Didio Juliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Didio Juliano
DidiusJulianusSest.jpg
Erromatar enperadorea

193ko martxoak 28 - 193ko ekainak 1
Pertinax - Septimio Severo
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Mediolanum133
Herrialdea Antzinako Erroma
Bizilekua Milan
Heriotza Erroma193ko ekainaren 1a (59/60 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Quintus Petronius Didius Severus
Ama Aemilia Clara
Ezkontidea(k) Manlia Scantilla
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra

Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»

Marko Severo Didio Juliano (latinez: Marcus Severus Didius Julianus; 133 - 193) erromatar enperadore izan zen 193ko martxoaren 28tik ekainaren 1 arte. Inperioa lortu zuen Pretoriar Guardiari erosiz, zeinek aurrekoa, Pertinax, hil zuen. Hau guztia zela eta gerra zibila piztu zen 193 eta 197 bitartean. Ondorengoak, Septimio Severok, hiltzera zigortu zuen Didio Juliano.

Milango familia noble batean jaio zen Didio Juliano. Edonola ere, Domitia Luzilak, Marko Aurelioren amak, hezi zuen.

175ean kontsula izan zen. Pertinax hil ondoren, Pretoriar Goardiak enkantean saldu zuen enperadore postua. Didio Julianok 25.000 sestertzio eskaini zion pretoriar bakoitzari. Hortaz, Pretoriar Goardiaren mehatxupean, Senatuak enperadore izendatu zuen Didio Juliano. Emazte eta alabak Augusta titulua jaso zuten.

Salmenta horrek matxinadak eragin zituen Inperioan zehar: Peszenio Niger Sirian, Klodio Albino Britanian eta Septimio Severo Panonian. Azken hau, denbora galdu gabe, Erromara abiatu zen. Hor, Didio Juliano atzemanda, hiltzera zigortu zuen. Pretoriar Guardia desegin zuen eta Pertinaxen hiltzaileak ere hil zituen Septimio Severok.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Didio Juliano Aldatu lotura Wikidatan