John Griggs Thompson

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Griggs Thompson
John Griggs Thompson.jpg
Bizitza
JaiotzaOttawa1932ko urriaren 13a (89 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Ottawa High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Tesi zuzendariaSaunders Mac Lane (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Richard Lyons (en) Itzuli
Gordon Douglas James (en) Itzuli
Robert Griess (en) Itzuli
David Goldschmidt (en) Itzuli
Charles Sims (en) Itzuli
Chat-Yin Ho (en) Itzuli
Richard Foote (en) Itzuli
Nicholas James Patterson (en) Itzuli
Larry Lee Dornhoff (en) Itzuli
Edward Lawrence Spitznagel (en) Itzuli
Milbern James Rust (en) Itzuli
Albert Whitcomb (en) Itzuli
Aviad M. Broshi (en) Itzuli
Sister Miriam P. Cooney (en) Itzuli
Pamela A. A. Ferguson (en) Itzuli
Anne R. MacWilliams (en) Itzuli
Robert Sandling (en) Itzuli
David Shaw (en) Itzuli
David John Benson (en) Itzuli
Aron Bereczky (en) Itzuli
Tanush Shaska (en) Itzuli
David Walter Erbach (en) Itzuli
Urmie Ray (en) Itzuli
David John Jackson (en) Itzuli
David Andrew McNeilly (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Floridako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Linzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

John Griggs Thompson (Ottawa, Kansas, 1932ko urriaren 13a) Ameriketako Estatu Batuetako matematikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yale Unibertsitatean ikasi zuen, eta doktoregoa Chicagoko Unibertsitatean aurkeztu zuen 1959. urtean. Tesia, taldeen teoriari buruzkoa, MacLaneren zuzendaritzapean egin zuen, eta bertan Frobeniusen aierutako bat frogatu zuen. 1961-62 urteetan Harvard Unibertsitatean aritu zen laguntzaile, eta 1962an irakasle hautatu zuten Chicagoko Unibertsitatean. 1968an beka bat lortu zuen Cambridgeko Unibertsitaterako; 1970ean Matematika Hutseko Rouse Ball Irakasle hautatu zuten. 1963an, Walter Feit matematikariarekin batera, talde finitu sinple ez-abeldarrei buruzko emaitza garrantzitsu bat argitaratu zuen Pacific Journal Mathematics aldizkarian. Ekarpen horri esker, Feitek eta Thompsonek Frank Nelson Cole saria jaso zuten 1965ean.

Nizako Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1970) Fields domina jaso zuen. Urte hartatik aurrera, beste arlo batzuk lantzen hasi zen Thompson: kodeen teoria, Galoisen taldeak, etab. Ekarpen horiei guztiei esker Thompsonek sari asko jaso ditu: Senior Berwick saria Londresko Elkarte Matematikoaren eskutik (1982), Errege Elkartearen Sylvester domina (1985), Wolf saria (1992), eta Poincaré saria (1992), besteak beste.

Estatu Batuetako Zientzietako Akademia Nazionaleko kide eta Londresko Errege Elkarteko kide ere bada. Ohorezko tituluak ere jaso ditu, Yale, Chicago eta Oxfordeko unibertsitateetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]