Lankide:Igaima/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gerrako haurrak Espainiako Gerra Zibila[1] (1936-1939) pairatu zuten haurrak dira eta horrek ondorioak ekarri zizkien belaunaldi berriei. Gatazka horretan, Espainiako haur asko indarkeriaren eta gizarte-ezegonkortasunaren biktima zuzenak izan ziren. Batzuk beren familietatik banandu zituzten gerraren ondorioz, eta ihes egin behar izan zuten edo borroka-guneetatik Espainia barruko eta kanpoko eremu seguruagoetara eraman zituzten. Beste batzuk soldadu, mezulari edo langile gisa errekrutatu zituzten fronteko lerroetan. Haur asko umezurtz geratu ziren edo gertuko senideak galdu zituzten gerraren ondorioz.

Soldaduak Espainiako Gerra Zibilerako bidean

Testuingurua: Espainiako gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibila[2] 1936tik 1939ra bitartean Espainian izandako gatazka armatua[3] izan zen. Hamarkadetan zehar sortutako tentsio politiko, sozial eta ekonomiko batzuen ondorioz sortu zen. Espainiako Bigarren Errepublika, 1931n sortua, aldaketa politiko eta sozial esanguratsuak egiten saiatu zen, banaketa ideologiko sakoneko testuinguru batean. Ezkerreko eta eskuineko alderdi politikoen arteko gatazkak areagotu egin ziren, desberdintasun ekonomikoak, gizarte-asaldurak eta eskualdeko tentsioek areagotuta. Muturreko mugimenduen hazkundeak ere, faxismoa eta komunismoa kasu, indarkeria politikoaren gorakada ekarri zuen.

1936an, Francisco Franco jeneralak gobernu errepublikarraren aurka zuzendutako altxamendu militar batek gerra piztu zuen. Francok sektore kontserbadoreen, eliza katolikoaren eta atzerriko potentzien babesa izan zuen, eta gobernu errepublikanoak, berriz, ezkerreko fakzio politikoen eta nazioarteko boluntarioen babesa jaso zuen. Gatazkaren ezaugarri nagusiak errepresioa, exekuzioak eta herritarrei eragiten zioten bonbardaketak ziren.

Espainiako Gerra Zibilak milaka hildako eta zauritu utzi zituen. Francoren garaipenaren ondoren, errepublikano, komunista edo sozialista gisa identifikatuta zeudenen aurkako errepresio kanpaina hasi zen. Milaka pertsona exekutatu edo espetxeratu zituzten arrazoi politikoengatik. Gainera, Espainiako Gerra Zibilak errefuxiatu eta erbesteratuen exodo masiboa eragin zuen. Kalkuluen arabera, milioi erdi espainiar inguruk alde egin zuten beste leku batzuetan babes bila. Ekonomiari dagokionez, gerrak hondamen egoeran utzi zuen Espainia. Azpiegitura oso kaltetua izan zen, industria- eta nekazaritza-ekoizpena nabarmen jaitsi zen, eta herrialdeak krisi ekonomiko sakonari aurre egin behar zion. 1939an indar frankistek lortutako garaipenak diktadura autoritarioaren hasiera ekarri zuen, 1975ean Franco hil zen arte iraun zuena.

Babeslekua eta Ebakuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren erbesteratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibilean izan ziren biktima nagusienak haurrak[4] izan ziren. Garai horietan biztanleria zibilari eragiten zien mugimendu asko egon ziren, eta horietan ere kaltetu nagusiak haurrak izan ziren, beste leku batzuetara erbesteratuak izan baitziren. II.Errepublikako gobernuak abiatu zituen ebakuatzeko espedizioak. Gerraren egoera ikusita neurriak hartu behar izan zituzten, haurrentzako egoera arriskutsua baitzen. Orduan, haurrak gatazkatik aldentzeko nahiarekin haurrak ebakuatzeko espedizioak sortu zituzten.

1937an, Euskal Herrian Gerra Zibila zegoen bitartean, Bilboko itsasadarretik hainbat haur erbesteratu[5] zituzten. 30.000 haur inguru ebakuatu zituen gerrako haurren elkarteak. Ebakuatuak izan ziren haurrak hainbat herrialdeetara eraman zituzten, besteak beste, Ingalaterrara, Belgikara, Frantziara eta Danimarkara. Haur gehien Frantziara eraman zituzten. Dena dela, beste txosten edo datu batzuen arabera, erbesteratutako haurren kopurua txikiagoa izan zen eta erbesteratuak izan ziren horiek Sobietar Batasunera, Belgikara, Frantziara eta Erresuma Batura eraman zituzten. Aurretik aipatutako haur guztiak jatorri komunista eta sozialistakoak ziren, hau da, haien familiek komunismoa eta sozialismoa defendatzen zuten. Haurrak Euskal Herriko leku desberdinetakoak ziren baina gehienak Bilbo inguruko meatzaritza guneetakoak ziren.

Habana ontzia eta Gerrako Umeak

Ebakuazioak burutu ahal izateko Habana izeneko ontzi bat erabili zuten eta hainbat bidaia egin zituzten Santurtzitik abiatuta. Guztira sei bidaia izan ziren, hainbat leku izan zituztelarik helmuga gisa. Leku horietako batzuk La Pallice (Frantzia), Pauillac (Frantzia), eta Southampton (Erresuma Batua) izan ziren. Erbesteratuak izan ziren haur batzuek ezin izan zuten haien herrietara itzuli denbora luzez.

Sobietar Batasunekoen itzulera

Sobietar Batasunera joan zirenen artean, ez zen itzulerako aukerarik izan 1956a arte. Orduan aukera eman zitzaien umeei etorri edo geratzeko, eta bi aukeren alde egon ziren batzuk. Sobietarrekin ezkondutako askok bertan geratzea erabaki zuten eta beste batzuek itzultzea erabaki zuten.

Espainia frankistara itzulera ez zen erraza izan. Poliziak zaintzapean izan zituen, eta gainera CIAk ere galdekatu izan zituen Madrilen. Juanita Unzueta dantzariari, Eibarko etxetik errusierazko liburu guztiak kendu zizkien poliziak, "Dostoievskiren eleberriak barne".

Errekonozimendua

Euskal Autonomia Erkidegoko 8/1994 Legean zehazten denez, Euskadin jaio eta Espainiako Guda Zibilaren ondorioz atzerrira eraman diren euskal herritarrak euskal gizataldeetako kideak dira, eta horietaz arduratzen da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

Adingabeen banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939. urtearen amaieran, ebakuatuak edo erbesteratuak izan ziren haur gehienak Espainiara bueltatuak izan ziren. Sobietar Batasunera joan behar izan ziren haur batzuek, II. Mundu Gerraren eraginak edo ondorioak jasan behar izan zituzten eta beraz, beranduago itzuli ziren Espainiara. Haurrak ebakuatuak izateak ondorio negatiboak ere izan zituten. Horietako batzuek familiarekin zuten lotura galdu zuten eta haien etxeetara bueltatu zirenean iruditu zitzaien pertsona arrotzen aurrean zeudela.

Haurren lehen ebakuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibileko haurren lehen ebakuazioa 1937ko martxoaren 21ean[6] burutu zuten. Bermeoko portutik 450 haur inguru abiatu ziren Donibane Lohizunerantz bi ontzi handitan. Bi ontzi horiek Britainia Handikoak ziren. Behin Donibane Lohizunera ailegatzean Oleron uhartera bideratu zituzten haur guztiak eta gero denbora batez “Etxe zoriontsua” deituriko etxe batean egon ziren. Hortik  aurrera beste hainbat bidaia egin ziren haur guztiak ebakuatu ahal izateko.

Gerrako haurren bizi baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbesteratutako haurrak[7] hainbat izan ziren eta horiek etxe desberdinetara bidaliak izan ziren. Haur horiek erbesteratuak izateko arrazoiak desberdinak izan ziren baina gehien bat bonbardaketetatik eta gerrak ekarriko zituen nahigabe horietatik aldentzeko nahiak eragin zuen haurrak erbesteratu edo ebakuatzea.

5 eta 15 urte bitarteko haurrak ziren, Gerra Zibilean burututako lehen errefuxatuen mugimenduaren parte izan ziren eta bizi hobe baten bila joateko aldendu ziren haien etxeetatik. Haur gehienak ondo hartu zituzten helmuga izan zituzten etxeetan. Gehienek ez zuten arazorik izan baina beste batzuek bai. Erbesteratutako haur asko azkenean haien etxeetara itzuli ziren familiarekin baina beste batzuk inoiz ezin izan ziren itzuli haien jatorrizko etxeetara. SESBera ebakuatu zituzten haur askok ezin izan zuten etxera buelta egin eta hainbat arrazoi zirela medio erbestean geratu ziren betiko.

Gerrako umeak Espainiako Gerra Zibilean

Gatazkatik aldendu eta erosoago bizitzeko beste leku batzuetara joan ziren haurretako batzuek egoera deseroso eta zailak[8] bizi behar izan zituzten. Sarritan ez zuten haiek zainduko zuen inor izaten eta babesik gabe aurkitzen ziren ezagutzen ez zuten mundu batean. Errefuxiatuentzako babeslekuak biztanleria izugarriko eremuak ziren eta askotan ez zuten izaten osasuntsu egoteko baldintza egokirik. Haur batzuk arriskuan egoten ziren, gosearengatik eta beste faktore batzuengatik, gaixotasunak berehala zabaltzen baitziren. Gainera haur errefuxiatu askok arazo psikologikoak izan zituzten familiak eta lagunak galdu zituztelako. Etorkizunean zer gertatuko zen ez jakiteak ere eragin sakona izan zuen haien ongizatean.

Moreliako haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikok 500 haur inguru hartu zituen. Moreliako haurrak[9] Mexikora ebakuatuak izan ziren espainiar errepublikarren haur talde bat izan ziren. Mexikora Mexique izeneko ontzi handi batean eraman zituzen haur guztiak eta 1937ko ekainean Veracruzeko portura iritsi ziren.

Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean eta armada frankista garaitu zenean, egoerak okerrera egin zuen eta zaildu egin zen Moreliako haur gisa ezagutzen ziren guztientzat. Lázaro Cárdenasen gobernu mexikarrak II. Errepublika babestu zuen eta beraz, ez zuen Francoren gobernua onartu. Orduan, egoera zailtzen joan zen.

Arrazoi horiengatik Moreliako haur gehienak Mexikon geratu ziren bizitzen betirako eta bakarrik 61 haur iritsi edo itzuli ziren Espainiara, horiek egoera desberdina zutelarik.

Memoria historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko apirilaren 26an[10], Espainiako Gerra Zibilaren erdian eta iparraldeko frontearen aurkako erasoaldi izugarriaren zati gisa, alemaniar hegazkinek Gernika bonbardatu zuten, italiar tropen laguntzarekin, eta, matxinatu frankisten aldeko kanpainaren parte gisa. Adituen arabera, matxinatuek airetik Otxandio eta Durango erasotu zituzten 1962an. Hala ere, Gernika bonbardatu zutenean, gertakarien oihartzunak aurreko aldietan baino eragin handiagoa izan zuen, eta arreta erakarri zuten nazioartean. Horren ondorioz, Europa eta Mexikora erbesteratzeak eman ziren, eta haurrak AEBera eramateko saiakera egin zen, nahiz eta saiakera horretan porrot egin. Nahiz eta gobernu britainiarraren erresistentziak erbesteratuak euren lurraldean ez onartu, iritzi publikoak ezarritako presioari ondorioz amore eman, eta 4.000 haur inguru Ingalaterrako hegoaldera erbesteratuak izan ziren. Biktimetako batek adierazten duen bezala, bere ama eta neba-arrebak Euskadira itzuli ziren euren gurasoekin Frantzian urte bat pasa eta gero.

Haur batzuk Santurtziko Habana ontzian ontziratu ziren, beste batzuk etorkinen familietatik zetozen, eta beste haietako batzuk Euskaditik kanpo jaio eta igaro zituzten bizitzako lehen urteak. Haurtzaroan zeudela ume asko eraman zituzten Erresuma Batura, 72 urteren ondoren oraindik ere asko bizi diren herrialdea dena.

Nazioarteko gerrako haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako haurrak

Errusiako haurrak[11] deitzen zaie Espainiako Gerra Zibilean eremu Errepublikarretik Sobietar Batasunera 1937 eta 1938 urteen artean erbestera bidalitako milaka adingabeei, gerraren zorroztasunak saihesteko. Guztira 37.500 haur inguru atzerrira bidali zituen Errepublikak salbamendu-operazioetan. 17.200 inguru ez ziren itzuli eta beren bizitza egin zuten familiarik gabe eta bakarrik lur arrotzean. Horietako batzuk, 3.000 inguru, Sobietar Batasunera eraman zituzten, euskaldunak eta asturiarrak gehienbat; beste batzuk Mexikora, Belgikara... «2005ean bakarrik, Estatuak jendaurrean aitortu zituen bizi arteko sufrimenduak, eta pentsio bat eman zien. Gehienak hilda zeuden ordurako».

Hasiera batean, harrera beroa eta, oro har, tratu ona izan zuten agintari sobietarrek, gerra zibilak bere bidea egiten zuen bitartean. Hala ere, Sobietar Batasuna Bigarren Mundu Gerran sartzearekin eta nazien inbasioarekin batera, ostatu hartuta zeuden etxeak zeuden tokietatik, gerraren gogortasunari aurre egin behar izan zioten, eta, ondoren, Aberri Gerra Handian, herrialde sobietarreko bizimoduari. Batzuk 1956 eta 1959 bitartean itzuli ziren Espainiara, eta beste batzuk Kubara joan ziren hirurogeiko hamarkadan, nahiz eta kolektibo garrantzitsu bat Errusian egon den gaur egun arte.

Espainiako gerra zibilak aurrera egin ahala, adin txikikoen "bidalketa" desberdinak antolatu ziren, arrazoi errepublikarrekin lotura ideologiko handiagoa edo txikiagoa zuten herrialdeetara, txikiek gerraren berezko zorigaitzak atzean utz zitzaten. Espedizioak Haur Ebakuatuen Kontseilu Nazionalaren bitartez antolatu ziren, Fronte Popularraren gobernuak horretarako sortua. Frantziak (20.000 haur inguru ebakuatuta), Belgikak (5000), Erresuma Batuak (4000) eta, kopuru txikiagoan, Suitzak (800), Mexikok (455) eta Danimarkak (100) Espainiako adingabe ebakuatuak hartu zituzten.

Sobietar Batasunera lau espedizio bidali zituzten 1937 eta 1938 bitartean, 2895 haurrekin, horietatik 1676 mutikoak eta 1197 neskatoak. Valentziatik eta Bartzelonatik irteteko irteerak pilotuen edo militarren seme-alabek edo senitartekoek osatzen zituzten. Horiek guztiek Espainiako Errepublikako gobernuaren, Sobietar Batasunaren eta Nazioarteko Gurutze Gorriaren babesa zuten, eta deialdi publikoak egiten ziren haurrak eta haien laguntzaileak hautatzeko. Hala eta guztiz ere, ebakuazioen baldintzak desberdinak izan zirela kontuan hartuta, haurrak nahastu eta galdu egin ziren (probintzia batetik besterako bidean galdutako adingabeak, seme-alabak Frantziara zihoazela uste zuten gurasoak, eta ez Sobietar Batasunera...).

Konmemorazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean konmemorazio asko egin izan dira hainbat urtetan eta leku desberdinetan, umeak gerran bizitako modua islatzeko asmotan. Horregatik, leku askotan ekitaldi desberdinak egin izan dira horren omenez, eta beste hainbat tokitan plakak edota monumentuak ezarri dira haur horiek bizi izan zutena bisualki islatzeko. Honen arira, esaterako, 2005ean argazki-erakusketa bat inauguratu zen Eastleigheko liburutegian, Ingalaterrako hegoaldean, lehorreratu ondoren haur asko eraman zituzten kanpamendutik oso gertu. Bertan, ebakuazioaren eta udaleku horretan egonaldi labur bat egin ondoren kokatu ziren zenbait udalekutako haurren argazkiak erakusten ziren. 2007ko maiatzean, haurrak hiri horretara iritsi zireneko 70. urteurrena ospatu zen Southamptonen. Abagunearen eskala handiak eta horren antolaketa zorrotzak oroitzapenezko hitz berria sortzea eragiten dute. Hitz hori lehen aurkeztutakoekin lotzen da, baina dimentsio berri bat sartzen du.

Carmen Kilner[12], Ana María González Garate donostiarraren alaba da, maiatzaren 21ean Santurtzitik itsasoratu zen La Habana itsasontzian lehorreratutako haurrei lagundu zien maisuetako bat hain zuzen. Bi egun geroago, Southamptongo portura iritsi zen, 3.826 adingabe zeramatzala. Batzuk, 250 inguru, ez ziren inoiz beren lurraldera itzuli. Gogora Memoriaren Institutuaren "laguntza emozional eta finantzarioarekin", eta memoria bizirik mantentzeko asmoz, Basque Children 37 UK elkarteak bi liburu argitaratu ditu berriki:

  • Adrian Bell soziologoaren 'Solo serán tres meses' lanaren gaztelaniazko itzulpena. Ingelesezko bertsioan, historia bere testuinguru politiko eta soziologikoan kontatu zuen lehen liburua izan zen, Britainia Handian geratu eta bizitza berregin zutenen testigantzarekin.
  • Memoriak: Natalia Benjaminen 'Euskal haurrak gogoan eta gogoan'. Haurren eta ingurukoen kontakizunak batzen ditu haiekin batera joan ziren maistren eta laguntzaileen familiekin eta erbestean funtsezko papera izan zuten britainiarrekin.

Hau guztia kontuan hartuta, ikus daiteke ekimen desberdinak egin izan direla urte hauetan zehar, umeek gerran jasandako bizimodua islatu ahal izateko. Besteak beste, aipatu bezala, hainbat plaka zein monumentu ezartzeaz gain, liburuak ere argitaratu izan dira, Carmen Kilnerren kasuan bezala, baina beraz gain munduko beste hainbat idazlek ere gai delikatu honi buruzko lan gehiago sortu dituzte, izan liburuak, izan dokumentalak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Kiss, Teresa. (2019). «Guerra Civil Española» Enciclopedia Humanidades (Enciclopedia Humanidades) (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) «La Guerra Civil Española: historia, causas y consecuencias» https://humanidades.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) «La Guerra Civil Española» encyclopedia.ushmm.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  4. Gerrako umeak. 2024-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  5. «El exilio infantil: Los niños de la guerra» Archivos Estatales (Espainia: Centro de Información Documental de Archivos (CIDA)).
  6. Meraki&ko. «Gerrako umeak» Sabino Arana Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  7. «Muestra sobre los niños evacuados durante la Guerra Civil» Archivos Estatales (Espainia: Centro de Documental de la Memoria Histórica).
  8. (Gaztelaniaz) «La experiencia de la infancia durante la guerra» 1936.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  9. «Niños de Morelia» Archivos Estatales (Espainia: Centro de Información Documental de Archivos (CIDA)).
  10. (Gaztelaniaz) Sabín Fernández, Susana. (2010-05-12). «“Conmemoracciones” : Memoria y Memorialización de los Niños Vascos Refugiados de la Guerra Civil Española en el Reino Unido» Les Cahiers de Framespa. e-STORIA (5)  doi:10.4000/framespa.287. ISSN 1760-4761. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  11. (Gaztelaniaz) «Niños de Rusia» Asociación niños de Rusia.
  12. (Gaztelaniaz) «¿Qué fue de los niños y niñas evacuadas en 1937 a Gran Bretaña?» EITB 2021-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).