Mirafuentes

Koordenatuak: 42°37′23″N 2°16′36″W / 42.623055555556°N 2.2766666666667°W / 42.623055555556; -2.2766666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirafuentes
Iturriaga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mirafuentes, Nazarretik

Bandera

Mirafuentesko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Mirafuentes
AlkateaÁngel Chasco Arzotz
(AEIM, indep.)
Posta kodea31219
INE kodea31170
Herritarramirafuentestar
Geografia
Koordenatuak42°37′23″N 2°16′36″W / 42.623055555556°N 2.2766666666667°W / 42.623055555556; -2.2766666666667
Azalera3 km²
Garaiera631 metro
Demografia
Biztanleria58 (2023:  −1)
alt_left 29 (%50)(2019) (%48,3) 28 alt_right
Dentsitatea22,05 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,76
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 16,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 14,50 (2018:  %-15,69)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mirafuentes.es/


Mirafuentes[3] ([miɾafuentes] gaztelaniaz eta ofizialki; Iturriaga [ituriaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 54 biztanle zituen 2014. urtean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren arautzearen hasierako urteetan, Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako Euskal Herriko udalen izendegia izeneko lanean, Iturriaga izena proposatu zen udalerri honetarako. Izan ere, une horretako joera zen euskara aspaldi galdurik zuen Euskal Herriko alderdi zabalean herrien erdal izenetarako euskal ordainak proposatzea. Gerora, ordea, Euskaltzaindiak proposamen horiek berrikusi zituen, eta tradizioan sustraitutako formei eman zien lehentasuna, nahiz eta erdal jatorrikoak izan;[4] horrenbestez, Euskaltzaindiak euskara baturako araututako forma bakarra Mirafuentes da.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 72 kilometro mendebaldera dago, Arabarekiko mugatik hurbil, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentes Berrotza ibarreko herria da; Kodes eta Kabrega mendilerroen artean hedatzen da ibar hori. Udalerria zeharkatzen duten ibaien artean, Odron, Marana eta Naval dira aipagai.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentesko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitartean izaten dira, eta udaberri eta udazken garaian ugariagoak dira.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko landaredia eraldatua izan da gizakiaren eraginez, eta batez ere arteek osatzen dute.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentesek Nazarrekin egiten du muga iparraldean; Mendazarekin ekialdean; Torralba del Riorekin mendebaldean; eta Desojo eta Esprontzedarekin hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdera arte, Mirafuentes jaurerria izan zen (konkretuki Berrotza ibarraren menpeko herria). Herriak ordaindu beharreko petxa 1236. urtean eguneratu zuen Tibalt I.a erregeak, urtero 800 soldata. Horrez gain, herriaren inguruko lurrak Mirafuentesi eta koroari batu zizkion. Joan eta Katalina I.a errege-erreginek Nafarroako Pedrori eman zizkioten herritarrei kobratutako errentak 1511n.

1840ko hamarkadaren erdialdetik aurrerako administrazioaren birmoldaketaren ondoren, udalerri independente bihurtu zen. 1847an Mirafuentesko eskolak, urteko 704 errealeko saria zeukan, eta parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten. Gainera, parrokiako onuraduna aukeratutako abade bera zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mirafuentes eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentesko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Mirafuentesen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea inguruko eraikinen estilo berean eraiki zen eta azken mendean hainbat aldiz zaharberritu da. Azkenengo zaharberritzeak 1,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuen, eta lanek Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren laguntza jaso zuten. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Gurutze kalea, 29

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Mirafuentesen, ez zelako inongo talderik aurkeztu.[5] Urte bereko azaroan, ordea, Ángel Chasco Arzotz aukeratu zuten alkate, Agrupación Independiente La Berrueza (AILB) delakoaren izenean.

2011ko udal hauteskundeetan ere Chasco Arzotz hautatu zuten alkate, kasu honetan Agrupación Electoral Independiente de Mirafuentes (AEIM) izena hartu zuen zerrendaren izenean. Zerrendako hiru kideak zinegotzi bihurtu ziren.[6]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Mirafuentesko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Benito Chasco Larramendi[7] 1979 1983 Agrupacion de Electores San Roman
Andres Chasco Arzoz[7] 1983 1987 Agrupacion de Electores de Mirafuentes
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
Jose Andres Chasco Ganuza 2003 2007 Independenteak
Angel Chasco Arzotz 2007 2011 Agrupacion Independiente La Berrueza
Angel Chasco Arzotz 2011 2015 Agrupacion Electoral Independiente de Mirafuentes
Roberto Larrion Otermin[8] 2015 2019 Independenteak
Mikel Izurdiaga Berraondo[8] 2019 Jardunean Agrupacion Electoral Independiente Mirafuentes-Iturriaga


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986. urteaz geroztik, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Mirafuentes eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldan, herritarren % 3,68k zekien euskaraz hitz egiten.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen Mirafuentes eremu mistora igarotzea, beste 43 udalerrirekin batean.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentesek abuztuaren 17an ospatzen ditu jaiak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Roman eliza, XIII. mendean eraikitzen hasi eta ondorengo mendeetako lanekin osatutako eliza. Eliza-gotorlekua da, bere garaian funtzio bikoitza bete zuelako, erlijiosoa eta militarra.
  • Mirafuentesko jaunen jauregia, herriaren kanpoaldean kokatua.
  • San Adrian baseliza, 1955ean erabat eraberritu zen nabe bakarreko eraikina da. Barruan Berazako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudi erromanikoa dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. a b Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Zaratiegi, Patxi Salaberri. (2005). «Jose Mari Satrustegi, euskal Onomastikaren eragilea» Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque 50 (2): 687–700. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  5. Noticias de Navarra egunkariko albistea[Betiko hautsitako esteka].
  6. Emaitzak[Betiko hautsitako esteka], Berria egunkarian.
  7. a b «MIRAFUENTES - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa