Josef Bonaparte: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
== Biografia == |
== Biografia == |
||
Josef Bonaparte [[Corti]]n, [[Korsika]], jaio zen [[1768]]ko [[urtarrilaren 7]]an eta Giuseppe Buonaparte izena jarri zioten. |
Josef Bonaparte [[Corti]]n, [[Korsika]], jaio zen [[1768]]ko [[urtarrilaren 7]]an eta Giuseppe Buonaparte izena jarri zioten. |
||
Josefen gurasoak Charles Bonaparte eta Maria Laetizia Ramolino izan ziren eta anaia gazteagoa izan zen [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]]. |
Josefen gurasoak Charles Bonaparte eta Maria Laetizia Ramolino izan ziren eta anaia gazteagoa izan zen [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]]. |
||
Zuzenbidea ikasi zuen [[Pisa]]n ([[Italia]]). [[1794]]ko [[abuztuaren 1]]ean, [[Marseilla]]ko negozio gizon baten alaba zen [[Julie Clary]]rekin ezkondu zen [[Marseilla]]n eta 3 alaba izan zituzten: |

* Julia Josefina Bonaparte ([[1796]]): ez zuen bizirik iraun. |
* Julia Josefina Bonaparte ([[1796]]): ez zuen bizirik iraun. |
||
* Zenaida Letizia Julia ([[1801]]-[[1854]]). |
* Zenaida Letizia Julia ([[1801]]-[[1854]]). |
||
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
== Espainiako erregetza (1808ko uztaila–1813ko ekaina) == |
== Espainiako erregetza (1808ko uztaila–1813ko ekaina) == |
||
[[1808]]ko [[maiatzaren 5]]eko [[Baionako abdikazioak|Baionako abdikazioen]] ondoren, Espainiako koroaren jabe [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] zen eta honek [[ekainaren 6]]an bertan anaia Josef izendatu zuen Espainiako errege, [[uztailaren 7]]ra arte ez bazuen ere ardura hartu, konstituzio berria zin egin eta Baionako Batzarraren fideltasun zinak jaso ondoren. |

[[1808]]ko [[uztailaren 20]]an iritsiko zen [[Madril]]era, [[maiatzaren 2]]az geroztik, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Independentzia gerran]] sartuta zegoen erreinura eta, [[uztailaren 25]]ean, aldarrikatu zuten errege. |

22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
[[Bailéngo gudua|Bailengo porrotaren]] ondoren, ihes egin beharrean izan zen, [[Burgos]]era, [[Miranda Ebro|Miranda de Ebrora]] eta, [[irailaren 22]]an, [[Gasteiz]]era. Anaia [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]] lagunduko dio bere tropa andanarekin eta [[Madril]]en ezartzea lortuko du azkenean. |

[[Baionako Estatutua]] aldarrikatu zuen, [[Frantsestu (Iberiar Penintsulako Gerra)| |
[[Baionako Estatutua]] aldarrikatu zuen, [[Frantsestu (Iberiar Penintsulako Gerra)|frantsestuak]] edo [[Espainia]]ko [[ilustratua]]k erakarri nahian. Hala ere, ez zioten inposaketa barkatu eta herriak muzin egin zion erreformismoari. |
||
[[1809]]ko abenduan, gaur egun [[Pradoko Museoa]] denaren sorrera iragarri zuen, ''Museo Josefino'' izena bazuen ere. [[Espainia]]ko arte lanak [[Frantzia]]ra ateratzen ari ziren eta bertan geratuko ziren horrela. Hala ere, ez zuen eraikitzerik izan eta [[Fernando VII.a Espainiakoa|Espainiako Fernando VII.ak]] lortu zuen hori [[1819]]an. |

''Pepe Botella'' ezizena eman zioten eta alkoholikoa zen ospea hartu zuen, baina Josef abstemioa zen. ''El rey plazuelas'' ere esaten zioten [[Madril]]en, eliza eta komentuak bota eta enparantza ugari inauguratu zuelako. Oriente enparantza izan zen garrantzitsuenetako bat, Errege Jauregiaren aurrean. |

[[1812]]ko [[uztailaren 22]]an, [[Arapilesko gudua|Arapilesko porrota]] izan zuten eta Madrildik ihes egin behar izan zuen berriro. [[Gasteiz]]en harrapatu eta garaitu zuten [[Arthur Wellesley|Wellingtongo dukearen]] tropek eta, [[1813]]ko [[ekainaren 13]]an, betirako alde egin beharrean izan zen, [[Frantzia]]n geratu zelarik bere anaia erori arte. |

== Bizitza pribatua == |
== Bizitza pribatua == |
||
[[Fitxategi:Julie Clary - enfants.jpg|thumb|200px| |
[[Fitxategi:Julie Clary - enfants.jpg|thumb|200px|ezkerrera|Julie Clary, [[Josef Bonaparte]]ren emaztea eta alabak]] |
||
Julie Clary ez zen sekula [[Espainia]]ra joan eta alabak zaintzen geratu zen Josef hona eta hara zebilen bitartean. |
Julie Clary ez zen sekula [[Espainia]]ra joan eta alabak zaintzen geratu zen Josef hona eta hara zebilen bitartean. |
||
Lehenengo ihesaldiaren garaian [[María del Pilar Acedo|María del Pilar Acedo Sarriárekin]] elkartu zen berriro, Vado eta Etxauzeko kondesa eta Baionako konstituzioa onartu zuten frantsestua zen [[Ortuño Agirre|Ortuño Agirre del Corral]] Montehermosoko markesaren emaztea. Josefek Espainiako Handi egin zuen markesa eta beste titulu batzuk ere esleitu zizkion. [[Gasteiz]]ko [[Montehermoso jauregia]] erosi zion eta momentuko errege jauregia bertan ezarri zuen. |

[[1811]]n, [[Paris]]era joan zen bikotea Josefekin [[Napoleon II.a Frantziakoa|Frantziako Napoleon II.aren]] bataiora, baina Ortuño [[Paris]]en hil zen. María del Pilarrek Josefekin jarraituko zuen honek tronua galdu zuen arte. |

Badirudi, Jarucoko kondesarekin ere izan zituela harremanak; garestiak gainera, bost bat milioi erreal kostatu zitzaiola esaten baita. María Teresa Montalvo O'Farril oso gazte ezkondu zen [[Kuba]]ko gizon aberatsenarekin, baina senarrak kiebra jo zuen [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.aren]] gortean. Emakume honen osaba Josefen Gerra ministroa zen eta horrela ezagutu zuten elkar. Hala ere, gazte hil zen eta erregeak berehala begiratu zion haren alaba zen María Mercedesi, Christophe-Antoine Merlin kapitainaren emaztea zenari. Josefek konde izendatu zuen eta Madriletik urrun izaten ziren lanetan mantendu zuen. Horrela kantatzen zuen herriak: |

45. lerroa: | 45. lerroa: | ||
== Erbesteratzea eta azken urteak (1813–1844) == |
== Erbesteratzea eta azken urteak (1813–1844) == |
||
[[Espainia]]ko irteeraren ondoren, Josef [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] abiatu zen. [[Espainia]]ko koroaren bitxiak saldu zituen eta mantsio bat eraiki zuen Poin Breezen, [[Filadelfia|Philadelphian]]. Luxuzko altzariak, liburu arraroen bilduma paregabea eta arte lanez betetako etxea, parke handi batez inguratu zuen, estanke eta guzti. |

Jende ospetsu asko izan zuen inguruan: [[Pennsylvania]]ko senataria zen Joseph Hopkinson, Nicholas Biddle bankaria, Frances Wright idazlea, Stephen Girard bankari eta filantropoa -garaiko amerikar aberatsena-, John Quincy Adams presidentea eta Henry Clay estatu idazkaria, Daniel Webster politikaria edo La Fayetteko markesa beste batzuen artean. |

[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] ere, Josef emazterik gabe joan zen, [[Europa]]n geratu baitzen hau bere alabekin, baina han ere ez zitzaion amodiorik faltatu. |
[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] ere, Josef emazterik gabe joan zen, [[Europa]]n geratu baitzen hau bere alabekin, baina han ere ez zitzaion amodiorik faltatu. |
||
[[1841]]ean, [[Florentzia]]n bizitzeko baimena jaso zuen eta hortxe hil zen [[1844]]an. Hala ere, [[Paris]]en eman zioten lur, [[Napoleon III.a]]k [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] enperadorearen eskuinean lurperatzea eskatu zuelako. |

69. lerroa: | 69. lerroa: | ||
{{bizialdia|1768ko|1844ko|Bonaparte, Josef}} |
{{bizialdia|1768ko|1844ko|Bonaparte, Josef}} |
||
[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]] |
[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]] |
||
[[Kategoria:Napoliko monarkak]] |
[[Kategoria:Napoliko monarkak]] |
13:34, 24 otsaila 2019ko berrikusketa
- Artikulu hau Napoli eta Espainiako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Napoleon (argipena)».
Josef Bonaparte[1][2] edo Josef I.a (jatorriz, italieraz, Giuseppe Buonaparte; frantsesez, Joseph Bonaparte; Corti, Korsika, 1768ko urtarrilaren 7a - Florentzia, 1844ko uztailaren 28a), Espainian Pepe Botella ezizenaz ezaguna, Napoleon Bonaparteren anaia zaharragoa zen eta, haren eskutik, abokatu, diplomatiko eta politikari frantziarra, Napoliko errege (1806 – 1808) eta, azkenekoz, Espainiako errege (1808 - 1813) izan zen.
Biografia
Josef Bonaparte Cortin, Korsika, jaio zen 1768ko urtarrilaren 7an eta Giuseppe Buonaparte izena jarri zioten.
Josefen gurasoak Charles Bonaparte eta Maria Laetizia Ramolino izan ziren eta anaia gazteagoa izan zen Napoleon.
Zuzenbidea ikasi zuen Pisan (Italia). 1794ko abuztuaren 1ean, Marseillako negozio gizon baten alaba zen Julie Claryrekin ezkondu zen Marseillan eta 3 alaba izan zituzten:
- Julia Josefina Bonaparte (1796): ez zuen bizirik iraun.
- Zenaida Letizia Julia (1801-1854).
- Charlotte Napoleon (1802-1839).
1796an, Napoleonen Italiako kanpainan hartu zuen parte. Hurrengo urtean, berriz, Lehenengo frantses Errepublika garaian, diplomatiko izan zen Parmako gortean eta, gero, Erroman. 1798an, Direktorio garaiko organo legegilea zen Bostehunen Kontseiluko kide ere izan zen. Napoleondar Gerren garaian, anaiaren ordez ibili zen eta hainbat itun sinatu zuen Ameriketako Estatu Batuekin, Austriarekin, Britainia Handiarekin eta Vatikanorekin. 1806tik 1808ra arte, Napoliko erreinuan izan zen errege anaiak horrela izendatu zuelako.
Espainiako erregetza (1808ko uztaila–1813ko ekaina)
1808ko maiatzaren 5eko Baionako abdikazioen ondoren, Espainiako koroaren jabe Napoleon zen eta honek ekainaren 6an bertan anaia Josef izendatu zuen Espainiako errege, uztailaren 7ra arte ez bazuen ere ardura hartu, konstituzio berria zin egin eta Baionako Batzarraren fideltasun zinak jaso ondoren.
1808ko uztailaren 20an iritsiko zen Madrilera, maiatzaren 2az geroztik, Independentzia gerran sartuta zegoen erreinura eta, uztailaren 25ean, aldarrikatu zuten errege.
Bailengo porrotaren ondoren, ihes egin beharrean izan zen, Burgosera, Miranda de Ebrora eta, irailaren 22an, Gasteizera. Anaia Napoleonek lagunduko dio bere tropa andanarekin eta Madrilen ezartzea lortuko du azkenean.
Baionako Estatutua aldarrikatu zuen, frantsestuak edo Espainiako ilustratuak erakarri nahian. Hala ere, ez zioten inposaketa barkatu eta herriak muzin egin zion erreformismoari.
1809ko abenduan, gaur egun Pradoko Museoa denaren sorrera iragarri zuen, Museo Josefino izena bazuen ere. Espainiako arte lanak Frantziara ateratzen ari ziren eta bertan geratuko ziren horrela. Hala ere, ez zuen eraikitzerik izan eta Espainiako Fernando VII.ak lortu zuen hori 1819an.
Pepe Botella ezizena eman zioten eta alkoholikoa zen ospea hartu zuen, baina Josef abstemioa zen. El rey plazuelas ere esaten zioten Madrilen, eliza eta komentuak bota eta enparantza ugari inauguratu zuelako. Oriente enparantza izan zen garrantzitsuenetako bat, Errege Jauregiaren aurrean.
1812ko uztailaren 22an, Arapilesko porrota izan zuten eta Madrildik ihes egin behar izan zuen berriro. Gasteizen harrapatu eta garaitu zuten Wellingtongo dukearen tropek eta, 1813ko ekainaren 13an, betirako alde egin beharrean izan zen, Frantzian geratu zelarik bere anaia erori arte.
Bizitza pribatua
Julie Clary ez zen sekula Espainiara joan eta alabak zaintzen geratu zen Josef hona eta hara zebilen bitartean.
Lehenengo ihesaldiaren garaian María del Pilar Acedo Sarriárekin elkartu zen berriro, Vado eta Etxauzeko kondesa eta Baionako konstituzioa onartu zuten frantsestua zen Ortuño Agirre del Corral Montehermosoko markesaren emaztea. Josefek Espainiako Handi egin zuen markesa eta beste titulu batzuk ere esleitu zizkion. Gasteizko Montehermoso jauregia erosi zion eta momentuko errege jauregia bertan ezarri zuen.
1811n, Parisera joan zen bikotea Josefekin Frantziako Napoleon II.aren bataiora, baina Ortuño Parisen hil zen. María del Pilarrek Josefekin jarraituko zuen honek tronua galdu zuen arte.
Badirudi, Jarucoko kondesarekin ere izan zituela harremanak; garestiak gainera, bost bat milioi erreal kostatu zitzaiola esaten baita. María Teresa Montalvo O'Farril oso gazte ezkondu zen Kubako gizon aberatsenarekin, baina senarrak kiebra jo zuen Karlos IV.aren gortean. Emakume honen osaba Josefen Gerra ministroa zen eta horrela ezagutu zuten elkar. Hala ere, gazte hil zen eta erregeak berehala begiratu zion haren alaba zen María Mercedesi, Christophe-Antoine Merlin kapitainaren emaztea zenari. Josefek konde izendatu zuen eta Madriletik urrun izaten ziren lanetan mantendu zuen. Horrela kantatzen zuen herriak:
« | La condesa tiene un tintero donde moja la pluma José primero |
» |
Fineschi opera abeslari italiarra, Nancy Derjeux frantsesa edo Danimarkako enbaxadorearen emazte zen Burkeko baronesa ere izan ziren Josefen amorante.
Erbesteratzea eta azken urteak (1813–1844)
Espainiako irteeraren ondoren, Josef Ameriketako Estatu Batuetara abiatu zen. Espainiako koroaren bitxiak saldu zituen eta mantsio bat eraiki zuen Poin Breezen, Philadelphian. Luxuzko altzariak, liburu arraroen bilduma paregabea eta arte lanez betetako etxea, parke handi batez inguratu zuen, estanke eta guzti.
Jende ospetsu asko izan zuen inguruan: Pennsylvaniako senataria zen Joseph Hopkinson, Nicholas Biddle bankaria, Frances Wright idazlea, Stephen Girard bankari eta filantropoa -garaiko amerikar aberatsena-, John Quincy Adams presidentea eta Henry Clay estatu idazkaria, Daniel Webster politikaria edo La Fayetteko markesa beste batzuen artean.
Ameriketako Estatu Batuetara ere, Josef emazterik gabe joan zen, Europan geratu baitzen hau bere alabekin, baina han ere ez zitzaion amodiorik faltatu.
1841ean, Florentzian bizitzeko baimena jaso zuen eta hortxe hil zen 1844an. Hala ere, Parisen eman zioten lur, Napoleon III.ak Napoleon enperadorearen eskuinean lurperatzea eskatu zuelako.
Galeria
-
Josef Bonaparte
-
Josef Bonaparte
-
Josef Bonaparteren ospe txarra: Pepe Botella
-
Julie Clary, Josef Bonaparteren emaztea
-
Josef Bonaparteren hilobia
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef Bonaparte |