Aguilar Kodes
|
Aguilar Kodes |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Aguilar de Codés | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Vianaldea |
|
| Alkatea | Amparo Labeaga Díaz de Zerio (AIAC, indep.) | |
| Herritarra | aguilartar[1] | |
| Koordenatuak | 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.61278°N 2.38917°WKoordenatuak: 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.61278°N 2.38917°W | |
| Eremua | 18,6 km2 | |
| Garaiera | 731 m | |
| Distantzia | 84,5 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31xxx |
|
| Biztanleria | 108 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 5,81 bizt/km² | |
| http://www.aguilardecodes.es/ | ||
Aguilar Kodes[1] Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadean kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 108 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua
Aguilar Kodes Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean kokatzen da Arabako mugatik gertu. Herrira heltzeko N-111 errepidea hartu behar da, eta ondoren A-12 autobidea Los Arcosera ailegatu arte. Ondoren, Torres del Rioko irteera hartu behar da eta N-7200 errepidea jarraituz ailegatzen da Aguilar Kodesa.
Herriak, Cabredo eta Genevillarekin egiten du muga iparraldean, Marañon eta Lapoblacionekin ekialdean, Arabako probintzia, Viana eta Arasekin hegoaldean, eta Azuelorekin ekialdean
[aldatu] Klima
Herrigunearen kanpoaldean Viana eta Kanpezu batzen dituen errepidetik gertu, eta itsasoaren mailatik 736 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
[aldatu] Auzoak
Herria honako auzoek osatzen dute: Kale Nagusia, Solana, Auzo Berria, Etxe merkeak eta Gurutzeko kalea
[aldatu] Historia
Lehen Gerra Karlistan hainbat borroka izan ziren herriaren inguruetan eta Tomas Zumalakarregik zuzendutako gizonek herrian hartu behar izan zuten babesa behin baino gehiagotan.
[aldatu] Ekonomia
[aldatu] Parke eolikoa
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.
[aldatu] Ondarea
- Gurutze Santuaren parrokia
- San Bartolome baseliza
- San Kristobal baseliza
- San Jose baseliza
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 529 | 544 | 551 | 558 | 563 | 558 | 554 | 507 | 337 | 169 | 110 | 99 | 106 |
2008ko erroldaren arabera, hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,73 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Aguilar Kodes eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,04k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Amparo Labeaga Díaz de Zerio | AIAC |
| 2011- | Amparo Labeaga Díaz de Zerio | AIAC |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Aguilar Kodesko alkatea AIAC (Agrupación Independiente Aguilar de Codés) herri ekimeneko Amparo Labeaga Díaz de Zerio da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Boto zuri bakarra izan zen (%1,06). Abstentzioa %9,62koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Maria Amparo Labeaga Diaz de Zerio (AIAC) | 60 | Bai |
| Carlos Perez Diaz de Zerio (AIAC) | 56 | Bai |
| Jesus Angel Amezkua Martinez de Rituerto (AIAC) | 51 | Bai |
| Jose Francisco Perez de Albeniz Perez de Albeniz (AIAC) | 50 | Bai |
| Juan Cruz Casasnovas Martinez (UPN) | 40 | Bai |
2011ko hauteskundeetan, beste zerrendarik egon ez zelarik AIACk udalbatzako lau hautetsiak eta 45 boto lortu zituen; Labeagak segitzen du alkate.
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Herriko Plaza z/g
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Aguilar Kodesko jaiak Santa Barbara eta San Kristobalen omenez ospatzen dira, izen bereko baselizetara erromeriak antolatzen direlarik.
[aldatu] Zerbitzuak
Aguilar Kodes "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundearen egoitza nagusia, Aguilar Kodesen bertan dago, Plaza Nagusian.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Aguilar Kodesko Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Aguilar Kodesi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriko sarrera Google Street View-n ikusia.
|
||||||||||||||||