Zia (nautika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Itsasontzi batean, zia egitea indar propultsorea atzeraka egiteari esaten zaio. Ondorioz, zia egitean, itsasontziari ohiko noranzkoan joan beharrean (brankarantz) alderantzizkoan (txoparantz) joatea eragiten zaio.[1]

Arraunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraunen indarrez mugitutako ontzi batean, zia egitea boga egitearen alderantzizko maniobra da, hau da, gidoia txopatik brankarako norabidean eramanez. Arraun guztiekin batera egiten bada, ontzia osorik atzeraka doa; banda bateko arraunekin bakarrik eginda, berriz, ziaboga izeneko maniobra egiten da.[2]

Motorretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motordun itsasontzietan, zia egiten da helizea kontrako norabidean buelta ematen duenean, ontzia txopa alderantz eramanez.[3]

Egoera normal batean (emergentziarik ez bada, hala nola talka egiteko arriskua) maniobra kontuz egin behar da, bat batean barik: zia egiteko agindua jasotzean, makinistak lehenengo motorraren abiadura jaitsi behar du, eta gero guztiz gelditu.

Lehen begiratuan pentsa daiteke lemak, zia egitean, aurrera egitean bezalako mugimendua eragingo duela, baina alderantziz; ez da horrela. Izan ere, zia egitean lemak branka asimetriko bat bezala jokatzen du, zurrunbilo gune bat sortuz. Horretara, lemaren eragina askoz ere apalagoa da aurrerako norabidean baino. Zia egitean, haizeak eta korronteak ontzian eragin handiagoa dute lema baino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Lloret, Jorge Juan (2014-10-27) «Aprende a remar: nociones básicas y maniobras» Aprende a remar . Noiz kontsultatua: 2019-02-02 .
  2. (Gaztelaniaz)  «La CHUSMA de los REMEROS» Profesor LÍLEMUS 2014-06-13 . Noiz kontsultatua: 2019-02-02 .
  3.   «Ciar en veleros pequeños con motores pequeños. Ayuda - La Taberna del Puerto» foro.latabernadelpuerto.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-02 .