Alemaniako Zentro Aeroespaziala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alemaniako Zentro Aeroespaziala
Deutsches Zentrum für Luft- und Raumfahrt e.V.
DLR Logo.svg
DLR-ren logoa
Akronimoa DLR
Jabetza Alemania Alemaniako Errepublika Federala
Sorrera 1969an
Egoitza nagusia Kolonia
Langileak 8.000
Administratzailea Pascale Ehrenfreund
Webgunea http://www.dlr.de/

Alemaniako Zentro Aeroespaziala (alemanez: Deutsche Zentrum für Luft- und Raumfahrt e. V.) edo DLR Alemaniako Errepublika Federalaren aeroespazio, energia eta garraiorako ikerketa zentro nazionala da. Egoitza nagusia Kolonian badu ere, beste egoitza batzuk ditu Alemanian zehar. DLRa Alemaniako eta nazioarteko ikerketa eta garapen lankidetza proiektu anitzetan sartuta dago. Horrez gain, DLRa Alemaniako espazio agentzia ere bada. Alemaniako Gobernu Federalaren izenean herrialdeko espazio programa antolatzeaz eta indarrean jartzeaz arduratzen da.

Ikuspegi orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DLRak gutxi gorabehera 8000 langile ditu Alemaniako 20 lekutan banatuta. 670 milioi euro inguruko aurrekontua dauka ikerketa, garapen eta operazioetarako. Horrez gain, DLRak 500 milioi bat euro kudeatzen ditu Alemaniako funtsetan Europako Espazio Agentziarako.

DLRaren zuzendaritza:

  • Pascale Ehrenfreund irakaslea (Zuzendaria), 2015eko abuztutik.
  • Klaus Hamacher (Zuzendariordea), 2006ko apiriletik.
  • Hansjörg Dittus doktore irakaslea (espazio ikerketa eta garapenerako zuzendaritzako kidea), 2011ko urritik.
  • Rolf Henke irakaslea (aeronautikarako zuzendaritzako kidea), 2010eko azarotik.
  • Karsten Lemmer (energia eta garraiorako zuzendaritzako kidea) 2017ko martxotik.
  • Gerd Gruppe (espazio kudeaketarako zuzendaritzako kidea), 2011ko apiriletik.

2015eko ekainaren 18an Pascale Ehrenfreund DLRaren zuzendari izendatu zuten Johann-Dietrich Wörnerren ordez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako espazio-erakundeak
Urteak Izenak
1907–1969 Aerodynamische Versuchsanstalt (AVA)
"Aerodinamika Estazio Esperimentala"
1927 Verein für Raumschiffahrt e.V. (VfR)
"Hegaldi Espazialen Elkartea, Erregistratutako Elkartea"
1947–1948 Arbeitsgemeinschaft Weltraumfahrt
"Hegaldi Espazialen Partzuergoa"
1948–1972 Gesellschaft für Weltraumforschung (GfW)
"Espazio Ikerketarako Sozietatea"
1969–1989 Deutsche Forschungs- und Versuchsanstalt für Luft- und Raumfahrt (DGVLR)
"Alemaniako Hegazkintza eta Hegaldi Espazialen Proba eta Ikerketarako Institutua"
1989–1997 Deutsche Agentur für Raumfahrtangelegenheiten (DARA)
Alemaniako Agentzia Aeroespaziala
1989–1997 Deutsche Forschungsanstalt für Luft- und Raumfahrt (DLR)
"Alemaniako Hegazkintza eta Hegaldi Espazialetarako Ikerketa Institutua"
1997–present Deutsches Zentrum für Luft- und Raumfahrt (DLR)
"Alemaniako Hegazkintza eta Hegaldi Espazialetarako Zentroa"
Alemaniako Zentro Aeroespazialar
1970–present Institut für Raumfahrtsysteme (IRS)
Espazio Sistemetarako Institutua

Gaur egun DLRa 1997an sortu zen arren, XX. mendean Alemanian egon diren hainbat espazio, aeroespazio eta ikerketa institutuetatik dator.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]