Kofradia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kofradia edo anaidia xede komunak erdiesteko elkartu den pertsonen (gehienetan eta tradizionalki gizonen) elkarte bat da. Kontzeptua kristautasunaren testuinguruan garatu zen Mendebaldean, batez ere Eliza Katolikoaren ordena erlijiosoei lotuta Erdi Aroan. Laster ideia beste esparru batzuetara hedatu zen: eskulangileetara, merkatarietara, etab. Azkenerako, klubak, masoneria, ermandadeak eta beste garapen batzuk izan zituen. Euskal Herrian aipagarria da elkarte gastronomikoen sorrera.

Gaur egun, kofradien konnotazioak desberdinak dira testuinguruaren arabera, kontuan izanda beren xedea erlijioari lotutakoa, lanbideari lotutakoa, intelektuala edo soziala izan daitekeela. Zenbaitetan elkarte sekretuen itxura izan dezakete, adibidez masoien kasuan.

Kofradien kide izateko aukera mugatua izan ohi da, eta askotan gizonei soilik uzten zaie kide izaten; hala ere, azken urteetan asko ireki da emakumeak ere kide izateko aukera.

Euskal Herrian oraindik kofradiaren izena mantentzen dute arrantzaleen elkarteek.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.