Motor unibertsal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Motor unibertsala
Motor unibertsalaren Ikur elektronikoa

Motor unibertsala korronte zuzenez nahiz maiztasun industrialeko Korronte alterno monofasikoz elika daitekeen motorra da. Motorraren haril induzitzailea eta induzitua seriean konektatuta daude; alde horretatik, korronte zuzeneko serie motorra bezalakoa da, hau da, estatorean eta errotorean harilak ditu, eta atal bateko harilak beste atalekoekin seriean konektatuta daude kolektorearen eta ikatzen (eskuilen) bitartez. Korronte zuzenez nahiz korronte alternoz elika daitekeelako deritzo motor unibertsal. Oso abio-momentu handia du, eta motorraren abiadura kontrolatu egin daiteke korronte elikatzailearen tentsioa aldatuz. Korronte alterno monofasikoa baino ez dagoenean eta potentzia handia behar denean erabiltzen dira. Bestalde, etxetresna elektrikoetako motor txikietan ere (daratulua, irabiagailua...) oso erabilia da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Motor unibertsala zthiztegia.elhuyar.org


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]