Filipe IV.a Espainiakoa
Filipe IV.a Espainiakoa Handia[1] edo Filipe III. Portugalgoa (Valladolid, 1605eko apirilaren 8a - Madril, 1665eko irailaren 17), ezizenez Errege-planeta, 1621-1665 bitartean Espainiako erregea eta 1621-1640 bitartean Portugalgo erregea (Filipe III.a Portugalgoa) izan zen. Bere 44 urte eta 170 eguneko erreinaldia Habsburgo leinuko luzeena izan zen eta Espainiako historiako bigarrena, Filipe V.arena eta gero.
Filipe IV.aren garaian, Europa protestantearen eta Frantzia katolikoaren aurkako guda etengabeak Espainiaren beheraldia ekarri zuen, eta betiko bukatu zen Espainiak Europan zuen nagusitasuna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filipe III.a Espainiakoaren eta Margarita Austriakoaren semea zen. 1621ean, 15 urte zituela, aita hil eta Espainia eta Portugalgo errege bilakatu zen[2].
Aginpidea bere begikoen eskuetan utzi zuen, Olivares konde-dukearengan bereziki. Hau Espainiak Europan zuen nagusigoa mantentzen saiatu zen. Garai hartan gerra ugari izan ziren: Frantzian, Valtellinako arazoa zela medio, eta Italiako Alpeetan; Flandesko gerrak ere segitzen zuen; Spinolak Breda hartu zuen; Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, Nordlingengo garaipenarekin (1634) eta Rocroiko porrotarekin (1643).
1643an, Olivares kargutik kendu ondoren, erregeak berak hartu zuen gobernatzeko erantzukizuna Luis Mendez de Haro Olivaresen iloba eta Medina de las Torresko dukearen laguntzaz. 1659an Frantziaren aurkako gerra amaitu zen, Faisaien uhartean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenarekin.
Barne politikan, berriz, Bizkaian (Gatzaren matxinada, 1631-1634), Katalunian eta Portugalen matxinadak gertatu ziren, eta Portugalek askatasun osoa lortu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1615eko abuztuaren 17an Bordelen, ordezkarien bitartez, Henrike III.a Nafarroakoaren alaba zen Elisabet Borboikoarekin ezkondu zen. Urte bereko azaroaren 25ean Konpantzian elkartu eta berriro Burgosko katedralean ezkontza errepikatu zuten. Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Maria Margarita (1621)
- Margarita Maria Katalina (1623)
- Maria Eugenia (1625–1627)
- Elisabet Maria Teresa (1627)
- Baltasar Karlos (1629–1646), Asturiasko printzea
- Maria Ana Antonia (1636)
- Maria Teresa (1638–1683), Luis XIV.a Frantziakoarekin ezkondu zena.
- Elisabet 1644an hil ostean, 1649an Felipe bere iloba Mariana Austriakoarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituen:
- Margarita Teresa (1651-1673), Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu zena.
- Maria Ambrosia de la Concepción (1655)
- Filipe Prospero (1657-1661), Asturiasko printzea.
- Fernando Tomas (1658–1659)
- Karlos (1661–1700), oinordekoa
Sasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontaketa desberdinek hainbat seme eta alaba sasiko zenbatzen dizkiote, maitale desberdinekin izanak.[3]
María Calderón aktore maitaleakin seme bat izan zuen (Joan Jose 1629–1679).
Catalina Manrique Charelako markesen alabarekin izandako harremanetik, Frantzisko Fernando Isidro jaio zen, Euskal Herrian bizi eta hil zena.
Maitale euskaldunak ere izan zituen, hala nola Casilda Manrique de Luiando Hurtado de Mendoza, zeinaren semea Karlos Fernando Austriakoa (1639-1696) izan zen; eta Ana Maria Uribeondo, zeinaren semea, Fernando Valdés (1638-1702), gobernadore izan zen Novarakoa, Italian.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/04/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Felipe IV[Betiko hautsitako esteka] Artehistoria.jcyl.es
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así fue la desenfrenada vida sexual de Felipe IV» Muy Interesante 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. (2015-09-06). «Felipe IV, el putero mayor del Reino» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «7 hijos ilegítimos de Felipe IV» el barroquista 2015-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).