Probo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Probok egindako txanpon bat.

Probo, latinez Marcus Aurelius Probus (232 inguru - 282ko urria) erromatar enperadorea izan zen 276tik hil zen arte.

Gaztetan armadan sartu zen. Valeriano, Aureliano eta Tazito enperadoreen aginpean nabarmendu zen Probo soldadu ausart bezala. Ekialdeko gobernatzailea izendatu zuen Marko Klaudio Tazitok.

Horren heriotzaren ostean, legioek Probo aldarrikatu zuten enperadore. Florianok ere Tazito anaiaordearen ondorengoa izateko aldarrikapena jaso zuen. Bi enperadoregaiek borrokatu baino lehen bere soldaduek Floriano hil zuten, borroka galduko zutelakoan. Erromako Senatuak Probo onetsi zuen orduan.

Probok agintaldia mugetako segurtasuna indartzen eman zuen. Batez ere Galiako mugaz arduratu zen, germaniarrek etengabe eraso zuten eta. Horretaz gain, hiru usurpatzaileren aurka egin behar izan zuen Probok.

Probo soldaduak beti lanpeturik edukitzearen aldekoa zen. Bake garaietan ere, lanetan ziharduten. Esate baterako, Galian, Panonian eta beste toki batzuetan ardantzak landatzen zituzten. Gaineratutako betebehar horiek ez zuten oso ospe onik. Padura batzuk lehortzen ari zirela, bere soldaduek eraso eta hil zuten Probo.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Probo Aldatu lotura Wikidatan