Birjina uharte amerikarrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Birjina uharte amerikarrak
United States Virgin Islands
Birjina uharte amerikarretako bandera
Bandera

Birjina uharte amerikarretako armarria
Armarria

Goiburua: United in Pride and Hope
(ingeles: «Harrotasuna eta itxaropenean bat»)
Nazio ereserkia:
Virgin Islands March
Birjina uharte amerikarrak: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Charlotte Amalie
18°20′N 64°50′W / 18.333°N 64.833°W / 18.333; -64.833
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Gobernua Errepublika federala
Barack Obama
John de Jongh
Gregory Francis
Uhartetar aldea
Lege Organikoa
1954ko uztailaren 22
Eremua
• Guztira
• Ura

346,36 km² (202.)
% 1,0
Biztanleria
• Zenbatespena (2007)
• Errolda (2000)
• Dentsitatea

Herritarra

108.448 (191.)
108.612
354 biztanle/km² (34.)

Birjina uharte amerikar
Dirua Estatubatuar dolarra (USD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -4)
Ez (UTC -4)
Interneteko domeinua .vi
Telefono aurrezenbakia +1 340

Birjina uharte amerikarrak (ingelesez: United States Virgin Islands) Estatu Batuetako uhartetar aldea Karibean dira. Uharteak Birjina uhartediaren zati bat dira, besteek Birjina uharte britainiarrak osatzen dute. Hiriburua Charlotte Amalie dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guyanetatik etorritako Arawak tribua K. a. 100 urtetik XV. menderaino Birjina uharteetan bizi ziren, karibeek uhartedia okupatu zuten arte.

Birjina uharteak ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen 1493ko bere bigarren bidaian. Honek Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak euskaraz) izena jarri zien, gero bakarrik Las Vírgenes (Birjinak) izango zena.

Nahiz eta Espainiar Inperioak jabetza aldarrikatu zuen, ez zuen okupatu. Hori zela eta, 1672tik 1733ra, daniarrek Saint Thomas (1672), Saint John (1694) eta Saint Croix (1733) okupatu zituzten, azkena Frantziari erosia. 1754an, Danimarkako koroak jabetza aldarrikatu zuenean, Jomfruøerne izena jarri zioten.

Geroztik, daniarrek uharteetan esklabutzari ekin zioten, Peter von Scholten gobernadoreak 1848ko uztailaren 3an abolitu arte. Uharteen jabetza jadanik ekonomikoki interesgarria ez zenez, 1917ko martxoaren 31n Estatu Batuei saldu zieten.

1927an bertokoei estatubatuar herritartasuna eman zieten. Hala ere, Danimarkak ez zuen saldu Water Island, Saint Thomasen hegoaldean dagoen uharte txikia. 1944an saldu zenean, gobernu estatubatuarrak administratu zuen 1996an beste uharteekin batera administratu arte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birjina uharte amerikarren mapa

Birjina uharte amerikarrak Karibe itsasoan daude, Ozeano Atlantikoan, Puerto Ricotik 50 itsas-milia ekialderantz. Lurraldeak lau uharte nagusi (Saint Thomas, Saint John, Saint Croix, eta Water Island) eta zenbait uharte txiki ditu.

Uharteek sumendiz eta mendixkez beterik daude, baina mendirik altuena 474 metroko Crown Mountain da (Saint Croixen)

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlotte Amalie, Saint Thomasen, Birjina uharte amerikarren hiriburua

Birjina uharte amerikarrak ez dira Estatu Batuei batutako lurraldea. Nahiz eta bertokoek estatubatuar herritartasuna izan, ezin dute presidenterako hauteskundetan parte hartu. Kongresurako ordezkari bat baino ezin dute aukeratu, egun Donna Christensen demokrata.

1970 urtetik birjina uharteetako biztanleek gobernadorea aukeratzen dute, lehen Estatu Batuetako presidenteak aukeratzen zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko erroldaren arabera, uharteek 108.612 biztanle zituen (%76,19a afro-karibetarrak, %13,09a kaukasoarrak, %7,23a besteak eta %3,49a mestizoak).

Batez besteko BPG per capita 24.704 $ zen.

Uharteetan ezkerrez gidatzen da.

Barrutiak eta azpi-barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiak eta azpi-barrutiak

Birjina uharte amerikarrak [[barruti] bitan eta hogei azpi-barrutietan banatuta daude.

Hauek dira barruti biak:

Saint Croixeko azpi-barrutiak:

  1. Anna's Hope Village
  2. Christiansted
  3. East End (St. Croix)
  4. Frederiksted
  5. Northcentral
  6. Northwest
  7. Sion Farm
  8. Southcentral
  9. Southwest


Saint Thomaseko azpi-barrutiak:

  1. Charlotte Amalie
  2. East End (St. Thomas)
  3. Northside
  4. Southside
  5. Tutu
  6. Hassel Island
  7. West End

Saint Johneko azpi-barrutiak:

  1. Central
  2. Coral Bay
  3. Cruz Bay
  4. East End (St. John)

Water Island lehen Saint Thomaseko azpi-barrutia zen.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Birjina uharte amerikarrak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18°20′N 64°50′W / 18.333°N 64.833°W / 18.333; -64.833


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)