Gordiano II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gordiano II.a
GordianusIIsest.jpg
Erromatar enperadorea

238ko martxoak 22 - 238ko apirilak 12
Pretore


Antzinako Erromako senataria


Erromako kontsul


Kuestore

Bizitza
Jaiotza 192
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Kartago238ko apirilaren 12a (38/48 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Gordiano I.a
Jarduerak
Jarduerak militarra

Gordiano II.a (latinez: Marcus Antonius Gordianus Sempronianus Romanus Africanus; 192 - 238ko apirilaren 12) erromatar enperadorea izan zen 238an zehar. Gordiano I.aren semea izan zen. Haren arreba, Antonia Gordiana, Gordiano III.aren ama izan zen.

Heliogabaloren agintaldian, kuestore aritu omen zen Gordiano, eta Alexandro Severorenean kontsul. 237an, Afrika probintziara joan zen aita gobernaria zelako.

Alexandro Severoren hiltzaileak, Maximino Trax enperadore berriak, ez zuen oso ospe handirik lortu. Afrika probintzian Gordiano I.ak matxinada sortu zuen, tokiko politikariek bultzatuta. Gordiano I.aren adina zela eta (80 urte baino gehiago zituen), Gordiano II.arekin batera hartu zuen enperadore titulua. Senatuak izendapen hori onartu zuen.

Gordianoren aurkariak aldameneko Numidia probintziatik etorri zen. Haren gobernariak, Maximinoren aliatuak, Afrika probintzia eraso zuen. Gordiano II.ak aurre egin zion, baina bizitza galdu zuen borrokan. Honen berri izanda, Gordiano I.ak bere buruaz beste egin zuen. Nolanahi ere, 238rako, Gordiano II.naren iloba, Gordiano III. enperadore bihurtu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordiano II.a Aldatu lotura Wikidatan