Done Jakue bidea
Wikipedia(e)tik
| Done Jakue Bidea1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 669 |
| Kokapena | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
| 1 Izen ofiziala UNESCO-ren arabera (euskaratua) 2 Sailkapena UNESCO-ren arabera |
|
| Done Jakue Bidea Frantzian1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 868 |
| Kokapena | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
| 1 Izen ofiziala UNESCO-ren arabera (euskaratua) 2 Sailkapena UNESCO-ren arabera |
|
Done Jakue bidea Europa osoko erromesek Santiago Compostelakoara (Galizia, Espainia) iristeko egiten duten bidea da. Bertan kokatzen den Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak gurtzeko. Erdi Aroan jende kopuru andana biltzen zen bidean zehar. Gerora zertxobait utzi zen, baina egun berriz ere gorakada izan du, erlijiozko arrazoiez gain, turismo, arte eta kultura arrazoiengatik.
Espainiako zatia UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an (Euskal Herriko zati bat barne) eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
[aldatu] Ibiltarien etorreraren hasiera
Done Jakue Apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendelalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso IIa bertara hurbildu zen bere korte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.
814. urtetik aurrera Santiago Compostelakoak erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.
[aldatu] Done Jakue bidea Euskal Herrian
Done Jakue bidea egiteko Euskal Herritik zehar hiru aukera daude: Nafarroako Bidea, Iparraldeko edo Kostaldeko Bidea eta Barnealdeko Bidea.
[aldatu] Nafarroako Bidea
- Izura-Azme (Frantziako hiru bidek bat egiten duten lekua)
- Larzabale-Arroze-Zibitze
- Donazaharre
- Donibane Garazi
- Zuraide
- Orreaga
- Aurizberri
- Auritz
- Bizkarreta-Gerendiain
- Lintzoain
- Zubiri
- Atarrabia
- Burlata
- Iruñea
- Zizur Txikia
- Zizur Nagusia
- Zarikiegi
- Uterga
- Muruzabal
- Obanos
- Gares
- Zirauki
- Lorka
- Bilatorta
- Lizarra
- Villamayor de Monjardin
- Urantzia
- Torres del Rio
- Viana
Kontinental Europatik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzen dira, Iberiar Penintsulan sartuz, horregatik du izen hau. Haien artean hiru Ostabaten biltzen dira, Donibane Garazitik jarraituz eta Orreagatik Pirineoa zeharkatzen du, bestea Arlesetik dator eta Pirineoa Somportik zeharkatzen du; biak Puente la Reina - Garesen batzen dira eta, Bide bat izanik, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Leoi, Lugo eta Koruinatik jarraitzen du, Konpostelako Santiagoraino.
Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzaren garairaino atzeratzen da, Astur Erresuma bere eremua zabaltzen duen neurrian eta Leoiko lurrak birkonkistatzen du, arabiar mugak hegoalderantz zihoazen batera. Gaztelako lurrak irabazi eta tinkaturik, eta arriskurik gabe, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute, burguak ezartzen dute merkataritza bultzatzeko, eta kleroz baliatzen dira erromesaldi izpiritua pizteko. Horrela hasi zen Santiago Bideen guztien artean ibiliena, ezagunena, Frantziar Bidea.
[aldatu] Kostaldeko Bidea
- Lehenbiziko Jardunaldia: Irun - Donostia
- Bigarren Jardunaldia: Donostia - Zumaia
- Hirugarren Jardunaldia: Zumaia - Markina-Xemein
- Laugarren Jardunaldia: Markina-Xemein - Gernika-Lumo
- Bostgarren Jardunaldia: Gernika-Lumo - Bilbo
- Seigarren Jardunaldia: Bilbo - Muskiz
- Zazpigarren Jardunaldia: Muskiz - Balmaseda
Iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabilena da, baita Santiago Biderik zaharrena. Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzara atzeratzen da, Alfontso IIa Kastua Asturiar Erresumaren hiriburua zen Oviedotik, erromeria egin zuenean zerraldo berria ikustera. Lehenbiziko Bidea zen, Kantabriar mendilerroa zeharkatuz leku sakraturaino joaten zena; Tineo, Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatu ziren kostaldetik joan ezkero bidea askoz leunagoa eta erosoagoa zela; Kostaldeko Bidea jaioa zen. Asturiar Erresuma bere domeinuak zabaltzen dituen batera, Done Jakue Apostoluaren zerraldoko aurkikuntzako berria zabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretan arabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.
Kontinental Europatik zetorren erromesak, Irundik iberiar penintsulan sartuz, eta itsasotik zetorrenak eusko, kantabriar edo asturiar kaietan lehorreratzen zirenak, Bidean zehar elkartzen ziren Mendebalderantz jarraituz, islamiar osten urrun. Kristau Birkonkistak islamiarren kontra irabazitako lurrak ziurtatuak egon ondoren, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute (zubiak, ospitaleak, ostatuak...) bidea barneko lurretara saihesten, Frantziar Bidera, Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.
[aldatu] Barnealdeko Bidea
- Lehenbiziko Jardunaldia: Irun - Andoain
- Bigarren Jardunaldia: Andoain - Beasain
- Hirugarren Jardunaldia: Beasain - Zalduondo
- Laugarren Jardunaldia: Zalduondo - Gasteiz
- Bostgarren Jardunaldia: Gasteiz - Argantzun - Buradon Gatzaga
- Seigarren Jardunaldia: Argantzun - Buradon Gatzaga
Erdi Arotik erromesak Iberiar Penintsulan sartzen ziren Erdialdeko Europatik. Erromesak Irunen, Oiartzunen edo Astigarragan banatzen ziren; batzuk Kostaldeko Bidea jarraitzen zuten, besteak Errege-Bidea jarraitzen zuten, Gipuzkoa zeharkatzen eta San Adrian tunela pasatu ondoren, Araban sartzen ziren, gero Gaztelako lurretan barneratzen Frantziar Bidearekin bat eginez bai Santo Domingo de la Calzadan, bai Burgosen Briviescatik pasa ondoren. Bide hau, garai batean, Orreagatik sartzen ziren baino erromes gehiago izan zuen.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Nafarroako Bidea
- José María Anguita. "El Camino de Santiago. Guía práctica del peregrino". (2004) ISBN 978-84-241-0406-1.
- El Camino de Santiago. Antón Pombo. Ed. Anaya Touring. 2004
- Varios Autores. El Camino de Santiago. (1991) ISBN 84-7782-147-X
[aldatu] Kostaldeko Bidea
- El Camino de Santiago por la Costa o Camino Norte. Ángel González. 2004
- Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gasteleraz.
- Guía de los Caminos por Bizkaia. Paseo de los Caminos por Bizkaia. Asociación de Amigos de Vicaya. 1993
- Cantabria y el Camino de Santiago. Asociación de los Amigos del Camino de Santiago de Astillero y Cantabria. 1999
- El Camino de Santiago por Asturias. Consejería de Educación del Principado de Asturias. 1994
- Guía del Camino Primitivo. Asociación de Amigos del Camino de Santiago Astur-Galaico del Interior+B73
- Caminos de Santiago del Norte. Asociación Astur-Leonesa de Amigos del Camino de Santiago. 2004
[aldatu] Barnealdeko Bidea
- Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gazteleraz.
[aldatu] Kanpo loturak
Jose Luis Orella: "Konpostelara bideak Euskal Herrian barrena"
| Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian | ||
|---|---|---|
|
Paleolitoko labar-artea • Bizkaiko Zubia • Done Jakue bidea |
||

