Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Espainiako Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak edo BTEEak (gaztelaniaz: Reglamento Electrotécnico para Baja Tensión edo REBT) behe-tentsioko elikatze-iturri bati konektatutako instalazio elektriko batek eduki beharreko baldintza teknikoak eta bermeak zehaztea du helburu, honakoa betetzeko: pertsonen eta ondasunen segurtasuna zaintzea, instalazioen funtzionamendu normala bermatzea, beste instalazioekin perturbazioak ekiditea eta azkenik, instalazioaren fidagarritasun teknikoari eta eraginkortasun ekonomikoari laguntzea.

Erregelamendu honek Espainian behe-tentsiotzat zer hartzen den zedarritzen du. Korronte alternoan 1.000 V baino txikiagoa edo berdina dena, eta korronte zuzenean 1.500 V baino txikiagoa edo berdina dena.

Lege esparrua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo erregelamendua 2002ko abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuan onartu zen eta 2002ko irailaren 18an argitaratu zen 224 zenbakidun Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTOak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BTEEak ondorengo Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTOak edo gaztelaniaz: ITC) biltzen ditu:

Jarraibidea Izenburua
ITC-BT-01 Terminologia
ITC-BT-02 Erreferentziazko arauak Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan
ITC-BT-03 Baimendutako instalatzaile eta enpresa instalatzaileak
ITC-BT-04 Agiriak eta instalazioen abiaraztea
ITC-BT-05 Egiaztapenak eta ikuskapenak
ITC-BT-06 Behe-tentsioko banaketarako aireko sareak
ITC-BT-07 Behe-tentsioko banaketarako lurpeko sareak
ITC-BT-08 Neutroaren eta masen konexio-sistemak energia elektrikoko banaketa-sareetan
ITC-BT-09 Kanpo-argiztapeneko instalazioak
ITC-BT-10 Behe-tentsioko banaketarako kargen aurreikuspena
ITC-BT-11 Energia elektrikoaren banaketa-sareak. Harguneak
ITC-BT-12 Loturako instalazioak. Eskemak
ITC-BT-13 Loturako instalazioak. Babes-kutxa orokorrak
ITC-BT-14 Loturako instalazioak. Elikadura-linea orokorra
ITC-BT-15 Loturako instalazioak. Banakako deribazioak
ITC-BT-16 Loturako instalazioak. Kontagailuak: kokapena eta instalazio-sistemak
ITC-BT-17 Loturako instalazioak. Aginte- eta babes-gailu orokorrak eta banakoak. Potentzia kontrolatzeko etengailua
ITC-BT-18 Lur-konexioen instalazioak
ITC-BT-19 Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Agindu orokorrak
ITC-BT-20 Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Instalazio-sistemak
ITC-BT-21 Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Hodiak eta babes-kanalak
ITC-BT-22 Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Gainkorronteen aurkako babesa
ITC-BT-23 Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Gaintentsioen aurkako babesa
ITC-BT-24 Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babesa
ITC-BT-25 Barne-instalazioak etxebizitzetan. Zirkuitu-kopurua eta ezaugarriak
ITC-BT-26 Barne-instalazioak etxebizitzetan. Instalaziorako agindu orokorrak
ITC-BT-27 Barne-instalazioak etxebizitzetan. Bainuontzidun edo dutxadun aretoak
ITC-BT-28 Jendea biltzen den aretoetako instalazioak
ITC-BT-29 Sute edo leherketa arriskua duten aretoetako instalazio elektrikoetarako agindu orokorrak
ITC-BT-30 Ezaugarri bereziak dituzten aretoetako instalazioak
ITC-BT-31 Xede berezitarako instalazioak. Igerilekuak eta iturriak
ITC-BT-32 Xede berezitarako instalazioak. Altxatzeko eta garraiatzeko makinak.
ITC-BT-33 Xede berezitarako instalazioak. Obretarako behin-behineko eta aldi baterako instalazioak
ITC-BT-34 Xede berezitarako instalazioak. Azokak eta erakusmahaiak
ITC-BT-35 Xede berezitarako instalazioak. Nekazaritza- eta baratze-dendak
ITC-BT-36 Instalazioak oso behe-tentsioan
ITC-BT-37 Tentsio berezietako instalazioak
ITC-BT-38 Xede berezitarako instalazioak. Ebakuntza-geletako instalazio elektrikoen betekizun bereziak
ITC-BT-39 Xede berezitarako instalazioak. Aziendarentzako hesi elektrikoak
ITC-BT-40 Behe-tentsioa sortzen duten instalazioak
ITC-BT-41 Karabana eta karabana-parkeetako instalazio elektrikoak
ITC-BT-42 Laketontzietarako kaietako instalazio elektrikoak
ITC-BT-43 Hartzaileen instalazioak. Agindu orokorrak
ITC-BT-44 Hartzaileen instalazioak. Argiteriarako hartzaileak
ITC-BT-45 Hartzaileen instalazioak. Berokuntza-aparatuak
ITC-BT-46 Hartzaileen instalazioak. Kableak eta folio erradiatzaileak etxebizitzetan
ITC-BT-47 Hartzaileen instalazioak. Motorrak
ITC-BT-48 Hartzaileen instalazioak. Transformadoreak eta autotransformadoreak. Erreaktantziak eta artezgailuak. Kondentsadoreak
ITC-BT-49 Instalazio elektrikoak altzarietan
ITC-BT-50 Saunetarako berogailuak dituzten aretoetako instalazio elektrikoak
ITC-BT-51 Etxebizitza eta eraikinetako automatizazio-sistema, energiaren kudeaketa tekniko eta segurtasunerako instalazioak
ITC-BT-52 Xede berezitarako instalazioak. Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko azpiegiturak