Bizkar (nautika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bizkar nagusiaren ikuspegia, mistoa (egur-metalezkoa).

Bizkarra itsasontzi baten zoruari esaten zaio.[1]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzi batean bizkar bat baino gehiago egon daitezke, habeetan bermaturik, gilarengandik altuera desberdinetan, haien artean bizkarrartea izeneko lekuarekin.

Klasikoki zurezkoa izan bada ere (teka izan da egur mota erabiliena, gogortasunarengatik), metalezkoa ere izan daiteke, eta gero eta ohikoagoak dira material sintetikoak.

Ontzi bakoitzak bizkarren erabilpen desberdina izan dezake: horrela, bidaiari-ontziek bizkar nagusia kamarinetarako erabiliko dute, eta garraio untziek bizkar gutxiago izango dituzte, lekua zamatarako libre izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ak errekuperatutako lau ontzien zaharberritze prozesua https://untzimuseoa.eus/images/colecciones/pdf/olabezaharberritzeproiektua.pdf