Teknika Aeroespazialaren Institutu Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teknika Aeroespazialaren Institutu Nazionala
Datuak
Izen laburraINTA
Motaikerketa zentroa eta Public Research Organization (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak1.493 (2020)
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
JabeaSecretariat of State of Defence of Spain (en) Itzuli
Historia
Sorrera1942
webgune ofiziala
Facebook: Instituto-Nacional-de-T%C3%88cnica-Aeroespacial-INTA-1115693671859126/ Twitter: intaespana Youtube: UCwGLSuAERYMR_dKBuWy2fVg Edit the value on Wikidata

Teknika Aeroespazialaren Institutu Nazionala «Esteban Terradas» (gaztelaniaz INTA - Instituto Nacional de Técnica Aeroespacial «Esteban Terradas») Espainiako Defentsa Ministerioari atxikitako erakunde publikoa da. Esteban Terradas ontzigintza-, industria- eta aeronautika-ingeniariak sortu zuen 1942an. Egoitza nagusia Madrilgo Erkidegoko Torrejón de Ardozen kokatuta dago.

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INTAk garatutako INTA-300 suziri-zundaren diagrama.

Teknika Aeroespazialaren Institutu Nazionalak ikerketa proiektuak egiten ditu. Bakarka zein beste estatu-erakundeekin elkarlanean aritzen da, bai nazionalekin, bai nazioartekoekin (CSIC, unibertsitateak, NASA) eta baita enpresa pribatuekin ere. Minisat eta Nanosat satelite zientifikoen programaren arduraduna da.

El Arenosilloko jaurtigunetik, INTA-300 eta INTA-255 bezalako suziri azpiorbitalekin egin du lan. 1991tik 1999ra Capricornio sateliteak jaurtitzeko suziria garatzen aritu zen, baina azkenik proiektua bertan behera utzi zuten.

Sateliteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]