Draga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Draga bat

Draga tresneria bat da, ontzi batean edo portuan instalatu ahal da. Draga erabili da ur azpiko hondakinak edo materiala zulatzeko eta zulatu dena uretatik ateratzeko. Esandako lanak kanaletan, portuetan edota kaietan egin dira.

Historian eraikitako lehen draga urlehortarra, Filadelfian 1805ean eraiki zuen Oliver Evansek. Draga hau Amerikako Estatu Batuetan eraiki zen eta lokatz makina izendatuta, lurrunez bultzatutako lehen draga-makina izan zen. Uretan eta portuan lan egiteko, ingeniariak proposatutako asmakizuna erabiltzen zuten. Portutik uretara ailegatzeko trenak erabiltzen zituzten errailak jarri zituzten lanak errazteko. Asmakizun horrekin, posible eta errazago izango zen dragarekin azkar eta era egoki batean lan egitea.

Draga motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzen den draga mota materialaren, kantitatearen, ekonomiaren eta lanaren kalitatearen arabera hautatuko da:

Draga mekanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koilara-draga: Draga hau bi aurpegiko koilara bat erabiliko du (50 metrotara ailegatuko dena) materialak erraztasunez aterako ditu leku zail eta txikietatik. mota hau, garabi birakari bat pontoi baten gainean instalatuko da Hondora sartuko diren zutabeekin lan egiten du. Orduan, horrela, irmo mantenduko da eta koilararekin zikinkeria edota zenbait material aterako ditu. Koilarak aldatu al direnez, mota askotako materialak atera daiteke. Zoru granulatuak izaten dira hobeto lan egiten duten ingurunea eta etekin hobeagoak izaten dituzte. Mota hau duen aspektu negatiboak izango dira honako hauek: produkzio oso txikia eta hondoaren irregulartasuna egiten du aurredraga lan bat egitea hobeto lan egiteko. Draga mota honen desabantailarik handiena ekonomi aldetik azpimarratuta etorriko da.
  • Pala-draga: Draga honen mekanismoak beso indartsu eta artikulatu bat sortzen du. Besoak modu frontal batean jasotzen du zikinkeria, karga igo eta azkenik lurzorura atera edo itsasontzian uzten du. Hiru zutabek (bi brankan eta txopan) tente mantentzen dute eta besoaren kapazitatea 3-5 m3 izango da baina Amerikako Estatu Batuetan 20m3-ra ailega daiteke. Draga honen aspektu positiboa da lan egiteko erraztasuna eta lan egiten duen bitartean kanal bat sortzen du.
  • Backhoe dredger: draga zulakaria deitzen zaio. Zulakari-makina bat montatzen da ontzi batean edo pontoi batean eta hareak eta lokatzak ateratzeko erabili ohi da. Normalean, portuetan lan egiten dute eta 24 metrotaraino zulatu daiteke. Aspektu negatiboak dituzte, honako hauek adibidez: makina sofistikatua denez erabilpen txarrak etekin baxuak eta lan definizio okerrak dakar.
  • Rosario draga: draga mota hau bi atal nagusi osotzen ditu: langela eta katea. Kateak, txanbilak instalatuta izaten ditu zorua txikitzeko eta zikinkeria ateratzeko. Honek daukan lan egiteko modua hurrengo da: txanbilak urperatuko dira eta kate batean daudenez era konstante batean lan egiten dute zikinkeria ateratzen. Etekin handia lortuko du era konstante batean lan egiten badu. Aspektu negatiboak dituzte makina hauek: diru asko kostatzen dira, handiegiak dira eta ez dute ondo lan egiten lokatz gutxi dagoenean edo zikinkeria gutxi metatuta dagoenean.
  • Zapaltze-draga: Hondoa zapaltzeko erabiltzen den ontzi bat da, horretarako xafla antzeko batekin lan egiten du. Normalean, dragatu ostean erabiltzen da hondo irregularra utzi duenean.

Xurgatze-dragak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Draga egonkorra: xurgatze ponpa bat erabiltzen duen ontzi bat da. Ponpa honetara hodi luze batera konektatuta dago hondoan dagoen zikinkeria aterako duena. Bi motatakoak daude:
    • Bultzatzaile sinplea: beste lekuetara eraman daitekeen hodia kargatzen duen ontzia da.
    • Autoeramailea: Ponpa-draga eramaten duen ontzia da eta ateratako zikinkeriak modu egoki batean amaierara eraman ditzake.
  • Cutter suction dredger: Draga ebakitzailea izendatuta, draga bultzatzailearen antzekoa da eta honen desberdintasuna handiena hodi puntan dago. Ebakitzaileak materialak txikitzeko edo bahetzeko marrazak izaten ditu. Draga ebakitzailearekin, errazago izango da materialak batetik bestera eramatea. Edozein material xurgatu dezake eta hondoa modu egoki eta uniforme batean utzita etekin oso altuak izateko gai dira. Baina baita ekonomia aldetik kostu altua izango dute eta ezin izaten dute lan egin behe oso handiekin. Hiru zutabek dragak eusten dute tente mantenduz hobeto lan egiteko.
  • Xurgatze draga: draga honen lan egiteko modua mugimenduarekin lotuta dago. Normalean kanporatze-hodia txopan dauka horregatik lan egiten duen bitartean mugitu behar da.. Hodiaren luzera txikitzeko ponpak urperatuko dira eta 750-10.000 m3 eraman litzake. Hareak xurgatuko ditu eta basak edo lohiak hartzen baditu etekina asko jetziko da. Honek daukan lan egiteko tankera sakabanaketa sortzea da.
  • Dustpan draga: Lohi biltzailea izendatuta, ura presio handiarekin botatzen dute zikinkeriaren kontra sakabanaketa eta apurketa sortzen eta ponpa xurgatzailea lokatza eramango duen oinarri gisa dauka.

Ingurumen talkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina den bezala, dragatzean nahasmen handia sortzen da. Beraz, talka edo inpaktu gehien jasaten dutenak itsas organismoak dira. Gainera, elementu kimikoak erabiltzen dituzten dragak errefusa kimikoak utz ditzakete itsasoa zikinduz. Leku batzuetan dragak aurkitu ditzake substratu bentosikoetan, produktu kimiko kaltegarriak libratuz eta ura kutsatuz.

Hurrengo kalte hauek sortu litzake:

  • Itsaso hondoko produktu kimikoen askapena (metal astunak eta polikloratu bifeniloak barne).
  • Itsaso hondoan metatzen diren produktu metalikoak, merkuriozkoak, etab.
  • Dragatu ostean uzten den uhertasuna, inguruko espezieen metabolismoari eragin litzake. Gainera xurgatze-lanak ezin dira urte guztian zehar praktikatu, arrainen ugalketa denborara errespetatu eta egokitu behar dira.
  • Garrantzitsua usten ez den faktore bat, urtegietan metatzen den zikinkeria izaten da.
  • Dragak lan egiten duten lekuak aurkitzen diren zaborrez kutsatuta egotea.
  • Topografia-aldaketak egotea zikinkeriaren eta zaborraren metaketaren ondorioz.
  • Tributilestainu konposatu kimiko kaltegarriaren askapena. Konposatu hau itsasontzien pinturan agertzen zen eta 2008an debekatu zuten.

Draga-lanak oso bereziak direnez eta hainbat kalte sortu datzakenez industriak duen araudia eta legedia oso zorrotza bihurtu da. Amerikako Estatu Batuetan gertatzen den tankeran, Clean Water ACt araudi famatuak esaten du dragatu den ur guztia ezin dela berriz uretara bota, ez badu Amerikako Estatu Batuetako Armadako injineruak baiezkoa eman.

Kalteak handiak eta oso garrantzitsuak direnez draga lanen lekuak asko murriztu dira eta bakarrik egin daitezke itsasontziak dauden lekuetan eta GPSa erabilita.

Draga konpainia handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rabobankek ateratako 2013ko txostena ikusita, honako hauek dira draga konpainia handienak:

  • China Harbour Engineering (Txina)
  • Jan De Nul (Belgika)
  • DEME (Belgika)
  • Royal Boskails Westminster (Herbehereak)
  • Van Oord Dredging and Marine Contractors (Herbehereak)