Wattordugailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wattordugailu elektromekaniko zahar baten osagaiak.

Wattordugailua, energia aktiboaren kontagailua edo energia-kontagailua denbora-tarte jakin batean instalazio elektriko batean kontsumitutako energia aktiboa neurtu eta watt-ordutan edo unitate horren multiplotan (kilowatt-ordutan, adibidez) adierazten duen neurgailua da[1].

Kontagailu elektrikoa, elektrizitate-kontagailua, argi-kontagailua edo kontsumo elektrikoko kontagailua ere esaten zaio. Zirkuitu edo zerbitzu elektriko baten energia elektrikoaren kontsumoa neurtzen duen gailu bat da, eta hori da bere helburu espezifikoa. Normalean fakturazio-unitateetan kalibratuta daude, eta Euskal Herrian ohikoena kilowatt/orduko da [kWh].

Badaude kontagailu elektromekanikoak eta elektronikoak, digitalak. Elektromekanikoek korronte eta tentsio bobinatuak erabiltzen dituzte korronte parasitoak sortzeko, eremu magnetikoen eraginpean, koadrantearen orratzak mugitzen dituen bira bat eragiten duen disko batean. Kontagailu elektronikoek, digitalek, bihurgailu analogiko-digitalak erabiltzen dituzte bihurketa egiteko.

Telegestiorik gabeko kontagailuetan, fakturazio-aldi bakoitzeko behin irakurtzen da kontagailua. Neurgailu adimendunek (telegestio-kontagailuak) sare elektriko adimendun batean (smart grid) instalatuta daudela aprobetxatzen dute, kontsumo-datuak konpainia banatzaileari maiztasun handiagoarekin bidaltzeko. Smart grid kontagailuen ezarpenak aurrera egin ahala, eguneko une bakoitzeko benetako eskariari hobeto egokituko zaio energia eskaintza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]