Zalgize-Doneztebe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zalgize-Doneztebe

 Zuberoa
Doneztebe eliza
Doneztebe eliza

Zalgize-Doneztebekoç armarria

Izen ofiziala Sauguis-Saint-Étienne
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Oloroe-Donamaria
Atharratze-Sorholüze
Alkatea Pierre Arrosagarai
(2008-2014)
Herritarra zalgiztar-doneztebear
Koordenatuak 43°9′10″N 0°53′12″W / 43.15278°N 0.88667°W / 43.15278; -0.88667Koordenatuak: 43°9′10″N 0°53′12″W / 43.15278°N 0.88667°W / 43.15278; -0.88667

Zalgize-doneztebe kokapena.png

Eremua 8,81 km2
Garaiera 175 - 728 m
Distantzia 8 km Maule-Lextarrera
Posta kodea 64470
INSEE kodea 64509
Biztanleria 174 bizt.
Dentsitatea 19,75 bizt./km²
Sorrera 1843

Zalgize-Doneztebe Zuberoako udalerria da, Arbaila eskualdean dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, herrigunea honen eskuinaldean geratzen delarik (zati batzuetan udalerriaren mendebaldeko muga da ibaia). Era berean, Auzet erreka ere igarotzen da udalerritik. Uhaitzandiren ibaiadarrak diren Ibarra (bertara isurtzen diren Ihixart eta Kokostegi errekastoekin batera) eta Ibargonea errekak ere daude udalerrian.

Udalerriak dituen 8,81 km²-etatik 1,08 km² basoz osaturik dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria, Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen baroierria izan zen.[1] Abadia laiko hau dokumentuetan 1327an agertu zen lehen aldiz. Jaurerri hau jabez askotan aldatu zen, Lukutze, Armendaritz, Ahetze eta Aintziondoko jaunak izan ziren jabeak, besteak beste. Gazteluak Aphalie zuen izena eta hortik uste da Abadie terminoa jaio zela. 1710ean Zalgizeko Margaritak Uharteko jaunarekin, Gabriel, ezkondu zen, era honetan bere jabetzak familia horrenetara lotuz. [2]

Zalgize-Donezteben bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie,[1] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Barkoxe, Altzürükü eta Zalgize-Doneztebe berak osatuta).

Zalgize eta Doneztebe herriak 1843ko ekainaren 27an batu ziren udalerri bakarra osatzeko.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Marie-José Thornary 1995-2001
Pierre Arrosagarai 2001-2008
2008-

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
301 296 304 289 369 346 450 450 456
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
425 360 390 390 392 440 397 374 391
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
395 379 371 308 313 301 291 314 290
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 -
262 236 204 190 200 201 177 174 -


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberera da udalerriko berezko euskalkia. Luis Luziano Bonapartek Atharratzeko azpieuskalkian kokatu zuelarik herriko hizkera. 1968an, 205 euskaldun bizi ziren udalerrian, herriguneko biztanleen %80 eta sakabanatuen %90.[3]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnaud Oihenarten olerkietan atzeman daiteke olerkari famatu zalgiztar bati erreferentzia[4], Zalgizeko Bertrand, nahiz eta bere jatorriko testurik ez den gordetzen gaur egun. Bertrand, higanota bera, kontseilari izan zen 1597an Nafarroako Kantzelaritzan eta 1608 eta 1627 artean, orduan Pauen zegoen Nafarroako Erresumako parlamentuko kide.[5]

Era berean, uste da Bertrand-i esker lortu zituela Oihenartek Zalgizeko atsotitz bilduma, geroago, Jean Jaurgainek aurkitu zituena Oihenarten paperen artean eta Julio Urkixok argitaratu zituela ondoren Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian 1908ean.[5] (ikus Kanpo loturak)

Zalgiztar-doneztebear ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zalgize-Doneztebe Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa