Torralba del Río

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Torralba del Río

 Nafarroa Garaia
Torralba del Rioko bandera

Torralba del Rioko armarria

Izen ofiziala Torralba del Río
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Jurramendi
Alkatea Jesús Cayetano Oion
(UPN)
Herritarra torralbar
Koordenatuak 42°36′31″N 2°19′47″W / 42.60861°N 2.32972°W / 42.60861; -2.32972Koordenatuak: 42°36′31″N 2°19′47″W / 42.60861°N 2.32972°W / 42.60861; -2.32972

Navarra - Mapa municipal Torralba del Río.svg

Eremua 18,00 km2
Garaiera 629 m
Distantzia 80 km Iruñera
Posta kodea 31228
Biztanleria 132 bizt. (2012)
Dentsitatea 7,33 bizt./km²
www.torralbadelrio.org http://www.torralbadelrio.org www.torralbadelrio.org

Torralba del Río[1] Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Bi herrik osatzen dute udalerri hau: Torralba del Rio izenekoa ere, eta Otiñano. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 132 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Lizarrako merindadearen mendebaldean kokatzen da, Kodesko mendilerroaren maldetan eta Ahuilargo haranean. Torralba del Riora ailegatzeko NA-7200 errepidea jarraitu behar da Santsol-Cabredo norabidean.

Torralba del Riok Arabarekin egiten du muga iparraldean, Nazar, Mirafuentes eta Esprontzedarekin ekialdean, Bargotarekin hegoaldean, eta Azuelorekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torralbak klima azpimediterranearraren ezaugarriak dauzka, aldaketa termiko handia, prezipitazio irregularrak eta udaberri eta udazkenean ugariagoak eta uztaila eta abuztuko lehortea. Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 900mm bitartekoak dira.

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. XIX. mendearen amaieran, geratzen ziren arte eta amezti hektareak desagertu ziren, nekazaritzarako lurren hedapena burutzean. Gaur egun herriko zuhaitz bakarrak pinuak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torralba del Rio sortu aurretik, bere udalerriaren mugetan hainbat herrixka izan ziren Erdi Aroan zehar, Bañao, Cabañas, Kodes, eta Eregorte. 1263 edo 1264. urtean Nafarroako Teobaldo II.a erregeak Torralba sortu zuen, eta Lizarrako San Martingo biztanle askeei emandako foru berdinak eman zizkien torralbatarrei. Herria sortu aurretiko herrixkak pixkanaka desagertuz joan ziren, eta euren izena ageri den azken dokumentu idatzia 1268. urtekoa da. Historialarien ustetan, herrixka hauetako biztanleak Torralbara joan ziren, erregeak emandako foruak erakarrita.

XV. mendean Torralbak Vianako printzeari eman zion babesa Nafarroako gerra zibila burutu bitartean. Herriaren fideltasuna eskertzeko Karlos erregeak, hainbat eskubide eman zizkien torralbatarrei, 1451ean zerga batzuen ordainketatik libratu zituen, eta Otiñano eta Erregorteko herri hustuak Torralbako udalerriari gehitu zizkion. Horrez gain, erregeak Torralba "hiribildu on" izendatu zuen, Nafarroako gorteetan eserlekua lortu eta San Bartolome egunez zazpi egun iraungo zuen urteroko azoka ospatzeko eskubidea eskuratu zuen. Ondorengo Nafarroako erregeek eskubide guztiak berretsi zituzten.

1466. urtean Nafarroako Leonor erreginak Otiñanoren (garai hartan herri hustua zena) anexioa behin betiko berretsi zuen. Ondorengo mendeetan Otiñano herri hustu izateari utzi eta hainbat biztanle izan zituen berriz ere, eta gaur egun oraindik ere Torralba del Rioren menpeko herria da, beste haran batean egon arren. 1500. urtearen inguruan Erregorten bizi ziren azken biztanleak Esprontzedara joan ziren, eta herri hau ere hutsik geratu zen.

Aro modernoan zehar Torralba Berruezako ibarreko herria izan zen, eta XIX. mendearen erdialdean burututako erreforma administratiboaren ondoren, Otiñanok eta Torralbak udalerri independientea osatu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren eliza: XVI. mendean eraikitako eliza gotiko berantiarra. Eraikuntzan, antzinako beste parrokia gotiko baten hormak erabili zituzten. Nabe bakarreko eraikina da, hiru zatitan banatu eta aurrealde poligonalarekin.
  • Kodesko santutegia: Izen bereko mendilerroan kokatuta dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torralba del Rioko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
463 456 491 507 524 533 509 457 269 201 177 151 134

2008ko erroldaren arabera, hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,63a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Torralbako alkate kargurako AIT herri ekimeneko Ricardo Ruiz de Gaona Carlos aukeratu zuten. Hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren, aipaturiko herritarren taldea (4 zinegotzi) eta Nafarroako Herriaren Batasuna (bakarra). Zuriz emandako botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,56). Abstentzioa %19,31koa izan zen.

Torralba del Ríoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Ricardo Ruiz de Gaona Carlos (AIT) 75 Bai
Jose María Ruiz de Gaona Carlos (AIT) 70 Bai
Julio Corres Sainz (AIT) 67 Bai
Maria Teresa Markinez Ruiz de Gaona (AIT) 66 Bai
Jesus Cayetano Oion (UPN) 50 Bai


2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, UPNkoa; aurreko agintaldian zinegotzi izandako Jesús Cayetano alkate eta beste hiru lagun hautetsi bihurtu ziren[2].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frontoiaren ondoan dagoen udaletxea 1955an eraiki zen, eta margozturiko fatxada dauka. Eraikinak bi solairu ditu eta udal bulegoez gain, bi etxebizitza daude bertan. Torralba del Rioko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Azueloko idazkari ere bada. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Frontoi kalea, 2

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Ricardo Ruiz de Gaona Carlos AIT
2011-2015 Jesús Cayetano Oion UPN

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torralba del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,35ek zekien euskaraz hitzegiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torralba del Rio, "Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torralba del Río Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa