Irabazi (elektronika)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Elektronikan, seinale elektrikoiei buruz aritzerakoan, irabazia irteera seinale baten eta sarreta seinale baten harteko tentsio, intentsitate edo potentziaren arteko erlazioa neurtzen duen magnitude bat da.

Ekipamendu elektronikoari buruz aritzerakoan —askotan anplifikagailuei buruz—, irabazia, ekipo batek sarrerako seinale bat izanda, irteeran seinale horren tentsioa, korrontea edo potentzia haunditzeko duen gaitasunaren neurria da. Hau da, seinale bati eman diezaiokeen irabazia.

Orokorrean, irabazia neurtzeko erabiltzen den unitatea dezibela da (dB). Dezibela unitate logaritmikoa da. 0dB-ko irabazi batek seinalea berdina dela esan nahi du, irabazi positibo batek seinalea anplifikatu egin dela, eta irabazi negatibo batek seinalea atenuatu egin dela —atenuazioa irabazi negatiboa da—. Irabazia G letrarekin izendatzen da —ingelesezko gain—.

Irabazi terminoa bera bakarrik erabiltzea ambiguoa da: irteera eta sarrerako tentsioen harteko erlazioa izan daiteke (tentsio-irabazia), irteera eta sarrerako korronteen harteko erlazioa (korronte irabazia) edo irteera eta sarrerako potentzien harteko erlazioa (potentzia-irabazia).

Irabazi motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazia magnitude berdin biren harteko erlazioa da. Magnitudearen arabera, hurrengo irabazi motak ditugu:

  • Potentzia irabazia: , eta dezibeletan:


  • Tentsio irabazia: , eta dezibeletan:


  • Korronte irabazia: , eta dezibeletan:


Irabazi berezi batzuk ere badaude, tartean:

  • Antenaren irabazia: antena batek ematen duen potentzia eta antena isotropiko batek emango lukeen potentziaren arteko erlazioa.
  • Transdukizio irabazia: sarrera magnitude baten —presioa, adibidez— eta emandako potentziaren harteko erlazioa.

Irabazien unitate erlatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazia seinale biren harteko erlazioa da. Batzuetan, sarrera eta irteerako seinaleak konparatu beharrean, seinale bat erreferentziazko seinale batekin konparatzen da. Kasu hauetan, dB terminoari atzizki bat jartzen zaio, neurtutako seinalea zein erreferentziarekin konparatzen den zehazten duena.

Orokorrean, potentzientzat

tentsioentzat

eta korronteentzat

Erreferentzia arrunt batzuk hurrengoak dira:

  • dBSPL: (SPL: sound pressure level). Soinuaren bolumenaren irabazi edo atenuazioa.
  • dBW: W hizkiak erreferentzia watt bat (1W) dela esan nahi du. 1W-eko seinale batek 0dBW-ko irabazia dauka.
  • dBm: kasu honetan erreferentzia miliwatta da. 1mW-eko seinale batek 0dBm-ko irabazia dauka.
  • dBu: erreferentzia 0,7746 voltekoa da. Arrazoi historikoegatik erabiltzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]