Poul Nyrup Rasmussen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Poul Nyrup Rasmussen
Poul Nyrup Rasmussen, Danmarks tidigare statsminister, numera EU-parlamentariker, talar vid Nordiska radets session i Stockholm.jpg
Europarlamentaria

2004-07-20 - 2009-07-13
Barrutia: Denmark Itzuli
Hautaketa: 2004 European Parliament election Itzuli
23. Danimarkako Lehen Ministroa

1993-01-25 - 2001-11-27
Poul Schlüter Itzuli - Anders Fogh Rasmussen Itzuli
Folketingeko kide

1988-05-10 -
Barrutia: Ringkøbing County constituency Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Ringkøbing County constituency Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Ringkøbing County constituency Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Ringkøbing County constituency Itzuli
President of the Party of European Socialists Itzuli


Folketingeko kide

2004-07-08 - Henning Gjellerod Itzuli
Barrutia: Ringkøbing County constituency Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Ringkøbing County constituency Itzuli
Bizitza
Jaiotza Esbjerg1943ko ekainaren  15a (76 urte)
Herrialdea  Danimarka
Familia
Ezkontidea(k) Lone Dybkjær Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Kopenhageko Unibertsitatea
Hizkuntzak Daniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Kopenhage
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Alderdi politikoa Social Democrats Itzuli
IMDb nm1306289
www.nyrup.dk/nyrup/forside.asp?MIId=74

Poul Oluf Nyrup Rasmussen (pʰɒʊ̯l ˈnyːˀɔb̥ ˈʁɑsmusn̩ ahoskatua; Esbjerg, 1943ko ekainaren 15a) daniar politikaria da. Ekonomia-ikasketak egin zituen Kopenhageko Unibertsitatean (1971). Ikasketak amaituta Danimarkako Sindikatu Batzordean lan egin zuen, ekonomiaren arduradun gisa, 1986. urtea arte. Hurrengo urtean Danimarkako Alderdi Sozialdemokrataren buruzagi izendatu zuten, eta 1988an, Legebiltzarreko kide. Legebiltzarreko Merkataritza, Industria eta Arrantza batzordeko zuzendaria izan zen 1988tik 1992ra. Azkeneko urte horretan bere alderdiko buruzagi nagusi izendatu zuten.

Handik gutxira, Danimarkako Justizia Ministroa Sri Lankako tamil iheslarien immigrazioa eragozteko legez kontrako gertakizunetan nahasi zutelako, Lehen Ministro Poul Schlÿterrek bertan behera utzi behar izan zuen, hamar urteren ondoren, kontserbadore-liberalen gobernuaren buruzagitza. Rasmussenek bere gain hartu zuen Schlÿterrek utzitako kargua, eta lau alderdiko koalizioa eratu zuen, Alderdi Erradikaleko zazpi kideak barne. Gobernuburu gisa, bere zeregin nagusietako bat danimarkarrak -eta bere alderdikideak bereziki- Maastrichteko Itunaren alde jartzea izan zen. Erreferenduma, Maastrichteko Itunari buruz egiten zen bigarrena, irabaziz gero zergak berrikusiko zirela agindu zuen. Hautesleen % 86k eman zuen botoa, eta aldekoek aise irabazi zuten.

Danimarkako Lehen Ministro gisa lau legislatura bete zituen, 2001 urtean lehendakaritza-hauteskundeak galdu zituen arte. 2004an Rasmussen Europako Parlamentuan jardun zen, eta bi urte beranduago, bere alderdiko lehendakari gisa berrautatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]