Yukio Mishima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yukio Mishima
Yukio Mishima 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Tokio1925eko urtarrilaren  14a
Herrialdea  Japonia
Lehen hizkuntza japoniera
Heriotza Tokio1970eko azaroaren  25a (45 urte)
Hobiratze lekua Tamako hilerria
Heriotza modua suizidioa: sastakatzea
Familia
Aita Azusa Hiraoka
Ama Shizue Hiraoka
Ezkontidea(k) Yōko Hiraoka Itzuli  (1958-06-01 -  1970-11-25)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Tokioko Unibertsitatea
Hizkuntzak japoniera
Jarduerak
Jarduerak itzultzailea, aktorea, eleberrigilea, zinema zuzendaria, gidoilaria, poeta, saiakeragilea, antzerkigilea, kanta-idazlea, kritikaria, modeloa, zinema aktorea, idazlea, autorea eta prosalaria
Lantokia(k) Japonia
Lan nabarmenak The Temple of the Golden Pavilion Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k) Yukio Mishima
Diskoetxea King Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Budismoa
IMDb nm0592758

Yukio Mishima (三島 由紀夫, Mishima Yukio) —literatur ezizena; jatorrizko izen-deiturez, Kimitake Hiraoka (平岡 公威, Hiraoka Kimitake)— (Tokyo, Japonia, 1925eko urtarrilaren 14a1970eko azaroaren 25a) japonierazko idazlea, poeta, aktorea eta zinema zuzendaria izan zen. XX. mendeko japoniar idazlerik garrantzitsuenetakotzat daukate; hiru aldiz hautagai izan zen Literaturako Nobel Saria jasotzeko. Abangoardiazko haren lanak estetika tradizionala eta modernoa nahasten ditu, kultura arteko mugak hautsita, eta gai nagusiak sexualitatea, heriotza eta aldaketa politikoa dira. Porrot egindako estatu kolpe ahalegin baten ondoren seppuku errituzko suizidioa egin zuelako ere famatu da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yukio Mishima, haurra zela (1931ko apirilaren inguruan).

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mishima 1925eko urtarrilaren 14an jaio zen Tokion, Shizue eta Azusa Hiraoka Nekazaritza Ministerioko Arrantza idazkariaren semea. Haurtzaroko lehen urteak Natsu amonaren itzalpean igaro zituen, hark eraman eta bere familiagandik banandu zuen hainbat urtez. Tokugawa garaiko samuraiarekin lotutako familia batetik zetorren Natsu, eta asmo aristokratikoak izan zituen beti. Izaera txarra eta indarkeriarako joera zituen amonak, baita eromenetik hurbil dauden irteerak ere, geroago Mishimaren zenbait idazkitan erretratatuko direnak.

12 urte zituela, Mishima lehen istorioak idazten hasi zen. Wilde, Rilke eta Japoniako klasiko ugariren lanak irakurri zituen. Ikastetxe elitista batean sei urte eman ondoren, nerabe ahul eta higuingarria izaten jarraitzen bazuen ere, aurrera egin zuen eta eskolako literatura-elkarteko kide gazteena izan zen. Izan ere, liburu moduan argitaratu zuen, 1944. urtean, Bungei-Bunka literatur aldizkari ospetsuan azaldutako bere kontakizun bat, Hanazakari no Mori.

Mishima, Bigarren Mundu Gerran, Japoniako Armadako filaretara deitu zuten. Azterketa medikoan, hotzeria zuela eta, armadako doktoreak tuberkulosiaren sintomak zituela diagnostikatu zuen, eta hori dela eta, ezgaituta zegoela esan zuen. Mishima errudun sentitu zen bizirik irauteagatik eta heriotza heroiko baten aukera galdu zuelako.

Egunean zehar eskolara joan eta gauez idazten, Mishima Tokioko Unibertsitatean graduatu zen 1947an, Zuzenbidean. Lan bat lortu zuen Finantza Ministerioan, eta etorkizun oparoa zuen.

Hala ere, hain nekatuta amaitu zuen bere aita ados izan zela, bere lehen urtean, idaztean jarduteko bere kargua uztearekin.

Gerra ondorena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mishimak bere lehen eleberria, Tōzoku (Lapurrak), 1946an hasi zuen eta 1948an bukatu, gerraosteko literaturan agertu ziren idazleak biltzen dituen japoniar literatura modernoaren bigarren belaunaldian — 1948 eta 1949 artean —. Kamen no Kokuhaku ('Confesiones de una máscara') izan zen hurrena, gizartean txertatzeko maskara baten atzean ezkutatu behar duen gazte bati buruzko obra autobiografikoa. Eleberriak sekulako arrakasta izan zuen eta Mishima famatu bihurtu zuen 24 urte zituela.


Mishima idazle disziplinatua eta bertsozalea izan zen. Eleberriak, serie herrikoien nobelak, kontakizun eta literatur saiakerak idatzi zituen, kabuki antzerkirako lan oso txalotuak eta drama tradizionalen bertsio modernoak.

Bere idazkerak nazioarteko ospea eta Amerikan eta Europan jarraipen nabarmena eman zion eta bere lan ezagunenetako asko ingelesera eta Europako beste hizkuntzetara itzuliak izan ziren.

Asko bidaiatu zuen, atzerriko argitalpen askok bilatzen zutela, eta Literatura Nobel sarirako hiru aldiz proposatua izan zen, baina ez zuen lortu, ustez eskuin muturreko jarduera erradikalen ondorioz. Halaber, Mishimak Kawabatari saria utzi nahi izan ziola esan izan da, izan ere, 1940ko hamarkadan Tokioko literatura-zirkuluetara aurkeztu zuen gizonarekiko errespetuaren adibide gisa. 1968an, Yatividad Kawabatak saria irabazi zuen eta Mishima etorkizun hurbilean saria beste egile japoniar bati emateko aukerak urriak zirenaz konturatu zen.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamen no kokuhaku (Maskara baten aitormena 1949) ondoren, Mishima bere buruaren barruan bakarrik bizi zen gizon gaztea atzean utzi nahian aritu zen. Mundu errealari eta fisikoari lotzen saiatu zen, ariketa fisiko zorrotza eginez. 1955ean, Mishimak pisuekin entrenatu zuen, eta ez zuen asteko hiru saioetako entrenamendu-erregimena eten bere azken 15 urtetan. Material eskasetik abiatuta izugarrizko gorputza lortu zuen, bere buruari egin zizkion argazkiek erakusten dutenez. Gainera, oso trebea bihurtu zen kendoan, japoniar eskrima arte martzial modernoan.

Une batez, gerora enperadorearen emaztea izango zen Michiko Shundarekin ezkontzea pentsatu bazuen ere, Yoko Sugiyamarekin ezkondu zen 1958an. Hurrengo hiru urteetan, bikoteak alaba bat eta seme bat izan zituen.

1967an, 42 urterekin, Mishima Japoniako Autobabes Indarretan sartu zen (Japoniako armada) eta oinarrizko entrenamendua izan zuen. Urtebete geroago, Tatenokai (Ezkutuaren Elkartea) sortu zuen, batez ere ikasle patriotar gazteek osatutako milizia pribatua, borroka-arteen printzipioak eta diziplina fisikoak aztertzen zituena. Horiek ere Japoniako Autodefentsa Indarren bidez entrenatu zituzten, Mishimaren zuzendaritzapean.

Bere bizitzako azken hamar urteetan, Mishima hainbat filmetan aritu zen, eta bere istorioetako baten egokitzapena elkarzuzendu zuen, Yûkoku (Abertzaletasuna).

Errituzko suizidioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko azaroaren 25ean, Mishimak Hōjō no umi (Emankortasunaren itsasoa) tetralogiaren azken zatia bidali zion bere argitaletxeari. Ondoren, Tatenokaiko lau kiderekin batera, aitzaki batekin bisita egin zioten Ichigaya kanpamenduko komandanteari, Japoniako Autodefentsa Indarren Ekialdeko Komandoaren Tokioko kuartel nagusian. Bulegoa barrikadekin itxi eta komandantea bere aulkira lotu zuten. Bere eskaerak zerrendatzen zituen manifestu eta pankartekin, Mishima balkoira irten zen, bertan bildutako soldaduei hitzegiteko. Bere diskurtsoak inspiratu egin nahi zituen, estatu-kolpea eman eta enperadorea bere lekura itzuli zezaten. Ezin izan zuenen aditzera eman minutu gutxi batzuen ondoren amaitu zuen hitzaldia. Komandantearen bulegora itzuli eta bere seppukua egin zuen. Masakatsu Morita Tatenokaiko kidea izendatu zuten erritual honen amaierako buru moztea egiteko, baina Morita ez zen bere lana modu egokian egiteko gai izan. Hainbat saiakera egin ondoren, Hiroyasu Kogari, Tatenokaiko beste kide bati, lana bukatzea baimendu zion. Orduan, Moritak ere bere seppukua egin zuen eta Kogak lepo egin zuen.

Erritual heriotzaren beste elementu tradizional bat izan zen jisei no ku konposizioa— nork bere buruari idatzitako poema bat, heriotzaren ordua hurbiltzen denean — kuartel nagusian sartu baino lehen egitea.

Hil zenean, gerraosteko Japoniako kritikari zuhurrenetako bat desagertu zen, eta Japoniako literatura garaikidearen historian norabidea markatu zuen artista bat.

Mishimak modu zorrotzean prestatu zuen bere heriotza, gutxienez lau urtez, eta Tatenokai taldeko kideek ez zen inork ez zuen uste hura planeatzen ari zela. Mishimak bere gaiak ordenan zeudela ziurtatu zuen, eta, gainera, hil ez ziren Tatenokai hiru kideen defentsarako dirua uzteko aurreikuspena ere izan zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Shincho Saria (1954), Uhinen soinua eleberriarengatik.
  • Kishida Saria (1955).
  • Yomiuri Saria (1957), Urrezko pabilioaren tenplua eleberriarengatik.
  • Yomiuri Saria (1961), Toka no kiku drama hoberenarengatik.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yukio Mishimaren lan ezagunen zerreda honetan izenburuak parentesi artean euskaratu dira, errazago identifikatzeko.

  • Arratsaldeko atoiuntzia (午後の曳航 - Gogo no eiko, 1963)
  • Hanazakari no mori (花ざかりの森, 1944) (Basoa loratua)
  • Kamen no kokuhaku (仮面の告白, 1949) (Maskara baten aitormena)
  • Ai no kawaki (愛の渇き, 1950) (Maitasunaren egarria)
  • Kinjiki (禁色, 1951) (Kolore debekatuak)
  • Manatsu no shi (真夏の死, 1952) (Udaren erdialdeko heriotza)
  • Chiosai (潮騒, 1954) (Uhinen soinua)
  • Kindai nōgaku shū (近代能楽集, 1956)
  • Kinkakuji (金閣寺, 1956) (Urrezko pabilioaren tenplua)
  • Kyōko no ie (鏡子の家, 1959) (Kyōko-ko etxea)
  • Utage no ato (宴のあと, 1960) (Oturuntzaren ondoren)
  • Kemono no tawamure (獣の戯れ, 1961) (Piztiaren jokoa)
  • Utsukushii hoshi (美しい星, 1962) (Izar ederra)
  • Gogo no eiko (午後の曳航, 1963) (Itsasoan grazia galdu zuen itsasgizona)
  • Hōjō no umi (豊饒の海 -) (Emankortasunaren itsasoa) tetralogia:
    • Haru no yuki (春の雪, 1964) (Udaberriko elurra)
    • Honba (奔馬, 1969) (Zaldi iheslariak)
    • Akatsuki no tera (曉の寺, 1970) (Egunsentiko tenplua)
    • Tennin no gotsui (天人五衰, 1970) (Aingeruaren usteldura)
  • Sado kōshaku fujin (サド侯爵夫人, 1965) (Madame de Sade) antzezlana
  • Taiyō to tetsu (太陽と鉄, 1968) (Eguzkia eta altzairua)
  • Hagakure nyūmon (葉隠入門, 1967) (Hagakure sarrera)
  • Wakaki Samurai no tame no seishin kouwa (若きサムライのための精神講話, 1968-1969) (Samurai gazteentzako lezio espiritualak)

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arratsaldeko atoiuntzia (午後の曳航 - Gogo no eiko), Ibaizabal, 1994. Itzultzailea: Hiromi Yoshida.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yukio Mishima Aldatu lotura Wikidatan