Lot eta Garona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lot-et-Garona» orritik birbideratua)
Lot eta Garona (47)
Frantziako departamendua
Lot eta Garona (47)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Prefetura Agen
Prefeta Sophie Borderie
(PSF)
Azpiprefeturak Marmande
Nérac
Villeneuve-sur-Lot
Barrutiak 4
Kantonamenduak 40
Udalerriak 319
Kokapena
Koordenatuak 44° 20′ N, 0° 30′ E / 44.33°N,0.5°E / 44.33; 0.5Koordenatuak: 44° 20′ N, 0° 30′ E / 44.33°N,0.5°E / 44.33; 0.5
Lot-et-Garonne-Position.svg
Azalera 5.361 km²
Demografia
Biztanleria 332842
Dentsitatea 62.085,804887148 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Lot eta Garona[1] (okzitanieraz: Òlt e Garona; frantsesez: Lot-et-Garonne, lɔt‿e ɡaʁɔn ahoskatua) Frantziako 47. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lot eta Garona 1790eko martxoaren 4an sorturiko jatorrizko laurogeita hiru departamenduetako bat izan zen. Bere barnean Guiena eta Gaskoinia eskualde historikoen zenbait lurralde zituen, batez ere antzinako Agenais konderria.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lot-et-Garonne egun Akitania Berria eskualdean dago. Mugakide hauek ditu: Lot, Tarn eta Garona, Gers, Landak, Gironda eta Dordoina. Lot eta Garona ibaiek zeharkatzen dute departamendua, hortik izena.

Iparraldean kareharrizko muinoak ditu. Lot eta Garona ibaien artean, haran askok osaturiko ordoki bat dago. Mendebaldean, Landetako basoa dago, batik bat itsas pinuz biltzen dituena. Basoa eta Agen artean, muinoz beteriko Albret eskualdea dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa (erroldatutako biztanleria)
1801 1831 1841 1851 1856 1861 1866
298 940 346 885 347 073 346 260 341 345 340 041 332 065
1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
319 289 316 920 312 081 307 437 295 360 286 377 278 740
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946
274 610 268 083 239 972 246 609 247 500 252 761 265 449
1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999
265 549 275 028 290 592 292 616 298 522 305 989 305 380

Oharra: 1808ko azaroaren 4an Tarn eta Garona departamendua sortu zenean, Lot eta Garonak honako kantonamenduak utzi zizkion: Auvillar, Montaigu-de-Quercy eta Valence.

1999ko erroldaren arabera, hona hemen departamenduko hiri nagusiak:

  • Agen: 30 170 biztanle; 69 488 aglomerazioan.
  • Villeneuve-sur-Lot: 22.782 biztanle; 41 953 aglomerazioan.
  • Marmande: 16 770 biztanle; 23 727 aglomerazioan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, artoa, bazkarako landareak, tabakoa, fruitu arbolak, ardi eta behi azienda) eta industria (janari industria, tabakogintza, metalurgia txikiak, mekanika, zurgintza, larrugintza) dira.[2]

Hiri turistiko nagusiak honakoak dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 36. araua. Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2020-07-07.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]