Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Oto I.a» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oton I.a

Oton I.a Handia[1] (912ko azaroaren 23a - 973ko maiatzaren 7a) Germaniako erregea (936-973) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (962-973) izan zen, Henrike I.a Txoriehiztaria, Saxoniako dukea eta Germaniako erregea, 929an tronura kidetu zuen bere aitak, honela oinordekotza errazteko.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita Henrike I.a hil zenean, Akisgranen olioztatua eta koroatua izan zen, 936an, Rex et sacerdos karolingiar tituluarekin. Karlomagnoren Inperioa berritzeko asmoa izan zuen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehen gobernaria izan zen. Elizako goi hierarkiaren laguntza eraginkorrarekin -bere lagun eta senideen eskuetan- eta Frankonia, Suabia, Lorena eta Bavariako dukeenarekin, Otonek laster lortu zuen bere posizioa irmotzea.

Bere kanpo politika, hasieran, Italiako penintsularantz zuzendu zuen, non Italiako Adelaidaren eskubideak mantendu zituen Berengario II.a Ivreakoa erregearen aurrean. Pavian garaile sartu ondoren, 951n, berriz ere karolingiar tradizioa jarraituz, bere burua frankoen eta lonbardiarren errege bezala izendarazi zuen, ondoren, Adelaidarekin ezkontzeko. Honen aurrean, Berengariok amore eman behar izan zuen eta bere basailu izatea onartu zuen, honela, Oton, Italiako errege bezala onartua izan zelarik.

Ekialdean, Otonek arrakasta handia lortu zuen Lechfeldeko guduan 955ean, magiarrak garaituz, honela, herri honek bere erresumako ekialdeko lurraldeentzako suposatzen zuen arriskua aldendu zuelarik. Garaipen hau funtsezkoa izan zen, legitimitate hierarkikoa super-egitura politiko batean berriz biltzeko, modu feudalean desegiten ari zena aurreko mendetik. Urte horretan bertan, bere armak, Elbako eslaviarren aurka zuzendu zituen, nortzuk Recknitzeko guduan garaitu zituen, germaniar hedakuntza ekialderantz bultzatu zuena.

961ean, bere seme Oton II.a boterera lotu zuen, bere aita Enrikek hasitako prozeduraren arabera, oso gatazkatsua izango ez litzatekeen oinordekotza bermatzeko. Handik gutxira, Joan XII.a aita santuaren eskakizunari kasu eginez, Italiarantz joan zen aita santuaren eskubideak berengarioren mutur-sartzeen aurrean defendatzeko. Enperadore koroatua izan zen 962ko otsailaren 2an. Aita Santuarekin izan zuen aliantzak ez zuen askorik iraun, honek, laster aldatu baitzituen bere ideia politikoak. Orduan, Oton Erromarantz joan eta aulki santutik kendu zuen aita santua, baina erromatarrek ez zuten amorerik eman eta ez zuten Leon VIII.a aita santu berria onartu, enperadoreak inposatu zuena, eta, Juan XII.a hil ondoren, Benedikto V.a aukeratu zuten aita santu berri bezala. 966an beste kanpaina berri baten ondoren, Otonek irmotzea lortu zuen, honela, bere semea enperadore bezala izendatua izatea lortuz.

Otondar pizkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Otondar pizkundea»

Oton I.a eta bere lehenengo ondorengoen buruzagitzapean, "Otondar pizkundea" bezala deitua izan dena gertatu zen, arkitektura eta arteen pizkunde mugatu bat. "Otondar pizkundea" katedral eskola berpiztu batzuetan agertzen da, Bruno I.arenean bezala, Koloniako artzapezpiku izan zena, eta argitutako eskuizkribu ekoizpenean, garaiko forma artistiko nagusia, eliteko scriptoria batzuetan, Quedlinburg bezala, Oton I.ak sortutakoa 936an. Abadetza inperialak eta gorte inperiala, bizitza erlijioso eta izpiritualaren gune bihurtu ziren, errege familiako emakumeen eredua jarraituz. Oton, Erroman liturgiak zuen egoeragatik asaldatua geratu zen, eta, beraz, lehen Liburu Pontifikala enkargatu zuen, otoitzak zein errituari buruzko gidak zituen liturgia liburu bat. Gaur egun Erromatar Germaniar Pontifikala bezala ezagutzen den liburuaren bilketa, Mainzeko Gillen artzapezpikuak gainbegiratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Berengario Friulikoa
Germaniako Erromatar
Inperio Santuko enperadorea

962-973
Ondorengoa
Oton II.a


Aurrekoa
Henrike I.a
Ekialdeko Frantziako erregea
936-973
Ondorengoa
Oton II.a


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan