Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Ohmen legea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ohmen legea Georg Simon Ohm fisikari alemaniarrak proposatutako lege fisiko bat da.

Lege honen arabera "erresistentzia elektriko batean zehar korronte elektrikoa pasatzean, beraien muturren arteko potentzial-diferentzia eta erresistentzian zehar igarotzen den korrontearen intentsitatea zuzenki proportzionalak dira"

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georg Simon Ohm Erlangen (Alemania) jaio zen 1789ko martxoaren 16an. Gaztetatik aitaren sarraila-dendan egin zuen lan; aita irakasle zen. Unibertsitatetik igaro ostean, Georgek Nurembergeko Institutu politeknikoa zuzendu zuen, eta fisika esperimentaleko klaseak eman zituen Municheko unibertsitatean, 1854eko uztailaren 6an hil zen arte.

Fisika esperimentalean zuen intuizioari esker, erresistentzia elektrikoa aztertzea eta kuantifikatzea lortu zuen. Korrontearen intentsitatearen, potentzial-diferentziaren eta erresistentziaren arteko erlazioaren formulazioak Ohmen legea osatzen du. Hori dela eta, erresistentzia elektrikoaren unitateak ohm izena hartu zuen haren omenez.

Garaiko zientzialariek zuten mesfidantzagatik, asko sufritu zuen denbora luzez bere ideiak onartuak izan arte, baina azkenean Londresko Royal Society-k Copley dominarekin saritu zuen 1841ean, eta Municheko Unibertsitateak fisikako katedra eman zion 1849an.

Horrez gain, 1840an akustika fisiologikoaren eremuko zarata-perturbazioak ikertu zituen (Ohm-Helmholtz legea) eta 1852tik aurrera bere lana zentzu optikoa duen ikerketan finkatu zuen.

Ohmen legearen triangelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohmen legearen triangelua.

Zirkuitu elektrikoen analisian, elkartruka daitezkeen Ohmen legearen hiru adierazpen baliokide erabiltzen dira:

Ekuazioen elkartrukagarritasuna triangelu batekin irudika daiteke, non (tentsioa) goian jartzen den, intentsitate elektrikoa ezkerrean, eta erresistentzia elektrikoa eskuinean. Ezker eta eskuineko atalak banatzen dituen lerro bertikalak biderketa adierazten du, eta goiko eta beheko aldeak banatzen dituen lerro horizontalak zatiketa adierazten du.

Zirkuitu erresistiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tentsio-iturri batekin eta erresistentzia batekin osatutako zirkuitu elektriko sinple bat. Ohmen legearen arabera,

Ohmen legea elementu erresistiboak bakarrik dituen zirkuituetan erabiltzen da —kapazitantzia edo induktantziarik gabeko zirkuituetan—. Korronte zuzeneko zirkuituetan erabil daiteke; korronte alternoko zirkuituetan ere erabil daiteke, baina kapazitantziarik eta induktantziarik ez dagoen kasuan soilik.

Seriean edo paraleloan konektatuta dauden erresistentziak erresistentzia baliokide bakar batez ordezka daitezke zirkuitu elektrikoen analisia egitean

intentsitatea amperetan (A),
potentzial elektrikoaren diferentzia voltetan (V) eta
erresistentzia elektrikoa ohmetan (Ω).

Formula aplikatuko dugun testuinguruaren arabera aukeratuko da. Gailu elektriko baten  I-V kurbaren ezaugarriak adierazi nahi badira,  erabiliko da adibidez. erresistentzian zehar  korrontea badabil, eta erresistentzia horren borneen arteko tentsioa kalkulatu nahi bada,   erabiliko da. Era berean, posible izango da haren borneen artean tentsioa duen  eta haren baitan  korrontea zirkulatzen duen erresistentzia kalkulatzea, .

Dena den, modu sinpleago bat existitzen da Ohmen legean parte hartzen duten magnitudeen arteko erlazioak gogoratzeko. Ohmen legearen triangelua izenaz ezagutzen da. Magnitude baten balioa ezagutzeko, triangeluan magnitude horri dagokion hizkia estaltzen da eta gainontzeko bi hizkiek erlazioa adierazten dute. Horretarako, kontuan izan behar da ondoan dauden hizkiak biderkatu egiten direla eta bata bestearen gainean dagoenean zatitu egiten direla.

Zirkuitu erreaktiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korronte alternoko zirkuituetan edo tentsio aldakorreko zirkuituetan kondentsadoreak edo/eta harilak badaude, horien erreaktantzia ere hartu behar da kontuan. Kasu horretan, tentsioa eta korrontea elkarrekin erlazionatzeko, inpedantzia erabili behar da:

intentsitatea irudikatzen duen fasorea,
potentzial elektrikoaren diferentzia irudikatzen duen fasorea eta
inpedantzia elektrikoa.

inpedantzia zenbaki konplexua izan daiteke. erresistentzia inpedantziaren parte erreala da, eta , erreaktantzia inpedantziaren parte irudikaria.

Bestalde, da, alegia zenbaki irudikaria, zeina ingeniaritzako testuetan jota letrarekin adierazi ohi den.

konplexua denean —erreaktantzia dagoenean—, parte errealak bakarrik xahutzen du beroa. Z inpedantzian alde irudikaririk ez badago, hau da, erreaktantziarik ez dagoenean, lehen aipatutako zirkuitua soilik erresistiboa izango da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ohmen legea Aldatu lotura Wikidatan
Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.