Garret FitzGerald
Itxura
Garret FitzGerald (irlanderaz Géaroid Mac Gearailt; 1926ko otsailaren 9an, Dublin – 2011ko maiatzaren 19a, Dublin) irlandar politikaria da.
Desmond Fitzgeralden semea, Sinn Féineko aintzinako kide izan zena, Irlandako Gerra Zibileko beteranoa eta Cumann na nGaedhael alderdiko kide sortzaileetako bat, azken hau ordezkatuz Irlandako Estatu Askearen ministro izatera ailegatu zelarik. 1969an Fine Gael alderdiko legebiltzarkide izan zen, bai eta Kanpo-Arazoetarako Ministroa ere 1973-1977. Fine Gaeleko buru izendatu eta taoiseach (lehen ministroa) bezala hautatu zuten bi agintaldi ezberdinetan zehar: 1981-1982 eta 1982-1987. 1992an bere ibilbide politikoari amaiera ezarri zion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]