Bizkaiko historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bizkaiko historia Paleolitoan hasi zen, hainbat kobazulotan aurkitu diren margoek adierazten duten bezala. Erromatarrek eragin eskasa izan zuten lurraldean eta hori dela eta euskarak bizirik dirau gaurdaino.

Bizkaia bera Erdi Aroan eratu zen, eta 1200. urtean Gaztelak konkistatu zuen.

Aro Modernoan gune komertzial eta industriala bilakatu zen, batez ere Bilboko Portua dela eta, Gaztelako portua bilakatu baitzen. XIX eta XX. mendeetan burdinak eta feudalismo ezak industrializazio azkarra garatu zuten.

Eduki-taula

Aintzinaroa [aldatu]

Paleolitikoa [aldatu]

Paleolitiko Ertaina [aldatu]

Gizakien lehenengo aztarnak Bizkaian (Neanderthalak) garai honetan gertatu ziren. Musteriar tresnak aurkitu dira Benta Laperra, Kurtzia eta Muruan.

Paleolitiko Berantiarra [aldatu]

Santimamiñen Chatelperroniar kultura aurki daiteke. Hau Homo sapiensi edo Neanderthalei egotzi ahal zaie.

H. sapiensekin zuzenki loturiko aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:

Paleolitoko artea ere agertu da. Benta Laperran bisonte eta hartzak agertzen dira. Arenatza eta Santimamiñen ere hainbat animalia daude: lehenengoan gizakiak, batez ere emakumeak agertzen dira eta bigarrenean bisontea, zaldiak, ahuntzak...

Mesolitikoa [aldatu]

Aziliar kulturaren garaia dao, ehizarekin baina batez ere arrantzarekin eta fruituekin. Santimamiñe da berriro ere garai honetako aztarnategirik garrantiztusnea. Arenatza eta Atxeta ere garrantzitsuak dira. Silibranka eta Bolinkoba, Lumentxa, Urtiaga eta Santa Catalinan ere aurkitu dira aztarnak.

Neolitikoa [aldatu]

Neolitikoaren lehenengo aztarnak K. a. 4. milurtekoan agertu ziren Euskal Herrian, baina aldaketek oraindik ere beste milurteko bat beharko zituzten gertatzeko. K. a. 3. milurtekoan abeltzaintza eta nekazaritza agertu ziren. Hala ere Bizkaian ez zen egon aldaketa handirik eta Kobeaga, Santimamiñe eta Arenazan aurki daitezke abeltzaintzaren lehenengo aztarnak: ardiak eta ahuntzak.

Aldi berean monumentu megalitikoak egin ziren, trikuharriak batez ere.

Kalkolitikoa eta Brontze Aroa [aldatu]

Garai honetan kobazuloetatik kanpo bizitzen hasi ziren Bizkaian, nahiz eta oraindik ere erabiltzen ziren. Ehiza geroz eta eskasagoa bilakatu zen abeltzaintzari ezker. Metalezko tresnak erabiltzen hasi zen, nahiz eta oraindik harrizkoak erabili.

Buztingintza agertu zen, dekorazio gabekoa, Beaker kultura agertu zen arte.

Bizkaia osoan hedatu zen biztanleria, gune irekietan kanpementuak sortzen, nahiz eta kobazuloak erabiltzen jarraitu.

Burdin Aroa [aldatu]

Aztarnategi gutxi daude garai honetan. Kobazuloak utzi ziren eta zaila da zerbait aurkitzea. HAla ere oraindik Santimamiñe, Arenaza eta Lumentxan aztarnak daude.

Klasizismoa, Erromatarren garaia [aldatu]

Erromatar geografoek hainbat datu eman zituzten antzinako bizkaitarren inguruan. Euren esanetan bi tribu zeuden gaur egungo Bizkaian: Karistioak eta Autrigoiak. Karistioak Bizkaiaren erdialdean bizi ziren, Bilbotik ekialdera, Arabako iparraldean eta Debako ibarrean. Autrigoiak Bizkaia eta Arabako mendebaldean bizi ziren, Kantabria, Errioxa eta Burgosen ere bizi zirelarik. Toponimia aztertuta uste da euskara hitz egiten zutela [1]. Bizkaieraren muga Karistioen eremuan kokatuko litzateke.

Ez dago inongo berririk euskaldunek erromatarrei aurka egin zietela dioenik, feudalizazioaren garaian izan ezik. Flaviobriga eta Portus Amanus nonbait egongo ziren Bizkaian, baina ez dira aurkitu. Foruan, Gernikatik gertu, erromatar presentzia egon zela aurkitu da [2].

Erromatarren garaiko azkeneko epean feudalizazioa eman zen eta badirudi erresistentzia izan zela aldaketa horren aurka, bai eta matxinada batzuk ere.

Erdi Aroa [aldatu]

Euskal gizartearen antolakuntzaren erakusgarri da Gernikako Arbola.

Erdi Aroaren hasieran Bizkaiko historia ezin da Euskal Herriko historiatik banandu. Visigodo eta Frankoak behin baino gehiagotan saiatu ziren konkistatzen baina ez zuten lortu eta de facto lur independentea izan zen. Garai honetako hainbat agintarik domuit vascones jartzen zuten euren txanponetan, nahiz eta egia ez zen.

905. urtean Leongo kronikalariek Iruñeko Erresuma mendebaldera hedatu zela diote, gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurrak, Errioxa eta Aragoiko lurrak hartuz. Nafarroako Erresumaren barnean egon zen urte luzetan Bizkaia.

Gaztelako Erreinuarekin egoniko gatazkak handiak izan ziren XI. eta XII. mendetan. Gaztelarrak Errioxako lurjabe handiek lagunduta erreboltak egin zituzten, Gaztelako feudalismoak euren interesak babesten zituelako. Gaztelaren aldekoek Haron zuten euren zentrua, Haroko jaunek lortu baitzuten sortu berri zen Bizkaiaren agintea. Bizkaia honek hasiera batean Uribe, Busturia, Markina, Zornotza eta Arratiako eskualdeak hartzen zituen, eta Urduñako hiria ere. Ustez 1043. urtean Iñigo Lopez Ezkerrak lortu zuen lehenengo Bizkaiko Jauna titulua. Hala ere Bizkaia azkar izan zen Nafarroarekin berbatua eta 1199-1200era arte Bizkaiko Jaunek ezin izan zuten euren titulua egonkortu.

Herentziaz Iñigo Lopezen hurrengoek jaso zuten titulua eta 1370an Gaztelako Juan infanteak lortu zuen eta beraz Gaztelako erregeek jaso zuten titulua zuzenean. Horrela Karlos I.ak Espainiako erregearen titulura gehitu zuen, beti ere foruak zin egiten bazituen. Foru horietan esan behar zuena zen subirautza bizkaitarrengan zetzala eta beraz Jaunaren kontra erabakiak hartu zitzaketela.

Jaunek Gernikako Arbolaren azpian zin egin behar zituzten foruak bertan egiten zelarik Batzar Nagusia.

Aro Modernoa [aldatu]

Bilbao in 1575.

Aro Modernoan komertzioak garrantzi itzela hartu zuen, batez ere Bilboko Portua zela eta, 1511an Espainiak eskumena eman baitzion merkataritzarako. Bilbo Gaztelako portu garrantzitsuena izan zen, bertatik garraiatzen zelarik artilea Flandriara.

1628an Durango Bizkaian sartu zen eta geraoago Enkarterriekin berdina gertatu zen.

Historia Garaikidea [aldatu]

Bizkaiko kostaldeko herriek itsasontzi nahi zituzten, gehienak arrantzara eta merkataritzara dedikatuak. Lapurdi eta Gipuzkoako beste herri batzuekin batera Bizkaiko Golkoan baleen desagertzearen erantzuleak izan ziren. Era berean Ternuan egon ziren lehen Europar asentamentuak sortu zirela uste da. Ingalaterrarekin hainbat tratu ere egin zituzten.

Napoleonen gerren ostean euskal probintziek euren forua galtzeko arriskua ikusi zuten Espainiar Gorteen tendentzia liberala zela eta. Honek Karlistaldiak sortu zituen, non Bizkaiak karlistak babestu zituen. Herri batzuek, batez ere Bilbok, Madrilekin bat egin zuten. Gerraren bukaeran Bizkaiak zuen autonomia murriztu zen.

1850eko hamarkadan burdin meatze handiak aurkitu zituzten Bizkaian. Honek kanpoko dirua ekarri zuen, batez ere Frantzia eta Ingalaterratik. Industrializazioan Ybarra, Chavarri eta Lezama-Leguizamon burges familiak agertu ziren. Altos Hornos de Vizcaya, Iberdrola eta Banbo Bilbao Vizcaya Argentariaren parte diren Banco Bilbao eta Banco Vizcaya sortu ziren.

XX. mendea [aldatu]

Espainiako Bigarren Errepublikan, Euzko Alderdi Jeltzaleak agindu zuen herrialdean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Bizkaiak Errepublikaren alde egin zuen eta Francisco Francoren aurka. Gerra hasi ondoren lehenengo autonomia estatutua onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan baina Bizkaiko herri batzuetan baino ezin izan martxan jarri. Nafarroatik faxista eta erreketeak Bizkairantz zetozenez, Burdin Hesia eraikiarazi zuen Jaurlaritzak Bilboren inguruetan. Hesiak akats ugari zuen, eta faxistek laster konkistatu zuten Bilbo. 1937an Gernikaren bonbardaketa egin zuten Hitlerren hegazkinek eta aste batzuk lehenago Durango eta Otxandion berdina egin zuten. Momentu horretan Euzko Gudarostea Santoñara joan eta Mussoliniren Italiaren aurrean errendizioa aurkeztu zuten.

Francoren diktaduran Bizkaia eta Gipuzkoa "herrialde traidore" izendatu zituzten eta edozein autonomia mota ukatu zitzaien.

1975n Francoren heriotzaren ondoren 1978ko Espainiar Konstituzioak foruak onartu eta 1979an Gernikako Estatutua onartu zen hiru herrialderentzat. Ondoren egoniko hauteskunde guztietan Bizkaian Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zuen.

Ikus, gainera [aldatu]