Maximiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maximiano
Toulouse - Musée Saint-Raymond - Maximien Hercule1.jpg
Erromatar enperadorea

286ko apirilak 1 - 305eko maiatzak 1
Erromako kontsul


Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza Sirmium240
Heriotza Marseilla310 (69/70 urte)
Heriotza modua suizidioa
Familia
Ezkontidea(k) Eutropia
Eutròpia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Marko Aurelio Valerio Maximiano Herkuleo (latinez: Marcus Aurelius Valerius Maximianus Herculius; Sirmium, c.250 - Massilia, 310eko uztaila), erromatar enperadorea izan zen, 286ko martxoaren 1etik 305era arte.

Panoniako familia txiro batean jaioa, armadan sartu zen eta mailak igo zituen 285 arte. Dioklezianok, haren lagunak, zesar titulua eman zion orduan, eta haren menpe Inperioko mendebaldeko zatia utzi zion. Hurrengo urtean augusto titulua jaso zuen, eta, 293an, Tetrarkia abian jarri zenean, Konstantzio Kloro Maximianoren zesar bilakatu zen.

Maximianok arrakasta militar batzuk izan zituen, batez ere alamaniarren eta burgundiarren kontra Germanian, karpiarren kontra Danubion eta Karausioren kontra Britainian, zeinek horko enperadore izendatu zuen bere burua. Afrikako mugak ere indartu zituen.

305eko maiatzaren 1ean, Diokleziano eta Maximiano elkarrekin erretiratu ziren. Maximianok ez zuen nahi, baina Dioklezianok behartu zuen. Galerio eta Konstantzio Kloro enperadore berriak bihurtu ziren, Flavio Valerio Severo eta Maximino Daia zesar berriekin.

Baina hurrengo urtean Konstantzio Kloro hil zen. Maximianoren semeak, Maxentziok, mendebaldeko erdia hartu zuen bere menpe, eta aita bere alboan jarri zuen, augusto titulupean. Severo eta Galerio garaituta, Konstantzio Klororen semea, Konstantino, bereganatu zuen haren alabarekin ezkontzaren bitartez.

Nolanahi ere, 308an, Maximiano semearen aurka matxinatu zen. Erromara zihoazela porrot egin zuen, eta Galian Konstantinorengan babestu zen. 310ean hirugarren aldiz izendatu zuen bere burua enperadore, baina horko horretan Konstantinok menderatu zuen eta bere burua hiltzera behartu zuen Maximino.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiano Aldatu lotura Wikidatan