Larrialdi-geldialdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Larrialdi-geldialdiko sakagailu arrunta.

Larrialdi-geldialdia larrialdi-egoera batean makina bat geldiarazteko erabiltzen den segurtasun-mekanismoa da, ohiko eran geldiarazi ezin denean erabiltzeko. Geldiarazte arruntetan ez bezala, zeinetan makina berari inolako kalterik egin gabe gelditzen dena, larrialdi-geldiarazteak funtzionamendua ahalik eta lasterren eteteko diseinatzen dira horrek makinari kalte egiten badio ere. Larrialdi-geldialdiko sakagailuek kolore deigarriak edukitzeaz gain (normalean onddo itxurako sakagailu gorri bat da atzealde hori baten aurrean), erabilerrazak izan behar dute eskarmenturik gabeko edozein pertsonak larrialdi eta estualdi egoera batean erraz sakatzeko modukoa.