Anthony Hewish
Wikipedia(e)tik
Anthony Hewish (Fowey, Cornwall, 1924) britainiar astronomoa da. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Pulsarra aurkitu zuen (oso tarte labur eta erregularretan errepikatzen diren uhin elektromagnetikoak igortzen dituen neutroi-izarra), bere laguntzaile Jocelyn Bellekin. 1974an, Fisikako Nobel saria jaso zuen, Martin Rylerekin batera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.