Animalia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t r2.7.3) (robota Ezabatua: uz:Xayvonlar
509. lerroa: 509. lerroa:
[[uk:Тварини]]
[[uk:Тварини]]
[[ur:جانور]]
[[ur:جانور]]
[[uz:Xayvonlar]]
[[ve:Phukha]]
[[ve:Phukha]]
[[vi:Động vật]]
[[vi:Động vật]]

22:16, 2 urtarrila 2013ko berrikusketa

Animalia
Ediacara-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Animalia mota ezberdinak.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
SuperdomeinuaBiota
GoierreinuaEukaryota
Erreinua Animalia

Animaliak izaki bizidunen talde handi bat dira, Animalia edo Metazoa erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.

Animalia hitza latineko animal hitzetik eratorria da, pluralean animalia dena eta anima hitzetik (hau da gure arima hitzaren parekidea) datorrena.

Ezaugarriak

Aristotelek izaki bizidun guztiak animalia eta landaretan bereiztu zituen, eta horrela ere egin zuen Carolus Linnaeusek bere lehenengo klasifikazio sisteman. Eboluzioaren aurkikuntza eman zenetik talde hauek modu ezberdinetan bereiziak izan dira eta azkeneko urtetan domeinu eta erreinuetan sekulako aldaketak egon dira. Modu honetan lehen protozooen taldea animalia gisa sailkatzen zen mugimendua zutelako, baina gaur egun talde urrunetan kokatzen dira.

Animalia Erreinuak hainbat ezaugarri berezko ditu beste izaki bizidunengandik bereizteko. Animaliak eukariotoak eta zelulanitzak dira, eta honek bakterioetatik eta protista gehienengandik bereizten ditu. Heterotrofoak dira eta honek landare eta alga guztiengandik bereizten ditu. Gainera ez ditu horma zelular lodiak egiten, eta honek ere onddoetatik bereizten ditu.

Egitura

Gutxi batzuk kenduta, batez ere belakiak (porifera filuma), animaliek atal ezberdinak dituzte bere gorputza bereizteko. Honen barnean giharreak eta nerbio-sistema daude higidura errazteko. Animalia gehienek bere barnekaldean liseriketa egiteko leku bat dute, irekiera bat edo bi izan ahal dituenak.

Animalia guztiek zelula eukariotoak dituzte, karakteristikoa den kolageno eta glikoproteinaz osatutako matrize extrazelular inguratuta. Honek inguruan kaltzifikatutako egiturak izan ditzake, adibidez, kuxku, hezur eta espikulak. Garapenean zehar zelulen arteko erlazioa nahiko malgua izaten da, mugitu, berrantolatu eta egitura konplexuagoak egin ahal izateko. Bestelako izakiekin (landare eta onddoak) alderatuta ez ditu zelulak jaiotzen direnetik aurrera leku berean eta horregatik hazkuntza modu ezberdinean ematen da. Animalia zelulek euren artean lotura ezberdinak izan ditzaketa: sendoak, hutsunedunak eta desmosomak.

Birsorkuntza eta garapena

Ia-ia animalia guztiek birsorkuntza sexual mota bat edo beste dute. Heldu gehienak diploideak dira, nahiz eta poliploideak eta aploideak diren hainbat izaki ere badauden. Izaki bakun batzuetan emeek eta arrek ez dute kromosoma kopuru bera eta beraz ernalkuntza sexuala emeen klonazioz ematen da. Birsorkuntza sexualeko kasu gehienetan zelula sexual espezializatuak dituzte, eta hauek meiosiaren bitartez txikiagoak diren espermatozoideak eta mugitu ezin daitekeen obuloa sortzen dute. Bi zigotoak elkartuta indibiduo berriak sortzen dira. Hainbat animalia gai dira birsorkuntza asexuala izateko. Erabiltzen diren metodoak partenogenesisa eta fragmentazioz. Zigotoa hasieran esfera batean bilakatzen dira, gero blastula batean, honek berrantolakuntza eta bereizketa ematen duelarik. Belakietan blastulak igeri egiten du leku berri bateraino eta bertan belaki berri bat sortzen du. Talde gehinetan, ordea, blastulak berrantolakuntza ezberdin bat garatzen du. Lehenengo inbaginazio bat edukitzen du eta gastrula sortzen da, bertan liseriketa ganbara egongo delarik. Modu honetan bi azal ezberdin sortzen dira: ektodermoa, endodermoa eta gehienetan mesodermoa. Geruza horietatik organuak sortzen dira. Animaliek eguzki energia erabiltzen dute modu ez-zuzen batean hasteko. Hala ere badira animalia gutxi batzuk ez dutela energia horrela jasotzen, fumarolen inguruan bizi direnek bakteria sulfato-jaleetaz elikatzen dira eta beraz eguzkiaren energia ez dute inongo moduan sartzen euren zikloan. Hala ere animalia gehienek landareek fotosintesiaren bitartez ekoizten dituzten azukreak jaten dituzte (edo beste animalia batzuk jaten dituzte hauek aurretik landareak jan dituzte). Azukre hauek erabilita hazi edo mugitu daiteke animalia. Prozesu hau glikolisi moduan ezagutzen da.

Jatorria eta erregistro fosila

Anemona arrain-jalea
Anemona arrain-jalea

Animaliak protozoo flagelatuetatik eboluzionatu dutela uste da. Bizirik dauden ahaiderik hurbilenak koanoflagelatuak dira, hainbat belakiekin estruktura komunak dituztenak. Egindako ikerketa molekularrek diote supertalde bat osatzen duela: opistokonteak. Bertan onddoak eta hainbat protista parasito daude.

Lehenengo animalia fosilak Aurrekanbriarraren bukaeran agertu ziren, orain dela 600 milioi urte, eta biota Vendiar gisa ezagutzendira. Zailak dira hauek geroagoko fosilekin erlazionatzen, ordea. Batzuek badute erlaziorik gaur egungo filum batzuekin, baina baliteke ezetz, eta baliteke ere animaliak ez izatea. Hala ere orain 1000 milioi urte Indiako fosil batzuk animaliak izan zitezkeela dirudi. Gaur egungo filum gehienak Kanbriarrean sortu ziren, orain 570 milioi urte. Hala ere ez dago oso argi izaki hauek bertan jaio edo inguruko baldintzen aldaketak fosilizazioa baldintzatu ote zuen.

Burguess Shaleko faunako fosiletan gaur egungo animalia diseinuetatik kanpo geratzen diren hainbat badaude, euren artean, adibidez, Hallucigenia artropodoa. Hainbat autorek, euren artean Stephen Jay Gould, hasierako animalia bariazioa handiago zela proposatu dute eta beraz erregistro fosilean geroz eta barietate txikiagoa dagoela.

Euskal Herriko erregistro fosilean animaliek eraikitako hainbat estruktura ikusten dira, hala nola, kareharri gotorrak, gehienbat koral eta belakiz sortuak.

Animalien Sailkapena

Choanoflagellata

Animalia
Parazoa

Porifera

Placozoa

Eumetazoa

Cnidaria

_______

?Ctenophora

Bilateria
Protostomia
Acoelomata

Platyhelminthes

Schizocoelomata

Nemertea

Sipuncula

Mollusca

Echiura

Articulata

Annelida

____

Onychophora

____

Tardigrada

Arthropoda

Gnathostomulida

Entoprocta

Cycliophora

Rotifera

Acanthocephala

Pseudocoelomata

Gastrotricha

Nematoda

Nematomorpha

Priapula

Kinorhyncha

Loricifera

Deuterostomia
Lophophorata

Phoronida

Ectoprocta

Brachiopoda

Chaetognatha

Echinodermata

Hemichordata

Chordata
____

Vertebrata

Cephalochordata

Urochordata

Sailkapenaren historia

Linnaeusen jatorrizko eskeman animaliak hiru erreinuetako bat okupatzen zuten, eta 5 klase ezberdinetan bereizten ziren: Vermes (har eta zizareak), Insecta (zomorroak), Pisces (arrainak), Amphibia (anfibioak), Aves (hegaztiak) eta Mammalia (ugaztunak).

Hartatik azkeneko lauak gaur egun filum bakar batean sartzen ditugu: kordatu eta beste forma guztiak Vermes originaletik bereiztuak izan dira. Hala ere goiko sailkapena ez da mundu guztian modu berdinean onartzen eta hainbat bariazio daude liburutik-liburura. Gainera testu liburuetan modu sinpleagoan azaltzen da eta orokorrean animalien sailkapena izaki ezagunenen filumen arabera egiten da, maila berean jartzen Moluskoak eta Poriferoak, berez sailkapenean maila ezberdinetan egonda ere.

Phyllumak

Sakontzeko, irakurri: «Phyllum»

Filumak (edo Filak) animaliak sailkatzeko talde nagusienak dira. Mota hauetariko bakoitza ondo definituriko antolaketaren arabera egiten da.

Phyllum Esanahia Ezaugarriak Espezie kopurua[1][2]
Acanthocephala Arantzak dituen burua Har parasitoak, ebaginagarria den sudur arantzatsu batekin. 1.100
Acoelomorpha Hesterik gabekoak. Zelomarik gabeko har txikiak. Ez dute liseriketa tuturik.
Annelida Eraztun txikia Har zelomatuak, gorputza eraztunetan zatitua. 16.500
Arthropoda Oin artikulatuak. Kanpo hezurdura kitinotsua eta hanka artikulatuak. 1.100.000
Brachiopoda Beso laburrak Lofoforoak eta bi balba dituzte. 335 (16.000 desagertuak)
Bryozoa Goroldio animaliak. Lofoforoa dute, iragazlariak dira eta ipurtzuloa tentakuloen koroaren kanpo dute. 4.500
Chaetognatha Barail arantzatsuak Hegalak eta bi arantza kitinotsu buruaren alde bakoitzean. 100
Chordata Kordarekin. Korda dortsala edo notokordioa dute, gutxienez enbrioiak direnean. 49.693
Cnidaria Asuna Diblastikoak cnidocitoekin. 10.000
Ctenophora Orratzak daramatzana. Diblastikoak koloblastoekin. 100
Cycliophora Gurpilak daramatzana Sasizelomatuak zilioak dituen aho zirkularrarekin. 1
Echinodermata Azala arantzekin. Simetria pentaradiatua, kanpo euskarri kalkareoa. 7.000 (13.000 desagertuak)
Echiura Arantzadun isatsa Tronpa duten itsas harrak, anelidoen gertukoak. 135
Entoprocta Barne ipurtzuloa Lofoforoa dute, iragazlariak dira eta ipurtzuloa tentakulo koroaren barruan dute. 150
Gastrotrichia Ilezko urdaila Sasizelomatuak, gorputza arantzekin eta bi tutu kaudal itsaskor. 450
Gnathostomulida Baraila duen aho txikia Ahoek barail berezia dute. 80
Hemichordata Korda erdia Deuterostomoak ebakidura faringeokin eta estomokordarekin. 85
Kinorhyncha Mugitzen den tronpa Sasizelomatuak buru sargarriarekin eta gorputz segmentatuarekin. 150
Loricifera Kota daramana. Sasizelomatuak maila-kota baten itxura duen estaldura batekin. 10
Micrognathozoa Barail txikia duen animalia Sasizelomatuak, barail konplexuak eta gorputza soinu baten eran luzagarria. 1
Mollusca Biguna Ahoak radula du, oin gihartsua eta oskolak inguruan mantu bat du. 93.000
Monoblastozoa 1
Myxozoa Muki animaliak. Parasito mikroskopikoak, cnidocitoen antzeko kapsula polarrekin. 1.300
Nematoda Hari baten antzekoa. Har pseudozelomatuak, ebakidura zirkularrarekin eta estaldura kitinotsuarekin. 25.000
Nematomorpha Hari itxura Har parasitoak, Nematodoen antzekoak. 320
Nemertea Itsasoko ninfa Har azelomatuak tronpa luzagarriarekin. 900
Onychophora Azkazalak daramatzana. Gorputz bermiformeak, azkazal kitinotsu apikalak dituzten hankekin. 110
Orthonectida Igerilari zuzena Parasito oso sinpleak, gorputz ziliatuarekin. 20
Phoronida Zeusen irakaslea. Har lofoforatu tutukarak; hesteak U itxura du. 20
Placozoa Xafla animaliak Animalia oso sinpleak, narrastiak, ameba irregular baten antzekoak. 1
Platyhelminthes Har lauak. Har azelomatu, ziliatu eta ipurtzulorik gabekoak; asko parasitoak dira. 20.000
Pogonophora(?) Bizarra duena Animalia bermiforme eta tutukara, burua bildu daiteke, eta baliteke anelidoak izatea.
Porifera Poroak dituena Belakiak, parazoak, simetriarik gabekoak. Gorputzean hainbat poro iragazkor. 5.500
Priapulida Zakil txikiak Har sasizelomatuak, tronpa luzagarriarekin. 16
Rhombozoa Erronbo animalia. Zelula oso gutxi dituzten parasitoak. 70
Rotifera Gurpilak daramatzana. Sasizelomatuak, zilioak dituen atzeko koro batekin. 1.800
Sipuncula Tutu txikia Har zelomatu ez segmentatuak, ahoaren inguruan tentakuloak dituzte. 320
Tardigrada Pausu geldoa Ur-hartzak. Gorputza lau hanka parerekin segmentatua, azkazal eta bentosekin. 800
Xenoturbellida Har lau arraroa. Har deuterostomo ziliatu oso sinpleak, erlazio ezezagunarekin. 2
>1.300.000

Erreferentziak

  1. Zenbaki hau gutxi gora beherakoa da, iturri ezberdinen arabera aldakorra baita
  2. Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2ª edición. McGraw-Hill-Interamericana, Madrid (etc.), XXVI+1005 pp. ISBN 0-87893-097-3.

Ikus, gainera