Limasol
Wikipedia(e)tik
|
Limasol |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | [Greziera]]z: Λεμεσός, Lemesos; turkieraz: Leymosun |
| Estatua | |
| Garaiera | 20 m |
| Alkatea | Andreas Christou |
| Koordenatuak | 34°40′N 33°02′E / 34.667°N 33.033°EKoordenatuak: 34°40′N 33°02′E / 34.667°N 33.033°E |
| Eremua | 203 km2 |
| Biztanleria | 235.056 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 1.157,91 bizt./km² |
| http://www.limassolmunicipal.com.cy | |
Limasol (grezieraz: Λεμεσός, Lemesos; turkieraz: Leymosun) Zipreko bigarren hiri handiena, Limasol barrutiko hiriburua. Zipreko hegoaldeko kostaldean dago, Akrotiri badian.
Limasol, Amathus eta Kourion antzinako hirien artean eraiki zen, eta horregatik, Bizantziar Inperioaren garaian Neapolis ("Hiri berria") bezala ezagutzen zen.
2011ko erroldaren arabera, 235.056 biztanle zituen.
Mediterraneo itsasoko merkataritza-portu garrantzitsuenetakoa da; eta arrazoi horregatik, Limasol bihurtu da eskualdeko turismo-, merkataritza- eta zerbitzu-hornitzaile gune nagusiena.
Gaur egun, Limasoleko turismo-eremua ekialdetik hasita Amathuseraino iristen da. Mendebaldean Erresuma Batuko Akrotiri eta Dhekelia base subirano burujabeak daude.
Eduki-taula |
Pertsona ospetsuak [aldatu]
- Marcos Baghdatis, tenis-jokalaria
- İsmet Güney, margolaria
- Spyros Kyprianou, Zipreko lehendakari ohia
- Marios Tokas, konpositorea
- Ioannis Phrangoudis, tiro-kirolaria
- Michael Cacoyannis, zine-zuzendaria
Senidetutako hiriak [aldatu]
Txina, Nankin
Egipto, Alexandria
Frantzia, Marseilla
Alemania, Niederkassel
Grezia, Heraklion, Kreta
Grezia, Patras
Grezia, Rodas
Grezia, Tesalonika
Grezia, Zante
Israel, Haifa
Israel, Tel Aviv
Suedia, Dals-Ed
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Limasol udalerriko webgunea
- (Gaztelaniaz) Hispavista - Limasoleko klima
- (Gaztelaniaz) Luventicus - Limasoleko turismoa