Panamerikar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:20, 10 maiatza 2015
Panamerikar Jokoen bandera.

Panamerikar Jokoak 4 urtetik behin ospatzen den ospakizun kirolanitz bat da. Bertan, Amerikar kontinenteko herrialde guztiek parte hartzen dute, eta Panamerikar Kirol Erakundeak antolatzen ditu. Azkenengo edizioa Mexikoko Guadalajara hirian ospatu zen 2011n.

Historia

Aristides Roubanis greziar kirolariak historiako lehen panamerikar pebeteroa piztu zuen Buenos Airesen 1951n.

Panamerikar Joko batzuk ospatzeko ideia 1920ko hamarkadatik ospatzen diren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetatik dator. 1932an lehen proposamen bat egin zen. Lehen edizioa 1942an ospatu behar zen Buenos Airesen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz bertan behera utzi behar zen, 1951raino atzeratuz eta egoitza mantenduz. Ordutik etenik gabe ospatu dira lau urtetik behin, kontinenteko alde guztietako hirietatik pasatuz.

Edizio bakoitzean, Panamerikar Jokoak tamainaz eta garrantziz handitzen joan ziren. Mende erdi baino gutxiagoan herrialde, kirolari eta modalitate kopurua bikoiztu zen, munduko kirol egutegiko lehiaketa nagusienetako bat bihurtu den arte, bere azken edizioan 42 herrialdek eta 5000 kirolarik parte hartzera iritsiz.

Zenbait erakundek Panamerikar Jokoak lacrossea edo ulama edo mesoamerikar pilota jokoa bezalako antzinako amerikar kirolak ez gehitzeagatik kritikatu dituzte. Hala, kontinenteko lehen biztanleak izan ziren Amerikako indigenen tradizioa baztertzen da.

Jokoak

Urtea Edizioa Egoitza Iraupena Herrialdeak Kirolak Kirolariak
1951 I. Panamerikar Jokoak  Argentina Buenos Aires Argentina otsailak 25-martxoak 9 21 18 2.513
1955 II. Panamerikar Jokoak  Mexiko Mexiko Hiria Mexiko martxoak 12-martxoak 26 22 17 2.583
1959 III. Panamerikar Jokoak  AEB Chicago AEB abuztuak 27-irailak 7 25 18 2.263
1963 IV. Panamerikar Jokoak  Brasil São Paulo Brasil apirilak 20-maiatzak 5 22 19 1.665
1967 V. Panamerikar Jokoak  Kanada Winnipeg Kanada uztailak 23-abuztuak 6 29 19 2.361
1971 VI. Panamerikar Jokoak  Kolonbia Cali Kolonbia uztailak 30-abuztuak 13 32 17 2.935
1975 VII. Panamerikar Jokoak  Mexiko Mexiko Hiria Mexiko urriak 12-urriak 26 33 19 3.146
1979 VIII. Panamerikar Jokoak  Puerto Rico San Juan Puerto Rico uztailak 1-uztailak 15 34 22 3.700
1983 IX. Panamerikar Jokoak  Venezuela Caracas Venezuela abuztuak 14-abuztuak 22 36 22 3.426
1987 X. Panamerikar Jokoak  AEB Indianapolis Ameriketako Estatu Batuak abuztuak 8-abuztuak 23 38 27 4.453
1991 XI. Panamerikar Jokoak  Kuba Habana Kuba abuztuak 2-abuztuak 18 39 34 4.519
1995 XII. Panamerikar Jokoak  Argentina Mar del Plata Argentina martxoak 12-martxoak 26 42 33 5.144
1999 XIII. Panamerikar Jokoak  Kanada Winnipeg Kanada uztailak 23-abuztuak 8 42 34 5.275
2003 Panamerikar Jokoak  Dominikar Errepublika Santo Domingo Dominikar Errepublika abuztuak 1-abuztuak 17 42 35 5.500
2007 XV. Panamerikar Jokoak  Brasil Rio de Janeiro Brasil uztailak 12-uztailak 29 42 39 5.662
2011 XVI. Panamerikar Jokoak  Mexiko Guadalajara Mexiko urriak 14-urriak 30 42 49 5.996[1]
2015 XVII. Panamerikar Jokoak  Kanada Toronto Kanada uztailak 10-uztailak 26 41 - -
2019 XVIII. Panamerikar Jokoak Erabakitzeke

Domina taula

Panamerikar Jokoetan parte hartzen duten herrialdeen mapa.

Jarraian ikus daitekeena Panamerikar Jokoetako domina taula historikoa da. Dominak Olinpiar Batzorde Nazionalen arabera sailkatuak daude, eta gehiengotik gutxienekora sailkatzen dira lortutako urrezko dominen arabera. Berdinketa balego, berdin ordenatzen da zilarrezko domina kopuruaren arabera, eta, kasu honetan ere berdinketa balego, beste horrenbeste egingo litzateke brontzezko dominekin. Azkenik, bi herrialde edo gehiagoren artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen kopuruan berdinketa balego, herrialde guzti horiek postu berean zerrendaratuko lirateke eta alfabetikoki sailkatuko lirateke.

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak 1.861 1.379 933 4.173
2 Kuba Kuba 839 566 527 1.932
3 Kanada Kanada 377 586 733 1.696
4 Brasil Brasil 287 319 460 1.066
5 Argentina Argentina 279 305 407 991
6 Mexiko Mexiko 199 259 459 917
7 Venezuela Venezuela 84 183 257 524
8 Kolonbia Kolonbia 82 134 195 411
9 Txile Txile 39 85 133 257
10 Puerto Rico Puerto Rico 27 79 121 227
11 Dominikar Errepublika Dominikar Errepublika 26 52 105 183
12 Jamaika Jamaika 22 42 58 122
13 Ekuador Ekuador 21 21 46 88
14 Guatemala Guatemala 14 14 37 65
15 Uruguai Uruguai 11 24 43 78
16 Trinidad eta Tobago Trinidad eta Tobago 8 20 27 55
17 Bahamak Bahamak 7 13 11 31
18 Peru Peru 5 30 59 94
19 Holandarren Antillak Holandarren Antillak 5 9 17 31
20 Costa Rica Costa Rica 5 6 8 19
21 Panama Panama 3 23 31 57
22 Surinam Surinam 3 2 5 10
23 Guyana Guyana 2 4 12 18
24 El Salvador El Salvador 1 7 12 20
25 Bermuda Bermuda 1 4 3 8
26 Kaiman uharteak Kaiman uharteak 1 4 1 6
27 Antigua eta Barbuda Antigua eta Barbuda 1 0 3 4
28 Nikaragua Nikaragua 0 4 7 11
29 Birjina Uharte Estatubatuarrak Birjina uharte amerikarrak 0 4 6 10
30 Barbados Barbados 0 3 9 12
31 Haiti Haiti 0 2 5 7
32 Saint Kitts eta Nevis Saint Kitts eta Nevis 0 2 0 2
33 Paraguai Paraguai 0 1 6 7
34 Bolivia Bolivia 0 1 4 5
34 Honduras Honduras 0 1 4 5
36 Dominika Dominika 0 1 2 3
37 Grenada Grenada 0 1 2 3
38 Belize Belize 0 0 2 2
Santa Luzia Santa Luzia 0 0 2 2
40 Saint Vincent eta Grenadinak Saint Vincent eta Grenadinak 0 0 1 1
Guztira 4.208 4.080 4.749 13.037

Neguko Panamerikar Jokoak

Neguko Panamerikar Jokoen edizio bakarra 1990eko irailak 16 eta 22 artean ospatu zen Argentinako Mendoza probintziako Las Leñas hirian. Jatorrian 1989rako programatua zegoen, baina elur eskasiak ospakizunaren data aldatzera behartu zuen. Alabaina, baldintza klimatikoengatik eta elur urriagatik, soilik neguko 4 kirol praktikatu ziren (Jaitsiera, Slaloma, Super Erraldoia eta Eslalom Erraldoia). 8 herrialdek eta 97 kirolarik parte hartu zuten.

Santiago Txilekoa aukeratu zen Neguko Panamerikar Jokoen II. edizioaren egoitza izateko, 1993an ospatu beharrekoak. Arazo administratibo batzuk eta AEBen ezezkoak neguko kirol guztiak egon ezean, bere ospakizuna atzeratu zuten. Ordutik ez dira data edo egoitza gehiago izendatu.

Kirol ospakizun batzuk

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Panamerikar Jokoak