Triangelu eta izar erako zirkuituak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goian:Izar (Y) erako konexioa. Behean: triangelu (edo Delta) (Δ) erako konexioa.

Ingeniaritza elektrikoan, triangelu erako konexioa —baita delta erako konexioa deitua— eta izar erako konexioa sistema trifasiko baten hiru faseko sorgailuak edo hiru faseko kargak konektatzeko era nagusi biak dira.

Triangelu erako konexioan sorgailuaren harilkatuak edo kargak lineen -faseen- hartean konektatzen dira.

Izar erako konexioan sorgailuaren harilkatuaren edo kargaren alde bat linea batera eta beste aldea puntu komun neutro batera konektatzen dira, neutro deritzona, eta orokorrean lurrera konektatuta doana.

Tentsio eta korronteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triangelu erako zirkuituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgailuan edo kargan faseak beraien harean konektatzen direnean, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz, triangelu erako konexioa lortzen da.

Triangelu erako konfigurazioan, faseko korrontearen eta lineako korrontearen harteko erlazioa da. Erlazio hau hiru korapiloetako baten —edozeinetan— korronte fasoreekin Kirchhoffen korrontearen legea erabiliz lortzen da.

Faseko eta lineako tentsioak berdinak dira, fase bakoitzeko adarrak linea bi koenktatzen baititu.

Izar erako zirkuituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar eran konektatutako sorgailuan, zirkuitua orekatua bada, neutroak ez darama korronterik, eta faseko korronteak eta lineako korronteak berdinak dira:

Izar erako konfigurazioan, faseko tentsioaren eta lineako tentsioaren harteko erlazioa da. Erlazio hau Kirchhoffen tentsioaren legea erabiliz lortzen da.

Konexioak borne plakan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerrean izar erako konexioa. Eskuinean triangelu erako konexioa. U, V, eta W harilkatu bakoitzaren hasiera dira; X, Y eta Z harilkatuen bukaerak; R, S eta T lineak.

Korronte alternoko makina trifasikoak hornidura elektrikora era azkar eta seguruan konektatu ahal izateko, hauen harilkatuen muturrak borne plaka batera konektatzen dira, makina horren kanpoko karkasan. Plaka horretan borneek harilkatuen hasierak —U, V eta W— eta bukaerak —X, Y eta Z— bereizten dira. Borneen harteko konexioak zubi batzuen bitartez egiten dira.Sistema honekin, izar erako konfigurazio batetik triangelu erako konfiguraziora aldatzeko, edo alderantziz, zubien kokapena baino ez da aldatu behar.

Sistema hau nazioartean onartua dago, konexio konfigurazio biak zubiak beraien hartean gurutzatu gabe lortzen direlako. Izar erako konfigurazioa lortzeko zubiak era horizontalean ezartzen dira goiko borneetan ala bekoetan, eta triangelu erako konfigurazioa lortzeko zubiak bertikalki jartzen dira.

Ohikoa da borneen harteko distantzia berdina izatea bai bertikalean zein horizontalean, honela konexio mota bat ala beste ezartzeko zubi berdinak erabili daitezkeelarik.

Alternadore trifasiko baten harilkatuak —estatorean ubikatuak— borne plaka batera konektatuta. Ezkerreko irudian zubiak bertikalki ezarri dira, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz —izar erako konexioa—. Eskuineko irudian zubiak horizontalki ezarri dira, hiru harilkatuen alde bat puntu komun batera konektatzen delarik —triangelu erako konexioa—. neutro eroalea balego, puntu komun honetara konektatuko litzake. Alternadore trifasiko baten harilkatuak —estatorean ubikatuak— borne plaka batera konektatuta. Ezkerreko irudian zubiak bertikalki ezarri dira, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz —izar erako konexioa—. Eskuineko irudian zubiak horizontalki ezarri dira, hiru harilkatuen alde bat puntu komun batera konektatzen delarik —triangelu erako konexioa—. neutro eroalea balego, puntu komun honetara konektatuko litzake.
Alternadore trifasiko baten harilkatuak —estatorean ubikatuak— borne plaka batera konektatuta. Ezkerreko irudian zubiak bertikalki ezarri dira, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz —izar erako konexioa—. Eskuineko irudian zubiak horizontalki ezarri dira, hiru harilkatuen alde bat puntu komun batera konektatzen delarik —triangelu erako konexioa—. neutro eroalea balego, puntu komun honetara konektatuko litzake.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]