Edukira joan

Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1155 (egutegi gregorianoa) - 1190eko ekainaren 10a (egutegi gregorianoa)
Erromatarren erregea

1152 - 1190eko ekainaren 10a
Suabiako duke

1147 - 1152
Bizitza
JaiotzaHaguenau1122ko abendua
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaGöksu (en) Itzuli1190eko ekainaren 10a (67 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri eliza (Antakya)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: itotzea
Familia
AitaFrederick II, Duke of Swabia
AmaJudith of Bavaria, Duchess of Swabia
Ezkontidea(k)Adelheid of Vohburg (en) Itzuli  (1147 -  1153ko martxoa)
Beatriz Borgoinakoa  (1156ko ekainaren 17a -  1184ko azaroaren 15a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHohenstaufen etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 8116342 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frederiko I.a».

Frederiko I.a Hohenstaufengoa edo Frederiko I.a Bizargorria (11221190eko ekainaren 10a) 1152ko martxoaren 4ean Frankfurten Alemaniako errege hautatu eta Akisgran-en koroatu zuten, 1154an Pavian Italiako errege koroatu zuten eta, amaitzeko, 1155eko ekainaren 18an Adrian IV.a aita santuak Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore koroatu zuen. 1178ko ekainaren 30an Arlesen Borgoinako errege aldarrikatu zuten. Bizagorri ezizena (italieraz Barbarossa eta alemanieraz Rotbart) bere agindupeko Italiako iparraldeko hirietan ipini zioten, zinez bizar gorria baitzuen.

Bere errege aukeraketa aurretik, oinordekotzaz Suabiako dukea ere bazen (11471152, Frederiko III.a izenez). Hohenstaufen dinastiako Frederiko II.a dukearen semea zen. Bere ama Judith, Henrike IX. Bavariakoaren alaba zen, hortaz Frederiko Bizargorri Alemaniako bi sendi garrantzitsuetatik zetorren, horrek printze hautagai onargarria izateko sobera baldintza ematen zizkiolarik.

1190 Ekainaren 10ean, Frederiko I.a Bizargorria enperadorea Saleph ibaian jausi zen[1]. Zer gertatu zen zehazki ez dakigu eta hainbeste eztabaida daude gai honen inguruan. Historialari batzuen arabera bihotzekoa izan zuen. Frederikoren gizon batzuk ozpinean sartu zuten bere gorputza usteldu ez zedin.

Frederikoren heriotzak izua eta kaosa ekarri zion bere gudarosteari. Hain izan zen horrela non ia gudaroste osoa desegin baitzen. Honen ondorioz, jadanik musulmanen aurkako gurutzadan erdi konkistatuta zegoen Jerusalem kristauen eskuetan ez zen erori. Bakarrik 5.000 gudari heldu ziren Acrera, izatez gudaroste askoz handiagoa zen zati txiki bat. Bizargorriren semea, Henrike VI.a Suabiakoa gelditzen zen gudarostearen zatia Jerusalemera gidatu zuen bertan lurperatzeko intentzioarekin. Hala eta guztiz, ozpinak ez zuen Bizargorriren gorputza deskonposiziotik salbatu eta ondorioz Antiokiako Keparen Elizan lurperatu zuten bere [[haragia, bere hezurrak Tiroko katedralean eta bere bihotza eta barruko organoak Tarsusen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Comyn, pg. 267
  2. Canduci, pg. 263

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Konrado III.a
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore
1155eko ekainaren 18a1190eko ekainaren 10a
Ondorengoa
Henrike VI.a