori ez da artikuluan agertzen. Beraz, ematen du datua sartuta dagoela, nahiz eta gero ez agertu. Inork al daki nola konpondu? -Josu (eztabaida) 12:33, 26 abuztua 2015 (UTC)

Stewards confirmation rules[aldatu iturburu kodea]

Hello, I made a proposal on Meta to change the rules for the steward confirmations. Currently consensus to remove is required for a steward to lose his status, however I think it's fairer to the community if every steward needed the consensus to keep. As this is an issue that affects all WMF wikis, I'm sending this notification to let people know & be able to participate. Best regards, --MF-W 16:12, 10 apirila 2015 (UTC)

VisualEditor News #2—2015[aldatu iturburu kodea]

19:48, 10 apirila 2015 (UTC)

Content Translation beta-feature will be enabled on 21 April 2015[aldatu iturburu kodea]

Hello, Content Translation will be enabled as a beta-feature in the Basque Wikipedia on 21 April, 2015. It is currently available on http://en.wikipedia.beta.wmflabs.org/wiki/Special:ContentTranslation for testing translation. You need to create a new account for this wiki as it is currently not covered by the central authentication system. Once logged in please enable the beta-feature to see the tool. You can translate from any article in the available source languages. Please let us know your comments and feedback through the Content Translation talk page or Phabricator. My apologies for writing this announcement only in English. Please feel free to translate this message for wider distribution. Thank you. --Runab WMF (eztabaida) 17:41, 17 apirila 2015 (UTC)

This is a message from the 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee. Translations are available.

Greetings,

I am pleased to announce that nominations are now being accepted for the 2015 Wikimedia Foundation Elections. This year the Board and the FDC Staff are looking for a diverse set of candidates from regions and projects that are traditionally under-represented on the board and in the movement as well as candidates with experience in technology, product or finance. To this end they have published letters describing what they think is needed and, recognizing that those who know the community the best are the community themselves, the election committee is accepting nominations for community members you think should run and will reach out to those nominated to provide them with information about the job and the election process.

This year, elections are being held for the following roles:

Board of Trustees
The Board of Trustees is the decision-making body that is ultimately responsible for the long term sustainability of the Foundation, so we value wide input into its selection. There are three positions being filled. More information about this role can be found at the board elections page.

Funds Dissemination Committee (FDC)
The Funds Dissemination Committee (FDC) makes recommendations about how to allocate Wikimedia movement funds to eligible entities. There are five positions being filled. More information about this role can be found at the FDC elections page.

Funds Dissemination Committee (FDC) Ombud
The FDC Ombud receives complaints and feedback about the FDC process, investigates complaints at the request of the Board of Trustees, and summarizes the investigations and feedback for the Board of Trustees on an annual basis. One position is being filled. More information about this role can be found at the FDC Ombudsperson elections page.

The candidacy submission phase lasts from 00:00 UTC April 20 to 23:59 UTC May 5 for the Board and from 00:00 UTCApril 20 to 23:59 UTC April 30 for the FDC and FDC Ombudsperson. This year, we are accepting both self-nominations and nominations of others. More information on this election and the nomination process can be found on the 2015 Wikimedia elections page on Meta-Wiki.

Please feel free to post a note about the election on your project's village pump. Any questions related to the election can be posted on the talk page on Meta, or sent to the election committee's mailing list, board-elections -at- wikimedia.org

On behalf of the Elections Committee,
-Gregory Varnum (User:Varnent)
Coordinator, 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee

Posted by the MediaWiki message delivery on behalf of the 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee, 05:03, 21 April 2015 (UTC) • TranslateGet help

Content Translation beta-feature now available[aldatu iturburu kodea]

Hello, Content Translation has now been enabled as a beta feature on the Basque Wikipedia. To start translating, enable the beta feature and go to Berezi:ContentTranslation or to your contributions page and create a new translation by selecting the source language, the article name and target language. If the article already exists then a warning will be displayed. After you translate the article, you can publish it directly as a new page on the Basque Wikipedia. In case the article gets created in the Basque Wikipedia by another user while you were translating, you will see an option to save the newly published translation under your user namespace. The number of published pages can be seen on the Content Translation stats page.

Since, this is the first time we have installed the tool on this Wikipedia, there are chances that there may be some problems or service disruptions which we are not yet aware of. We will be monitoring the usage to check for any failures or issues, but please do let us know on the Content Translation talk page or through Phabricator if you spot any problems that prevent you from using the tool. For more information, please read about how to use the tool. You can also view a short screencast on how to use Content Translation. My apologies for writing this announcement only in English. Please feel free to translate this message for wider distribution. Thank you.--Runab WMF (eztabaida) 16:03, 21 apirila 2015 (UTC)

Edukien Itzulpena, beta bertsioan gaituta (goiko ingeles mezuaren itzulpena)[aldatu iturburu kodea]

Edukien Itzulpena gaituta dago orain, beta bertsiotzat, Euskal Wikipedian. Itzultzen hasteko, gaitu beta bertsioa zure hobespenetan, eta jo ezazu Berezi:ContentTranslation orrira edo zure ekarpenen orrira, eta sor ezazu itzulpen berri bat, jatorrizko hizkuntza, artikulu izena eta xede hizkuntza aukeratuta. Artikulua dagoeneko sortuta badago, abisua aterako zaizu. Artikulua itzulita daukazunean, zuzenean argitara dezakezu orri berritzat, Euskal Wikipedian. Zu itzultzen ari zinela artikulua Euskal Wikipedian beste erabiltzaileren batek sortu badu, egin berri duzun itzulpena zure erabiltzaile izenaren eremuan gordetzeko aukera agertuko zaizu. Argitaratutako orrien kopurua Edukien Itzulpenaren estatistiken orrian ageri da.

Wikipedia honetan tresna hau instalatu den lehen aldia denez, oso daitekeena da espero ez genituen arazoak edo zerbitzu etenaldiak izatea. Erabilera zaintzen izango gara, programaren hutsegiteak edo arazoak atzemateko; hala ere, tresna erabiltzea galarazten dizun arazorik izanez gero, jakinaraz iezaguzu, mesedez, Edukien Itzulpenaren eztabaida orrian edo Phabricator orrian. Argibide gehiago nahi izanez gero, irakur ezazu (ingelesez) tresnaren erabilerari buruzko testu hau. Era berean, Edukien Itzulpenaren erabilera azaltzen duen bideo labur bat ikus dezakezu. --Xabier Armendaritz 2015-04-21, 16:46 (UTC)

Amarapedia balorazioa[aldatu iturburu kodea]

Amarapedian editatzen:Esther Solè, Larraizi; Gotzon, Ksarasola, A Aisa, MZumarraga... besteak beste

Kaixo guztioi!! Pasa da Amarapedia eta bertan gertatutakoaren berri eman nahi dizuegu. Lehenik eta behin eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, ikastaroetara joaten, editatzen, zuzentzen, argazkiak gehitzen....Eskerrik asko ere etortzerik izan ez zenutenontzat baina nola edo hala lagundu duzuen guztiontzat. Bejondeizuela!

Oraindik Wikimetrics-en azterketa egitea falta zaigu datu zehatzagoak emateko. Esan dezakegu hala ere 30 erabiltzailek parte hartu dutela ikastaroetan eta 100dik gora artikulu daudela Amarapediaren interes gunean. Datuak izan izan ahala jarriko ditugu proiektuaren neurketa orrian, baina agian interesgarriena ekitaldiaren balorazio kualitatiboa izan daiteke. Horren laburpen txiki bat egingo dut. Seguru gauza garrantzitsu asko ahaztuko ditudala, beraz besteok osatu eta zuzendu nahi bezala.

Amical Wikimedia – Esther Solé[aldatu iturburu kodea]

Oso interesgarria gertatu zen Esther Solé-ren hitzaldia. Katalunian 2007an nola antolatzen hasi ziren kontatu zigun. Gaur egun badute Interes Tematiko elkartearen estatusa eta horrek kapitulu baten mailan jartzen die Wikimedia Fundazioak haien funtsen banaketan. Beren helburua norabide bikoitzekoa da: batetik, munduko ezagutza guztia katalanera ematea, eta bestetik, katalan kultura mundura ezagutzera ematea. Halere, horretara iristeko bide luzea egin behar izan dute eta horren xehetasun guztiak kontatu zizkigun Estherrek. Egindako lanaren fruitua 2013 ikusten hasi ziren, kultur eragile saria jaso eta interes tematikodun talde bezala onartuak izan zirenean. Masa-kritiko baten beharraz ere aritu ginen berarekin. Hastapenetan 20 erabiltzaile inguru zebiltzan Amicalen eta egun 90 inguru dira. Egiten dituzten lankidetzen arabera, unibertsitateak, museoak, artxibategia, liburutegiak eta abar daude.

Euskarazko Wikipediari buruzko mahai-ingurua[aldatu iturburu kodea]

Xabi Payari erakusten Josu. Inguruan Iñaki LL, Mailopete, Xabier Cañas, Depuntillas...

Baten bat ahaztuko dut, baina mahai-inguruan hauek izan ginela uste dut: Larraizi, aitzolete, joxemai, Iñaki LL, Josu, martamazao, A Aisa, MZumarraga, Ksarasola ...

Hainbat puntu ukitu ziren:

  • Kalitatea – Kantitatea: honi buruzko hausnarketa bat egin beharko litzatekeela aipatu zen. Kalitatea inportantea da horrek gure Wikipediari prestigio ematen diolako. Alde horretatik zirriborro eta artikulu kaxkar gehiegi dago. Bestalde, aipatu zen ere interesgarria zela gai guztien inguruko artikuluak egotea, euskaraz ahalik eta item gehien ukitzea, batzuetan informazio minimo hori izatea nahikoa izaten dela.
  • Erabiltzaile ibilbideak: erabiltzaileak modu askotan iristen dira Euskarazko Wikipediara: militantziagatik, gustuagatik... Uste da harremanak anonimoak izatea jendea urrundu egiten duela parte hartzetik. Garrantzitsua da berriei laguntza eskaintzea, egindakoak eskertzea eta abar Wikipedian gustura sentitu daitezen. Euskarazko Wikipedian ikusten da badirela administratzaile asko dagoeneko nahiko utzita dutenak. Wikipedia uztearen arrazoien inguruan hitz egin da eta horietako bat gatazkek sortzen duten nekea dago. Zorionez, euskarazko Wikipedian hori ez da maizegi gertatzen. Hala ere, dispertsio handia ikusten da erabiltzaileen artean, batzuetan borondatezkoa, bakarka lan egitea nahiago delako, eta beste batzuetan, elkarren arteko proiektuak falta direlako.
  • Topatzea eta elkartzea: Kataluniako esperientziaren harira, euskarazko Wikipediaren egoeraren diagnostiko bat egin zen. Oso urruti ikusten genuen geure burua Amical bezala antolakuntza batetik, izan ere batzuetan lehen aldiz topatzen ginen urteetan aritutako wikilariak baikinen. Masa-kritiko gutxieneko bat beharko litzateke eta horretan kopuruak badu garrantzia. Horrelako zerbait egitekotan modu apalean hasi beharko ginateke, hain zuzen ere, Amicalek hastapenetan egin zuen antzera. Posible ikusten genuen euskal wikilarien bilkura bat egitea eta datorren urterako ekimenak, jarduerak eta abar antolatzea, gure ahalmenen eta gaitasunak ondo neurtuta. Balizko bilkura horretan gutxieneko plangintza bat egin liteke eta euskal komunitatea barne mailan trinkotzeko eta kanpora begira erakargarri bihurtzeko.
  • 2016ko Jarduerak: Hor aipatu zen adibidez Elhuyar Fundazioarekin egin litekeen lankidetza, beren ikerketa sariak eta Wikipedia elkartuz; Unibertsitatearekin (ikasleak beren lanak Wikipedian argitaratuz), bertako erakunde kulturalekin lankidetza... Azken puntu honetan Donostia 2016ko kultura hiriburutza aipatu zen arduradunetariko bat bertan zegoela. Donostia 2016 Fundazioaren helburua Wikipediaren inguruan datorren urtean ekimenen bat burutzea da eta horretan haien babesa izan genezake. Bestalde, Donostiako Liburutegi sareak hemeroteka historiakoa digitalizatzen ari da eta hori guztia Wikiiturrietan jartzeko aukera aipatu zen. Aipatu zen hiriburutzaren urtea txanpa ederra izan daitekeela euskal Wikipedia ere bultzatzeko.


Beno, hau da bururatzen zaidan guztia. Apunterik ez nuen hartu eta beraz gogoratzen naizena baino ez dut jarri. Lehen esandakoa, gehitu mesedez ahaztutakoak, zuzendu eta besterik gabe zuen iritzia eman. Mila esker! -Xabier Cañas (eztabaida) 12:06, 1 ekaina 2015 (UTC)

Amarapediaren edizio egunean ni ere egon nintzen, eta bat nator Xabier Cañas lankidearen balorazioarekin. Bertako mahai-inguruan ideia interesgarriak azaldu ziren, besteak beste katalanek bere garaian sortu zuten Amical tankerako elkarte bat hemen ere osatzea. Haiek nortasun juridikoa zuen elkartea egin zuten 2007an, katalanezko Wikipediaren ezagutza katalan gizartean zabaltzeko eta bide batez diru-laguntzak bideratu ahal izateko. Geroago, Wikimediaren onarpena lortu zuten. Nik uste Wikimediaren onarpena lortu gabe ere gu hasi gintezkeela antzeko zerbait egiten gure Wikipediari proiekzio gehiago emateko. 10 bat pertsona nahiko izango lirateke elkartea martxan jartzeko. Bestalde, elkarteak wikilarien arteko sinergiak indartuko lituzke. Gaur egun euskal wikilarien arteko harremanak hutsaren hurrengoak dira, eta horrek zailtasunak ekartzen ditu proiektu berriak martxan jartzeko. Mahai-inguruan horietako batzuk aipatu ziren. Bertan bildutako wikilari batzuk bat etorri ginen ona izan litekeela udaren ostean (irailean-urrian) gure arteko bilera bat egitea proiektu berri horri forma ematen hasteko.-Josu (eztabaida) 16:39, 7 ekaina 2015 (UTC)
Josuk aipatutako ideiarekin erabat ados nago. Gutxieneko elkarketa bat behar da, bai kanpora begira eta baita barrura begira ere. Amicalen mailara iristea ametsa da gaur egun. Ez dut uste gainera onarpen baten atzetik ibiltzea helburua izan behar duenik, baina bai gutxieneko estrategia bat izatea, indarrak batzea eta zentzu berean aritzea. Arazoa ez da soilik oso komunitate txikia garela, baizik oso dibertsifikatuak gaudela eta gaitasunak ez ditugula agian behar bezala aprobetxatzen. Badugu aurrean Donostia 2016ko aukera eta hori aprobetxatu dezakegu euskarazko Wikipediari bultzada bat emateko eta eragile berriak erakartzeko. Nik uste oso ondo egongo litzatekeela, Josuk dioen bezala, iraila-urrian bilera orokor bat egitea eta besterik gabe hitz egitea ea gutxieneko plangintza bat egin dezakegun talde bezala (Unibertsitatea eta Wikipedia lotzeko aukerak, udal artxiboak, liburutegiak, euskal kultura eta kirolaren inguruko eragileak...), lehentasunak finkatu, eta hori guztia indarrak eta gaitasunak ondo neurtuta. Uste dut horrek seguruen egitura juridiko bat behar duela, elkarte bat, baina hobe hori egindako lanaren eta asmoaren ondorio bada. Lehenengo egin eta ondoren izan.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:10, 9 ekaina 2015 (UTC)


Amarapediari buruzko datu kuantitatibo batzuk Wikimetrics-etik aterata. Proiektuak 108 artikulu markatu dira, eta horietatik 82 neurtu dira.

Adierazlea Datuak Oharrak
Erabiltzaile berriak 30
Oinarrizko testuaren itzulpena 28 hizkuntza HEO ikasleekin egindako lankidetza
Artikulu itzulpena katalana (1), frantsesa (2) eta ingelesa (1)
Sortutako artikuluak 79 Hau da, ikastaroetan parte hartu dutenek, maiatzaren 13a eta 30a bitarte egindako artikulu berriak
Edizioak 13-30 1.936 maiatzaren 13-30 bitarteko ikasleek egindako edizioak
Edizioak 31-05 140 ekitaldiaren hurrengo astean ikasleek egindako edizioak

This is a message from the 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee. Translations are available.

Voting has begun for eligible voters in the 2015 elections for the Funds Dissemination Committee (FDC) and FDC Ombudsperson. Questions and discussion with the candidates for the Funds Dissemination Committee (FDC) and FDC Ombudsperson will continue during the voting. Nominations for the Board of Trustees will be accepted until 23:59 UTC May 5.

The Funds Dissemination Committee (FDC) makes recommendations about how to allocate Wikimedia movement funds to eligible entities. There are five positions on the committee being filled.

The FDC Ombudsperson receives complaints and feedback about the FDC process, investigates complaints at the request of the Board of Trustees, and summarizes the investigations and feedback for the Board of Trustees on an annual basis. One position is being filled.

The voting phase lasts from 00:00 UTC May 3 to 23:59 UTC May 10. Click here to vote. Questions and discussion with the candidates will continue during that time. Click here to ask the FDC candidates a question. Click here to ask the FDC Ombudsperson candidates a question. More information on the candidates and the elections can be found on the 2015 FDC election page, the 2015 FDC Ombudsperson election page, and the 2015 Board election page on Meta-Wiki.

On behalf of the Elections Committee,
-Gregory Varnum (User:Varnent)
Volunteer Coordinator, 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee

Posted by the MediaWiki message delivery 03:45, 4 May 2015 (UTC) • TranslateGet help

New Wikipedia Library Accounts Available Now (May 2015)[aldatu iturburu kodea]

Apologies for writing in English, please help translate this into your local language. Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

Today The Wikipedia Library announces signups for more free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

  • MIT Press Journals — scholarly journals in the humanities, sciences, and social sciences (200 accounts)
  • Loeb Classical Library — Harvard University Press versions of Classical Greek and Latin literature with commentary and annotation (25 accounts)
  • RIPM — music periodicals published between 1760 and 1966 (20 accounts)
  • Sage Stats — social science data for geographies within the United States (10 accounts)
  • HeinOnline — an extensive legal research database, including 2000 law-related journals as well as international legal history materials (25 accounts)

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including Project MUSE, JSTOR, DeGruyter, Newspapers.com and British Newspaper Archive. Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 22:12, 4 maiatza 2015 (UTC)

We need your help! Help coordinate Wikipedia Library's account distribution and global development! Please join our team at Global our new coordinator signup.
This message was delivered via the Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List

This is a message from the 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee. Translations are available.

Voting has begun for eligible voters in the 2015 elections for the Wikimedia Foundation Board of Trustees. Questions and discussion with the candidates for the Board will continue during the voting.

The Wikimedia Foundation Board of Trustees is the ultimate governing authority of the Wikimedia Foundation, a 501(c)(3) non-profit organization registered in the United States. The Wikimedia Foundation manages many diverse projects such as Wikipedia and Commons.

The voting phase lasts from 00:00 UTC May 17 to 23:59 UTC May 31. Click here to vote. More information on the candidates and the elections can be found on the 2015 Board election page on Meta-Wiki.

On behalf of the Elections Committee,
-Gregory Varnum (User:Varnent)
Volunteer Coordinator, 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee

Posted by the MediaWiki message delivery 17:20, 17 May 2015 (UTC) • TranslateGet help

This is a message from the 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee. Translations are available.

Voting has begun for eligible voters in the 2015 elections for the Wikimedia Foundation Board of Trustees. Questions and discussion with the candidates for the Board will continue during the voting.

The Wikimedia Foundation Board of Trustees is the ultimate governing authority of the Wikimedia Foundation, a 501(c)(3) non-profit organization registered in the United States. The Wikimedia Foundation manages many diverse projects such as Wikipedia and Commons.

The voting phase lasts from 00:00 UTC May 17 to 23:59 UTC May 31. Click here to vote. More information on the candidates and the elections can be found on the 2015 Board election page on Meta-Wiki.

On behalf of the Elections Committee,
-Gregory Varnum (User:Varnent)
Volunteer Coordinator, 2015 Wikimedia Foundation Elections Committee

Posted by the MediaWiki message delivery 17:20, 17 May 2015 (UTC) • TranslateGet help

Bandera eta herrialde auzia[aldatu iturburu kodea]

Honezkero batek baino gehiagok jakingo duzuenez, edizio hau dela eta eztabaida piztu du erdal wikilari horrek bere eztabaida orrian eta nirean. Egia esatera, aspalditik nuen errezeloa halako arazoren bat sortuko zitzaigula. Nire ikuspegitik, jokamolderik neutralena litzateke, euskal herritar bati buruzko artikuluan, «herrialdea» eremuan Euskal Herriko zein herrialdetakoa den aipatzea (Araba, Bizkaia, Lapurdi...) eta ez Euskal Herririk, ez estaturik aipatzea.

Hala ere, oso gai korapilatsua izanik, ez nuke bozketarik abiatuko gure artean adostasun zabal bat ez badago. Adostasun zabala duen konponbide bat egokiena litzatekeela uste dut; baina, halakorik ez badago, baizik eta indar berdintsua duten alde bi edo gehiago badaude, kaltegarria litzateke boto kopuruak erabakitzea. Adostasun zabalik ezean, orain bezala hobeto: araurik ez, nolabaiteko ohitura bat dago, eta kito...

Bestalde, arau orokor bat egiten ez badugu ere, artikulu horretarako behintzat eztabaidatu beharko da irtenbideren bat. Uste dut neutralena, esan bezala, «Bizkaia» jartzea litzatekeela, herrialde horren banderarekin edo gabe.

Zer deritzozue? --Xabier Armendaritz 2015-05-20, 20:14 (UTC)

Albo ohar bat: gorago zeharka aipatu dut, baina badaezpada are garbiago adierazi nahi dut eztabaida hau ez dudala piztu erdal wikilari horrengatik, baizik eta euskaldun guztientzat ahalik eta neutralena izango den ikuspegia emateagatik. Auzi hau aspalditik nerabilen buruan, eta aukera baliatu dut, gaia plazaratzeko. --Xabier Armendaritz 2015-05-20, 20:48 (UTC)

Xabier Armendaritzek abiarazitako gai honekin jarraitzeko, bozketa bat abiarazi aurretik, gaiari buruz eztabaidatu behar dela deritzot. Banderak jarri behar al dira biografietan? Pertsonalki enaiz banderazalea, baina hori gutxienekoa da. Beste alde batetik, banderak informaziorik gehitzen ez duela eta polit geratzeko jartzen direla esango nuke. Beste batzuk arrazoi politikoengatik jarriko dituzte. Edonola ere, bandera jartzeak kasu askotan arazo historiko eta identitario sor ditzakeela argi dago. Noiztik da ikurrina Euskal Herriaren bandera? Eneko Aritzari Euskal Herriko bandera jarri beharko genioke? Garbi dago ezetz. Identitatearen aldetik, jaiotza-lekuak ez du beti adierazten pertsonaren naziotasuna (edo eremu geografiko-kulturala); bandera jartzean, berriz, nabarmendu egiten da jatorri edo naziotasun hori (Francisco Francori Galiziako bandera jarri beharko genioke jaioterriaren ondoan?) Naziotasuna beste pertsona baten ezaugarri garrantzitsua da, biografia infotaula txantiloian jasota ez dagoen arren, eta hizkuntza batzuetan (ikus, Xabi Alonso frantsesez, hor jartzen bandera. Horrek ere arazoak sortuko lituzke hemen ikurrinaren inguruan edo euskal herritarra izateari buruz (Jose Luis Oriol, kasu). Hori guztia kontuan harturik, biografietan jaiotza eta heriotza-tokiaren ondoan, behintzat, banderak kentzearen aldekoa naiz eta horretarako bozketa planteatuko nuke. - --Joxemai; (erantzunak) 07:54, 21 maiatza 2015 (UTC)

Egia da naziotasunarena aski gai korapilatsua dela, baina euskal herritarren biografietan nahiko konponbide erraza eta zentzuzkoa du Xabier Armendaritzek proposatu duen bidetik. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoan horrela agertzen da, eta Euskal Wikipediarentzat ere egokia izanen litzatekeela uste dut. Beharbada salbuespena Nafarroarekin egin beharko litzateke: Nafarroako Erresuma konkista baino lehen eta Nafarroa Garaia/Nafarroa Beherea ondoren. Eta biografia infotauletako banderei dagokienez, Joxemairekin ados: ez dute informaziorik gehitzen eta sobera azpimarratzen dute naziotasuna, hau eztabaidagarria den kasuetan. --Xirkan (eztabaida) 16:17, 21 maiatza 2015 (UTC)

Proposatutakoarekin erabat ados. Pertsonalki ez naiz oso banderazale ezta den-dena barnean duen arautegi baten aldekoa. Dena dela, eztabaida hau nahiko errepikaria izan da (eta izango da). Espainiar nazionalista batek herritartasunarekin loturiko gaietako bat astintzen berriro agertuko zaigu, hori bihar ume moko batzuk artikuluren bat bandalizatuko dutela bezain ziurra. Lasaitasuna! --Marklar (eztabaida) 17:11, 21 maiatza 2015 (UTC)
Zaila egiten zait gai honen inguruan erabateko iritzia ematea, baina uste dut Xabier Armendaritzek planteatzen duena konponbide on bat izan daitekeela. Banderak sinboloak dira, funtzio sinbolikoa betetzen dute. Sinbolo horren definizio soziala da (ez wikilari komunitate batena soilik) eta normalean gehiengo hegemonikoak ezartzen du sinboloaren esanahia. Indarrean dagoen esanahia estatu-nazioarena da, hau da, estatua = nazioa, bandera espainola (sinboloa) = Espainia (herrialdea) = espainiarra/espainola (naziotasuna). Modelo kultural horretan hezi den batek ezin du ulertu sinbolo horrek beste esanahi bat izan ahal izatea, berarentzat asoziazio hori naturala, normala, edo beraiek dioten bezala, "neutrala". Ikurrina zailtasunak ditu "euskararen lurralde geografikoa" ordezkatzeko, areago erkidego batean ikur ofiziala denean. Sinbolo kultural neutroagoak badira, lauburua esaterako, "euskaltasuna" adierazteko, baino kasu honetarako ez digu balio. Sinboloen aldekoa naiz esanahiarekin lotura mental automatikoak egiten dituztelako. Eta tira, ez dut oso argi konponbidea; kendu sinboloak eta gabe geratu ala dugunari eutsi eta aldiro-aldiro horren alde argudiatzen jarraitu... Edozein kasutan, Marklar2007k dioen bezala, lasaitasuna!.-Xabier Cañas (eztabaida) 20:04, 23 maiatza 2015 (UTC)

Pywikibot compat will no longer be supported - Please migrate to pywikibot core[aldatu iturburu kodea]

Sorry for English, I hope someone translates this.
Pywikibot (then "Pywikipediabot") was started back in 2002. In 2007 a new branch (formerly known as "rewrite", now called "core") was started from scratch using the MediaWiki API. The developers of Pywikibot have decided to stop supporting the compat version of Pywikibot due to bad performance and architectural errors that make it hard to update, compared to core. If you are using pywikibot compat it is likely your code will break due to upcoming MediaWiki API changes (e.g. T101524). It is highly recommended you migrate to the core framework. There is a migration guide, and please contact us if you have any problem.

There is an upcoming MediaWiki API breaking change that compat will not be updated for. If your bot's name is in this list, your bot will most likely break.

Thank you,
The Pywikibot development team, 19:30, 5 June 2015 (UTC)

Galicia 20 - 20 Challenge[aldatu iturburu kodea]

Wikipedia:Galicia 20 - 20 Challenge bultzatzen duten itzultzea eta hobetzeko 20 Galicia buruzko artikulu handiak ahalik eta hizkuntza kopurua lehiaketa bat da. Sortzea edo artikulu hedapen bidez argi eta garbi parte hartu ahal izango du, handia izango litzateke eu.wiki komunitatearen dute erronka honetan. Eskerrik asko eta agur bero bat duzu.--Breogan2008 (eztabaida) 22:07, 8 ekaina 2015 (UTC)

20 artikuluen euskarazko itzulpenak gauzatzeko prest nago, bere garaian galizierazko Wikipedian Atobarrek ezarri zidan parte hartzeko behin-betiko debekua kentze aldera, bestelakoan, jakina denez, ez.
Estoy dispuesto a realizar las traducciones al euskara de los 20 artículos, a cambio de que me revoquen el veto indefinido para participar en la Wikipedia en galego que en su día me impuso Atobar, de lo contrario, evidentemente, no.
-Euskaldunaa (eztabaida) 10:03, 21 ekaina 2015 (UTC)

Euskaltzaindiaren 175. araua[aldatu iturburu kodea]

Ez dakit berria den, baina Euskaltzaindiak 175. araua argitaratudu, Mesopotamiako izenekin eta. Agian komeni da ikustaldi bat ematea, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:00, 12 ekaina 2015 (UTC)

Bai, berria da eta hemengo edukiak arau horretara egokitu beharko lirateke. 174. araua ere (Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak) berri samarra da eta aplikatzeke daukagu hainbat artikulutan; lehena aldatzera noa, eszita → eszitiar. --Xabier Armendaritz 2015-06-12, 11:42 (UTC)
{{Euskaltzaindia175}} txantiloia sortu dut errepaso-lanean laguntzeko. Artikuluen izenburuekin hasiko naiz. -Marklar (eztabaida) 17:37, 12 ekaina 2015 (UTC)

Hemen zerrendatuko ditut historiala mantendu barik mugiezinak diren artikuluak (administratzaile batek begirada bat emanez gero...):

Eskerrik asko- -Marklar (eztabaida) 17:48, 12 ekaina 2015 (UTC)

VisualEditor News #3—2015[aldatu iturburu kodea]

10:44, 13 ekaina 2015 (UTC)

Umeentzako WIKI entziklopedia berria (VIKIDIA)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denok:

Duela gutxi martxan jarri dugu Vikidia izeneko wiki entziklopedia bat 8-13 urte bitarteko umeentzat, Europako beste zenbait herrialdetan duela zenbait urte abiatutako proiektu baten barruan. Helbide honetan topa dezakezue: https://eu.vikidia.org/wiki/Azala

Ikusiko duzuen bezala, proiektua umeentzat dago bideratua eta, hori ez ezik, adin horretako eskolumeen parte hartzea ere bultzatu nahi da, irakasleak animatuz euren ikasle taldeak, klasean erabiltzen dituzten materialak erabiliz, artikuluak idaztera. Baina, lehendabizi, edukiz hornitzen hasi beharra dago, eta horretan ari gara talde txiki bat.

Euskarazko Wikipedian kolaboratzen duzuenok animatu nahi zaituztet edukiak sortzera, Vikidiaren azalean markatuta dauden irizpideekin: batik bat, 8-13 urte bitarteko eskolumeentzako materialak izan daitezen, eta, bestetik, haien euskara mailara egokitutako lexiko eta sintaxia erabiltzea, euskara irakurterraza erabiliz.

Proiektu honek ez dio ezer kentzen, nire ustez, Wikipediari; osatu besterik ez, edo moldatu, gure umeen beharretara eta mailara. Biziki eskertuko dizkizuegu zuen ekarpenak. —Aurreko iruzkin sinatugabea Koldo Biguri (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-06-16, 18:39).

Bejondeizuela! Baserriko lanetan sartuta, ni oraintxe Wikipedian parte hartzeko ere asti askorik gabe nabil, eta ezingo dut proiektu interesgarri horretan parte hartu, baina uneren batean behar zehatzen baterako laguntza behar baduzue, gustura egingo dut ahal dudana. --Xabier Armendaritz 2015-06-17, 17:03 (UTC)

Nazioarteko lankidetzaren Asturiasko Printzesa Saria Wikipediarentzat[aldatu iturburu kodea]

Prentsa-adierazpen ofiziala hemen Ziur asko, denok sariaren berri izango duzue baina badaezpada, zorionak egindako lanagatik! --Marklar (eztabaida) 18:41, 17 ekaina 2015 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (June 2015)[aldatu iturburu kodea]

Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

Today The Wikipedia Library announces signups for more free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

  • Taylor & Francis — academic publisher of journals. The pilot includes two subject collections: Arts & Humanities and Biological, Environment & Earth Sciences. (30 accounts)
  • World Bank eLibrary — digital platform containing all books, working papers, and journal articles published by the World Bank from the 1990s to the present. (100 accounts)
  • AAAS — general interest science publisher, who publishes the journal Science among other sources (50 accounts)

New French-Language Branch!

  • Érudit (en Francais) — Érudit is a French-Canadian scholarly aggregator primarily, humanities and social sciences, and contains sources in both English and French. Signups on both English and French Wikipedia (50 accounts).
  • Cairn.info (en Francais) — Cairn.info is a Switzerland based online web portal of scholarly materials in the humanities and social sciences. Most sources are in French, but some also in English. Signups on both English and French Wikipedia (100 accounts).
  • L'Harmattan — French language publisher across a wide range of non-fiction and fiction, with a strong selection of francophone African materials (1000 accounts).

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including an expansion of accounts for Royal Society journals and remaining accounts on Project MUSE, JSTOR, DeGruyter, Highbeam Newspapers.com and British Newspaper Archive. If you have suggestions for journals or databases we should seek access to make a request! Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 22:08, 15 June 2015 (UTC)

We need your help! Help coordinate Wikipedia Library's account distribution and global development! Please join our team at our new coordinator signup.
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List

23:43, 19 ekaina 2015 (UTC)

Herrialdeentzako infotaula berria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi, gaur egun ditugun herrialde/estatu/nazio infotaulak ez direla oso konpletoak ikusita, Ingelesezko Wikipediatik kodea kopiatu eta txantiloi:Herrialde infotaula berria sortu dut. Datu eta aukera gehiago ematen ditu, informazioa txukunagoa eta abantaila asko dituela uste dut. Adibide gisa, Espainia eta Euskal Herria artikuluetan ikus dezakezue taula berriak. Estatua ez duten nazioentzako ere moldatu dut infotaula berria, EHren kasurako adibidez. Arazorik ez badago, pixkanaka-pixkanada herrialde guztietako artikuluetakoak moldatzen joango naiz. Ondo segi! --An13sa 11:17, 4 uztaila 2015 (UTC)

Niregatik primeran! Horretan laguntzerik nahi baduzu niregatik prest. Galdera: posible al litzateke datu batzuk (biztanlegoa, agintariak...), Wikidatatik hartu ahal izatea? Lotura egiteko kodea {{#property:p625}} (p625=koordenatuak, adibidez) da, baina ez dakit hori nola lotutzen den infotaulan formatu aldetik txukun geratu dadin. -Xabier Cañas (eztabaida) 11:28, 4 uztaila 2015 (UTC)
Agian posible da esaten duzuna, baina ez dakit... Wikidatak ez dakit nola funtzionatzen duen. Lortzen baduzu, oso ondo egongo zen.--An13sa 12:07, 5 uztaila 2015 (UTC)

Kategoriak: zerrenda osoak eta hierarkizazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, guztioi. Dakizuenez, kategoriak hierarkizatuta daude eta horren arabera jokatzen dugu artikuluak eta azpikategoriak biltzean. Adibidez, gaur bertan egindako aldaketa bat harturik, Kategoria:Bernardo Atxagan "Bernardo Atxaga" artikulua noski eta berari buruzko guztiak sartzen ditugu. Kategoria:Euskarazko eleberrigileak kategorian Bernardo Atxaga dagoenez, baina horrek bere kategoria duenez, artikulua ez baizik eta bere kategoria sartzen dugu Kategoria:Euskarazko eleberrigileak kategorian (hau da, C Bren barruan badago eta B Aren barruan, C ez dugu berriz ere Aren barruan sartzen), gehi euskal eleberrigile guztien azpikategoriak gehi, azpikategoriarik ez dutenean, euskal eleberrigileen artikuluak. Horrek distortsioa ekar dezake: eleberrigileen zerredan bigarren mailako eleberrigileen zerrenda agertzen da (azpikategoria ez dutenak) eta kategoria dutenak aparte. Ez al litzateke egokiagoa euskal eleberrigileen kategoria (eta antzeko guztiak) flat (ing.) edo lauak izatea, hau da hierarkizaziotik kanpo utzi eta exhaustiboak izatea eta hierarkizazioa tematikoak diren kategorietarako bakarrik utzi? Zuen iritzien zai geratzen naiz. - --Joxemai; (erantzunak) 14:44, 8 uztaila 2015 (UTC)

Proposal to create PNG thumbnails of static GIF images[aldatu iturburu kodea]

The thumbnail of this gif is of really bad quality.
How a PNG thumb of this GIF would look like

There is a proposal at the Commons Village Pump requesting feedback about the thumbnails of static GIF images: It states that static GIF files should have their thumbnails created in PNG. The advantages of PNG over GIF would be visible especially with GIF images using an alpha channel. (compare the thumbnails on the side)

This change would affect all wikis, so if you support/oppose or want to give general feedback/concerns, please post them to the proposal page. Thank you. --McZusatz (talk) & MediaWiki message delivery (eztabaida) 05:07, 24 uztaila 2015 (UTC)

What does a Healthy Community look like to you?[aldatu iturburu kodea]

Hi,
The Community Engagement department at the Wikimedia Foundation has launched a new learning campaign. The WMF wants to record community impressions about what makes a healthy online community. Share your views and/or create a drawing and take a chance to win a Wikimania 2016 scholarship! Join the WMF as we begin a conversation about Community Health. Contribute a drawing or answer the questions on the campaign's page.

Why get involved?[aldatu iturburu kodea]

The world is changing. The way we relate to knowledge is transforming. As the next billion people come online, the Wikimedia movement is working to bring more users on the wiki projects. The way we interact and collaborate online are key to building sustainable projects. How accessible are Wikimedia projects to newcomers today? Are we helping each other learn?
Share your views on this matter that affects us all!
We invite everyone to take part in this learning campaign. Wikimedia Foundation will distribute one Wikimania Scholarship 2016 among those participants who are eligible.

More information[aldatu iturburu kodea]


Happy editing!

MediaWiki message delivery (eztabaida) 23:42, 31 uztaila 2015 (UTC)

What does a Healthy Community look like to you?[aldatu iturburu kodea]

Hi,
The Community Engagement department at the Wikimedia Foundation has launched a new learning campaign. The WMF wants to record community impressions about what makes a healthy online community. Share your views and/or create a drawing and take a chance to win a Wikimania 2016 scholarship! Join the WMF as we begin a conversation about Community Health. Contribute a drawing or answer the questions on the campaign's page.

Why get involved?[aldatu iturburu kodea]

The world is changing. The way we relate to knowledge is transforming. As the next billion people come online, the Wikimedia movement is working to bring more users on the wiki projects. The way we interact and collaborate online are key to building sustainable projects. How accessible are Wikimedia projects to newcomers today? Are we helping each other learn?
Share your views on this matter that affects us all!
We invite everyone to take part in this learning campaign. Wikimedia Foundation will distribute one Wikimania Scholarship 2016 among those participants who are eligible.

More information[aldatu iturburu kodea]


Happy editing!

MediaWiki message delivery (eztabaida) 01:15, 1 abuztua 2015 (UTC)

Wikidata: Access to data from arbitrary items is coming[aldatu iturburu kodea]

(Sorry for writing in English)

When using data from Wikidata on Wikipedia and other sister projects, there is currently a limitation in place that hinders some use cases: data can only be accessed from the corresponding item. So, for example, the Wikipedia article about Berlin can only get data from the Wikidata item about Berlin but not from the item about Germany. This had technical reasons. We are now removing this limitation. It is already done for many projects. Your project is one of the next ones. We will roll out this feature here on August 12.

We invite you to play around with this new feature if you are one of the people who have been waiting for this for a long time. If you have technical issues/questions with this you can come to d:Wikidata:Contact the development team.

A note of caution: Please be careful with how many items you use for a single page. If it is too many pages, loading might get slow. We will have to see how the feature behaves in production to see where we need to tweak and how.

How to use it, once it is enabled:

Cheers Lydia Pintscher MediaWiki message delivery (eztabaida) 17:46, 3 abuztua 2015 (UTC)


Aipamen-tresna Ikusizko Editorean[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusizko Editorean aipamenak egiteko tresna sartu nahi dut baina horretarako MediaWiki:Visualeditor-cite-tool-definition.json sortu behar da wikian eta ez dit horretarako baimenik ematen. Hori sartuta, Ikusizko Editorean erreferentziak moduz askoz errazagoan sartzeko aukera emango luke. Azalpenak hemen eta erabiltzaile gidan. Administratzaileren batek sortu al dezake agian json duen orri hori? Eskerrik asko -Xabier Cañas (eztabaida) 12:12, 4 abuztua 2015 (UTC)

Wikidata: Access to data from arbitrary items is here[aldatu iturburu kodea]

VisualEditor News #4—2015[aldatu iturburu kodea]

Elitre (WMF), 22:28, 14 abuztua 2015 (UTC)

How can we improve Wikimedia grants to support you better?[aldatu iturburu kodea]

My apologies for posting this message in English. Please help translate it if you can.

Hello,

The Wikimedia Foundation would like your feedback about how we can reimagine Wikimedia Foundation grants, to better support people and ideas in your Wikimedia project. Ways to participate:

Feedback is welcome in any language.

With thanks,

I JethroBT (WMF), Community Resources, Wikimedia Foundation.

(Opt-out Instructions) This message was sent by I JethroBT (WMF) through MediaWiki message delivery. 00:35, 19 abuztua 2015 (UTC)

How can we improve Wikimedia grants to support you better?[aldatu iturburu kodea]

My apologies for posting this message in English. Please help translate it if you can.

Hello,

The Wikimedia Foundation would like your feedback about how we can reimagine Wikimedia Foundation grants, to better support people and ideas in your Wikimedia project. Ways to participate:

Feedback is welcome in any language.

With thanks,

I JethroBT (WMF), Community Resources, Wikimedia Foundation.

(Opt-out Instructions) This message was sent by I JethroBT (WMF) (eztabaida · ekarpenak) through MediaWiki message delivery. 01:11, 19 abuztua 2015 (UTC)

Euskaldunen portzentaiak Euskal Herriko udaletan[aldatu iturburu kodea]

Egunon guztioi. Euskal Herriko udalei buruzko informazio orokorra (biztanleen kopurua, eremua, koordenatuak, alkatearen izena...) agertzen da udalerrien infotaulan. Aspaldian aipatu nuen nik nire ustez garrantzitsua izango zela euskaldunen portzentaia agertzea ere taula horretan, udal horren egoera soziolinguistikoaren berri emango bailuke taula horrek. Nire harridurako, Euskal Herriko herri askotan datu hori jarrita dagoela ikusi dut, nahiz eta gero taulan ez agertu. Begiratu, adibidez, Tolosa, Azpeitia edo Munitibar artikuluak. Bertan ez da taulan agertzen euskaldunen kopurua, baina sartuta dago udalerriaren infotaulan (portzentai hori %64,72, %95 eta %97,01 izanik, hurrenez hurren). Inork al daki zergatik datu hori ez da azaltzen artikuluan, infotaulan sartuta egon arren? Nola konpondu akats hori? -Josu (eztabaida) 10:35, 28 abuztua 2015 (UTC)

Data hori txantiloian agertzen ez zelako. Gehitu diot. --Marklar (eztabaida) 10:50, 28 abuztua 2015 (UTC)
Kaixo! Arabako datuekin froga egin dut eta badabil. Hemen Arabako udalerrien euskara ezagutza txantiloia. Arabako udalerri infotaulan aldaketa txiki bat egin diot biztanleriarekin bezala jokatu dezan: | euskaldunak = {{Arabako udalerrien euskara ezagutza/2010|{{{izena}}}}}. Ondo iruditzen zaizue horrela egiten badugu? Aio! -Xabier Cañas (eztabaida) 12:56, 28 abuztua 2015 (UTC)
Mila esker, Marklar eta Xabier. Une honetan Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako euskaldunen portzentaiak agertzen dira udal guztietan. Bizkaikoak falta dira. Txantiloia gaizki al dago?. Bestalde, Ipar Euskal Herriko datuak ere falta dira. Udalbiltzaren web-gunean datu horiek agertzen dira (ikus hau: http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira), baina gure Wikipediara pasatu behar dira, infotaulan sartuta ez daudelako. Inor animatzen bada, ni prest laguntzeko.-Josu (eztabaida) 17:07, 28 abuztua 2015 (UTC)
Bizkaikoa egina dago. Iparraldeko euskara ezagutzaren txantiloia egin dut baina Lapurdiko udalerri infotaula aldaketa sartzerakoan taula hankaz gora geratzen da. Marklar2007, ba al dakizu zergatik gertatzen den hori? -Xabier Cañas (eztabaida) 08:42, 29 abuztua 2015 (UTC)
Ideiarik ez. Txantiloi guztietan kopiatu-itsatsi besterik ez nuen egin. Funtzionamendu bera dute. --Marklar (eztabaida) 08:50, 29 abuztua 2015 (UTC)
Asmatu dut azkenean. Zerbait gaizki egiten ari nintzen kopiatzeko eta itsasteko garaian. Orain udalerri guztiak izan beharko lukete euskaldunen informazioa. Eskerrik asko! -Xabier Cañas (eztabaida) 09:55, 1 iraila 2015 (UTC)

Nola erabili "klaseak" wikipedian[aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko wikipediatik ”Wikitable” klaseari (class) erreferentzia egiten dioten taula batzuk kopiatu gura ditut.

Klase hori euskal wikipedian definitu barik dagoela uste dut, baina ez nago ziur; klaseak non eta nola definitzen diren eta dagoeneko definituta daudenak non eta nola ikus eta azter daitezkeen ez dakidalako.

Taulapolita txantiloia arakatuz ikusi dut horrelako klaseak euskal wikipedian ere erabiltzen direla, baina ez naiz izan gauza dagoeneko definituta dagoen klase bat ere aurkitzeko.

Bestalde, saiatu naiz definitutako klaseak erabili barik taulei formatua “eskuz” ematen, baina ez dut lortu hori egitea, ez WIKIPEDIA-ren agindu bereziak bakarrik erabiliz ezta HTML-ren aginduak bakarrik erabiliz. Taulak ondo ager daitezen bi motako aginduen nahasketa bat erabili behar izan dut.

Esango didazue, mesedez, nola lan egin ahal den klaseekin; edo, hori konplexuegia bada, zer egin dut txarto hurrengo bi tauletan txarto agertzen diren gelaxketako informazioa sartzerakoan.

Mila esker, aurretik.

Endoerlazio bitarrak, haien propietateen arabera
erreflexiboa simetrikoa iragankorra sinboloa eredua
ordena partzial Bai Ez Bai azpimultzoak
baliokidetasun-erlazioa Bai (Dagoeneko ondo, WIKIPEDIAren taulen gelaxketan formatua eta edukia barra bertikal batez bananduta egon behar dira) Bai Bai ∼, ≅, ≈, ≡ Berdintasuna

XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX

Binary endorelations by property
reflexive symmetric <a href="/wiki/Transitive_relation" title="Transitive relation">transitive</a> (txarto idatzi dudan edo Wikipedian batzuetan txarto interpretatzen den HTML-ren agindua symbol example
Partial_order Yes No Yes subset
Equivalence Yes Yes Yes ∼, ≅, ≈, ≡ equality

-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 14:05, 28 abuztua 2015 (UTC)

Lehenengo taulan formatuekin nuen arazoa konpondu dut; Wikipediaren taulen gelaxketan formatua eta edukia barra bertikal batez bananduta joan behar dira, eta nik ez nuen jartzen barra hori.
Bestalde,
Haien bila denbora luzean ibili ondoren, orriak aurkezteko aurretik kargatzen diren estilo orriak zeintzuk diren ez jakiteagatik ziur ez banago ere, azkenean uste dut Euskal Wikipediaren Wikitaula eta Taulapolita klaseak MediaWiki:Common.css estilo orrian definitzen direla, eta Ingelesezko Wikipediaren Wikitable eta zaharkituta egoteagatik Wikipedia horretan dagoeneko erabili ezin den Prettytable klaseen baliokideak direla.
MediaWiki:Common.css orria ezin dugu denok aldatu, eta ondo dagoela uste dut; denok ez dugulako zertan bertan definitutako klaseak aldatzen ibili.
Hala ere gura nuke Ingelesezko Wikipedia ren Wikitable sortable klaseaz sortu ahal diren taulen moduko taularen bat erabiltzeko aukera izan, eta aipatutako estilo orrian ez dut uste antzeko klaserik definituta dagoenik.
Egia esan, Ingelesezko Wikipedian ere ez dakit klase hori non dagoen definituta, en:Wikipedia:Catalogue_of_CSS_classes orrian ez da agertzen eta.

Dagoeneko, Euskal Wikipedian badaukagu definituta klase horren antzeko bat?
Definituta badago, zein da bere izena?

Klase horren bidez sortu ahal diren taulak nolakoak diren ikusteko joan Ingelesezko Wikipediaren en:Help:Table/Sortable_tables orrira. Datu geografiko, ekonomiko, sozioekonomiko edo antzeko batzuk emateko horrelako taulak interesgarriak izan daitezkeela uste dut.
Zerbaitetan nik laguntzea nahi baduzue, esadazue.
-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 15:22, 6 iraila 2015 (UTC)
Lan ederra egin duzu, Jon Peli. Isilik nengoen, gai horretan laguntzeko modurik ikusi ez dudalako, ez baitakit wikipedia honetara nola ekarri ingelesezkoan duten Wikitable sortable hori... Baina bihoakizu nire esker ona, behinik behin. Ea beste inork lagun diezazuken. --Xabier Armendaritz 2015-10-27, 22:30 (UTC)
Hau esan duzue: "Taulapolita txantiloia arakatuz ikusi dut horrelako klaseak euskal wikipedian ere erabiltzen direla, baina ez naiz izan gauza dagoeneko definituta dagoen klase bat ere aurkitzeko." Nik, galderaren muinean sartu gabe, bakarrik esan nahi dut Taulapolita erabili dudala modu sinplean lehengo astean Wikiproiektu:UliakoLoreBaratza proiektuan. Wikiproiektu:OpenMT2 eta Euskal Wikipedia priektuan ere erabili genuen.-- Ksarasola (eztabaida) 23:12, 29 azaroa 2015 (UTC)

Introducing the Wikimedia public policy site[aldatu iturburu kodea]

Hi all,

We are excited to introduce a new Wikimedia Public Policy site. The site includes resources and position statements on access, copyright, censorship, intermediary liability, and privacy. The site explains how good public policy supports the Wikimedia projects, editors, and mission.

Visit the public policy portal: https://policy.wikimedia.org/

Please help translate the statements on Meta Wiki. You can read more on the Wikimedia blog.

Thanks,

Yana and Stephen (Talk) 18:13, 2 iraila 2015 (UTC)

(Sent with the Global message delivery system)

Open call for Individual Engagement Grants[aldatu iturburu kodea]

My apologies for posting this message in English. Please help translate it if you can.

Greetings! The Individual Engagement Grants program is accepting proposals until September 29th to fund new tools, community-building processes, and other experimental ideas that enhance the work of Wikimedia volunteers. Whether you need a small or large amount of funds (up to $30,000 USD), Individual Engagement Grants can support you and your team’s project development time in addition to project expenses such as materials, travel, and rental space.

Thanks,

I JethroBT (WMF), Community Resources, Wikimedia Foundation. 20:52, 4 iraila 2015 (UTC)

(Opt-out Instructions) This message was sent by I JethroBT (WMF) (talk) through MediaWiki message delivery.

New Wikipedia Library Database Access (September 2015)[aldatu iturburu kodea]

Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

  • EBSCOHost - this is one of our largest access donations so far: access to a wide variety of academic, newspaper and magazine sources through their Academic Search Complete, Business Source Complete and MasterFILE Complete
  • Newspaperarchive.com - historical newspapers from the United States, Canada, UK and 20 other countries, and includes an Open Access "clipping" feature (1000 accounts)
  • IMF Elibary- a digital collection of the IMF's reports, studies and research on global economics and development (50 accounts)
  • Sabinet - one of the largest African digital publishers, based in South Africa, with a wide range of content in English and other European and African languages (10 accounts)
  • Numérique Premium - a French language social science and humanities ebook database, with topical collections on a wide range of topics (100)
  • Al Manhal - an Arabic and English database with a wide range of sources, largely focused on or published in the Middle East (60 accounts)
  • Jamalon - an Arabic book distributor, who is providing targeted book delivery to volunteers (50 editors)

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including expanded accounts for Elsevier ScienceDirect, British Medical Journal and Dynamed and additional accounts for Project MUSE, DeGruyter, Newspapers.com, Highbeam and HeinOnline. Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 19:42, 16 September 2015 (UTC)

We need help! Help us coordinate Wikipedia Library's distribution of accounts, communication of access opportunities and more! Please join our team at our new coordinator signup.
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Only one week left for Individual Engagement Grant proposals![aldatu iturburu kodea]

(Apologies for using English below, please help translate if you are able.)

There is still one week left to submit Individual Engagement Grant (IEG) proposals before the September 29th deadline. If you have ideas for new tools, community-building processes, and other experimental projects that enhance the work of Wikimedia volunteers, start your proposal today! Please encourage others who have great ideas to apply as well. Support is available if you want help turning your idea into a grant request.

I JethroBT (WMF), Community Resources 21:01, 22 iraila 2015 (UTC)

Reimagining WMF grants report[aldatu iturburu kodea]

(My apologies for using English here, please help translate if you are able.)

Last month, we asked for community feedback on a proposal to change the structure of WMF grant programs. Thanks to the 200+ people who participated! A report on what we learned and changed based on this consultation is now available.

Come read about the findings and next steps as WMF’s Community Resources team begins to implement changes based on your feedback. Your questions and comments are welcome on the outcomes discussion page.

With thanks, I JethroBT (WMF) 16:56, 28 iraila 2015 (UTC)


Donostiapedia 2016[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!! Donostia 2016 Hiriburutza Kulturalaren bulegotik, 2016rako Wikipediarekin lotutako hainbat ekimen planteatu nahi dituzte. Horretarako azpian jartzen dudan lan dokumentua sortu dute Aitzolete eta bere taldeak. Izena, buelta asko eman ondoren, Euskaldunaa berak proposatutako hori hautatu da, Donostiapedia. Esan bezala, lan dokumentua da, guztion iritzi eta ekarpenekin osatzen joan daitekeena. Oso ekimen interesgarriak, horietako ideia batzuk Amarapediako mahai-inguruan atera ziren, eta beste batzuk, erabat berriak dira. Ondo iruditzen bazaizue, iritziak edo iruzkinak atal bakoitzaren azpian jarri ditzakegu. Dokumentua bere osotasunean jartzen dizuet azpian. Esan bezala, irekia da dokumentua eta moldatua izateko egina dago. Ea zer iruditzen zaizuen.-Xabier Cañas (eztabaida) 13:22, 4 urria 2015 (UTC)

Ekimen bikaina, ea asmo eder horrek fruitua eta uzta ugari ematen dituen. Egia esatera, alde batetik, Gipuzkoak lehendik ere Euskal Wikipedian duen pisua kontuan izanda, beldur pixka bat ematen dit, lehengo nolabaiteko giputz-zentrismo hori donostiazentrismo bihurtuko ote den; baina, alde onetik begiratuta, beste Euskal Herriko hiriburu eta herrietarako eredu bilaka daiteke, edukiaren aldetik goragoko maila batera iristeko, aspaldi honetan ez baitugu aurrerapen ikusgarririk egin edukiaren aldetik. Ez dut uste ekarpen handirik egin ahal izango dudanik, baina hor doazkizue nire onespena eta animoak. Eutsi goiari! --Xabier Armendaritz 2015-10-04, 16:19 (UTC)
Mila esker, Xabier_Armendaritz. Zure eta gainerako ez-giputzen ekarpenak gustura asko jasoko ditugu. Diozun moduan, primerakoa litzateke hemengo ekimenak Euskal Herriko beste txokoetara ere zabalduko balira. -aitzolete (eztabaida)
Kaixo! Gaur arratsaldean Oviedon izango naiz Asturiasko Printzesa saribanaketan. Ondo iruditzen bazaizue saiatu naiteke Wikimedia fundaziokoekin hitz egiten guzti honen berri emateko, eta bide batez, 2016an Donostiara etortzeko gonbitea luzatzeko. Jimmy Wales eta zuzendaritza taldeko beste batzuk ere tartean izango direla pentsatzen dut. Aukera badut, saiatuko naiz.-Xabier Cañas (eztabaida) 09:20, 23 urria 2015 (UTC)

XXI. mendeko auzolan digitala[aldatu iturburu kodea]

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Wikipediaren hamabosgarren urteurrenak bat egiten dutela aitzakia hartuta, Wikipedia-hiri bihurtuko dugu Donostia. Nola? Bada hiriko eragileekin lankidetzan, hiriaren historia eta kulturari buruzko artikuluak argitaratu eta edonorentzako eskuragarri jarriz. Hiriko leku esanguratsuetan kokatutako QR kodeek mundu fisiko eta digitalaren arteko lotura sortuko dute, erabiltzaileari artikuluak bere hizkuntzan erakutsiz.

Wikipediako ezagutza eta hiritar eta bisitarien esperientzia uztartu nahi ditu ekimenak. Donostiari buruzko ezagutza bildu, eta gure hizkuntzetan ez ezik, ahalik eta hizkuntza gehienetara zabaldu. Horrekin batera euskal Wikipedia indartzea eta hiriari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea ere lortu nahi du proiektuak.

Arnas luzeko proiektua da dudarik gabe, kultur hiriburutzaren baitan hasera eman eta aurrera begira bere ibilbidea egingo duena. Abiapuntu gisa, ekimen konkretu sorta definitu dugu: Amarapedia auzolandegia, Wikipedia ikastetxeetan, DSS2016EU 40x40 edit-a-thon... Guztietan hiria bera eta hiritarrak izango dira protagonista, Donostiari buruzko ezagutza sortuz eta zabalduz.


Eragile nagusiak:[aldatu iturburu kodea]

  • Euskal wikilariak
  • Donostia Kultura, liburutegien sarea
  • Donostiako Informatika fakultatea, EHU
  • Donostiako Euskara Zerbitzua (konfirmatzeko)
  • Berritzegunea, ikastetxeak
  • ...

Aipatutako helburuak betetzeko, ekimen konkretu sorta definitu dugu. Hauetako bakoitza proiektu beregain gisa kontsideratu daiteke, baina oso garrantzitsua da guztien arteko koordinazio eta elkarlan egokia, Donostia Wikipedia hiri bihurtuko badugu 2016an.


Amarapedia[aldatu iturburu kodea]

Amarapedia esperimentu bat da, Wikipediako ezagutza eta amaratarren auzoari buruzko esperientzia uztartu nahi dituena. Euskara eta euskarazko Wikipedia abiapuntutzat hartuta, artikuluak ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da egitasmoaren helburuetako bat. Horrekin batera euskal wikipedia indartzea, auzoari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea (QR kodeak erabilita) eta eragile, elkarte zein herritarren elkarlana eta parte hartzea sustatzea dira ekimenaren gainerako xedeak. Helburu horiek lortze bidean, ekimenari hasiera eman zitzaion izen bereko kale ekimenarekin Olatu Talka jaialdiaren barruan. Arnasa luzeko proiektua da eta aurrera darrai Ernest Lluch kultur etxearen gidaritzapean. Beste zenbait auzok ere azaldu dute interesa ekimen honetan (Iurreta, Usurbil) eta baliteke wikiauzoak bultzatzea 2016 urtean. Horretarako baina garrantzitsua da auzoko eragileen partaidetza bermatzea aurretik.

Noiz-zer

  • Urria: Amarapediako QRak kalean kokatu
  • Urria – abendua: Usurbilpedia eta Iurretapedia lagundu

Formakuntza[aldatu iturburu kodea]

Ernest LLuch Kultur Etxeko KZGunean azaroan oinarrizko wikipedia ikastaroak antolatu dira azarorako. 2016ra begira interesgarria izango itzateke ezagutzera emate parte hartu dezaketen eragile ezberdinen artean

  • Azaroak 5 12:00-14:00 euskaraz, bi ordu guztira. Izena emateko zuzenean KZ-Gunean tutor.ernestlluch@kzgunea.net
  • Azaroak 24 eta 26: 16:00-18:00 euskaraz, lau ordu guztira. Izena emateko amaraliburutegia@donostia.eus
  • Azaroak 24 eta 26: 18:00-20:00 gazteleraz, lau ordu guztira. Izena emateko amaraliburutegia@donostia.eus -Larraizi (eztabaida) 11:48, 23 urria 2015 (UTC)

Wikipedia ikastetxeetan[aldatu iturburu kodea]

Donostiako Berritzegunearekin lankidetzan, 2015eko irailean martxan jarriko dugu ondoko ekimena, ikastetxeak eta ikasleak inplikatuko dituena. Bertan, ikasleak bihurtu nahi ditugu protagonista, hiriari buruzko ezagutza sortu eta zabalduz Wikipedia entziklopedia kolaboratzailean. Donostiako kale izendegia hartuko dugu abiapuntu, hiriko historia eta pertsonaietara gerturatzeko: Nortzuk ziren, zergatik jarri zaion kaleari bere izena, emakumezkoen presentzia izendegian, etab. Burututako ikerketa-lanen emaitzak Wikipedian txertatuko dira.

Mundu digitala eta fisikoa lotzeko ahalegina ere garrantzitsua da, Wikipediako artikuluak lekuan bertan (dagokion kalean) kokatuko baititugu QR kodeen bitartez. Hartara, mugikorren bidez jendeak QRak eskaneatu eta artikuluak jaso ahal izango ditu bere hizkuntzan. Kaleetan kokatutako QR hauekin ibilbide ezberdinak sor ditzakegu auzoan barrena.

Noiz-zer

  • Iraila – maiatza: Wikipedia ikastetxeetan. Maiatzean ibilbideak sortu auzoetan.

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Beste batzuetan bezala, hemen ohartarazi beharrekoa iruditzen zait unibertsitateraino ikasleek ez dutela aski mailarik izaten Wikipediara ekarpenak egiteko. Beraz, ikasleen lankidetza ez ezik, irakasleena ere bilatu beharko litzateke: ikasleek egin ditzatela lanak, bai, baina irakaslearen ardurapean, azkenean Wikipedian txertatzen den lanak behar besteko kalitatea izan dezan. Gehienetan, esperientziaz diot, lan handiagoa izaten da ikasleek beren kabuz egindako ekarpena beharrezko mailaraino iritsi arte zuzentzen aritzea, hutsetik sortzea baino. Beraz, gehienetan ezabatu egin beharko genituzke ikasleek eurek egindako ekarpenak, eta horrek frustrazioa eragingo lieke ikasleei, eta inolako irabazirik ez Wikipediari.

Oso interesgarria deritzot, alde horretatik, Ordizian irakasle den Kororen lan moduari: ikasleen lanak baliatzen ditu Euskal Wikipedia osatzeko. Beharbada harekin harremanetan jarri beharko zinatekete, Donostiako irakasleei nola lan egiten duen azal diezaien. --Xabier Armendaritz 2015-10-04, 16:19 (UTC)

Bikain. Horixe bera da egin nahi duguna, irakasleen inplikazioa lortu eta, ahal den neurrian, ikasgelako lana aprobetxatu Wikipedia osatzeko. Ikasleak edukien kontsumitzaile izatetik sortzaile izatera pasatzeko animoa ere badauka, jakinda Wikipedian idazteak bere zailtasunak dauzkala. Momentuz, lehen deialdiak huts egin digu. Irailean ez da ikastaroa martxan jartzeko nahikoa jende bildu. Aurrerago ahaleginduko gara berriro. Kororekin harremanetan jarriko gara. aitzolete (eztabaida)
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek zuzenean parte hartzeko, beharbada interesgarria izan liteke Vikidia. Wikipedian bezala egiten dira edizioak, baina hizkuntzaren eta edukien aldetik errazagoa da. Etorkizuneko wikilariak prestatzeko toki egokia. --Xabier Armendaritz 2015-10-12, 20:19 (UTC)
Eta nondik atera da Vikidia? -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:40, 18 urria 2015 (UTC)
Koldo Bigurik nire eztabaida orrian utzitako ohar baten bidez jakin dut Vikidiaren berri, beharbada hark eman ahal izango ditu argibideak gai horretaz. --Xabier Armendaritz 2015-10-18, 21:55 (UTC)

DSS2016EU 40x40 edit-a-thon[aldatu iturburu kodea]

Hiriko kultur eragileekin lankidetzan, Donostiari eta kultur hiriburutzari buruzko 40 artikulu definitu eta ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko ekimena. Hilabeteko iraupena izango du maratoiak eta ahalegin berezia egingo dugu hiriko eragileen partehartzeaz gain, Europa-mailako partaidetza ere izan dezan. Noiz-zer

  • Ekaina : Wikimaratoi proiektuari hasera
  • Uztailak 8-9: Wikimaratoia hirian

Erreferentziak:


Donostiako liburutegiekiko lankidetza[aldatu iturburu kodea]

Donostiako Liburutegi sareak eman ditu dagoeneko pausoak Wikipedia eta liburutegien arteko zubi eraikuntzan. Arantxa Urkiarekin harremanetan gara eta 2016ra begira norabide horretan pausoak eman nahi genituzke elkarrekin. Testu eta irudien askatzea, wikilari egoiliarrak kultur erakundeen artean, hezkuntza programetan partehartzea... kolaborazio moduak ugari dira eta, Amarapedian ikasi dugun bezela, liburuzainen rola funtsezkoa izango da hiri-mailako gure proiektuan.

Noiz-zer

  • Adosteko. Haur Literaturaren Dokumentaziogunearen eta Irakasle Eskolaren arteko elkarlana planteatu da.


Wikilari egoiliarrak[aldatu iturburu kodea]

Beka sistema baten bidez, 2016an hizkuntza txikien wikilari egoiliarren sare bat eratu nahi genuke. Bekadunen egitekoa denboraldi batean erakunde jakin batekin lan egitea litzateke (liburutegi, museo...), Wikipedian argitaratuz erakundeari dagozkion hainbat jakingai. Gure kasuan hizkuntza txikietan jarriko genuke fokua, Europa-mailako sare bat osatuz eta hizkuntza horien arteko trukean indar eginaz.

Noiz-zer

  • Otsaila – apirila: wikilari egoiliarra Liburutegi Sarean
  • Apirila – ekaina: wikilari egoiliarra Zientzia Museoan
  • Urria – abendua: wikilari egoiliarra Albaolan, San Telmon...


Wikipedian oinarritutako jokoa (Euroku)[aldatu iturburu kodea]

DSS2016k mugikorretarako galde-erantzunen jokoa garatu du, informazio-iturri gisa Wikipedia erabiltzen duena. Wikipedian egindako ekarpenak bistaratzeko eta berriak sustatzeko erabiliko da, besteak beste, joko hau.

Noiz-zer

  • Urtarrila – abendua: jokoa eskuragarri.


Konferentziak[aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko konferentzietan presentzia izatea da asmoa: Wikimedia conference, Wikimania, etab. Gure proiektuen berri eman eta nazioarteko komunitatearekin harremanak izateko helburuarekin.

Horiek dira orain arte definitu ditugun proiektu espezifikoak. Bestalde, DSS2016EUko gainerako proiektuekin lotura zuzena dauka Hiriburutza Digitalak, eta Wikipedian isla izan dezakeen guztia biltzeko formulak zehazten gabiltza: edizio maratoiak, editore egoiliarrak, etab.


Wikipedia eta feminismoa[aldatu iturburu kodea]

Emakumeeen ekarpenak bistaratzeko ekimenak antolatu. Adibidez, martxoaren 8an.

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Ekimen egokia eta beharrezkoa delakoan nago. Hala ere, ondo ulertu badut, emakume wikilarien ekarpena nabarmendu nahi da, ez da hala? Horrek arazo bat sortzen du: wikilari ohikoenok elkar ezagutzen dugu, eta lankide izena iluna izanik ere (Theklan, Euskaldunaa...) badakigu gizonak ala emakumeak diren (gizonak, gehienak). Berriekin, berriz, ba al dakigu emakumeak diren? Adibidez, Lainobeltz lan ederra ari da egiten aspaldi honetan, eta ez nuke jakingo ea emakumea ala gizona den esaten. Beraz, emakume ala gizon diren zehaztera «behartu» beharko genituzke, bestela emakumeren bat kanpoan uzteko arriskua izango baikenuke.

«behartzea» beharrezko izan ez dadin, gizona naizela argitu beharko dut ;) Lainobeltz (eztabaida) 19:20, 9 urria 2015 (UTC)

Horrenbestez, uste dut egokiena litzatekeela «Asteko emakumea» izeneko atal bat sortzea, aspaldian sortuak ditugun «Asteko itzulpena», «Asteko herrialdea» eta «Asteko herria» proiektuen antzera. --Xabier Armendaritz 2015-10-04, 16:19 (UTC)

Proposamena garatu gabe dago oraindik, baina ideia Artea eta Feminismoa Edit-a-thon jaialditik hartu genuen. Gurean ere harekin bat egin edo antzeko zerbait antolatu genezake. Emakume wikilarien ekarpena sustatzeaz gain, emakumeek arte munduan egindakoa ezagutarazteko. Aitzolete(eztabaida)
Oso interesgarria Artea eta Feminismoa ekimen hori, ea Donostian aurrera ateratzea lortzen duzuen. Goian plazaratu dudan proposamena, zehazkiago, hau da: astero Euskal Wikipedian emakume nabarmen baten artikulua izendatzea, sortu, osatu edo hobetu dadin. Oraintxe Euskal Herriko udalerriekin eta munduko herriekin —etniekin— egiten ari garen bezala. --Xabier Armendaritz 2015-10-18, 21:38 (UTC)
Astero emakume nabarmen baten artikulua sustatzearekin erabat ados.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:55, 18 urria 2015 (UTC)
Ni ere erabat ados «Asteko emakumea» atala sortzearekin.- Aitzolete(eztabaida) 11:12, 19 urria 2015 (UTC)
Baita neu ere. Lainobeltz (eztabaida) 09:25, 19 urria 2015 (UTC)

Ez dut lortzen HotCat funtzionatzea... zuek ondo ikusten duzue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:44, 9 urria 2015 (UTC)

Niri ere ez dabilkit. Beste Wikipedian bai. -Xabier Cañas (eztabaida) 20:37, 9 urria 2015 (UTC)
Niri berdin. Baina beste wikipedietan badabil. Inork konpondu al dezake? - --Joxemai; (erantzunak) 12:37, 11 urria 2015 (UTC)
Niri ere ez dabilkit. Konpontzen saiatu naiz, Katalanezko Wikipediako kodea eredutzat hartuta (han badabilkidalako), baina alferrik. --Xabier Armendaritz 2015-10-12, 21:16 (UTC)

Kaixo. Gaur nik badaukat HotCat, orain arte ez zebilkidan.--Assar; (erantzun hemen) 05:37, 14 urria 2015 (UTC)

Itzuli da! Miraria! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:20, 14 urria 2015 (UTC)

Ameriketako Estatu Batuetako konderri txantiloi automatikoa[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Beno, ba Wikidata eta nahiko korapilotsua den txantiloi sistema bat erabilita, konderrietako informazio automatizatua jartzeko sistema sortu dut. Excel taula batzuen laguntzarekin, honako artikulua sortu dut automatikoki bot bidez: Autauga konderria (Alabama). Bot batekin joango naiz sortzen estatu guztietako konderriak, baina Wikidatara lotzen ez diren bitartean datuak ez dituzte erakutsiko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:22, 25 urria 2015 (UTC)

Lehenbizi zorionak. Niregatik aurrera, euskarazko Wikipediaren sakontasuna 18-16 ingurutik jeisten ez den bitartean (orain arte bezala artikulu kopuru eta sakontasunaren arteko proportzio duina mantenduz), artikuluak botarekin sortzeari ez diot erreparorik jartzen. Amoral xamarra naiz, eta nire kontzientzian ez dago eskuzko artikuluak VS bot bidez eginiriko artikulun arteko eztabaida etikoentzako lekurik. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:38, 25 urria 2015 (UTC)
Ez dut uste jaitsiko denik, txantiloi eta kategoria sistema oso bat duelako atzetik. Konderriak ere ez dira hainbeste, AEBren tamainari erreparatuz gero. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:40, 25 urria 2015 (UTC)
Jaitsiko balitz ere, urte osoan eskuz egindako artikuluekin sakontasuna berreskuratuko genuke, jada birritan egina dugu. 100.000. artikulura iritsi ginenean, galizierazko Wikipediako "administratzaile" batek bot-arekin lortu genuela eta gure sakontasuna heurena baina baxuagoa utzi genuela bota zidan: gaur egun heurak baino artikulu kopuru bikoitza eta sakontasun gehiago ditugu, hortaz, ongi jokatu genuela adierazten duten datu objektibo eta neutralak dira. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:47, 25 urria 2015 (UTC)
Ados Euskaldunaarekin! Eskuzkoak eta automatikoak; batak ez du bestea kentzen. Zorionak Theklan egindako lanagatik! Belgikako udalerriak sartzen ari naiz gutxinaka eta tartea hartzen badut saiatuko naiz antzeko zerbait egiten, gero banan banan eskuz osatzeko, baina gutxienez oinarrizko informazioa eta infotaula sartuta dagoela.-Xabier Cañas (eztabaida) 20:37, 25 urria 2015 (UTC)

Alaska kenduta, non konderrien ordez beste banaketa sistema bat duten, beste guztiak eginak daude jada. Eta ez dut uste sakonera 25etik behera joango denik (bihar ikusiko dugu gaurkotzen dutenean). Nahiko praktikoa da sistema, eta agian Wikidatatik gaurkotzen diren txantiloiekin lan gehiago egin daitezke. Emaitza, nire ustez, hobea da. Adibidez Frantziako udalerriak hobe daude eskuz egin ziren Bretainiakoak baino, edo oraindik sortu ere egin ez ditugun Korsikakoak baino. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:44, 26 urria 2015 (UTC)

Irlandera eta ez Gaelera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Kategoria:Gaelera eta bere azpikategoriak Kategoria:Irlandera eta bere azpikategoriengtik aldatzeko proposamena luzatu nahiko nuke, ez dakit Euskaltzaindiak honen inguruan zer dioen, baina gaur egungo Irlandako Errepublikako hizkuntz politika ofiziala irlandera edo irish izendapenaren erabilpena bultzarazten du, gaelic alboratuz. Arrazoiak:

  • Gaelic Erdi Aroan anglonormandarren eta ingelesen (sasanaigh = literalki, saxoiak) ahoskeraz egindako jatorrizko irlanderazko Gaeilge hitzaren itzulpen kaxkarra da, garai batean hementxe gaztelarrek edo espainiarrek Euskara hitzaren Euscaro edo Idioma euscaro gin zuten bezala, gainera, gaelera edo gaelera edo gaelic ez da hizkuntz bakar baten izendapena soilik, hiruena baizik: Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera eta Manx uharteko gaelera, hots, hizkuntza goidelikoen familiakoak, hortaz ez du hizkuntz zehatz bat izendatzen.
  • Gaelic hitzak Irlandan gaur egun, eta batez ere irlandera hiztunen artean nolabaiteko mespretxuzko konnotazioa du eta ez da heuren hizkuntza izendatzeko duten izendapenik gustukoena, bai ordea irish; euskaldunok vascongados edota euskarari vascuence deitzen digutenean bezala. Zer esanik ez euskaldunei garai bateko kasheros ospetsua, Irlandan ingeles hiztunek eta hirietakoek, batez ere Dublin eta Dublin inguruko jende hiritar sofistikatuak (Dubs), irlandera hiztunei eta mendebaldeko landa eta baserri giroko arlote basatiei mespretxuz deitzeko culchies izendapenaren parekidea.
  • Irlandera, irish, hizkuntz jakin baten izendapena da, Irlandako jatorrizko hizkuntza dela adierazten du, nahiz eta gaur egun Irlandan ingelesa eta Ulsterko eskoziera ere mintzatzen diren, Ingalaterra eta Eskoziako hegoaldetik sartutako hizkuntzak dira.

-Euskaldunaa (eztabaida) 22:20, 26 urria 2015 (UTC)

Nik, datu gehiagorik gabe, zure arrazoiketa ulertzen dut. Eta agian egokiena aldaketa hori egitea dela uste dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:40, 26 urria 2015 (UTC)
Ez daukat argi gaelera mespretxuzkoa denik, baina egia da beste bi gaelera ere badirela (Eskoziakoa eta Manxekoa). Beraz, aldaketa egitearen alde, irlandera izen argiagoa denez. --Xabier Armendaritz 2015-10-27, 21:54 (UTC)

Ongi, hortaz aste osoan zehar aurkako iritzirik ez badago, datorrenean aldatuko dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:46, 27 urria 2015 (UTC)

Gasteizko topaketa bat, udalak eta Wikimedia Espainiak antolatua (eta topaketen kategoria sortu berria)[aldatu iturburu kodea]

Gaur goizean nirekin harremanetan jarri dira Gasteizko Udaletik, haiek eta Wikimedia Espainiak datorren asterako antolatutako topaketa baten harira. Ni behintzat ez naiz joango, egun horietarako bestelako planak banituelako. Iruditzen zait beste behin ere Wikimedia Espainiak garbi utzi duela euskal wikilariok ez gaituela ezertarako aintzat hartzen, baina, tira, jakin bedi ekitaldi horren berri.

Bestalde, aukera ona iruditu zait Euskal Wikipediaren inguruan antolatzen diren topaketak biltzeko kategoria sortzeko, orain sakabanatu samar baititugu. Kategoria hau da:

Kategoria:Wikipedia:Topaketak

Hor sar ditzakezue Donostia 2016ko eta Amarapediako topaketen orriak, adibidez.

Gainera, topaketen orria sortzea komeni litzateke, gaztelaniazko, frantsesezko, katalanezko, ingelesezko... wikipedietan dituztenen antzera. Horrela, informazio hori hobeto antolatuta izango genuke. --Xabier Armendaritz 2015-10-27, 22:09 (UTC)

Benetan harrituta geratu naiz: hizlarietako bat nire bi abizen berak ditu: Cristina Sarasua Garmendia. Ez da ezer nirea. --Assar; (erantzun hemen) 19:09, 28 urria 2015 (UTC)
Aupa, egia esan Gasteizko topaketara joateko intentzioa izan dut baina dena gaztelaniaz (eta euskeraz ezer ere ez) ikusita ideia bertan behera uzten dut. Bilbon jadanik nahiko gaztelania entzun eta hitz egiten dut. Ingelesez egongo bazen, agian animatuko nintzateke. Beraz Xabier_Armendaritz, nire partez Wikimedia Españakoei ni idatzitakoari buruz informatu ahal diezu, nahi baduzu.

-Oraina (eztabaida) 10:56, 5 azaroa 2015 (UTC)

Aupa, Oraina. Bat nator zure kritikarekin, eta niri ere atzera eragin dit den-dena gaztelania hutsean ikusteak. Euskara maila berean edo bertsuan sartu izan balute, ahalegina egingo nuke han izateko, baina...
Kritika aurkezteari dagokionez, administratzailea eta burokrata izateak ez didala Euskal Wikipediaren izenean hitz egiteko eskubiderik ematen; ez, behintzat, beste edozein wikilariri baino gehiago. Administratzailea eta burokrata izateak esan nahi du Euskal Wikipedian arauak betearazteko ardura neure gain hartu dudala eta beste wikilariek hala izatea onartu didatela, baina ez besterik.
Bestalde, Wikimedia Espainiakoekin ez dut harreman zuzenik. Aurrez ere kritikatu izan diegu euskara aintzat ez hartzea, baina ez du ezertarako balio izan. Esaten dute prest daudela hobetzeko, baina horretarako boluntario euskaldunak behar dituztela, eta anima gaitezela haien proiektuan parte hartzera, testuak euskaratzen eta abar laguntzeko. Niri behintzat ez zait interesatzen: funtsean gaztelaniaz funtzionatzen duen erakunde horri zabalkundea ematea da, eta ez diot nire boluntario lana eskainiko.
Hori bai, nirekin harremanetan jarri den Gasteizko Udaleko langileari eskatu diezaioket ezen, hurrengo batean halako jarduerarik antolatzeko asmoa baldin badute, jar dadila zuzenean euskal wikilariokin harremanetan, gustura lagunduko diogula euskaraz zerbait antolatzen, dena hain erdalduna izan ez dadin. Ondo deritzozue gainerako wikilariok? --Xabier Armendaritz 2015-11-05, 20:32 (UTC)

Euskal Herriko Wikilari elkarte bat sortzea (Asturiasko Printzesa sarien ondorengo hausnarketa)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Adiskideok! Joan den ostiralean Oviedon izan nintzen Asturias Printzesa Sarietan. Gonbidapena iritsi zitzaidan Wikimedia fundazioko Patricio Lorenteren eskutik, ez dakit oraindik oso ondo zeren kari, eta joatea erabaki nuen. Gero jakin nuenez, nahiko nahastea egon omen zen gonbidapenekin, eta ekitaldian bertan 5 wikilari baino ez ginen izan: galipediako bat, asturierako bat, Wikimedia Españako 2 eta ni neu. Wikimedia Espainako 30 bat kanpoan egon zen pantaila batean ekitaldia ikusten.

Jimmy Wales ez nuen ikusi ere ekitaldiaz kanpo, baina Patricio Lorente, Lila Tretikov eta Katherine Maher-ekin bileratxo bat egiteko aukera egon zen. 50 pertsona inguru egon ginen bilera horretan. Esan ziguten politika aldaketa bat egin nahi zutela eta proiektu txikiak laguntzeko diru laguntzak emateko asmoa zutela, komunitate txikiekin, apalak izan daitezkeen jarduerak laguntzeko. Adibidez, editatoi bat antolatuz gero, pizza batzuk erosiz gero, kamisetak behar izanez gero... hori beraien kontu joan daitekeela. Era berean, erabiltzaile talde txikiei arreta gehiago eskaintzeko asmoa zutela eta abar. Donostiapediaren inguruan hitz egin nien eta Txokoan dugun hori emailez bidaliko niela esan agindu nien (Aitzolete ari da dagoeneko itzulpen lanetan).

Wikimedia Espainiakoekin ere egon nintzen tarte batean (Santiago Navarro, Ruben Ojeda...). Oso jarrera ona eta oso jende atsegina iruditu zitzaidan. Esaten dute WE ez dela gaztelerazko Wikipedia soilik, beste hizkuntzak ere sartu daitezkeela, baina praktikan ikusten da, Gazteizko topaketa kasu, kartela, komunikazioa.... dena gaztelera hutsez egiten dutela. Hala ere, gauza asko egiteko gogoz ikusi nituen eta gutxinaka esku-hartze zabaltzen ari omen doaz.

Hori guztia ikusita, nire hausnarketa Euskal Herriko Wikilari elkarte bat sortu behar dela da. Hainbat arrazoiengatik: euskarazko wikipediak interlokuzioa izateko, erakundeekin hitzarmenak egin ahal izateko (egonaldiak museoetan, diru laguntzak, topaketak, ikastaroak...Udaletxe, Aldundi, Unibertsitate...), gure jarduera lurraldea mugatzeko, lehentasunak koordinatzeko, Donostiapedia aurrera ateratzeko... Eta nahi izanez gero, WErekin lankidetzan aritzeko, baina berdintasun egoera batean.

Ez dakit nola ikusten duzuen baina nik aurra pauso hori eman behar dugula argi ikusten dut. Durangoko azoka aukera ederra izan daiteke agian lehen elkarketa hori egiteko. Nahikoa litzateke talde eragile minimo bat elkartuko bagina. Nola ikusten duzue? -Xabier Cañas (eztabaida) 10:00, 28 urria 2015 (UTC)

Hori ohorea! Espainiako errege-erreginekin! Bere garaian egon zen saiakera, baina egia esan ni gai burokratikoetan galtzen naiz. Edozein gauza behar bada, esan lasai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:06, 28 urria 2015 (UTC)
Elkartea sortzea berez oso gauza erreza da. Estatutuak prestatu eta egoitza bat ezarri behar da. Donostiako udalean lan egiten dut eta ezagutzen dut zerbait gaia. Inportanteena izaera, helburuak, funtzionamendua eta abar adostea da. Luzeago jo dezakeena Fundazioaren onespena lortzea da, baina garai batean baino jarrera irekiagoa omen dute orain eta Amicalen ibilbidea baina errezagoa izan daitekeelakoan nago. Theklan, your are in! -Xabier Cañas (eztabaida) 10:14, 28 urria 2015 (UTC)
Ba joan eskatzen pizza horiek! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:23, 28 urria 2015 (UTC)
Horretaz lehenago hitz egin da bizpahiru aldiz. 2011ren hasieran izan zen saiotxo bat, horrelako zerbait egiteko. Oroimenak huts egiten ez badit, ikusi ziren eragozpen nagusiak hauek izan ziren:
  • Burokrazia. Elkartea erregistratzeko eta iraunarazteko egin beharreko paperak.
  • Dirua. Kuotak ordaindu behar, burokrazia gastuak ordaintzeko.
  • Euskarazko wikilarien kopuru txikia. Kataluniako Amical fundazioan bezala askoren artean banatuta, burokrazia lanak eta kuotak oso txikiak dira; baina, gutxi izanik, jasangaitz bihurtzen dira, pentsatu genuen hobe zela ahaleginak wikipediagintza hutsera bideratzea.
Hala ere, Xabier, gogotsu eta gaiaz jakitun ikusten zaitut, eta oztopo horiek beharbada oraingoan ez dira gaindiezinak izango. Neure hondar aletxoa jarriko nuke, proiektua aurrera ateratzeko modua eta egokitasuna ikusten bada. --Xabier Armendaritz 2015-10-28, 10:56 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Kaixo, guztioi. Ikusi egin behar. Elkarrekin eztabaidatu beharreko kontua da, zalantzarik gabe: elkartea, zertarako eta nola. Beharrezkoa, komenigarria? Bai, helburu, antolaketa eta zereginak argi eta garbi zehazten badira. - --Joxemai; (erantzunak) 12:38, 28 urria 2015 (UTC)

  • Kaixo guztioi. Niri Xabierren ideia egokia iruditzen zait. Hain zuzen ere udaberrian, Amarapedia antolatu zenean, horri buruz hitz egin genuen gure artean eta Kataluniatik etorri zitzaigun gonbidatuarekin ere. Katalunian Amical elkartea sortu zuten duela urte batzuk, eta oso onuragarria izan zen diru-laguntzak bideratu ahal izateko, erakunde publikoekin harremanetan jartzeko, Wikipediari publizitatea egiteko, etab. Gure gonbidatu katalanak elkarte horren sorrera ez dela korapilatsua esan zigun, eta sortzera animatu gintuen. Nire iritziz, gaia -gutxienez- aztertu beharko genuke prest gaudenon artean, aldeko eta kontrako argudioak bilduz. Ni prest nago horretarako. -Josu (eztabaida) 14:00, 28 urria 2015 (UTC)

Wikimedia Espainiakoak tipo atseginak izan litezke, ikusi egin behar zergatia: benetan orain irekiagoak direlako, edota heuren atsegintasunean kataluniarrek egin zuten legez heurengandik independientea den Euskal Wikimedia bat sor ez daien. Alegia, zurikerietan ez ote dabiltzan, gaztelaniaz esaten den gisa "dar jabón". Beharbada mesfidatia naiz, baina haiei Euskal Wikimedia aipatu eta horren atseginak izaten jarraitzen duten jakitea gustatuko litzaidake. Euskarazko Wikipediaren onurarako edo Euskal Wikimedia bat sortzeko baldin bada Espainia, Frantzia edo Txinako Wikimediarekin mintzatzearen alde nago, hortik aurrera, pertsonalki, Espainiako Wikimediaren barneko "azpiatal" bat izango bagina bezala heurek jotzen duten musikan dantzatzea ezta pentsatu ere. Dena den zorionak Xabierri bere ahaleginengatik. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:38, 28 urria 2015 (UTC)

Esaten dute Wikimedia Espainia ez dela gaztelerazko Wikipedia soilik, beste hizkuntzak ere sartu daitezkeela...
Nire irakurketa pertsonala: Euskarazko Wikipediako lankide, erabiltzaile edo zaleen elkarte baten sorreraren alde daude, bai, betiere hau Wikimedia Espainiaren barnean badago, baina Euskal Wikimedia edo Wikimedia Euskal Herria guztiz independiente eta burujabe bat sortzearen alde ote leudeke? Hortxe dago gakoa eta ziurrenik gatazka, hizkuntz elkarteen gaia aitzakia hartuz, estatu erakunde batean sartu edo alineatu nahi gaituztela ikusten baitut: Wikimedia Espainia.
Bakoitzak gai honi buruz bere iritzia izango du, denak errespetatzen ditut.
Nirea: Wikimedia Espainia, Frantzia, Katalunia, Ingalaterra, AEBak, edo edozeinekin elkarlaneko proiektuak edo harremanak izatearen aldekoa naiz, noski baietz, baina parekotasun maila batean, ez morroitza maila batean, adibidez, ez Wikimdia Espainiaren barneko azpiatal gisa, horren guztiz aurka nago. Gaztelaniazko Wikipedia ikustea besterik ez dago, Wikimedia Espainia eta espainiar administratzaile eta lankideek gainontzeko herrialdeko gaztelera hiztunen gain duten nagusitasun itzela eta aginte desoreka.
Euskal wikipedialarien elkarte bat sortzekotan bere helburua Euskal Wikimedia eta Wikimedia Euskal Herria lortzea izan beharko litzatekela iritzi dut.
-Euskaldunaa (eztabaida) 11:00, 29 urria 2015 (UTC)
Erabat ados esaten duzunarekin, Euskaldunaa. Kontua ez da Wikimedia Espainia edo Wikimedia Frantziaren gerizpean aritzea, baizik elkarte propio bat osatzea, esparru propio bat. Lehenik eta behin, euskarazko Wikipedia bultzatzeko (ezagutza unibertsala euskaraz jartzeko), eta orokorrean, euskal kulturaren inguruko ezagutza zabaltzeko (ahalik eta hizkuntza gehienetan, eta hemen, atea irekiko nieke, iritzi pertsonala da, euskal herritar elebakarrei). Euskal Herrian badugu abantaila bat, eta uste dut hori erakundeen egituraketa eta ezagutza askearekiko konpromisoa da. 2016 Fundazioa adibidez, prest dago behar den diru guztia jartzeko planteatutako jarduera guztietarako: wikilari egoiliarrak, digitalizazioak, topaketak... Adibide bat jarriko dut: Leonen bada partikular bat urteetan eta urteetan Gaztelako kantu tradizionalak bildu dituena (grabatu, transkribitu...); sekulako altxorra. Wikimedia Espainiak diru laguntza eskatu zion Leongo diputazioari wikilari egoiliar batek hori katalogatzeko eta digitalizatzeko. Erantzuna ezezko borobila izan zen. Azkenean beste baliabide batzuk erabilita egiten ari dira. Zorionez gurean ez dut uste horrelakorik gertatuko litzatekeenik. Gurean baditugu horrelako kasuak, José Ulibarrenak bere kaxa sortutako museoarena adibidez. Ez luke oraingo Nafarroako Gobernuko Kultura sailak diru apur bat jarriko dokumentalista batek, azken urteko proiektu gisa, agian, elementuak katalogatu, digitalizatu eta Wikipediara igotzeko? Baiezkoan nago. -Xabier Cañas (eztabaida) 11:24, 29 urria 2015 (UTC)
Xabier, zure baieztapen hauen harira:
  • «Esaten dute WE [Wikimedia Espainia] ez dela gaztelerazko Wikipedia soilik»
  • «euskal kulturaren inguruko ezagutza zabaltzeko (ahalik eta hizkuntza gehienetan, eta hemen, atea irekiko nieke, iritzi pertsonala da, euskal herritar elebakarrei)»
Kontuan izan beharrekoa da Wikimedia elkarte bakoitza (Wikimedia Espainia, Wikimedia Frantzia...) lurralde eremu jakin batekoa dela, eta ez hizkuntza eremu batekoa. Eskakizun hori jarria dauka haien guztien nagusi den Wikimedia Fundazioak. Beraz, ez da Wikimedia Espainiakoek zer dioten, baizik eta zer egin beharko luketen (Espainiako Erresuman mintzatzen diren hizkuntza guztiak, bertakoak nahiz azken urteotan etorkinek ekarriak, sustatu eta bultzatu) eta zer egiten ez duten (Gasteizko adibide argia kasu). Ez dut zalantzan jartzen Wikimedia Espainian oso jende jatorra ibiliko dela, dudarik ez dut, baina... egintzak behar dira, ez hitzak. Eta egintzek diote euskarak behintzat bost axola diola Wikimedia Espainiari, erakunde gisa.
Elkartea sortzen badugu, alde horretatik bi aukera ditugu, beraz:
  1. Euskal Wikipedia eta Wikimediaren barruko euskarazko gainerako proiektuak bultzatzeko elkartea sortzea.
  2. Wikimedia Euskal Herria sortzea, eta horrenbestez Wikimediako proiektuetarako Euskal Herrian erdaretan (gaztelania, frantsesa, arabiera...) egiten diren lanak ere bultzatu behar izatea.
Nik nahiago nuke lehena, euskarazko wikilaritza baitut interes nagusia, eta Wikimedia Euskal Herrian erdarei toki handia egin beharko baikenieke; baina beharbada bigarrenak ikusgaitasun handiagoa eta horrenbestez diru laguntzetarako irispide errazagoa emango liguke. --Xabier Armendaritz 2015-10-29, 12:40 (UTC)


Hemen gauza asko aipatu dira, eta uste dut nahasketa txiki bat dugula. Amarapedia antolatu zenean Xabierrek eta biok euskal Wikipediaren inguruko elkarte bat sor litekeela komentatu genuen, katalanek bere garaian egin zutenaren antzekoa (Amical). Esther Solé katalanarekin honetaz hitz egin genuen, eta berak esan zigun haiei elkarte hori oso onuragarria gertatu zitzaiela, besteak beste, erakunde publikoetatik dirua jaso ahal izateko (diru horrekin Wikipediaren inguruko hainbat ekintza antolatu ahal izan zuten). Zertarako sortu elkartea? Funtsean, euskal Wikipediari bultzada bat eman ahal izateko, kolaboratzaile berriak lortzeko, erakunde publikoekin harreman iraunkorra edukitzeko, diru-laguntzak eskatu ahal izateko, ekintza eta ekimen berriak martxan jartzeko, euskal wikilarien arteko harremana sendotzeko, etab. Elkartea sortzeko euskal Wikipedian dihardugun wikilari batzuk (gutxieneko kopurua zehaztu beharko genuke) bildu eta gaia sakon aztertu beharko genuke. "Euskal Wikipediaren lagunak" edo antzeko izenburua izan lezake elkarte berriak. Nik ez dakit elkarte horrek zer harreman mota edukiko duen Wikimedia Espainiarekin. Nire iritziz, ahalik eta gutxiena izan beharko litzateke. Bat nator Euskaldunaarekin eta Xabier Armendaritzekin, guk ez dugula egon behar inoren menpe, eta ahalik eta independentzia gehien eduki beharko genuke. Baina ez dut uste euskal Wikipediaren lankide batzuek gure Wikipedia sustatzeko eta elkarte bat martxan jartzeko baimena eskatu beharko geniokeenik inori, ez Wikimedia Espainiari edo Wikimedia Danimarkari. Beraz, gure esku dago proiektua abiatu ala ez. Berriz diot elkartea gure Wikipedia sustatu ahal izateko tresna besterik ez dela izango. Euskal Wikimedia sortzea beste gauza bat da, eta agian epe luzerako erronka, ez oraingoa. -Josu (eztabaida) 14:28, 29 urria 2015 (UTC)
Ni bat nator wikilariok ahalik eta independentzia gehien eduki behar dugulako planteamendu horrekin. Pertsonalki, enuke parte hartuko Wikimedia Españarekin lotura organikorik edukiko lukeen inongo elkartetan; nire lankidetza-konpromisoa euskararekin soilik baita. Beste alde batetik, instituzio politiko eta kulturalekiko lankidetzari buruz, nire zalantzak dauzkat; orain arte kultura libre eta parte hartzailea mesfidantzaz hartu izan dutelako (esaterako, hasteko zergatik ez dituzte haiek sortutako edukiak liberatzen?; esperientziak ere izan ditut: Wikipedia proiektu bat proposatu, zero kostuarekin, eta azkenean arrazoi ezezagunak direla eta, eztakit zeinek aurrera ez eraman (Wikiproiektu:Euskal Ilustralia Txikia). Diruarenak alde bikoitza du: onerako izan daiteke (ekimenak garatzeko baliabide funtsezkoa da) eta txarrerako ere bai (badakigu zer gertatzen den dirua dagoen lekuan). Bestalde, gutako zenbat egongo lirateke prest horrelako elkarte bat sortzeko? Esan nahi dut tamaina kritiko bat beharko dela; elkarte bat kudeatzea, gainera, ez da lan makala: diruzaintza, administrazioa, bilerak, desplazamenduak. Euskal Wikipediaren eta orokorrean Wikipedia osoaren egungo egoera ere aztertu beharko litzateke (lankide kopuruaren beherakada, ...). Oso ikuspegi ezkorra ematen ari naizen arren, elkartea sortzea gustatuko litzaidake, baina boluntarismo asko ikusten dut; azkenean lan pila bat egingo dugu dena ezerezean edo eskasean geratzeko. - --Joxemai; (erantzunak) 15:28, 29 urria 2015 (UTC)
Kaixo! Orain jakin eztabaidaren berri. Bat nator goiko lankide eta ekarpen gehienekin, menpeko harreman instituzional bat sortzea arriskugarria izan daiteke proiektuaren autonomiarako, kasu bat aipatzearren (eta berdina ez izan arren) Cervantes institutuaren kasua aipa daiteke, teorian (gure sosez) Espainiako hizkuntza guztien sustatzaile, baina Londresen izan genuen esperientzian, kontrol-asmoa (antolamendua, edukiak, etab.) nahiko garbi geratu zen, eta euskararekiko zuten axola eskasa. Wikimediaren kartela dena gaztelaniaz zegoela eta, actions speak louder than words, esaerak dioenez, uste dut denok ulertu dugula. Hala ere, gure autonomia-gogoa argi adierazita, Iñakik hor aukeraren bat aztssuer daitekeela ikusiko balu, ederki, baina enfin... Beraz, guk zer nahi dugun, hor dago koxka nire ustez, eta Wikimedia Foundationek hizkuntzaren araberako elkarterik onartuko lukeen ikustea, hori lagungarri izan baitaiteke dirua lortzeari begira, eta kolaborazioetan aritzeari begira.
Euskal wikimedia sortzea interesgarria izango litzateke, Amicalen antzekoa edo, eta hori interesgarria izan daiteke, materialak digitalizatu, eta beste hizkuntzetan euskal gaiak zabaltzeko. Horrek niri interes gehiago ere piztuko lidake, ingelesezkoan ibiltzen bainaiz gehienetan, euskal gaietan batez ere. Noski, lan handia da. -Iñaki LL (eztabaida) 22:06, 29 urria 2015 (UTC)

Cervantes "institutuak" zuzendaritzat 2001-2004 artean nor izan zuen eta zein alderdi politikok aukeratu zuen ikustea besterik ez dago, euskararekiko, nahiz orokorrean, zein hankatatik maingu egiten duten jakiteko. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:24, 29 urria 2015 (UTC)


Argi dago gure elkartea izatekotan, gaur gaurkoz, Amicalek duen modukoa izango beharko litzatekeela. Amical ez da kapitulu bat baizik erakunde tematiko bat, eta horrela onartzen du Wikimedia Fundazioak. Alde horretatik, bidea egina dago. Hemen dira haien estatutuak. Gehiago arduratzen naute ordea Joxemaik aipatzen dituen kontuak. Horretan egia da oso errealistak izan behar garela. Jakin zenbat garen, batez ere lanerako, eta garen horiekin elkartea sortzea bideragarria ote den. Elkartea sortzearen tramitea erraza da, baina gero lan administratiboa sortzen du horrek. Elkartea bideragarria izatekotan, jarduera plan bat egin beharko litzateke (urtekoa) baliabideak kontuan izanik, ahalik eta errealistena izango dena.
Erakunde publikoek ez didate beldurrik ematen baldin eta proiektuak gutxieneko esperientzia dun wikilari batek eramaten dituen, ez erakundearen ikuspegi soila duen batek. Nik dakidan arte, erakundeak oraindik nahiko atzean daude ezagutza askearen eremuan; diru publikoa erabiltzen dute ezagutza biltzeko (liburutegiek, museoek...), baina gero hedapena mugatu egiten dute beren espazioetara. Pentsa dezakete gainera Wikipedia beren erakundearen sukurtsal hutsa izan daitekeela. Niri iritziz ezjakintasun hutsaren ondorioa da. Nire esperientziagatik, esan dezaket kultur etxeetako langile gehienek ez dakitela zer den Creative Commons ere. Erakundeak eta gure artean irabazi-irabazi egoera bilatu behar ditugu, eta hortik kanpo geratzen diren asmoei, muga jarri. -Xabier Cañas (eztabaida) 08:58, 30 urria 2015 (UTC)
Kaixo denoi, iritsi berria naiz eztabaidara eta baita mundutxo honetara ere. Arretaz irakurri ditut iritzi guztiak eta, nere ustez, Amarapedian formatu txikian egin bezela, interesagarria litzateke wikilarien aurrez aurreko topaketa antolatzea honetaz eztabaidatzeko. Xabierrek esan bezala, Durangoko Azokan, Kabi@ gunea izan daiteke aproposa horretarako. Abenduak 8 komunitate eguna izango da. Goiza euskal Wikipediarentzako gordetzeko eska genezake eta bertan egin topaketa. Amical eredua, elkarte propioa, indarrak... kontu asko dira. Ni antolaketan laguntzeko prest. Ondo ikusten badezue, Kabi@-rekin harremanetan jarri eta goiza erreserbatu dezakegu. -Aitzolete
Aupa lankideok, ni ere oraintxe iritsi naiz eztabaida honetara. Iritzi guztiak irakurri ditut eta kontu batzuetan galduta banago ere ados nago orokorrean esaten duzuenarekin. Ondo ikusten dut elkarte bat osatzea, baina nola egin edo horrek zer dakarren ez dakit. Topaketaren bat egiten baduzue (Durangon adibidez) gustora joango nintzateke. Wikimedia Espainiari dagokionez ere ados nago esaten dituzuenekin. Inoiz eskatu izan didate Euskal Herriko herrien informazioa erdaratzeko, oso modu errespetuzkoan, bai, baina ni wikipedian euskara bultzatzeko helburuaz hasi nintzen lanean, ez Euskal herriko bazterrak beste hizkuntzatan ezagutarazteko, eta gutxiago gazteleraz. -Gartxoak (eztabaida) 13:41, 2 azaroa 2015 (UTC)

Bilera hitzordua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Adiskideok! Aitzolete eta biok gestioak egin ditu eta Durangoko Azokako Kabi@ko arduradunarekin hizketan aritu ondoren (Gorka Julio), gure bilera guneko programazioaren barruan sartzea proposatzen dute. Egun eta ordutegi honetan egitea proposatzen digute:

  • Abenduaren 6a (ez 8a)
  • 11:30-13:30
  • Titulua: WEBI (Wikilari Euskaldunen Bilera Irekia)

Bilkuraren helburua gure arteko lehenengo harremana edukitzea eta elkartearen gaia gure artean aurrez aurre komentatzea da, txokoan azaldu ditugun ikuspuntuak sakontzeko eta aberasteko. Hortik aurrera ikusiko genuke elkartearen gaiarekin aurrera segi ala bertan behera utzi.

14:00ak aldera elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izango genuke.

Apuntatuko al gara? -Xabier Cañas (eztabaida) 19:19, 4 azaroa 2015 (UTC)

Ezustekorik ezean, bertan izango naiz -Josu (eztabaida) 16:49, 5 azaroa 2015 (UTC)
Nik 6an ezin dut, pena, Anoetan izango gara gipuzkoarren arteko derbia ikusten. Txokoan irakurri beharko dut han hitzegindakoa. -Gartxoak (eztabaida) 21:28, 7 azaroa 2015 (UTC)
Kaixo! Niri ondo etorri igande goiz horretan, Durangon izango naiz eta. Gai-zerrenda bat prestatuko dut Xabierrek eta biok mamitu ditugun ideia batzuekin, eta hemen jarri nork bere ekarpenak egin ditzan. -Iñaki LL (eztabaida) 20:04, 12 azaroa 2015 (UTC)
Behean duzue gehitu dudan eskema, zuen ekarpenen zain gusto bazue. Iñaki LL (eztabaida) 22:44, 12 azaroa 2015 (UTC)

Asteroideen txantiloi automatikoa eta izendapena[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Ikusiko zenutenez {{Asteroide infotaula automatikoa}} sortu dut egun hauetan. Datubasetik eta Wikidatatik hartzen ditu datuak, NASAren izendapenak eta erabiltzen. Kontua da milaka asteroideren izenak ditugula, baina asko "euskaldunduak" ditugu. Adibidez 5 Astraea ordez 5 Astrea dugu. Horrek zailtzen du lehen ehunka asteroideen artikuluetan izenak lotzea, ez baitu datubaseko izen bera. Bi soluzio ditugu: txantiloia eskuz sartu eta asteroidearen izen ofiziala jarri txantiloiak aurkitzeko (5 Astrean hala dago), edo artikuluen izena ofizalki izatea 5 Astraea gisakoa. Zuek zer deritzozue? Izen horiek euskalduntzeari buruzko politikarik ba al dugu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:21, 30 urria 2015 (UTC)

Ideiarik ere ez. Nire kasuan gai lurtarragoen zaletuagoa naiz. Beharbada astronomia zalea edo itzultzailea den lankideren bati bere eztabaidagunean zuzenean galdegin beharko zenioke. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:50, 31 urria 2015 (UTC)
Aupa, Galder. Zuzenena eta lanak txukun egiteko bidea, nik uste, izen euskaldundua erabiltzea litzateke. Dena dela, zalantza guztiz argitzeko, adituei galdetzea hobe. Nahi baduzu, Euskaltzaindiaren Jagon sailari galde diezaiokegu, edota euskal itzultzaileen ItzuL zerrendan (azken horretan Elhuyarko terminologoak ere badabiltza, haien erantzuna interesgarria litzateke). --Xabier Armendaritz 2015-11-02, 13:12 (UTC)
Nire ustez interesgarria litzateke, bai. Izen asko dira, eta batzuk transliteratzea eta besteak ez nahiko zaila egiten zait .-Theklan · Eztabaida · E-maila 22:48, 4 azaroa 2015 (UTC)

VisualEditor News #5—2015[aldatu iturburu kodea]

Elitre (WMF), 18:17, 30 urria 2015 (UTC)

Ingelerazko Wikipediak 5.000.000 artikulu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ingelerazko Wikipediak 5.000.000 artikulu egin ditu. Artikulua Persoonia terminalis izan da eta omentzeko artikulua ere sortu dut gure Wikipedia txikiago honetan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:21, 1 azaroa 2015 (UTC)

Euskal Wikipedia Hornitzen unibertsitate jarduera Araban[aldatu iturburu kodea]

Aupa, zuetako inork hartzen du parte UEUk eta EHUk Arabako campusean abian jarri duten "Euskal wikipedia hornitzen" lantegi eta topaketan?--Assar; (erantzun hemen) 07:12, 5 azaroa 2015 (UTC)

Barkatu, orain ikusi dut Xabier Armendaritzen izena. --Assar; (erantzun hemen) 07:13, 5 azaroa 2015 (UTC)
Bai, UEUtik deitu zidaten, eta pozik hartu nuen zeregin hori. Berez ez da topaketa, baizik eta ikastaroa eta lantegia. Horregatik, uste dut berez ez dagokiola topaketen orrian agertzea, baina hemen bestelako iritzia nagusitzen bada, arduratuko naiz informazioa hor jartzeaz. --Xabier Armendaritz 2015-11-05, 10:07 (UTC)
Ikastaroa eta lantegia ez ezik, badago zientziaren inguruko kontzeptuaren baten inguruko artikulua sortzeko lehiaketa bat. Hori interesgarria iruditzen zait jarduera bezala. Topaketen orrirako egokia dela uste dut. Ea jendea gerturatzen den! -Xabier Cañas (eztabaida) 20:12, 5 azaroa 2015 (UTC)
Ez dakit ea lehiaketa irekia den, ala jarduera osoan parte hartu dutenentzat soilik. Oraintxe galdetuko diet. --Xabier Armendaritz 2015-11-05, 20:34 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Gaur, asteazkena, azken unean abisatu didate bihar ez dela jarduera hau hasiko. Berandu samar... jakinarazi didate hiru lagunek baino ez dutela izena eman, eta horrenbestez bertan behera geratu dela biharko saioa. Ez dakite ea beste bi saioak aurrera aterako diren.

Gainera, egun hauetan xehetasun gehiago jakin nahian ibili naiz, baina gaur arte ez didate erantzun (ez dakit zein tokitan huts egin duen antolakuntzak, baina badirudi ez dutela asmatu lan hori oso txukun egiten). Besteak beste, esan didate lehiaketa, egiten baldin bada, irekia izango dela, asmo hori dutela. Argibide gehiago ematen didaten bezain laster, hemen jakinaraziko dizuet. --Xabier Armendaritz 2015-11-11, 23:14 (UTC)

Gaur berriro adierazi didate lehiaketan edonork parte hartu ahalko duela. Haatik, oraindik ere (ene!) ziur ez dakite etziko saioa egingo ote den... beraz, abenduaren 3ko lehiaketa hori egingo denik ez nuke, bada, oso segurutzat joko... --Xabier Armendaritz 2015-11-17, 17:55 (UTC)
Azkenean, izena emandakoak hiru besterik ez zirela eta, bertan behera geratu da guztia, gaur eguerdian jakinarazi didatenez. Hala ere, UEUren aldetik badago interesa, aurrerago beste zerbait egiteko. Egin daitezkeen jarduerei buruz inork ideiarik izanez gero, gustura jasoko lukete. --Xabier Armendaritz 2015-12-02, 22:50 (UTC)

Community Wishlist Survey[aldatu iturburu kodea]

Community Tech Team via MediaWiki message delivery (eztabaida) 21:58, 9 azaroa 2015 (UTC)

Wikimania 2016 scholarships ambassadors needed[aldatu iturburu kodea]

Hello! Wikimania 2016 scholarships will soon be open; by the end of the week we'll form the committee and we need your help, see Scholarship committee for details.

If you want to carefully review nearly a thousand applications in January, you might be a perfect committee member. Otherwise, you can volunteer as "ambassador": you will observe all the committee activities, ensure that people from your language or project manage to apply for a scholarship, translate scholarship applications written in your language to English and so on. Ambassadors are allowed to ask for a scholarship, unlike committee members.

Wikimania 2016 scholarships subteam 10:48, 10 azaroa 2015 (UTC)

Durango 2015/12/06ko bilkurarako ideiak eta kezkak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denak, esan bezala, hona hemen idatziz jarri ditudan ideia batzuk, eztabaidatu edo hobetzeko: Iñaki LL (eztabaida) 22:34, 12 azaroa 2015 (UTC)

AHULDADEAK:

  • Talde eragilerik ez, sakabanaketa
  • Banako gutxi batzuen ekarpenak, dinamika motela
  • Kezka egungo artikuluen kalitatearekin (forma, edukia): fidagarritasuna, ulermena,…
  • Erreferentzia bibliografikorik eza
  • EU WP ez da euskaldunentzat erreferentziala
  • Oinarrizko zenbait artikuluren falta
  • Gipuzkoarrak gehienak, EHko lurralde gehiagoren presentzia urria
  • Denbora falta

INDARGUNEAK:

  • Artikulu kopuru handia
  • EU WP dinamizatzeko gogoa, taldea sortzeko aukera
  • Orain arteko interesdun gehienen gertutasun geografikoa (Donostia)
  • Kultura eta unibertsitate-erakundeekin harremana daukaten wikilariak
  • Independentzia

AUKERAK:

  • ES Wikimediarekin askotariko harreman aukerak aztertu
  • Board of Trusteesen nolabaiteko laguntza (dirua, merchandisinga,…) jaso
  • Donostia 2016an, nazioarteko herri gutxituen programa batean parte hartu (wikilari egoiliarra)
  • Donostia 2016ren bidez, egoiliar batek artikuluak sortu eta materialak digitalizatzea aztertu (museoak…), beka
  • Unibertsitate eta ikastetxeekin lankidetzan WP edukiz aberastea (ikasleen parte-hartzea: gai zehatzei buruzko idatzizko

proiektuak)

  • WPren partaidetza-oinarria zabaldu eta edizioa bultzatzeko tailerrak, prestakuntza eman (goikoari lotuta, adibidez)
  • Zereginak banatu, nork zer
  • Diruz laguntzeko kuota
  • Iparralde eta beste lurralde batzuetako idazleak erakarri (itzultzaileak, adibidez)

MEHATXUAK:

  • Dirua ematen duten erakundeekiko menpekotasuna sortu
  • Helburu anbiziotsuegiak jarrita, nekatu / erre
  • "Gipuzkoarregia"


Nahiko ados Iñakik egin duen diagnostikoarekin. Uste dut Durangoko topaketan (2015-12-6an) badugula zertaz hausnartu. -Josu (eztabaida) 13:16, 13 azaroa 2015 (UTC)
Lan ederra, Iñaki!! -Xabier Cañas (eztabaida) 13:44, 13 azaroa 2015 (UTC)
Ados, diagnostikoarekin.
Halere, nire iritziz euskarazko Wikipediaren ahuldaderik handiena nabarmenki eta datu denen gainetik harreta berezia merezi duena erabiltzaile aktibo masa kritiko sendo eta gutxieneko kopuru batekoa ez izatean datza. Erabiltzaile aktiboen kopurua hazi ezkero, bestelako erregistroak eta ahuldadeak bere kaxa hobetuko direla iritzi dut.
Hori hobetzeko Eusko Jaurlaritza, eta zorionez maiatzetik Nafarroako Gobernuaren, edota Aldundien, udalen eta tokian-tokiko komunitate eta elkarte euskaltzale eta kulturalen partehartzean datza: topaguneak eta ikastaroak bultza ditzaten, eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak euskarazko Wikipediari buruzko ikastaroak ikastetxeetan txertatu eta erabiltzaile gazteak erakarri ditzaten. Hortan, Kataluniako Generalitateak katalanezko Wikipedia ikastetxeetan txertatu izanaren eredua dago.
Bestelakoan, euskarazko Wikipedia orain arteko sorgin-gurpilean etengabe jira-biraka arituko dela uste dut.
-Euskaldunaa (eztabaida) 08:28, 19 azaroa 2015 (UTC)

Programa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi!

Igandeko topaketaren behin-betiko programa hau izango da:

Eguna: Abenduaren 6a Lekua: Kabi@ gunea. Karpa bat jarriko dute gune bezala erakustoki nagusiaren ondoan dagoen plazan eta bertan egingo dira topaketak.

Bi ordenagailu, proiektorea eta pantaila eskura izango dugu.


  • 10:00-11:30: Herripediak eta auzopediak: praktika egokiak.

Helburua: auzopedia eta herripedietan izandako esperientzietatik abiatuta, etorkizunerako praktika egokien gida bat egitea.

Gonbidatuak: Larraizi (Ernest Lluch kultur etxeko liburuzaina-Amarapedia); Ziortza Onaindia (Iurretako Herri Bibliotekako liburuzaina - Iurretapedia); Sorapediako ordezkari bat eta Usurbilpediako ordezkari bat. Parte hartzea irekia da. Dokumentu bat positiboak izan diren praktikekin osatuko da etorkizunean tankera honetako ekimenak egin nahi dituztenak jarraibide batzuk eskura izan ditzaten.


  • 11:30-13:30: WEBI (Wikilari Euskaldunen Bilera Irekia): behar eta ahal al du Euskarazko Wikipediak antolakuntza bat?

Helburua: Euskal Wikipediaren egoeraren analisia egitea eta elkarte baten bideragarritasuna baloratzea. Topaketa irekia euskarazko wikilari eta Wikipedia erabiltzaileentzat. Gutxi gora beherako gai ordena:

  • Helburua finkatu.
  • Egoeraren analisi bateratua egin, Ahultasun, Indarguna, Aukera eta Arrisku metodologiaren bitartez.
  • Galdera hauek erantzun: nork, noiz, norekin, nola, zer eta zertarako.
  • Bideragarritasuna baloratu, eta beharrezkoa balitz, hurrengo urratsak finkatu.
  • Ondorioak dokumentu batean bildu eta komunitateari jakinaztea.

Espero dut igandean elkar ikusteko aukera izatea, eta anima zaitezte parte hartzera! Asteburu polita pasa! -Xabier Cañas (eztabaida) 16:26, 4 abendua 2015 (UTC)

Harassment consultation[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

The Community Advocacy team the Wikimedia Foundation has opened a consultation on the topic of harassment on Meta. The consultation period is intended to run for one month from today, November 16, and end on December 17. Please share your thoughts there on harassment-related issues facing our communities and potential solutions. (Note: this consultation is not intended to evaluate specific cases of harassment, but rather to discuss the problem of harassment itself.)

Regards, Community Advocacy, Wikimedia Foundation

Frantziako eskualde/kantonamendu berriak (2016ko urtarrilaren 1etik aurrera)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, 2016eko urtarrilaren 1etik aurrera Frantziako Estatuak bere eskualdeak 22tik 13ra murriztuko ditu (adibidez, Ipar EH-k parte hartzen duen Akitania, Akitania-Limousin-Poitou-Charentes bihurtuko da, etab.). Horretaz gain, 2015eko kantonamenduetako hauteskundeez geroztik, kantonamenduak 4035etik 2054ra pasa ziren (Ipar EH-n aldaketa ugari, zerbait hasi nintzen sortzen Pirinio Atlantikoetako kantonamenduak...). Laister, bot baten laguntza beharko dugu Ipar EHko artikuluak aldatzeko, estatu frantses guztiko udalerrietako infotaulak aldatzeko, eskualde eta kantonamendu berrien artikuluak sortzeko, zaharrak birkategorizatzeko, etab. Badugu lan pixka bat.
P.D. Gainera euskal kantonamendu berrien euskal izenak ere definitu behar ditugu. fr:Canton de Montagne Basque --> Euskal Mendialdea kantonamendua???? --An13sa 20:03, 20 azaroa 2015 (UTC)

Agian zerrenda egin beharko da, aldaketa guztiak ahalik eta azkarren egiteko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:25, 20 azaroa 2015 (UTC)
Hemen darabiltzagun irizpideak aintzat hartuta (WP:euskal eta orain arteko kantonamenduen izenak, alegia), Canton de Montagne Basque = Euskal Herriko Mendialdeko kantonamendua egin beharko genuke. Bat nator Theklanekin, lehenengo Euskal Herriko kantonamenduen euskal izenen zerrenda egin beharko genuke, gero beste guztia ondo bideratzeko. --Xabier Armendaritz 2015-11-20, 21:33 (UTC)

Iurretapedia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi:

Batzuk dagoeneko jakingo duzuen arrean, jakizue badela Iurretapedia izeneko proiektu bat Iurreta herriaren inguruan. Ekimena Ziortza Oinaindiak, bertako Herri Bibliotekako arduradunak, atera du aurrera eta sekulako lana egin dute herriko elkarte, erakunde eta banakoekin. Lehen helburua gaur egun Iurretari buruz euskarazko Wikipedian dagoen artikulua hobetzea da. Era berean, Iurretari lotutako beste gai batzuk ere garatu nahi dira (auzoak, eskolak, elkarteak...). Orain trebakuntza lantegiekin hasi gara eta nik neuk emango ditut gaur eta bihar bitartean. Ez harritu, beraz, horregatik erabiltzaile erregistro berriak eta frogazko aldaketak ikusten badituzue. Gaizki dauden aldaketak saiatuko naiz ikastaroaren ondoren aldatzen, baina bat-batean aldatzen badituzue, ba askoz hobeto, horrelako ikusiko dute Wikipediaren benetako funtzionamendua zein den. Ikastaroak, bi ordukoak baino ez direnez eta zenbait kasutan informatikarekin esperientzia gutxi duen jendea dagoenez, Ikusizko Editorea erabiltzen ari gara.

Abenduaren 12an edizio topaketa izango da (maratoi hitza nekea ekartzen du gogora), 10:00-14:00 bitarte. Aukera bat izango da elkarren artean Iurretako artikulua hobetzeko, baina batez ere lanaren bitartez elkarrekin topatzeko eta disfrutatzeko. Kafea eta pastak ziurtatuak. Etorri nahi duen guztia ongi etorria izango da. Info guztia hemen.

aio --Xabier Cañas (eztabaida) 18:45, 25 azaroa 2015 (UTC)

This is a message regarding the proposed 2015 Free Bassel banner. Translations are available.

Hi everyone,

This is to inform all Wikimedia contributors that a straw poll seeking your involvement has just been started on Meta-Wiki.

As some of your might be aware, a small group of Wikimedia volunteers have proposed a banner campaign informing Wikipedia readers about the urgent situation of our fellow Wikipedian, open source software developer and Creative Commons activist, Bassel Khartabil. An exemplary banner and an explanatory page have now been prepared, and translated into about half a dozen languages by volunteer translators.

We are seeking your involvement to decide if the global Wikimedia community approves starting a banner campaign asking Wikipedia readers to call on the Syrian government to release Bassel from prison. We understand that a campaign like this would be unprecedented in Wikipedia's history, which is why we're seeking the widest possible consensus among the community.

Given Bassel's urgent situation and the resulting tight schedule, we ask everyone to get involved with the poll and the discussion to the widest possible extent, and to promote it among your communities as soon as possible.

(Apologies for writing in English; please kindly translate this message into your own language.)

Thank you for your participation!

Posted by the MediaWiki message delivery 21:47, 25 November 2015 (UTC) • TranslateGet help

Community Wishlist Survey[aldatu iturburu kodea]

MediaWiki message delivery (eztabaida) 14:39, 1 abendua 2015 (UTC)

Commonseko kategoriak edozein hizkuntzetara itzuli ahal izateko eskaera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Elisardojm lankideak mezu bat utzi du Enbaxadan honen berri emanez. Berak, hobekuntzen inkestaren barruan, Commonseko kategorietako izenak edozein hizkuntzatara itzuli ahal izatea proposatu zuen. Horren aldekoak bazarete, Klik egin hemen. Bozketa abenduaren 14an amaitzen da. Ondo izan. -Xabier Cañas (eztabaida) 11:41, 8 abendua 2015 (UTC)

Euskal Wikilarien Elkartea sortzeko lehen bilera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, guztioi:

Joan den igandean Durangon Wikilari Euskaldunen Bilkura Irekia horretan Euskal Wikilarien Elkartea sortzearen inguruan mintzatu ginen. Eztabaide horretan Iñaki LL, Josu, Zuiarra, Josu Aztiria, Egoitz, Aitzol eta Xabier Cañasek parte hartu genuen. Honekin batera bertan hitz egindakoaren laburpena doakizue. Zerbait ez badut ondo jaso, mesedez alda ezazue hemen bertan.

Wikilari Elkartea bai/ez?[aldatu iturburu kodea]

Analisia[aldatu iturburu kodea]

Txokoan Iñaki LL-ek egindako Ahultasun, Indargune, Aukera eta Arriskuen azterketaren harira eztabaida bat egin zen eta bertako zenbait puntu garatu ziren. Orokorrean, ahultasun larriena wikilari kopuru txikia da. Komunitatea txikia da eta ez du nahiko genukeen lankide kopurua: 25 lankidek baino ez dute 50 edizio baino gehiago egin azken hilabetean. Beste Wikipediekin konparaketa eginez gero, zenbaki absolutuetan nahiko behean gaude, nahiz eta hiztun kopuruarekin alderatuz, nahiko emaitza txukuna ateratzen den. Horrez gain, ikusten da zenbait wikilarik editatzeari utzi diotela azken urteotan eta administratzaileekin ere gauza bera gertatzen dela: badira 10, baina praktikan 3 edo 4 baino ez dira horretan jarduten. Uztearen arrazoiak ezezagunak dira, baina ikusten dugu onarpen eta ikusgarritasun faltak eragina izan dezakeela norberak editatzeko duen motibazioan. Motibazio hori epe ertain eta luzean mantentzeko beharrezkoa dela elikatzea ediziogintza hutsaz harago doazen ekimenekin, izan ere, ediziogintza hori oso lan bakartia eta isila baita.

Aukeren artean, inguruan dugun egitura instituzionala dago. Aliantzak bilatzea izango litzateke euskarazko wikipediak duen aukera handi bat: hezkuntza arloan (Unibertsitateak eta Bigarren Hezkuntza, ), kultura arloan (Liburutegiak, Museoak, Artxiboak…), erakundeak (Aldundiak, Jaurlaritza, Aranzadi, Eusko Ikaskuntza…)

Wikipedia sistema[aldatu iturburu kodea]

Wikipedia ez da bakarrik bertan idazten dutenak. Hor ere kontuan hartu behar dira irakurtzen dutenak eta erabiltzen dutenak (ikastetxeak…). Inportantea da haiekin lotura bat izatea lankideen lana irakurlearen beharrekin bateratzeko eta horren inguruko berariazko proiektuak sortzeko. Aintzat hartu behar da ezagutzaren kate osoa: ezagutzaren sorkuntza, ekoizpena, hedapena eta erabilera edo kontsumoa.

Elkartea bai eta zertarako?[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedia Elkartearen (izena zehazteke) helburu nagusia euskarazko Wikipedia sustatzea da, bai ekoizpenean eta baita erabilpenean ere. Elkarte honen ezin du inolaz ere ordezkatzen wikilarien komunitatea. Wikipediaren inguruko eztabaidak eta abar bertan gertatu behar dira, bertako txokoan. Elkartearen zeregina hori sustatzea da. Bi dimentsiotan emango litzateke sustapena:

Barne dimentsioa:

  • Lankide berriak lortu
  • Galdutakoak berreskuratu
  • Artikuluen kalitatea hobetu eta lehentasunak ezarri.
  • Egitura sortu, diagnostikoa egin eta estrategiak finkatu.

Kanpo dimentsioa:

  • Erabilera sustatzea
  • Euskarazko Wikipedia gizarteratzea (hedabideetan, erakundeetan…) eta erreferentzialtasuna ematea erakundeen aurrean.
  • Wikimedia Fundazioaren onarpen mailaren bat lortzea talde bezala.


Alde onak

  • Diru laguntzak eskatu ahal izatea ekimenak antolatzeko.
  • Wikilarien arteko elkarlana erraztu eta bizkortu.
  • Erakunde publikoekin elkarlana.
  • Irudi aldetik, euskarazko Wikipediaren irudi positiboa hedatu.
  • Wikimedia Fundazioaren errekonozimendua eta horrek dakarrena (materialak, asesoramendua…) lortzea. Epe luze-ertainean Amicalen antzera Erakunde Tematiko izatea litzateke; bitartean, posible da Erabiltzaile Talde bezala eratzea.
  • Beste Wikimedia elkarteekiko eragin eremuak zedarritzea eta maila bereko harremanak garatu ahal izatea (WM Espainia eta Frantzia).

Alde txarrak

  • Burokrazia, planifikazioa, denbora
  • Jende gutxi egotea eta daudenak horretan erretzea. Horregatik inportantea da helburuak eta ekimenak ondo neurtzea eta norberaren disponibilitatea ondo zedarritzea. Ezingo dugu helburu guztiak bat-batean eta era berean bete.

Arriskuak

  • Morrontza dirua ematen dutenekiko.

Aukerak

  • Donostia 2016 Hiriburutza egitasmoak Wikipediaren inguruan duen proiektua (Donostiapedia) baliatzea Euskarazko Wikipediarentzat palanka bezala. Diruaz gain giza baliabideak jarri ditzakete urte horretako egitasmoak aurrera ateratzeko.

Elkarte batek behar dituen gutxieneko egiturak[aldatu iturburu kodea]

Baliabide materialak: egoitza (edozein bazkideren egoitza izan daiteke) Giza baliabideak: lehendakaria, idazkaria eta diruzaina. Horrez gain bokalak ere badaude. Gutxieneko egitura 5 pertsonakoa dela uste dugu.

Ondorioa[aldatu iturburu kodea]

Goian aipatzen diren horiek dira Durangon bildu garenok hitz egindakoaren laburpena. Elkartea sortzearen ideiarekin aurrera egin nahi dugu. 5eko kopuru gutxieneko horretara iritsi beharko gara horretarako. Batzuk dedikazio handiagoa izango dute, eta batzuk, bat ere ez. Kontua da, guztiok, denbora jartzearekin edo izena jartze soilarekin, ahalmena batzen eta euskarazko Wikipedia indartzen dugula. Guztion ahalmenak elkartuta ikusiko genuke zein izan daiteken elkartearen irismena eta indarra. Gonbitea luzatu nahi dizuegu wikilari guztioi asmo honetan sartzeko. Gabonen ondoren, urtarrilean, beste bilera bat egiteko asmoa dugu helburu zehatzagoak eta estatutuak lantzeko. Zer deritzozue? -Xabier Cañas (eztabaida) 14:47, 9 abendua 2015 (UTC)

Erantzunak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Xabier. Lan ona eta txukuna egin duzue. Ni neu ezin izan nintzen joan baina ia urtarrilean edo hurrengoan ikusten bagaren. Ados nago idatzitako guztiarekin. Zeozer gehitzekotan inguruetako erderek duten indar eta prestigioa gehituko nuke. Bistan denez euskaldun asko gaztelania, (iparraldekoek frantsesa) eta neurri txikiago batean ingelesa erabiltzen dute informazioa lortzeko, euskaldunok gutxienez bi hizkuntza menperatzen ditugulako eta askotan informazio osatuagoa dagoelako hizkuntza horietan. Ondo segi.

-Oraina (eztabaida) 16:42, 9 abendua 2015 (UTC)

Eskerrik asko ekimen hau abiatzeko zuen denbora oparitu duzuen wikilarioi. Nabari da probetxuzko bilera izan zela; orain, are pena handiagoa ematen dit Durangora joan ahal ez izanak. Eztabaidarako pare bat gogoeta:

  • Editatzeari uzteko arrazoiei dagokienez, lehenago aktibo izan diren batzuekin hitz eginda eta beste hainbat boluntario lanetan zer gertatzen den ikusita, uste dut ez dela onarpen eta ikusgarritasun falta, baizik eta nekea (egunez egun beti gauza berdintsuak egiten ibiltzeaz aspertu egiten baita jendea) eta bizitzako beste arlo batzuei denbora eskaini beharra. Edozein elkartetan (dela atletismo klub bat, dela esperantista talde bat, dela...), kide batzuek elkartea utzi eta beste interes eta behar batzuk lantzera jotzen dute urteen buruan; kontua da joaten diren horiek bezainbeste edo gehiago izatea sartzen diren kide berriak. Hain zuzen ere, Euskal Wikipedian batik bat kide berriak erakartzen hobetu beharko genukeela uste dut.
  • Kide berriak erakartzeko tresna interesgarria izan daiteke sortu nahi den elkarte hori.

Oraingoz elkartea sortzeko lana ondo bideratuta doala uste dut. Horretan ezin dut askorik lagundu, tamalez. Izan ere, ni oraintxe nahiko lotuta nago (eta egongo naiz, segur aski). Bilerak Kuartangon edo Gasteizen egiten ez badira, nekez joan ahal izango dut; eta, gainera, bestela ere denbora askorik ez dut eskaini ahal izango elkartea sortzeko lanerako. Ahal dudan apurra laguntzen saiatuko naiz, hala ere. --Xabier Armendaritz 2015-12-09, 17:16 (UTC)

Guztiz ados aurreko guztiarekin. Nik ere ahal dudan neurrian laguntzen (eta nire ikuspegia ematen) saiatuko naiz. Gauzatxo bat: tristea litzateke elkartean emakumeak soilik izatea, ea emakumeak ere hurbiltzen diren. - --Joxemai; (erantzunak) 13:12, 10 abendua 2015 (UTC)
Interes handiz irakurri dut Durangon hitzegindakoa eta esandakoarekin ados, ni ere elkartea sortzearen alde. Hurrengo bilera batetara joateko gogoz, denboraz ere sobra ibiliko ez naizen arren (oposaketak datozkigu Hezkuntzan). --Gartxoak (eztabaida) 19:41, 10 abendua 2015 (UTC)

Urtarrileko bilera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Urtarrileko bilerarako joango gara datak eta kokapena zehazten. Badira hainbat lan aurretik egiteko (estatutu ereduak begiratu, helburu zehatzagoak finkatu, beste elkarteen funtzionamendua ikusi...). Guzti horiek bilera aurretik landu ditzakegu.

Kideen inguruan, bakoitzak ahal duenarekin lagundu dezake. Pertsonalki, 2016an zehar behintzat denbora zerbait izango dut honetara emateko. Dena den, hori bezain inportantea iruditzen zait zuetako askoren iritziak eta irizpideak. Hemen interesa azaldu dugunokin nahikoa da aurrera egiteko, baina interesgarria litzateke kide gehiago biltzea, lurraldearen eta sexuaren araberako gutxieneko ordezkaritza izateko. Gauza desberdinak dira baina, Wikimedia erabiltzaile talde bezala eratzeko logo proposamen bat sortu dut (ingelesez), ea zer iruditzen zaizuen.

Euskarazko erabiltzaile taldearen logo proposamena

Gaur gaurkoz, hauek gaude elkartea osatzeko:

-Xabier Cañas (eztabaida) 14:30, 15 abendua 2015 (UTC)

Kaixo! Ni Gabonetako oporrak arte gaizki ibiliko naiz denboraz, baina urtarrilean denbora gehiago eskaini ahal izango diot. Badirudi Wikipedia proiektuak 15 urte beteko dituela datorren urteko urtarrilaren 15ean. Hemen duzue urteurrena ospatzeko sortu duten orria: Wikipedia 15. Euskarazko Wikipediak, ordea, 2016ko abenduaren 6an beteko ditu 15 urte oker ez banaiz. Polita litzateke ordurako wikilari elkartea martxan egotea. -Zuiarra (eztabaida) 16:27, 15 abendua 2015 (UTC)
Kaixo! Bai, uste dut elkartea sortzea ona izan daitekeela kide gehiago biltzeko. Eta bai, lurraldearen eta sexuaren araberako gutxieneko ordezkaritza lortzea helburu izan behar da. Oker ez banago goiko izenen artean ez dago neskarik. Lurralde guztietako ordezkaririk? Hutsune horiek betetzeko editore aktiborik dago? Edo izan den bat eta orain aktibo ez dena? Inork ezagutzen du horrelakorik? Ksarasola (eztabaida) 00:31, 28 abendua 2015 (UTC)
Bestalde, elkartearen zereginetako bat noizean behin (hilero?) prentsan edo sare sozialetan Euskal Wikipediako parte bat ematea izan liteke: zenbat artikulu berri sortu dira? zeintzuk izan dira editore langileenak? zein izan den artikulu berri ikusiena? zeintzuk izan diren artikulu ikusienak denen artean? zeintzuk izan ziren egileak? Badakit datu horiek (eta azalekoak) denen eskura egoten direla han edo hemen, baina datu horiek batu, interesgarrienak bereizi eta beste nonbait plazaratzea interesgarria izan daitekeela uste dut. Saiatu gaitezke ezkutuan lanean dabiltzanen ekarpenak bisualizatzen. Horrela agian kide gehiago erakarriko genituzke, ez dakit. Ksarasola (eztabaida) 00:31, 28 abendua 2015 (UTC)
Uste dut komunikazioaren atala lan ildoetako bat izan behar duela estrategia orokorraren barruan. Hor ere ikusi beharko genuke zer eta nola komunikatu, eta batez ere, zenbat denbora eta baliabide ditugun horretarako. Horretan Amicalen esperientzia eredu izan daiteke ere, tokian tokiko baldintzak kontuan hartuta. Sare sozialek beren zirimiri funtzioa egin dezakete, eta aldiz, urteko jarduera txosten batek (beharrezkoa Fundazioaren onarpena nahi bada) prentsa dosier baten lana erraztu dezake. -Xabier Cañas (eztabaida) 19:45, 28 abendua 2015 (UTC)
Aupa! Duela hilabete batzuek wikipediaren APIarekin jolasean hasi eta Twitterreko @wikidosia txiobota sortu nuen. Hasiera batean egunean bitan, 9:00 eta 21:00tan, ausazko artikuluak txiokatzen zituen. Gaurtik aurrera aurreko eguneko euskarazko wikipediako artikulu irakurrienen zerrenda ere txiokatzen du eguerdi oro. Weba ere sortu diot (wikidosia.aldatsa.eus), bertan azalpen batzuek eta egun bakoitzeko euskarazko wikipediako 100 artikulurik irakurrienen zerrenda ikus daiteke. Aurrera begira APIarekin saltseatzen jarraitu eta ezaugarri gehiago gehitzeko asmoa daukat, artikuluen ikustaldien eboluzioa denboran zehar, artikuluen ikustaldien arteko konparazioak egiteko aukera... Wikidosia GNU GPL v3 lizentzia duen software librea da eta kodea Github-en dago, norbaitek garapenean lagundu nahi badit ongietorria izango da. Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 20:06, 28 abendua 2015 (UTC)
Ikaragarria! Bejondeizula Asier!! Oso erakargarria. -Xabier Cañas (eztabaida) 20:40, 29 abendua 2015 (UTC)
Eskerrik asko, Olentzero! 2015ean ez dizut besterik eskatuko  ;-)
2016an... agian ikastarotxo bat antolatu liteke horrelako wikibotak edota txiobotak sortzen ikasteko Ksarasola (eztabaida) 10:34, 31 abendua 2015 (UTC)

Goiko atal batean aipatu den bezala, lurraldeen eta generoaren aldetik oreka lortzea garrantzitsua da. Adibide bat jartzearren, 2008an Commmons-en Basque Country kategoria = Euskal Herria bezala definitzeko izan genuen eztabaidan, horren aldekook izan genuen ahulguneetako bat izan zen Iparraldeko wikipedialaririk ez zegoela eztabaidan. Niri dagokidanez, arabarra naiz eta uste dut nahiko ordezkaritza dugula Xabier Armendaritzekin, orain gutxiago parte hartzen duen Unai Fdz. Betoñorekin eta zuiarra dela suposatzen dudan Zuiarrarekin. Emakumeei dagokienez, ezagutzen dudan lankide aktibo iraunkor bakarra Koro da.--Assar; (erantzun hemen) 13:30, 31 abendua 2015 (UTC)

Bilera hitzordua[aldatu iturburu kodea]

Lankide batzuekin hizketan, bilera urtarrilean egiteko 3 data posible ikusten ditugu:

1. Urtarrilaren 15ean, ostirala, arratsaldean. Justu egun horretan Wikipediak 15 urte betetzen ditu, eta munduan zehar hainbat ekitaldi egingo dira horren inguruan. Polita litzateke elkartearen eraketa bilera egun horrekin bat egitea, eta horrela, ekitaldien programan iragarri. Badaezpada, sartu dut zerbait Meta-wikin ekitaldien atalean eta San Telmo Museoan aretoa erreserbatua dut. Honekin batera posible litzateke Museoaren oihal atzeko bistaren bat antolatzea bileraren ondoren.

2. Urtarrilaren 23an, larunbata, goizean. Wikipediako urteurrenetik ez dago oso urrun eta agian barruan ere sartu daiteke.

3. Urtarrilaren 30ean, larunbata, goizean. Aurrekoaren gauza bera.

Bilera Donostian egingo nuke, aukera baitaukagu Kultura Hiriburutzaren barruan, Wikipediari dagokion egitasmoaren barruan, jardueraren bat horrekin batera aurkezteko (Haur eta Gazte Literatura proiektua; Uliako lore-baratzeena... ). Egun horietatik zeintzuetan ahal dugun adierazi dezakegu bozketa bidez eta aldeko gehien dituena aukeratu? -Xabier Cañas (eztabaida) 19:45, 28 abendua 2015 (UTC)

Kaixo guztioi. Hau aurrera doa eta proiektua gauzhatzeko aukera izango dugu hurrengo bileran. Niri aipatutako hiru datak (urtarrilaren 15ean, urtarrilaren 23an eta 30ean) ondo datozkit. Ea besteek zer esaten duten...--Josu (eztabaida) 21:20, 28 abendua 2015 (UTC)
Iepa! Barka orain arte idatzi ez izana, baina beno, pixka bat nirera ibili naiz. Niregatik urtarrilaren 15eko plana polita izan daiteke. Bisita antola badaiteke, ba askoz interesgarriagoa! -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:35, 29 abendua 2015 (UTC)
Eu! Nahiz eta galduta nabilen azkenaldian, saiatuko naiz joaten. --Janfri; bai esan? 18:46, 29 abendua 2015 (UTC)
Eta bide batez, baldin banoa, orain dela urte batzuk Wikipediak jasotako Argia Saria eramango dut, bada garaia beste norbaiti lekukoa pasatzeko... --Janfri; bai esan? 18:53, 29 abendua 2015 (UTC)
Egin ditzakegu mila zati eta enkantean jarri. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:04, 29 abendua 2015 (UTC)
Kaixo! Ustekabekorik ez bada, hantxe izango naiz urtarrilaren 15ean. -Zuiarra (eztabaida) 22:36, 29 abendua 2015 (UTC)
Ufa, gauza pila bat izango dira 2016 hasten dela eta, batez ere 19tik aurrera, eta nik zeharka konpromiso batzuk izango ditut. Niretzat txarrena ez dena, 23 da larunbat goizean; 15era ere ager naiteke, baina orduaren eta nire lan-kargaren arabera. -Iñaki LL (eztabaida) 10:39, 31 abendua 2015 (UTC)
Aupa, nik seguru asko ezingo dut aktiboki (presentzialki) parte hartu bileretan eta sortu nahi den elkarte berrian, baina guztiz ados nago horren beharraz , betiere elkarte hori martxan mantentzeko adina lagun eta indar batzea lortzen bada. Ahal dudan neurrian lagunduko dut.--Assar; (erantzun hemen) 13:08, 31 abendua 2015 (UTC)
Aupa. Nik 15ean ahal dut baina 23an ez. Ia zer edo zer egiten badugun.-Oraina (eztabaida) 18:17, 8 urtarrila 2016 (UTC)
Urtarrilak 15 17:00etan San Telmo Museoan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi: Goian aipatutakoen arabera, datarik egokiena urtarrilaren 15a, hain justu ere Wikipediaren sorkuntzaren 15. urteurrenaren data. San Telmo Museoaren barruan bi toki ditugu posible, liburutegia edo hitzaldi aretoa. Bat edo beste joango garenon kopuruaren arabera hartuko dugu. Ondoren badago aukera bisita egiteko, edo beste era bateko ekitaldiren bat egiteko (aurkezpenak...). Hori joango gara zehazten astean zehar, baina inportanteena elkartea osatzeko bilera hori da. Gogoratu dagoeneko Meta-Wikin estatutuen zirriborroa eta beste zenbait puntu digula garatzeko eta bilerara prestatuta eramateko. Ezin duzuenak etorri, parte hartu dezakezue Metako eremu horretan. Zenbat izango garen eta areto bat edo beste erreserbatze aldera, zerrenda bat egingo dugu. Erantzun duzuenak dagoeneko kokatu zaituztet, eta gainerakook, joan mesedez zuen izena jartzen. -Xabier Cañas (eztabaida) 21:46, 9 urtarrila 2016 (UTC)

Programa:

  • 17:00-18:45: Wikilarien elkartea Sortzeko bilera San Telmo Museoko liburutegian.
  • 18:45-19:00: Donostiapediaren aurkezpen laburra Aitzol Astigarragaren eskutik.
  • 19:00-19:45: Museoari Bisita gidatua Iñaki LL lankidearen eskutik, fondoak eta funtzionamendua ezagutzeko.


Joango naiz

Agian

Ezin dut

Maite Goñí ezingo da bilerara joan baina elkartean izena emateko prest dagoela esan du eta komunikazioaren alorrean laguntzeko prest. Horrez gain, biharko Azpimarran elkartearen asmoa aipatuko du. --Xabier Cañas (eztabaida) 13:20, 13 urtarrila 2016 (UTC)

Bilera edukiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Hitzordua adosteaz gain, bertan tratatu beha ditugun edukiak lantzen joatea komeni da. Horretarako, eta txoko hau gai honekin gehiegi ez betetzeko, orri bat sortu dut Meta-Wiki, Basque Wikimedians User Group, bertan taldearen aurkezpen laburra agertzen da. Ingelesez dago hori, eta hizkuntza horretan ziurtasun gutxi dudanez, akats dexente egon daitezke. Aurkezpenaren azpian 3 atal daude, euskaraz. Horiek dira nik ustez landu behar ditugun 3 arlo nagusiak:

  1. Bylaws, estatutuak, hau da, atal organikoa non egitura, antolakuntza eta baliabideak zehazten diren. Azpiorri horretan Josu lankideak pasatako Jaurlaritzaren estatutu eredua sartu dut denok ikus dezagun. Azpiorri horren eztabaida orria erabili dezakegun bilera bitarte horren inguruko eztabaida aitzinatzeko.
  2. Misioa eta ikuspena: atal ideologiakoa da eta argi izan behar dugu hemen, helburu zehatzez harago, zertarako gauden, zergatik sortu garen, zein izango den gizarteari egingo digun ekarpena. Uste dut nahiko argi dugula, baina komeni da idatziz bermatzea.
  3. Programa: lan ildoak, estrategia, urteko programak.... Hau aurreko bileran landutako diagnositik atera dezakegu marko logiko baten gisa kausa-efektu arbol baten bitartez. Hortik ondo abiatuta, erreza izan beharko luke lan ildoak eta horiek barruan dauden ekintza motak identifikatzea. Hori baliabideekin uztartzen badugu, urteko lan egitasmo bat atera dezakegun.

Ondo al deritzozue? -Xabier Cañas (eztabaida) 11:46, 31 abendua 2015 (UTC)

Ondo deritzot. Nik Xabierrek Meta-Wikin sortu duen orrian (Basque Wikimedians User Group) nire ekarpen xumeak egin ditut. Elkarte berriaren estatutuetan, sarrera gisa, testu bat proposatzen dizuet. Halaber, helburu orokorrak ere idatzi ditut, eta baita Elkartearen eremu geografikoa ere. Ea zer iruditzen zaizuen....--Josu (eztabaida) 12:50, 31 abendua 2015 (UTC)
Ufa, bai, begiratuko. -Iñaki LL (eztabaida) 00:09, 5 urtarrila 2016 (UTC)
Programa izeneko atalean (Programa) proposamen batzuk ere egin ditut. --Josu (eztabaida) 14:33, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Argazkia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Nahiko lanpetuta nabil aste honetan eta ezingo dut bileraren laburpenik egin oraindik. Bi hitzetan esanda, dena lotuta dago baina lehendakaria falta zaigu! Xabier Armendaritz, zurekin asko gogoratu ginen ;-)

Meta-wikin dagoeneko sartu dut, baina hemen duzu talde argazkia! Guapoak izateko neska gehiago falta dira, baina tira, talde majoa!! --Xabier Cañas (eztabaida) 08:11, 19 urtarrila 2016 (UTC)

Janfri, Joxemai, Zuiarra, Iñaki LL, Gartxoak, Theklan, Josu, Xabier Cañas, Oraina eta Ksarasola. Lourdes Auzmendik ateratako argazkia

. Aitzolete minutu batzuk lehenago alde egin zuen bileratik.

Hamabi laguneko bilera, alajainaǃ Euskal Wikipediaren historian wikilari gehien bildu dituen bilera, oker ez banabil. Lehendakari kargurako, Lourdes hartuko nuke aukeran, baina inor animatzen ez bada eta elkartea sortzearen alde adostasun zabala lortu bada (bere ikuspegi kritikoarekin askotan oinak lurrean jartzen dizkigun Joxemairen iritzia interesatzen zait, bereziki), horretarako prest naukazue. --Xabier Armendaritz 2016-01-19, 10:01 (UTC)
Aupa Xabier Armendaritz eta konpainia. Datuetan akatz bat dago. Bileran 12 lagun batu ginen eta ez 11. Izenen artean Aitzolete falta da, pixka bat lehenago alde egin baitzuen. Beraz, bere izenaren idatzi dut.-Oraina (eztabaida) 16:04, 26 urtarrila 2016 (UTC)

Bilerako akta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Joan den ostiraleko bileraren akta egin dut Metan. Bota begiratu bat eta zerbait ondo jaso ez bada aipatu mesedez eztabaida orrian. Xabier Armendaritz for president!!

Akta hemen dago: Basque Wikimedians User Group/Aktak -Xabier Cañas (eztabaida) 09:22, 21 urtarrila 2016 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (December 2015)[aldatu iturburu kodea]


Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for, free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

  • Gale - multidisciplinary periodicals, newspapers, and reference sources - 10 accounts
  • Brill - academic e-books and journals in English, Dutch, and other languages - 25 accounts
  • Finnish Literature Society (in Finnish)
  • Magiran (in Farsi) - scientific journal articles - 100 articles
  • Civilica (in Farsi) - Iranian journal articles, seminars, and conferences - 50 accounts

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including EBSCO, DeGruyter, and Newspaperarchive.com. Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 01:01, 11 December 2015 (UTC)

Help us a start Wikipedia Library in your language! Email us at wikipedialibrary@wikimedia.org
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Azal Nagusiko atalen izenburuen tipografia aldaketaren proposamena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Euskarazko Wikipedia eta bestelako hizkuntza nagusienen Wikipedien Azaletako atalen izenburuak ikusten aritu naiz, eta Alemanezko Wikipedia eta besteren bat ez beste, geurea barne, atalen izenburuen bertako testuen tipografia berbera duen bakarra dela ohartu naiz, bai neurriz nahiz hizki motaz, izenburuak hizki lodiz Asteko irudia (Nabarmendutako artikulua, Asteko irudia, Ba al zenekien?...) eta testuak hizki arruntez egon arren.

Nire iritziz atalen izenburuen eta testuen tipografia berbera izatea ez da estekikoki oso ongi gelditzen, aldiz, tipografia ezberdina izan ezkero, izenburuek beste tipografia batean hizki handiagoz jarriz eta testuen tipografia bere hartan utziz, bai atalek nahiz orokorrean Azal Nagusiak itxura dotoregoa izango luke. Adibidez, nik ingelesezko Wikipediako Azal Nagusiko atalen tipografia gogoko dut: From today's featured article, In the news, Did you know..., On this day...).

Horregatik Azal Nagusiko atalen izenburuen tipografia aldaketa proposatu nahiko nuke.

-Euskaldunaa (eztabaida) 00:56, 14 abendua 2015 (UTC)

Aupa Euskalduna. Ados nago idatzi duzun guztiarekin.

-Oraina (eztabaida) 10:17, 14 abendua 2015 (UTC)

Bozkatzeko orria[aldatu iturburu kodea]

Goiko testua oso nahasia zenez, bozketa orri bat ireki dut, gauzak albait txukunen egite aldera. Gaur gauerditik aurrera, hemen bozkatu ahalko da:

Wikipedia:Bozketak/Azal nagusiko atalen izenburuen tipografia aldaketaren proposamena.

Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, hobeto. --Xabier Armendaritz 2015-12-14, 12:15 (UTC)

Aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Bozketa epea atzo gauerdian amaitu denez, administratzaileei proposamen bozkatuenaren araberako aldaketa burutzea eskatu nahiko nuke. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:16, 20 abendua 2015 (UTC)

Barkatu, neronek ere aldatu dezaketela oraintxe ikusi dut.
-Euskaldunaa (eztabaida) 23:06, 20 abendua 2015 (UTC)
Egina. --Xabier Armendaritz 2015-12-20, 23:41 (UTC)

Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 178. araua[aldatu iturburu kodea]

Oraintsu atera da argitara Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 178. araua: Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak. Beti bezala, oso jakingarria, euskaraz idazten dugunontzat.

Uste dut Euskal Wikipediari gehien eragiten diona hirugarren atala dela: «Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak». Izan ere, hauxe dio: «Bi herritar-izen edo jatorri-adjektibo koordinatu dira, baina lehenengoa, ezkerrekoa, forma jasoan agertu ohi da, -o letraz amaitua». Beraz, era honetako herritar izen edo jatorri-adjektibo konposatuak gomendatzen ditu: afro-asiar, albano-kosovar eta abar.

Beraz, arau hori beteko badugu, biografietako kategoria ugariren izenak aldatu beharko ditugu:

  • Afroamerikarrak‎ → Afro-amerikarrak
  • Alemaniar estatubatuarrak → Germano-estatubatuarrak
  • Euskal argentinarrak → Eusko-argentinarrak
  • eta abar.

Bestalde, oso kontuan izatekoa da gisa honetako erabilerak baztertzen dituela:

  • Zorrotza auzo bilbotarra iraganera itzuliko da asteburu honetan, Erdi Aroko Azokarekin.
  • Mikelasagasti auditoriuma Anoetako herri gipuzkoarrean dago.

eta, horien ordez, beste hauek hobesten dituela:

  • Bilboko Zorrotza auzoa iraganera itzuliko da asteburu honetan, Erdi Aroko Azokarekin.
  • Mikelasagasti auditoriuma Anoetan dago, Gipuzkoan.

Dena dela, esan bezala, euskaraz idazten dugunontzat merezi du osorik irakurtzea.

Euskal Wikipedian Euskaltzaindiaren arauei jarraitzen diegunez, inork arau hori aplikatzearen kontrako bozketarik abiatzen ez badu, kategoria horiek aldatzeari ekingo diot datorren astean. --Xabier Armendaritz 2015-12-14, 19:30 (UTC)

Badugu lana! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:37, 14 abendua 2015 (UTC)
A ze enbajada...
-Euskaldunaa (eztabaida) 03:33, 15 abendua 2015 (UTC)

This is a message from the Wikimedia Foundation. Translations are available.

As many of you know, January 15 is Wikipedia’s 15th Birthday!

People around the world are getting involved in the celebration and have started adding their events on Meta Page. While we are celebrating Wikipedia's birthday, we hope that all projects and affiliates will be able to utilize this celebration to raise awareness of our community's efforts.

Haven’t started planning? Don’t worry, there’s lots of ways to get involved. Here are some ideas:

Everything is linked on the Wikipedia 15 Meta page. You’ll find a set of ten data visualization works that you can show at your events, and a list of all the Wikipedia 15 logos that community members have already designed.

If you have any questions, please contact Zachary McCune or Joe Sutherland.

Thanks and Happy nearly Wikipedia 15!
-The Wikimedia Foundation Communications team

Posted by the MediaWiki message delivery, 20:58, 18 abendua 2015 (UTC) • Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzenLaguntza

Hemen idatzi dudan artikulua ZuZeun. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:38, 15 urtarrila 2016 (UTC)
Zorionak artikuluarengatik, oso ona.
Zure artikulua irakurri eta gogoeta bat egitearren: Halere, ez dakit euskarazko Wikipedia aipatzean errobotez eginiriko artikuluak edota Eusko Jaurlaritzaren soldatapeko "wikipedialariek" 20.000 artikulu egin zituztela zergatik azpimarratzen den, ez diot zure artikuluarengatik, orokorrean baizik, ikus gaztelaniazko edo galizierazko Wikipedietako euskarazko Wikipediaren artikuluetan aipatzen dena kasu, euskarazko Wikipediari duen mertiu itzela kendu nahizik bezala.
Inoiz ez da azpimarratzen ingelesezko edo gaztelaniazko Wikipedietan milaka eta milaka artikulu, baxura jotzen, jantzi, kirol, etabarreko markek, multinazionalek edota enpresa handien soldatapeko "wikipedialariek" sortu dituztela enpresa horien irudi ona lau haizeetara hedatu edota iragarki moduan.
Inoiz aipatzen ez den bezala, gaztelaniazko, katalan edo galizierazko Wikipediek 100.000 byteko milaka eta milaka artikulu mardul erroskilen moduan itzultzaile automatikoen bidez ti-ta batean sortuak izan diren bezala (heuren akats gramatikal eta guzti: nik behinik-behin gaztelaniazko Wikipedian ingelesezko artikuluen itzulpen automatiko ugari ikusia naiz). Euskarazko itzultzaile automatiko fidagarri edo fundamentuzko bat balegoke, ziur nahiz gaur egun euskarazko Wikipedia katalanezkoarengandik oso urruti ez litzatekela egongo.
-Euskaldunaa (eztabaida) 10:52, 15 urtarrila 2016 (UTC)
Beno, ez dugu besteen meritua kenduko. Guk gurera, eta lana ahalik eta hoberen egitera! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:59, 15 urtarrila 2016 (UTC)
Ez dut besteen meritua kendu nahi, baina gureari besteek ere egiten dutena leporatzea, haien aldetik hipokresia hutsa iruditzen zait. Baina beno, gogoeta bat besterik ez da.
-Euskaldunaa (eztabaida) 11:04, 15 urtarrila 2016 (UTC)

Wikipedia 2015 bideoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Urtea oraindik amaitu gabe egon arren, Wikimedia fundaziotik urteko edizioei buruzko bideo bat sortu dute. Azpitituluak euskaraz ere badaude, nahiz eta oso azkar pasatzen diren. Eguberri on pasa guztioi. -Xabier Cañas (eztabaida) 07:21, 24 abendua 2015 (UTC)

Eskerrik asko Euskaltzaindiaren goiko arauak ekartzearren (goian)! Ondo datorkigu eguneratuta egotea. Bestalde, esan dezadan, eta hau ere planteatu nuen, estiloari buruz gauza garrantzitsuenetako bat definizioak emateko modua da, eta ene irudiko, EU WPk konpontzeke daukan arazo handietako bat da (ulergarritasuna, lehen inpresioa). IVAPek oso modu zehatza eman du horiek adierazteko haren Estilo Liburuan (145. or.).

Horretarako, gehienetan, aditza aurreratzea proposatzen da, zenbateraino hori beti merezi duen ere eztabaidagarria da. Nik sortutako gutxi gorabeherako adibide bat: "Elefantea da pisu handiko animalia ugaztun bat. Tronpa luze bat eta bi letagin dira bere ezaugarri berezienak, eta Afrikako zein Asiako eskualde batzuetan bizi da". Dena irakurtzeko, igo egin dut eztabaidatzeko, hemen, eta gure estilo-liburura dagokiona gehitzeko. Eguberri on! -Iñaki LL (eztabaida) 17:37, 24 abendua 2015 (UTC)

Kaixo denoi, gainontzekoa gorabehera, uste dut merezi duela honi koska egitea eta definitzea, laburra da eta, hemendik aurrera, edizioen estiloa definitzeko / erreferentzia nagusi izateko lagungarria izango da (Aitzolete, Gartxoak, Josu, Joxemai, Oraina, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Zuiarra, Janfri). Bestela, zuzenean bozkatu eta aurrera. Zuen iritzien zain -Iñaki LL (eztabaida) 10:53, 31 abendua 2015 (UTC)
Aldaketa nabarmena litzateke, ez dakit ondo geratuko den guztian eta 219.000 artikulu ditugu jada eginak. Nola proposatzen duzu izatea aldaketa? Ondo legoke artikulu batzuk ikusi eta nola geratuko liratekeen ikustea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:46, 31 abendua 2015 (UTC)
Kaixo. Niri ondo iruditzen zait nolabaiteko arau bat ezartzea definizioak modu ulergarriagoan idazteko. Nik uste dut intuitiboki dagoeneko horrela egiten ditudala gehienak, begiratu adibidez orain egin dudan Aurrizki artikulua, eta konparatu lehendik zegoen Atzizki artikuluarekin. Estilo Liburu horretatik har dezakegu araua. Hala ere, zaila ikusten dut lehendik idatzita daudenak automatikoki-edo aldatu ahal izatea.--Assar; (erantzun hemen) 13:01, 31 abendua 2015 (UTC)
Bai, artikulu batzuk ez dut dudarik dagoeneko modu ulergarrian daudela. Ez du esan nahi bat-batean dena aldatu behar dugunik, baizik eta aldatzen joatea eta hemendik aurrera erreferentzia zehatz bat edukitzea. Niri, adibidez, Assar lankidearen Aurrizki definizioa aditzaren atzera-kargaren mugako kasu bat iruditzen zait definizio baterako. Badauka definitzen den izena + sintagma pospositibo bat + euskal erlatiboa + izena + aditza. Nik IVAPen gomendioa hartuko nuke, baina baliozko erreferentzia izateko, ez zehatz-mehatz aplikatzeko. Definizio batean, ez nuke "da" atzera kargatuko euskal erlatibo bat edo izenlagun bat baino gehiago, alegia, bai "elefantea lau hankako ugaztun bat da" edo "elefantea lau hanka dituen ugaztun bat da", baina ez "elefantea lau hanka dituen bi belarriko ugaztun bat da". Kontuan hartzekoak dira ere deskriptoreaz eta ezaugarri espezifikoez IVAPen estilo liburuak esaten duena. -Iñaki LL (eztabaida) 16:10, 31 abendua 2015 (UTC)
Ea, ea! Zuen artea ikusi nahi dut aldaketarik egin gabe denbora gehien daraman artikulu honetan: Irantxe hizkuntza ;) -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:16, 31 abendua 2015 (UTC)
Artikulu hori pixka bat txukundu dut, ea ze iruitzen. Bestalde, Assar, ez zait gaizki iruditzen Aurrizkiko definizioa; nik, esan bezala, gehiago laburtuko nuke beharbada ("aurrizkia hizki bat da, eta..."). Beste kontu bat hizki hitzaren lausotasuna eta indefinizioa da, ondoan beste hizkuntzaren estekarik ere ez baitauka, eta orain arte "letra"ren sinonimotzat erabili izan delako, baina tira, hori beste erreka bat da ;)
Printzipio nagusiak honela laburbilduko nituzke: aditza inoiz atzera ez kargatzea, eta terminoaren definizioa ordena honetan ematea: deskriptorea + ezaugarri espezifikoak. Gainontzeko detaileak IVAPeko estilo-liburuan. Bestalde, hemen adostutakoa EU WPren estilo-liburura gehitzea. Halaxe ba, beste iritzi batzuen zain... -Iñaki LL (eztabaida) 11:20, 1 urtarrila 2016 (UTC)
Kaixo berriz denoi! Ekarpen gehiago ez daudenez, ondorengoa proposatzen dut: estilo-liburua sortu eta, bertan, goiko nire komentarioan adierazitako definizio mota erabiltzea, bi oinarri dituela: 1. deskriptorea + ezaugarri espezifikoak. 2. Aditza inoiz atzera ez kargatzea goian aipatutakoaren haritik. 3. Estilo-liburu batean zehaztuko diren arauak (edo jarraibideak) erabakiak hartzeko irizpide bihurtzea, eztabaidetan desadostasunak egonez gero, adibidez. -Iñaki LL (eztabaida) 21:39, 3 urtarrila 2016 (UTC)
Nik bozkatu aurretik adibideak beharko nituzke. Ez naiz hizkuntzalaria eta kostatzen zait ulertzea zein den aldaketa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:41, 3 urtarrila 2016 (UTC)

Barkatuko didazue lehenago ez parte hartzea, beste hainbat kontutan sartuta ibili bainaiz. Aspalditik nerabilkien buruan horrelako proposamen bat egitea. Izan ere, euskararen tradizioan, esaldi luzeetan sistematikoki aditza hasieran dator. Gogora ditzagun, adibidez, gure Axular handiaren zenbait esaldi, definizio tankerakoakː

  • Alfertasuna da gero guztien ithur-burua, zimendua eta ama; egiteko guztiak egunetik biharrera, presentetik ethorkizunera, eta gerotik gerora luzatzen dituena.
  • Eta da konparazinoa: Gizon batek erein zuen bere landan hazi ona, ogi bihi garbia, baiña gero zenbait nahastekarik egotzi zuen gaiñetik hazi gaixtoa.
  • Fidanzia da esperantza bat bortiztua, indarztatua, eta ustez ongi finkatua eta seguratua.

Gaur egun ere, euskal estilo liburuek aditza aurreratzea gomendatzen dute; ez, ordea, klasikoetan aurkitzen dugun bezain aurrera, baizik eta aditza bukaeran jartzea ekarri zuen Altuberen proposamenaz geroztik zabalduena den ordenarekin erdibideko konponbide bat bilatuta. Hartara, hau diosku Berriaren estilo liburuakː

« Esaldi ulerterrazak idazteko, komeni da aditza lehenbailehen ematea. Galdegaia aditzaren aurrean joateak ez du esan nahi aditza atze-atzean jarri behar denik, ordena aski librea baita euskaraz: aditzaren ezker-eskuin banatu ohi dira esaldiaren osagaiak. »

Eta Iñakik goian aipatutako IVAPen estilo liburuak ere, antzera (ikus «3.2.2. Aditza aurreratu» atala, 127. orrialdetik 131.era)ː

« Askoren ustez, euskaraz aditza esaldiaren azkenean jarri behar dugu. Eta egia da, esaldi laburretan ordena horrek (Subjektu-Objektu-Aditza) ondo funtzionatzen du. Baina, esaldi luzeetan? Bada, esaldi luzeetan ordena horri jarraitzeak ulergarritasun-arazo ugari ekar ditzake, atzeratu egiten baitugu informazio nagusiaren pertzepzioa. Horregatik, mezua lehenengoan ulertzeko eran idatzi nahi badugu, hizkuntzak eskaintzen dizkigun bestelako bideak erabiliko ditugu. »

Beraz, nire proposamena hau litzateke (behin-behineko proposamen honi, behin betiko bertsioan, beste bospasei adibide erantsiko nizkioke)ː Artikuluaren lehen esaldian, definizio generiko labur bat egin behar da, oro har da adizkiarekin, edo hala dagokionean izan aditzaren beste adizki batekin (zen, izango da, izan nahi du...). Atzetik erantsiko dira zehaztasunak, aposizio gisa edo perpaus elkartu nahiz menpeko gisa. Adibidezː «Iruñea Nafarroa Garaiko hiriburua da, Nafarroako Autonomia Erkidegoko erdialdean kokatua, Iruñerria eskualdean, eta Arga ibaiak zeharkatua.»

Dagoeneko milaka artikulu ditugu era horretan jarriak. Uste dut euskararen tradizioa, egungo erabilera eta ulergarritasuna aintzat hartzen dituen konponbiderik egokiena dela. --Xabier Armendaritz 2016-01-04, 12:38 (UTC)

Erabat ados nago proposamen horrekin. Deus adosturik ez dagoen arren, gisa horretako definizioak nahiko zabaldurik ditugu Wikipediako zenbait artikulu motetan: biografiak (1, 2), herrialdeak (2), hiriak (3), geografia-elementuak (4, 5), animaliak (6, 7)... Intuizioz, euskarazko entziklopedietan eta beste wikipedietan kontsultatuz edota elkarren ekarpenetatik ikasiz, eredu estandard horietara iritsi gara, baina bidea nahiko nekosoa izan da (niretzat, behintzat). Beraz, definizioak nolakoak izan behar diren idatziz jasotzea oso egokia iruditzen zait, bai gaur egungo, bai etorkizuneko lankideentzat. Asko izanen dira aldatu beharreko artikuluak, dudarik gabe, baina definizioa nolakoa izan behar den garbi baldin badugu, segurtasun handiagoarekin lan eginen dugu. Bestalde, aurrizki artikuluaren defizioa aski egokia iruditzen zait; trinkoa da, bai, baina laburra izatean ulergarria da.--Xirkan (eztabaida) 16:56, 4 urtarrila 2016 (UTC)
Earki, ekarpen gehiago ta! Oro har, ados azken ekarpenekin, ni ez nintzateke detaile gehiegitan sartuko hala ere; horregatik, eman ditudan zehaztapenak minimoak dira (aditza aurrealdera; informazioaren distribuzioa). Esan dudan bezala, Aurrizkiko definizioa ez nuke txartzat joko, baina laburragoa hobetsiko nuke: "Aurrizkia hizki bat da, eta hitz baten erroaren aurrean kokatzen da / hitz baten erroaren aurrean kokatzen dena", araua edo gidalerroa zenbateraino zorroztu nahi dugun... Bestalde, orain arteko definizioak zuzentzearena, pixkanaka egingo nuke. Esan bezala, estilo-liburua ere sortuko nuke, zalantza pizten duten kasuetan zehazten joateko, eta guztientzat (hasiberrientzat ere) argigarri, erreferentzia objektibo bat ezartzen baita. -Iñaki LL (eztabaida) 20:12, 4 urtarrila 2016 (UTC)
Gehi dezadan beste aukera bat: "Aurrizkia da hitz baten erroaren aurrean kokatzen den hizki bat". Horrek badu bertute handi bat irakurlearentzat: argi eta garbi bereizten du mintzagaia eta gainontzeko informazioa, eta horrek, believe me, irakurleari lasaitasuna ematen dio. Beharbada azpikategorizazio bat izan daiteke, alegia, definizio mota jakin batzuetarako bakarrik... Tira, ideiarik badago, prest nauzue entzuteko. -Iñaki LL (eztabaida) 00:17, 5 urtarrila 2016 (UTC)
Oraintxe Euskal Wikipedia hutsetik sortu beharko bagenu, egitura horren alde egingo nukeː Aurrizkia da hitz baten [...]. Euskal Wikipediak, ordea, 220.000 artikulutik gora ditu dagoeneko, eta, horregatik, entziklopedia honen egungo moldearen guztiz bestelakoa den egitura horren alde ez dut egingo. Sekulako haustura litzateke, eta inkoherentziak leudeke alde guztietan. Wikilari aktibook ez gara hainbeste, eta hamarkadak beharko genituzke definizioetan nolabaiteko koherentzia lortu arte. Goian proposatu dudan egiturak, ordea, baditu hainbat abantailaː ulergarritasuna, jadanik erabiltzen den moldeetako bat izatea, eta erabiltzen diren gainerako egiturekiko erabateko haustura ez izatea. Gainera, editore berriari jarraibide zehatza ematen dio, artikuluak sortzean nolabaiteko segurtasuna izan dezan (artikuluak sortzea izaten baita editore hasiberrien lanik gustukoena).
Ni ere «Aurrizki» artikuluko oraingo definizioa («Aurrizkia hitz baten erroaren aurrean kokatzen den hizki bat da») egokia delakoan nago. Izan ere, goian proposatu dudan araua betetzen duː lehen esaldian «definizio generiko labur bat» ematen du, eta gero datoz zehaztapenak. --Xabier Armendaritz 2016-01-05, 10:15 (UTC)
Ados, ez naiz luzatuko "da"ren hasierako posizioari buruzko nire azken ideiarekin. Ez dut uste sistematikoki definizio guztiak aldatu behar ditugunik, baizik eta aldatzen joan, zeregin horrekin ez gogaitzeko. Baina laburbilduz, bat gatoz definizioak arautzen duten printzipioen inguruan. Beraz, goian aipatu dudan proposamen minimalistari lotzen natzaio (uste dut Xabierren proposamena berdina dela funtsean). Beraz, ixten joateko, bozkatzeko, honela emango nuke definizioak osatzeko ereduari buruzko proposamena:
1. deskriptorea (definizio generikoa) + ezaugarri espezifikoak (detaileak). 2. Aditza inoiz atzera ez kargatu, IVAPen gidalerroak ontzat hartuz. 3. Estilo-liburu bat sortu, zehaztuko ditugun arauak (edota jarraibideak) bertan zehaztu, eta horiek erabakiak hartzeko irizpide bihurtu (eztabaidetan, adibidez). -Iñaki LL (eztabaida) 23:00, 5 urtarrila 2016 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Estilo liburua sortzeari dagokionez, uste dut lan handiegitxoa litzatekeela, nik neuk behintzat ez dut astirik izango horretarako. Kontua da hainbat eredu ditugulaː Berria egunkariarena, EIMArena eta IVAPena, nagusiki. Horietatik zein hartu erabaki beharko litzateke hemen lehendik zehaztuta ez dugun gai bakoitzerako, eta gure estilo liburuaren testua sortu; izan ere, euskarazko hiru estilo liburu nagusi horietatik bat bera ere ez dago lizentzia librearekin argitaratuta. Lan potolo samarra egin beharko litzateke, ordu piloa emanda. --Xabier Armendaritz 2016-01-08, 20:50 (UTC)

Kaixo Xabier, ez dut uste hori arazoa denik. Funtsean, beharrezkoak diren kontuak zehaztuko genituzke bakarrik, WP albait libreena izatea da helburua, baina ezin bestekoa da proiektuak gako objektibo batzuk izatea, koherentzia, segurtasun eta fidagarritasunerako. Beraz, incremental egitea izango litzateke kontua, hazten dihoan estilo liburua (Berrian egin duten bezala...), gainontzeko kontuetarako zuk aipatutakoak erreferentziatu eta listo. Denbora ia ezer ez. Neroni has naiteke (goiko definizioa) eta nahi duenak kezkaren bat duenean, eztabaidatu, eta erabakia estilo liburura gehitu. -Iñaki LL (eztabaida) 22:20, 8 urtarrila 2016 (UTC)
Tira, ikusi dut estilo liburua WPren zirrikituetan galduta zegoela, hemen: Politikak. Politikak definizioa ez dago oso garbi hala ere. Ingelesezko Manual of style (orokorra) dagokio. Nik, zuzenean, estilo liburuaren orri bat sortuko nuke, estilo liburu hazkor hori bertan adierazteko. -Iñaki LL (eztabaida) 23:28, 8 urtarrila 2016 (UTC)

Deskriptorearen definizioari adibide batzuk gehituko nizkioke, aisago ulertu ahal izateko. Eta Estilo Liburua sortzea aurrerapausu handia iruditzen zait, Euskal Wikipediaren kalitatea hobetuz joateko. Eskertzen dizut IVAPen Estilo Liburuaren lotura jarri izana, kontu dexente argitzeko baliagarri izan zaidalako.--Xirkan (eztabaida) 07:41, 9 urtarrila 2016 (UTC)

Ez horregatik. Adibideak araua adierazi ahala gehituko ditugu. Esan bezala, Politikak delako link horretan, badaude dagoeneko estiloari buruzko erabaki batzuk, baina nire ustez orri aparte bat sortzea dagokio, argitasunerako eta hizkuntza arteko estekak bat etortzeko. Beraz (Aitzolete, Gartxoak, Josu, Joxemai, Oraina, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Zuiarra, Janfri), gauzak arintzearren, definizioari buruzko goiko azken adierazpenari buruz (1. 2.)
  •  Alde -Iñaki LL (eztabaida) 20:37, 9 urtarrila 2016 (UTC)
  •  Alde -Xirkan (eztabaida) 21:46, 9 urtarrila 2016 (UTC)
  •  Neutralaː oinarrian dagoen ideia ona dela uste dut, baina egokiago eta zehatzago adierazi beharko litzateke. Hau da, araua idazteko gutxi gorabeherako proposamen bat baldin bada, ontzat jotzen dut; hitzez hitz arautzat jartzeko testua baldin bada, ez. --Xabier Armendaritz 2016-01-10, 12:13 (UTC)
  •  Neutrala - --Joxemai; (erantzunak) 13:46, 10 urtarrila 2016 (UTC) (Xabier Armendaritzek emandako gomendioaren testuarekin ados nago (nahiz eta batzuetan, da ez den zerbait definitu, abiarazi edo azaltzeko modu egokiena, adibidez, gertaera historiko batzuetan). Beste gauza bat da politikatzat hartu behar dugun. Politikak, definizioz, bete diren edo ez nahiko argi eta garbi ikusi behar da kasu guztietan. Eta kasu honetan, estilo egokiko definizio egokia eman den erabakitzea problematikoa izan daiteke, eta deadostasunak sor ditzake. Nik uste dut aurrena politika edo arau bat zer den argi eta garbi erabaki behar dugula, politikei jarraitzen ez bazaie ondorioak zein diren, politikaren araberako edizioak egiten badira, zer balio duten, nola bozkatu politikak. Nik politika formal eta informalak bereizi nituen Wikipedia:Politikak sailean, baina inork kasu handirik edo proposamenik egin ez zuenez, garatzeari utzi nion. Hortik hasi behar dugu eta ez teilatutik.)
Estilo liburua berariazko orri bat sortzeari buruz (3.),
  •  Alde -Iñaki LL (eztabaida) 20:37, 9 urtarrila 2016 (UTC)
  •  Alde -Xirkan (eztabaida) 21:46, 9 urtarrila 2016 (UTC)
  •  Neutralaː honakoan ere ideia berez ona dela uste dut, baina eszeptiko samarra naiz gure ahaleginak horretara bideratzeak ekarriko dituen onurei buruz. Orain ditugun oinarrizko gidalerroak betetzen ere, nahiko lan... Hala ere, daitekeena da ni oker izatea eta estilo liburuak wikipedia honi sekulako hobekuntza ekartzea, auskalo. --Xabier Armendaritz 2016-01-10, 12:13 (UTC)
  •  Aurka - --Joxemai; (erantzunak) 13:46, 10 urtarrila 2016 (UTC) (Politikatzat hartzea arazoak ekar ditzake, estilo-liburuan gai asko sartzen direlako, eta horri buruz oso-osorik alde edo aurka boto ematea edo erabakitzea zaila delako. Estilo-liburua inplizituki sortzea proposatzen dut, Wikipedia:Kirolarien biografiak, Wikipedia:Alkateak, Wikipedia:Datak, eta abar, orrialdeak sortuz eta horiek politikatzat har daitezkeen erabakitzea.)
Kaixo, eztabaidatzeko denbora pasa da, ezin gara betiko luzatu. Orain arte dagoena (Politikak) bitan bereiziko dut ingelesezko orriarekin bat etortzeko (Policies eta Manual of style), eta definizioari buruz esandakoak gehitu. Zuk aipatutakoa ere, Joxemari, ebazpen-prozesua (desadostasunak daudenerako urratsak) bitartean eztabaida dezakegu. -Iñaki LL (eztabaida) 22:24, 10 urtarrila 2016 (UTC)
Kaixo, Iñaki. Hain parte hartze eta babes urriarekin (aldeko bi boto besterik ez), ez zait egokia iruditzen besterik gabe aurrera egitea. Nahi baduzu, zirriborro bat egin dezakezu, noski. Beharbada, zer itxura duen ikusita aldekotasun handiagoa lortuko duzu... --Xabier Armendaritz 2016-01-13, 14:28 (UTC)
Kaixo Xabier, honezkero gehitu dut definizioei buruzkoa, hemen. Deialdia egin zen eta interesa dugunok parte hartu dugu, nahikoa eztabaidatuta. Esan bezala, ahalik eta zabalena utzi dut definizio-atala gero detaileak eta ñabardura gehiago landu ahal izateko. Estilo-liburuarena, estilo-gida badago dagoeneko (neure ustez, politikak eta estilo-gidaren arteko bereizketa hobetu daiteke) eta hori gehiago hitz egin behar da. Oraingoz ez dut ukitu, input gehiagoren zain. --Iñaki LL (eztabaida) 15:48, 14 urtarrila 2016 (UTC)

VisualEditor News #6—2015[aldatu iturburu kodea]

Elitre (WMF), 00:06, 25 abendua 2015 (UTC)

Herripediak eta Auzopediak[aldatu iturburu kodea]

Joan den abenduaren 6an, Durangoko Azokan, Euskal Wikilarien elkartea sortzeko bileraren aurretik, Herripedien eta Auzopedien inguruko solasaldia izan zen. Bertan orain arte izandako esperientziak jarri ziren mahai gainean, eta hortik abiatuta, etorkizunera begira tankera horretako jarduerak antolatu nahi dituen edonorentzat baliagarriak izan litezkeen zenbait jarraibide eman ziren. Hona hemen laburpena:

Partehartzaileak: Larraitz (Amarapedia), Ziortza, Eider, Iñaki (Iurretapedia), Egoitz (Sorapedia), Josu, Zuiarra, Egoitz, Xabier C., Josu (Elhuyar-Usurbilpedia) eta Aitzol

Herripedia/Auzopedia Nork Helburua Eskarmentua Egoera
Amarapedia Ernest Lluch kultur etxeko liburutegia Helburu orokorrak:
1. Eman eta zabal zazu: informazioa bildu eta zabaldu, hori baita liburutegiaren zeregina
2. Elkarbanatzea: liburutegiaren funtsa (maileguak...) eta Wikipediarenak berdinak dira, ezagutza eskutik eskura pasatzea
3. Amarauna: auzoaren kohesioa lortzeko bilgune izan nahi duen proiektua, bertako historiaren inguruan biltzen dena.
4. Euskararen erabilera sustatzea: Amarapedia lehenik eta behin euskarazko proiektua da eta euskarazko sorkuntzari ematen zaio lehentasuna.


2015ean jatorri eta helburu ezberdinak zituen jende multzo bat elkartu zen eta ikusi zen Wikipedia tresna gisa erabilita helburu ezberdin horiek erdiesten zirela.

Parte hartzaileak:
* Donostia Kulturako lankideak
* Olatu Talka jaialdiko lankideak
* Donostia 2016ko lankideak
* Euskara zerbitzua
* Wikilariak
*Auzoko liburuzainak
*Auzoko kultur etxea

Olatu Talka jaialdiaren barruan egin zen edizio topaketa, kalean, 2015eko maiatzaren 30ean.
Lan hauek egin ziren:


* Wikipedian egitura prestatu (Wikiproiektua)
* Parte hartzaileak lortu (deiak, posta, ....)
* Formakuntza eman
* Artikuluetarako iturriak prestatu
* Ekitaldiko ekoizpena antolatu
* Komunikazioa

Ondorioak:
* Abiapuntua: Auzoari begira, ezagutza zabaltzeko ezarri den abiapuntua oso positiboa da.
* Parte hartzerako bide berriak zabaldu dira.
* Lan-taldea: toki eta interes ezberdinetatik abiatu arren, elkargunea sortu eta elkarrekin lan egiteko gaitasuna erakutsi zuten denbora gutxian.
* Formatua handiegia gertatu zen. Hobe toki eta ordutegi mugatuago batean egitea.
* Parte hartzea: aurreikuspenen azpitik egon zen. Inportanteagoa auzoaren kohesio maila biztanle kopurua baino.

Amarapedia, Amarauna proiektuaren barruan landukoa da liburutegitik. 2016an QRpedia kodeak artikuluak dituzten Amarako kaleetan jartzeko asmoa dago Donostiapedia egitasmo zabalagoaren barruan.
Iurretapedia Iurretako liburutegia Amarapediako kasuan bezala, Wikipedia parte hartzerako eta ezagutza zabaltzeko tresna aproposa da. Bat egiten du Liburutegiaren helburuekin.
Iurretak udalerri bilakatu zela 25. urteurrena ospatzeko modu bezala ikusten da, ezagutza eta parte hartzea uztartzen baititu.
Gerediaga elkarteak babesa eman dio proiektuari eta edukiak prestatu ditu.
Lan asko egin da elkarteekin eta erantzuna oso ona izan da, 20 pertsonatik gora bildu ziren abenduaren 12ko edizio topaketara. Bi orduko lau formakuntza saio egin ziren bertako elkarteentzat (ikusizko editorea erabiliz). Parte hartzaileen gogobetetze maila oso ona izan da eta gehienak parte hartu izanaz pozik atera dira. Baliabide asko geratzen dira erabiltzeko oraindik Gerediaga elkartearen eskutik. Hori guztia, liburutegitik herritarrekin landu daiteke datorren urtean zehar. Wikilarien gainbegiratzea oso beharrezkoa izan da zenbait artikulu wikitzeko eta arauak betetzen zituztela bermatzeko.
Usurbilpedia Elhuyar Fundazioa 2015ean Kilometroak Usurbilen egingo zela eta, hastapen bezala eta Kilometroaki lotuta, Usurbilpedia egitea erabaki zen udalarekin batera. Epe luzerako helburua Usurbil herriari buruzko informazioa handitzea da: daukagun ezagutza zabaldu eta berria sortu, identitatea sustatu... Kilometroak 2015 testua 11 hizkuntzetara itzuli da. Orain proiektua geldirik dago eta aurrera begira herri-mailako ekimenak egin nahi dira.
Sorapedia Soraluzeko zenbait bizilagun Herri identitatea eta memoria historikoa lantzeko sortu da proiektu hau. Horretarako wiki bat sortu nahi dute. Abenduaren 12an egin behar dute Soraluze abian jartzeko batzarra. Ez dute oraingo Wikipedian egiteko aukera baloratu. Abiatzen

Ekintzaileei begiratuz, oso mota ezberdinekoak daude: liburutegiak, fundazioak, elkarteak, bizilagun taldeak... Bakoitzak bere baliabide eta helburuekin abiatzen ditu beren herripediak. Guztiek komunean dutena zera da: Wikipedia ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko modu ezin hobea dela.


Herripediak eta auzopediak antolatzeko praktika egokiak:

1. Helburu garbiak finkatu:

  • Herri identitatea sustatu
  • Memoria historikoa berreskuratu
  • Ahalduntze digitala
  • Belaunaldi arteko erlazioa

2. Wikilari komunitatearekin harremanetan jarri: haiek ezagutzen dituzte arauak eta gutxienez haietako baten laguntza funtsezkoa da.

3. Parte hartze irekia bermatu: tresnak ezin du oztopo izan.

4. Ikusgarritasuna bilatu, egindakoa ezagutzera eman eta kalera atera.


-Xabier Cañas (eztabaida) 12:11, 28 abendua 2015 (UTC)

Administratzaile berria[aldatu iturburu kodea]

Urte berriarekin batera eta zenbait administratzaile inaktibo daudela ikusita, administratzaile berri bat proposatu nahi nuke: Xabier Cañas lankidea. Wikipediaren funtzionamendua arras ongi daki, lankideen lanaren perspektiba eta irizpide bikaina du eta bere lanbideagatik egunero hemendik ibiliko da ziur aski. Berak nahi nahi badu, eta bestelako iruzkinak ere onartzen direla, bozketa zabaltzen dut hemen urtarrilak 6 arte. - --Joxemai; (erantzunak) 07:35, 30 abendua 2015 (UTC)

Ikasle bezala ikusten dut nire burua, egunero ikasten ari naiz eta badira gauza asko oraindik ez dakizkidanak Wikipediaren inguruan. Halere, 2016an zehar badakit astia izango dudala lan horretan, apaltasunez, aritzeko, eta administratzaile lanetan lagundu dezakedala uste baduzue, ni prest nago ardura hori onartzeko.-Xabier Cañas (eztabaida) 08:01, 30 abendua 2015 (UTC)
Bat nator Josemairekin: Xabier Cañasek administratzaile izateko baldintzak biltzen ditu. Ardura hori onartzen badu, primeran! --Josu (eztabaida) 17:49, 30 abendua 2015 (UTC)
Ados Iñaki Cañas administratzaile izatearekin, bera ikusten dut egokien, the driving force ;) -Iñaki LL (eztabaida) 10:56, 31 abendua 2015 (UTC)