Ligi-Atherei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ligi-Atherei

 Zuberoa
Ligiko irudia.
Ligiko irudia.
Izen ofiziala Licq-Athérey
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Oloroe-Donamaria
Atharratze-Sorholüze
Alkatea Jean-Marc Peillen
(2008-2014)
Herritarra ligiar-athereiar
Koordenatuak 43°4′5″N 0°52′32″W / 43.06806°N 0.87556°W / 43.06806; -0.87556Koordenatuak: 43°4′5″N 0°52′32″W / 43.06806°N 0.87556°W / 43.06806; -0.87556

Ligi-atherei kokapena.png

Eremua 17,87 km2
Garaiera 242 - 1.097 m
Posta kodea 64560
INSEE kodea 64342
Biztanleria 232 bizt.
Dentsitatea 12,98 bizt./km²
Sorrera 1843
Athereiko pilotalekua, atzean Lexantzümendi agertzen delarik.

Ligi-Atherei Zuberoako udalerria da, Basabürüako ibarrezkerrean kokaturik dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde menditsuan dago kokaturik udalerria, iparraldean Lexantzümendi (572 m), hego-mendebaldean Zalhagaina (1.053 m), hegoaldean Jora (1.089 m) eta hego-ekialdean Hilaga (1.337 m) tontorrek inguratzen dutelarik.

Hidrografiari dagokionez, Ligiko herriaren sarreran batzen dira Santa Graziko ühaitza eta Larraineko ühaitza ibaiak, Zuberoako ibai nagusia, Ühaitza, osatzeko. Gainera, bertara isurtzen diren hainbat erreka ere igarotzen dira udalerritik.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ligi
  • Atherei
  • Zübibürüa
  • Elgegarai (Susselgue)
  • Zonbiaga
  • Jaura
  • Andost
  • Huge
  • Herri

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1843. urtean Ligi eta Atherei herriak batu egin ziren udalerri bakarra osatzeko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarriturik. Udalerritik igarotzen diren uren kalitatea dela-eta, zenbait arrain-haztegi sortu dira bertan.[1]

Zuberoa osoa orokorrean eta bereziki Maule-Lextarre korronte elektrikoz hornitzen duen zentral hidroelektrikoa dago Ligi-Atherein.

Akerbeltz izeneko garagardoa egiten zen udalerrian 2012rarte. Enpresa antzinako kautxozko zola lantegian kokaturik zegoen, Uhaitzandiren ertzean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
333 339 381 348 481 477 709 809 848
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
834 831 821 700 701 689 647 645 620
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
644 645 670 658 601 566 554 534 457
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 - -
423 346 296 250 237 243 231 - -

2005ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ligiko zubia edo laminen zubia, Ligin dago kokaturik, zeina kondairaren lamien laguntzarekin eraiki zen, nahiz eta harri bat faltan duen.
  • Ligiko eliza (Julian Deunaren omenez), Erdi Aroaren erdialdean eraiki zen eta XIX. mendean berriztatze sakon bat jasan zuen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ligi-Atherei Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa