Euskal Herriko mendiak
Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño bezalako mendiloerroak dira Kantauriar mendiloerroaren parte.
Bi mendilerro garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude. Hauek ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa edo Aizkorri dira hauen adibide.
Eduki-taula |
[aldatu] Pirinioak
Pirinioak Iberiar Penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creuseko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago.
Euskal pirinioetan mendirik altuenak hauek dira:
- Hiru Erregeen Mahaia, 2.428 m, Nafarroa Garaia
- Ezkaurre, 2.050 m, Nafarroa Garaia
- Arlas, 2.044 m, Nafarroa Garaia
- Ori, 2.017 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
- Kartxela, 1.982 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
- Txamantxoia, Maze, 1.941 m, Nafarroa Garaia/Huesca
- Otsogorrigaina, 1.922 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
- Barazea, Sardekagaina, 1.893 m, Zuberoa
- Lakora, 1.877 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
- Lapazarra, 1.785 m, Nafarroa Garaia
- Binbaleta, 1.758 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
- Gaztarria, 1.732 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
- Bizkartze, 1.656 m, Zuberoa
- Okabe, 1.466 m, Nafarroa Beherea
- Ortzantzurieta, 1.567 m, Nafarroa Garaia
- Adi, 1.459 m, Nafarroa Garaia
- Saioa, 1.419 m, Nafarroa Garaia
- Auza, 1.305 m, Nafarroa Garaia/ Beherea
- Iturrunburu, 1.291 m, Nafarroa Beherea/ Garaia
- Abodi, 1.537 m, Nafarroa Garaia
- Idorrokia, (Abodi) 1.492 m, Nafarroa Garaia
- Goñiburu, (Abodi) 1.464 m, Nafarroa Garaia
- Berrendi, 1.354 m, Nafarroa Garaia
Lehenengoa, era berean, Euskal Herriko mendirik altuena da eta Aragoi eta Bearnoarekin muga egiten du.
[aldatu] Kantauriar mendilerroa
Kantauriar mendilerroa Espainiako iparraldea eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendilerroaren izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa eta 480 kilometroko luzera du. Euskal Herrian Kodesko mendilerroa eta Toloñoko mendilerroa hartzen ditu bere baitan.
[aldatu] Kodesko mendilerroa
Kodesko mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Joar mendia da, 1.418 metrorekin. Bere iparraldeko magalean Kanpezu dago eta hegoaldekoan Aguilar Kodeskoa, Azuelo, Torralba del Rio, Mirafuentes eta Nazar udalerriak daude.
[aldatu] Toloñoko mendilerroa
Toloñoko mendilerroa Arabako hegoaldean dago eta Arabar Errioxa eta Arabako Lautada bereizten ditu. Mendialdea Kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan.
Toloño mendiak 1.263 metroko garaiera du.
[aldatu] Euskal Herriko arkua
Euskal Herriko arkua Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean dauden mendilerroek osatzen dute. Altuera ertaineko mendilerroak dira, eta punturik altuena Aketegi da, 1.544 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate ezberdin dira: bata barnealdetik doa, eta bestea kostaldetik.
- Barnealdeko mendilerroak hauek dira:
- Kostaldekoak, berriz, mendilerro hauek dira:
- Gorbeiako mendilerroa (Gorbeia, 1.481m)
- Anbotoko mendilerroa (Anboto, 1.331m)
- Elgeako mendilerroa
- Aralar (Txindoki, 1.346m)
- Oizko mendilerroa (Oiz)
- Ganekogorta
[aldatu] Aiako Harria
Aiako Harria Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdean dagoen harrizko mazizo bat da. Beste mendi guztiak ez bezala ez da sortu orogeniagatik, baizik eta granitozko intrusio batengatik.
Hiru haitz nagusiz osaturiko tontor multzoa da:
- Hirumugarrieta (806 m)
- Txurrumurru (821 m)
- Erroibide (837 m)
[aldatu] Lurraldeka
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Euskal-Herria.org Euskal Herriko mendiei buruzko webgunea.
- Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia duen Euskal Herriko Mendien Katalogo Ofiziala (Euskaraz)(Gaztelaniaz)