Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
|
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Alçay-Alçabéhéty-Sunharette | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Atharratze-Sorholüze |
|
| Alkatea | Anicet Erreçarret (2008-2014) |
|
| Herritarra | Altzaiar-Altzabehetiar-Zunharretar | |
| Koordenatuak | 43°5′46″N 0°54′27″W / 43.09611°N 0.9075°WKoordenatuak: 43°5′46″N 0°54′27″W / 43.09611°N 0.9075°W | |
| Eremua | 34,40 km2 | |
| Garaiera | 217 - 1.535 m | |
| Posta kodea | 64470 |
|
| INSEE kodea | 64015 |
|
| Biztanleria | 226 bizt. (2006) | |
| Dentsitatea | 6,57 bizt./km² | |
| Sorrera | 1833 | |
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta Zuberoako udalerria da, Basabürüako ibarresküinean kokaturik dagoena.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Lauribar ibaiak udalerria zeharkatzen du, bere ibaiadar diren Arbaretxarbaretxeko erreka eta Eskalerako errekarekin batera (baita azken honetara isurtzen den Pikettako erreka).
Bestalde, Uhaitzandira isurtzen diren hainbat erreka igarotzen dira udalerritik.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Altzürükü eta Gamere-Zihiga iparraldean
- Aloze-Ziboze-Onizegaine eta Lexantzü-Zunharre ekialdean
- Mendibe (Nafarroa Beherea) mendebaldean
- Larraine eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine hegoaldean
Etxeak eta Auzoak [aldatu]
- Altzai
- Altzabeheti
- Zunharreta
- Bidalun
- Ekirazi
- Herri
Historia [aldatu]
1790. urtean, Zunharreta, Mauleko barrutiaren menekoa zen kantonamentu baten burua zen. Kantonamentu horretan gaur egungo Aloze-Ziboze-Onizegaine, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Etxebarre, Gamere-Zihiga, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Lexantzü-Zunharre, Ozaze-Zühara udalerriak sartzen ziren.
1833. urtean Altzai, Altzabeheti eta Zunharreta herriak batu egin ziren udalerri bakarra osatzeko.
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2005eko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Ibarletako hamar tumuluak monumentu historiko izendaturik daude 1960. urteaz geroztik. Ibarnabako zazpi tumuluak ere monumentu izendaturik daude 1960. urtetik aurrera.
- Maide korralea gaztelu-zaharra, mitologiaren arabera, jentil eta laminek eraiki zutena.
- Altzaiko Done Petri eliza erromanikoa da, Erdi Aroaren erdialdekoa dena. XVII. mendeko kanpandorrea du eta XIX. mendean berriztu zen eliza osoa.
Altzaiar, altzabehetiar eta zunharretar ezagunak [aldatu]
- Johañe Epherre (1931 - 2004) euskaltzale altzaiarra.
- Junes Casenave (1924 -) idazlea Santa Grazin jaio eta Altzain bizi da.
|
|||||||
